141. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

2019ko 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak.
Behin betiko onespena

2019ko ekitaldiko 2., 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia argitara eman zen 2019ko 81. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, apirilaren 29an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

2/2019 aurrekontu-aldaketa

Kreditu-gehigarria

Inbertsioa, San Fermín, Pelayo Sola eta beste kale batzuetan.

Aurrekontuko 1532 6090001 partida, “Inbertsioa, San Fermín, Pelayo Sola eta beste kale batzuetan”: 150.000,00 euro.

Gastuen aurrekontuan sortu beharreko kreditu-gehigarria, guztira: 150.000,00 euro.

Kreditu-gehigarria honela finantzatuko da:

1. 2018ko likidaziotik heldu den gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 150.000,00 euro.

3/2019 aurrekontu-aldaketa

Kreditu-gehigarria

Inbertsioa, San Isidro, Marinal eta beste kale batzuetan.

Aurrekontuko 1532 6090002 partida, “Inbertsioa, San Isidro, Marinal eta beste kale batzuetan”: 950.000,00 euro.

Gastuen aurrekontuan sortu beharreko kreditu-gehigarria, guztira: 950.000,00 euro.

Kreditu-gehigarria honela finantzatuko da:

1. 2018ko likidaziotik heldu den gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina: 950.000,00 euro.

4/2019 aurrekontu-aldaketa

Kredituen sorrera, diru-sarreren bitartez

Kreditua sortuko duten tributu arlokoak ez diren diru-sarrerak:

Aurrekontuko 4700000 partida, “Ordainketa, aseguru-etxeak”:
370.000,00 euro.

2019ko gastuen aurrekontuan sortutako kreditua honako hau da:

Aurrekontuko 34203 6390000 partida, “Inbertsioa futbol zelaian”: 370.000,00 euro.

San Adrianen, 2019ko ekainaren 24an.–Alkatea, Emilio Cigudosa García.

Iragarkiaren kodea: L1908520