160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

114/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 14koa, Rubén Goñi Urroz jauna, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 51.2 artikuluari jarraikiz, Nafarroako Gobernuari dagokio, foru dekretu bidez, erakunde publikoetako zuzendaritza organo gorenetako titularra izendatzea eta kargutik kentzea. Izendapena eta kargutik kentzea eginen dira erakundea zein departamenturi atxikirik dagoen, departamentu horren titular den pertsonak proposaturik.

Horrenbestez, Kultura eta Kiroleko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 14an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Rubén Goñi Urroz jauna, Nafarroako Kirolaren eta Gazteriaren Institutuko zuzendari kudeatzailea, kargutik kentzea, eta emandako zerbitzuak eskertzea. Kargu-uzteak 2019ko abuztuaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusira eta Kultura eta Kirol Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 14an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Kultura eta Kiroleko kontseilaria, Rebeca Esnaola Bermejo.

Iragarkiaren kodea: F1910787