160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Santakarako Udalak, 2019ko uztailaren 4an egindako osoko bilkuran, erabaki bat hartu zuen, honako hau dioena xedapen zatian:

Udalbatza eraturik 2019/2023 agintaldirako, erabaki behar da zein udalkidek hartuko duen kargua dedikazio esklusiboa eta/edo partziala duela, eta zein izanen den haien dedikazio araubidea, 75.1, 2 eta 5, 75 bis eta 75 ter artikuluen arabera.

Aurrekoan oinarriturik eta espedientean agertzen direlarik Idazkaritzaren eta Kontu-hartzailetzaren txostenak, Udalbatzaren osoko bilkurari proposatzen zaio honako hauek hartzea

ERABAKIAK:

Lehena.–Honako kargu hauetarako dedikazio partzialeko araubidea zehaztea; ondoren ematen diren ordainsariak izanen dituzte hamalau hilekotan banatuta:

KARGUA

URTEKO ORDAINSARI GORDINA

DEDIKAZIOA (%)

Alkatea

21.649,46 euro

%75

Ordainsari honek ordezkatzen du karguan aritzean sortzen diren gastuengatiko beste edozein kalte-ordain, dietak eta kilometraje gastuak, adibidez.

Zenbateko hauek funtzionarioentzat nola eguneratzen diren, halaxe eguneratuko dira.

Bigarrena.–Kalte-ordaina osoko bilkuretara eta Informazio batzordeetara joategatik.

Ondoko kalte-ordainak ezarri dira:

–Osoko bilkuretara joateagatik: 150 euro.

–Informazio batzordeetara joateagatik: 150 euro.

Gehienez ere 1.200 euro urtean dedikazio araubiderik gabeko udalkide bakoitzeko.

Hirugarrena.–Kargua hartzean izanen dira eraginkorrak erabaki hauek.

Laugarrena.–Alkatetzaren dedikazioaren eta ordainsarien araubidea 2019ko abenduaren 31n berrikusiko da.

Bosgarrena.–Udalkideen ordainketetarako erabiliko da Nafarroako Gobernuak ematen duen toki ogasunek duten parte-hartzearen funtsaren ekarpena. Santakarako Udalak bere gain hartuko du alkatearen ordainsariaren %19,92, baita dedikaziorik gabeko udalkideen enpresa kuota eta bilkuretara joateagatik dagozkien kalte-ordainak ere.

Seigarrena.–Erabaki hau iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

Santakaran, 2019ko uztailaren 4an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L1909527