160. ALDIZKARIA - 2019ko abuztuaren 16a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAIN-ARRIASGOITI

Urozko laborantzako herri-lurzatien aprobetxamendurako eskaerak, 2019-2022

Herri-lurzatien aprobetxamendua arautzen duen udal ordenantzaren 35. artikuluan xedatua bete beharrez, herritar interesdunak gonbidatzen dira udal bulegoetan eskaerak aurkez ditzaten zuzeneko adjudikazioaren bidezko laborantzako herri-lurzatien aprobetxamendurako, 3. poligonoko 64, 65 A, 110 A, 110 C eta 90 (zati bat) zenbakidun lurzatietan.

Eskaerak, eredu ofizialaren araberakoak eta azken ekitaldiko errenta aitorpenarekin batera, hamabost egun balioduneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Lizoain-Arriasgoitin, 2019ko abuztuaren 1ean.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L1910346