160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Alkatearen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Olaztiko Udalak, 2019ko ekainaren 26an egin osoko bilkura berezian, erabakia hartu zuen. Hona hemen haren xedapenak:

Alkate karguak dakartzan eginkizunetara dedikatzeari eta haiei dagokien ordainsariari buruz alkateak egin proposamena ikusirik,

Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Iraunkortasunari buruzko abenduaren 27ko 27/2013 Legeak Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea aldatu zuen. 75. eta 75 bis artikuluen testu berriari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Ogasunek Nafarroako Tributuetan parte hartzeko Funtsaren zenbatekoa eta formula ezartzen dituen Foru Legea ikusirik,

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Olaztiko Udaleko alkatea dedikazio esklusiboan eta lanaldi osoz arituko dela deklaratzea, 2019ko uztailaren 1etik aurrera.

Bigarrena.–Olaztiko Udalak urtean 26.116,88 euroko zenbatekoa ordainduko dio alkateari bere karguan aritzeagatik, hamalau ordainketatan. Ordainsari horri Gizarte Segurantzari eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokien kuota kenduko zaio. Udalak bere gain hartuko du enpresaren kuotarengatik Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoa.

Hirugarrena.–Erabaki honetan xedatuak ondorioak izanen ditu 2019ko uztailaren 1etik aurrera.

Laugarrena.–Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udal honen iragarki-taulan argitaratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Olaztin, 2019ko ekainaren 26an.–Alkatea, Roberto Martínez Mendía.

Iragarkiaren kodea: L1909744