160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

112/2019 FORU DEKRETUA, abuztuaren 14koa, Torcuato Muñoz Serrano jauna, Foruzaingoko burua, kargutik kentzen duena.

Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legearen 29.3 artikuluari jarraikiz, Nafarroako Foruzaingoko burua izendatzea eta kargutik kentzea Nafarroako Gobernuari dagokio, Barne gaietako eskumena duen departamentuko titular den kontseilariak proposaturik. Bai izendapena bai kargu-uztea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko dira.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2019ko abuztuaren 14an egindako bilkuran harturiko Erabakiarekin bat,

DEKRETATZEN DUT:

1. Torcuato Muñoz Serrano jauna, Foruzaingoko burua, kargutik kentzea. Kargu-uzteak 2019ko abuztuaren 14tik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru dekretu hau interesdunari, Nafarroako Foruzaingoari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari eta Barne Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2019ko abuztuaren 14an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, María Chivite Navascués.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F1910785