160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

117/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 14koa, Jesús María Rodríguez Gómez jauna Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusi izendatzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.2 artikuluak xedatzen du Nafarroako Gobernuak libreki izendatu eta kargutik kenduko dituela zuzendari nagusiak, foru dekretu bidez, departamentuaren titularrak proposaturik.

Horrenbestez, Lurralde Kohesiorako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 14an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Jesús María Rodríguez Gómez jauna Toki Administrazioaren eta Despopulazioaren zuzendari nagusi izendatzea. Izendapenak 2019ko abuztuaren 15etik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Lurralde Kohesiorako Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 14an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lurralde Kohesiorako kontseilaria, Bernardo Ciriza Pérez.

Iragarkiaren kodea: F1910790