160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Informazio batzordeetako burutzaren eskuordetza

Tuterako Udalak, 2019ko uztailaren 1ean egin osoko bilkura berezian, Informazio batzordeak sortzea erabaki zuen, baita nork osatuko dituen ere, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 38. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Alkatetzak, 2019ko uztailaren 12an, Informazio Batzordeak deitu zituen, era zitezen eta batzordeburua aukera zezaten.

Batzordeek egindako proposamenak ikusirik, eta toki araubideari buruzko arauek ematen dizkidaten ahalmenak erabiliz,

DEKRETATZEN DUT:

Lehenbizikoa.–Jarraian aipatzen diren Informazio batzordeetako burutza honako zinegotzi hauei eskuordetzea:

Barne Araubidearen Batzordea: Fernando Ferrer Molina.

Hiriaren Sustapenerako Batzordea: Carlos Aguado Huguet.

Ekonomia eta Ogasuneko Batzordea: Irene Royo Ortín.

Lurraldearen Antolamendurako Batzordea: Zeus Pérez Pérez.

Gizarte Zerbitzuen Batzordea: Anichu Agüera Angulo.

Hiri Bizitzaren Kalitaterako Batzordea: Irune García García.

Bigarrena.–Dekretu honen berri ematea Udalaren Osoko Bilkurari, izendatutako zinegotziei jakinaraztea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, nahiz eta sinatzen denetik aurrera izanen duen indarra.

Tuteran, 2019ko uztailaren 15ean.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L1909746