141. ALDIZKARIA - 2019ko uztailaren 22a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARMAÑANTZAS

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko kuotak eta karga-tasak, 2019an

Armañantzasko Udalbatzak, 2019ko apirilaren 2an egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen aldaketa 2019rako koefiziente eta karga-tasetan. Espedientea 2019ko 72. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, apirilaren 12an, baita toki entitate honen iragarki-taulan paratu ere, eta harrezkero jendaurrean egon da 30 egun baliodunean. Jendaurreko epea inork erreklamazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe iragan denez, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatu da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 325. artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Argitara ematen da 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera indarrean egonen diren koefiziente eta karga-tasen aldaketaren behin betiko onespena. Hona hemen:

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean araututako aldi guztietarako gehieneko koefizienteak. Muga hori mantendu eginen da, nahiz eta urtero eguneratu Foru Legearen 175.2 artikuluarekin bat. Oinarriari aplikatu beharreko karga-tasa: %15.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da onespen honen kontra bide hauetakoren bat erabil daitekeela:

a) Aukerako berraztertzeko errekurtsoa, egintza eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Iruñeko Administrazioarekiko Auzien Epaitegietan txandan dagokionari zuzendua, bi hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, edo;

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Armañantzasen, 2019ko ekainaren 20an.–Alkatea, David Pérez de Albéniz Crespo.

Iragarkiaren kodea: L1908410