141. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN

Alkateordeen izendapena

Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46., 47. eta 48. artikuluetan ezarritakoari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

Lehenbizikoa.–Zinegotzi hauek, Gobernu Batzarreko kide direnak, alkateorde izendatzea:

–Nuria Autor Resano.

–María Pilar Orduña Osés.

Bigarrena.–Alkateordeek nire eskudantzia guztietarako ordezkatuko naute, kanpoan naizenean, eri edo ezindurik, eta, beraz, eskudantzia haietan ari ezinean, izendatu ditudan hurrenkera berean eta aldez aurretik eskuordetze espresua eginik, hori posible bada.

Era berean, betiere ordezkatuko naute, izendatu ditudan hurrenkera berean, bilkuretako aztergairen bati buruz mintzatzerik edo esku hartzerik ez dudanean, Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 76. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea, karguak onartzen ote dituzten azal dezaten.

Laugarrena.–Aipatu izendapenen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, argitara dadin, eta orobat Udal honetako iragarki-taulan argitaratzea, indarra ebazpen honen biharamunean hartuko badu ere.

Bosgarrena.–Udalbatzari ebazpen honen berri ematea, egiten duen lehen osoko bilkuran, AFEaren 38. artikuluan xedatuari jarraituz.

Azkoienen, 2019ko ekainaren 26an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1909003