141. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 22a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1634/2019 EBAZPENA, ekainaren 17koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, deialdi honetarako onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lehen mailako ofizial eta mantentze-lanetako ofizial izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 11n emandako 626/2019 Ebazpenaren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lehen mailako ofizial eta mantentze-lanetako ofizial izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Deialdi hori 2019ko 73. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 15ekoan.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak maiatzaren 8an emandako 1290/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lehen mailako ofizial eta mantentze-lanetako ofizial izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdian onartu eta baztertu diren izangaien behin-behineko zerrenda onetsi zen. Ebazpen hori 2019ko 107. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, ekainaren 4koan.

Erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea bukaturik, bidezkoa da onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Deialdi honetarako onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko lehen mailako ofizial eta mantentze-lanetako ofizial izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia. Zerrenda eranskinean ageri da.

2. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea eta interesdunei ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, aurkaratzen den egintza jakinarazi edo argitaratu eta biharamunetik.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2019ko ekainaren 17an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ERANSKINA - LEHEN MAILAKO OFIZIALA ETA MANTENTZE-LANETAKO OFIZIALEN LEKUALDATZE LEHIAKETA

Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrenda

–Onartuak:

ALDAYA GOÑI, JOSE ANTONIO

ELCARTE LARREA, OSCAR

ERICE GORDO, IÑAKI

FERNANDEZ BARAIBAR, ALAIN

FERNANDEZ SERRANO, JOSEBA

HUARTE RODRIGUEZ, JAVIER

ITURMENDI IBAÑEZ, VICTORINO ANGEL

MARTINEZ MARTINEZ, CARLOS

MOMPARLER IZURA, DAVID

OYAREGUI ARRIADA, JESUS

SOLA URMAN, RUBEN

URRUTIA MANDACEN, JESUS MARIA

VIDONDO OJER, DIEGO

–Baztertuak:

Deialdiaren 3.1.a) atalean ezarritako baldintza ez betetzeagatik:

CHIVITE FERNANDEZ, RUBEN

MORIONES SALINAS, MIKEL

Iragarkiaren kodea: F1908716