160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Esako Udalak, 2019eko ekainaren 26an egin osoko bilkura berezian, bildutako udalkide guztien aho batez (hau da, legez eskatutako gehiengoa izanda), udalkideen honako ordainsari araubide hau ezarri zuen, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. eta 75 bis artikuluetan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoaren arabera:

Lehenbizikoa.–Esako Udalaren kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik 50,00 euroko zenbatekoa ezarri da bilkura bakoitzeko.

Bigarrena.–Alkatearendako dedikazio partzialeko araubidea ezarri da, asteko 10 orduri dagokiena eta 2019ko ekainaren 27tik aurrera eraginkorra izanen dena. Urteko ordainsari gordina 9.479,12 eurokoa izanen da, 14 pagatan banatuta jaso beharrekoa, eta, hala behar denean, Nafarroako Foru Komunitateko kontsumoko prezioen indize ofizialari (KPI) jarraiki gehituko da.

Hirugarrena.–Nolanahi ere, udalkideek karguan aritzean sortutako gastuen ordainak jasoko dituzte, administrazio publikoetan oro har aplikatzen diren arauei jarraituz.

Esan, 2019ko uztailaren 1ean.–Alkatea, Roberto Martínez Luyando.

Iragarkiaren kodea: L1909032