160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TULEBRAS

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Tulebrasko Udalak, 2019ko uztailaren 12an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Kargua dedikazio partzialean edo esklusiboan betetzen ez duten zinegotziendako konpentsazio hauek ezartzea, honako hauetara joateagatik:

–Osoko Bilkurak eta Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasunaren batzarrak eta Ehiza Mankomunitatea: 155 euro bilkura edo batzar bakoitzeko, eta gehienez ere 930 euro urtean.

Alkatearendako dedikazio partziala ezartzea; 2019an, hileko ordainsari gordina 646 eurokoa izanen da, 14 ordainketetan banaturik. Dedikazioa, berriz, lanaldiaren %25.

Tulebrasen, 2019ko uztailaren 15ean.–Alkatea, Andrés Planillo Torres.

Iragarkiaren kodea: L1910014