141. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Alkateordeen izendapena

Apirilaren 2ko 7/85 Legearen 21.2 artikuluan, apirilaren 18ko 781/86 Legegintzako Errege Dekretuaren 22. artikuluan eta azaroaren 28ko 2568/86 Errege Dekretuaren 46. artikuluan xedatuari jarraikiz,

EBAZTEN DUT:

1.–Honako zinegotzi hauek alkateorde titular izendatzea:

1. alkateorde, Ander Carrascon Erice.

2. alkateorde, Mariluz Moraza Busto.

2.–Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 23.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 47.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, izendatuei dagokie Alkatetza honen ordezko izatea egiteko guztietan, izendapen hurrenkeraren arabera, kargua hutsik edo alkatea kanpoan edo eri dagoenean, aldez aurretik eskuordeturik.

3.–Ebazpen hau izendatuei jakinaraztea, karguak onartzen ote dituzten azal dezaten.

4.–Aipatutako izendapenen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta Udalaren iragarki-taulan ikusgai jartzea.

5.–Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea, egiten den lehenbiziko bilkuran.

6.–Izendapenek indar hartuko dute ebazpen honen dataren biharamunean.

Burlatan, 2019ko ekainaren 27an.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Iragarkiaren kodea: L1908957