160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONTEAGUDO

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Udalak, 2019ko ekainaren 20an egin osoko bilkuran, erabaki hau hartu zuen:

Kargua dedikazio partzialean edo esklusiboan betetzen ez duten zinegotziendako konpentsazio hauek ezartzea, honako hauetara joateagatik:

–Osoko Bilkurak eta Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasunaren batzarrak: 100 euro saio edo batzar bakoitzeko.

Alkatearendako dedikazio partziala ezartzea; 2019an, hileko ordainsari gordina 900 eurokoa izanen da, 14 ordainketetan banaturik. Dedikazioa, berriz, lanaldiaren %25.

Monteagudon, 2019ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Mariano Herrero Ibáñez.

Iragarkiaren kodea: L1910011