141. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko kuotak eta karga-tasak, 2019koak

Elizagorriko Udalak, 2019ko apirilaren 3an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen koefiziente eta karga-tasen aldaketa 2019rako. Espedientea 2019ko 90. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, maiatzaren 10ean, baita toki entitate honen iragarki-taulan paratu ere, eta harrezkero jendaurrean egon da 30 egun baliodunean. Jendaurreko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Argitara ematen da 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren koefiziente eta karga-tasen aldaketaren behin betiko onespena. Hona hemen:

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean ezarritako gehieneko koefizienteak. Muga hori mantendu eginen da, nahiz eta urtero eguneratu, Foru Legearen 175.2 artikuluarekin bat. Oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa: %16.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan txandan dagokionari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo;

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Elizagorrian, 2019ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1908440