141. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

METAUTEN

Alkateordearen izendapena

Metautengo Udaleko alkate Oihana Beraza Martinezek ekainaren 25ean 29/2019 Ebazpena eman du. Honela dio haren xedapen zatiak:

Lehenbizikoa.–Cristina Zudaire Landa zinegotzia lehen alkateorde izendatzea.

Bigarrena.–Izendatuari dagokio Alkatetza hau bere eskudantzia guztietan ordezkatzea, kanpoan, eri edo bere eginkizunetan aritzeko ezindua dagoenean, edo hutsik gelditzen denean, aldez aurretik eskuordetze espresua eginik, hori posible bada.

Orobat, besterik gabe ordezkatuko nau, bilkuretako aztergairen bati buruz mintzatzerik edo esku hartzerik ez dudanean, Toki Araubidearen oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 76. artikuluan ezarritakoaren arabera.

Hirugarrena.–Ebazpen hau izendatuari jakinaraztea, kargua onar dezan.

Laugarrena.–Iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, bertan sar dezaten, eta Udalaren iragarki-taulan argitaratzea. Hala ere, izendapenak indar hartuko du ebazpen honen dataren biharamunean.

Bosgarrena.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkuran.

Metautenen, 2019ko ekainaren 26an.–Alkatea, Oihana Beraza Martinez.

Iragarkiaren kodea: L1909101