141. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, basozain izateko 31 lanpostu betetzeko deialdiaren lehenbiziko ariketaren behin betiko emaitzen aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak 86/2019 Ebazpena onetsi zuen urtarrilaren 14an, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko basozain izateko 31 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdiari buruzkoa. Deialdi horretan, Xabier López Sáez de Asteasu jaunak gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu du deialdi horren lehenbiziko ariketaren behin betiko emaitzen aurka, zeinak kalifikazio epaimahaiak argitaratu baitzituen 2019ko maiatzaren 22an.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko uztailaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1909421