122. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 25a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

44C/2019 EBAZPENA, maiatzaren 27koa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, Nafarroako Fruta, Barazki, Patata eta Platanoen Biltegizainen Sektorearen hitzarmen kolektiboa erregistratu, gorde eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabakitzen duena.

Aztertu da Nafarroako Fruta, Barazki, Patata eta Platanoen Biltegizainen Sektorearen hitzarmen kolektiboaren testua (kode zenbakia: 31003605011981), erregistro honetan sartu zena 2019ko apirilaren 15ean, enpresaren ordezkariek eta sindikatuetako batzuek (CCOO eta UGT) 2019ko otsailaren 6an sinatua, honako hauetan ezarritakoarekin bat: Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuak eta Hitzarmen Kolektiboen Erregistro eta Gordailuei buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretua. Horrenbestez,

EBAZTEN DUT:

1. Nafarroako Lan Hitzarmen eta Akordio Kolektiboen Erregistroan inskribatzeko agintzea.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 27an.–Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Nafarroako Fruta, Barazki, Patata Eta Platanoen Biltegizainen Sektorearen hitzarmen kolektiboa (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F1907407