160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Balorazio txostenaren berrikuspena jendaurrean jartzea

Santacarako Udalak, 2019ko martxoaren 6an egin osoko bilkuran, erabaki zuen jendaurrean jartzea Santacarako Udaleko balorazio txostenaren berrikuspenaren agiria, hogei egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; halaber, batzorde mistoko udal ordezkariak izendatu ziren.

Balorazio txostenaren berrikuspenaren proiektua ikusgai dago udal idazkaritzan, interesdun ororen eskura.

Hori guztia, Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta Katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36. artikulua bete beharrez.

Santakaran, 2019ko abuztuaren 8an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1910582