141. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOAK, hogeita hamaika basozain lanpostu betetzeko deialdiaren bigarren probaren ezaugarriak zehazte aldera kalifikazio epaimahaiak eman zuen erabakiaren aurka; erabaki hori 2019ko maiatzaren 24an argitaratu zen.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak 86/2019 Ebazpena eman zuen urtarrilaren 14an, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko hogeita hamaika basozain lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onesteko. Álvaro Enrique Bértolo Martín de Rosales jaunak, Alfonso Aizkorbe Iraizoz jaunak, Jon Barriola Ezkurra jaunak, Alejandro Esquiroz Tainta jaunak, Bakarne Aniz Aldasoro andreak, Eneko Ruiz Laguardia jaunak eta Oscar Amoztegui Bautista jaunak gora jotzeko errekurtso bana jarri dute bigarren probaren ezaugarriak zehazte aldera kalifikazio epaimahaiak eman zuen erabakiaren aurka; erabaki hori 2019ko maiatzaren 24an argitaratu zen.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluei jarraituz, aditzera ematen zaie interesdun guztiei, alegazioak egiteko aukera izan dezaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez ere hamar egun balioduneko epean, Erregistro Orokorrean aurkeztuta (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako bideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoen kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2019ko uztailaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1909397