141. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1681/2019 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena honako honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 29ko 2559/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 4. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 8koan.

Eskaerak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. apartatuan xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea honako honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko administrazio publikoko teknikari (arlo juridikoa) izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2019ko ekainaren 17an.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak izendaturik eta Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren ordezko gisa (76/2019 Foru Agindua, ekainaren 17koa), Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuko zuzendaria, Raquel San Martín Ederra.

ERANSKINA - LEKUALDATZE LEHIAKETA, ADMINISTRAZIO PUBLIKOKO TEKNIKARIAK (ARLO JURIDIKOA)

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Onartuak:

ARIZALETA AZNAREZ, MARIA ICIAR

AROZARENA GOMEZ, MARIA JOSE

ERASO GOÑI, ESTHER

ESPIGA EGUILUZ, JAVIER

FERNANDEZ GARCIA, MARIA ALBA

GANUZA SANCHO, JUAN CARLOS

GARCIA LARREA, ROBERTO

GOÑI LACABE, AMAIA

GOÑI MURO, MARIA PILAR

IPARRAGUIRRE PICABEA, MARIA

LOITEGUI BIURRUN, CHARO

MAULEON GOÑI, ALEXIA

OYAGA ZALBA, AGUSTIN

PEREZ TELLERIA, TANIA

SAN MARTIN SANCHEZ DE MUNIAIN, LAURA

SOLA IBARRA, JUAN ANTONIO

UNZUE VELA, BEGOÑA

VIDAL DE GRADO, MARIA JOSEFA

ZOZAYA IRIBARREN, CRISTINA

–Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F1908630