115. ALDIZKARIA - 2019ko ekainaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

268/2019 EBAZPENA, maiatzaren 7koa, Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak emana, “Kultura zientifikoko prestakuntzarako laguntzen” deialdia egiten duena. DDBN identifikazioa: 454110.

Unibertsitateen Zerbitzuko zuzendariak txosten bat aurkeztu du, eta bertan proposatu du onets eta argitara dadila kultura zientifikoko prestakuntzarako deialdi bat. Txosten horretan adierazten duenez, Hezkuntza Departamentuaren Egitura Organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuak III. Kapituluko 33. artikuluan xedatzen du Unibertsitateen Zerbitzuko funtzioen artean dagoela bere kudeaketa esparruko deialdiak eta Unibertsitateekiko lankidetza proposamenak egitea, kudeatzea eta kontrolatzea. Horrez gain, 35. artikuluak adierazten du Unibertsitateen Atalari dagokiola esparru zientifikoko askotariko jardueretarako dirulaguntzen deialdiak proposatzea, kudeatzea eta kontrolatzea, eta hari dagozkiola Zientzia sustatzeko eta bultzatzeko hainbat eskumen.

Halaber, Hezkuntza Departamentuak badaki gero eta defizit handiagoa dagoela zientziari, teknologiari, ingeniaritzari edo matematikari (“ZTIM”, ingelesez “STEM”) lotutako bokazioetan, eta bereziki eragiten diela emakumezkoei. Zentzu horretan, ikerketa sakonek diote bokazio horiek oso gaztetan sortzen direla (Bian L. et al., 2017).

Bestalde, Nafarroako Unibertsitate Publikoak (NUP) eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU) planteatu dute berezko titulu bateratu bat ezartzea, Kultura Zientifikoko Masterra, bereziki bideratuko dena arazo hori konpontzen. Masterraren ezaugarriak, ikasketa planaren orientazioa eta banaketa barne, Unibertsitateen Zerbitzuko teknikariek aztertu dituzte.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru Sektore Publiko Instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz, eta, orobat, kontuan harturik Unibertsitateen Zerbitzuak egin duen txostena,

EBAZTEN DUT:

1. Onestea Kultura Zientifikoko Prestakuntzarako Laguntzak emateko deialdia. Ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. 20.000 euroko gastua baimentzea, 2019ko gastuen aurrekontuko “Prestakuntzarako eta Ikerketa eta Garapenerako Planeko laguntzak” izeneko 411001-41210-4800-322302 partidaren kargura.

3. Agintzea ebazpen hau eta bere eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara daitezela.

4. Ebazpen hau eta eranskina igortzea Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Unibertsitate Publikoari, Euskal Herriko Unibertsitateari, Ekonomia eta Ogasuneko Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu hartzaile delegatuari, Aurrekontu eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari eta Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari, dagozkien ondorioak izan ditzaten.

5. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Nafarroako Gobernuko Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2019ko maiatzaren 7an.–Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusia, Nekane Oroz Bretón.

ERANSKIN BAKARRA

Kultura Zientifikoko Prestakuntzarako laguntzen deialdia

1. artikulua. Helburua, xedea eta jasotzaileak.

1. 25 laguntzatarako deialdia egin da, 2019-2020 ikasturtean EHUk eta NUPek antolatutako Kultura Zientifikoko Masterrean aditu titulua egiteko finantzaketara bideraturik.

2. Laguntzen helburua da kultura zientifikoa sustatzea, bereziki irakasleen eta gurasoen artean, horiek baitute eragin gehien xede hartzaileengan, hau da, haur gazteenengan.

2. artikulua Deialdiaren finantzabidea.

1. Deialdi honen kargura aurreikusiriko gehieneko gastua 20.000 eurokoa da, eta “Prestakuntzarako eta Ikerketa eta Garapenerako Planeko laguntzak” izeneko 411001-41210-4800-322302 partidaren kargura eginen da.

3. artikulua Laguntzen zenbatekoa.

Laguntza bakoitza emanen da soilik Kultura Zientifikoko Masterreko lau aditu tituluetako bateko 16 kredituak matrikulatzeko, eta zenbatekoa gehienez ere 800 eurokoa izanen da. Partaideek jarri beharko dituzte aditu ikastaroaren matrikula osatzeko gainerako 60 euroak.

Ez da finantzabiderik emanen masterreko kreditu gehigarrietan matrikulatzeko, ezta aditu ikastaroren bateko zatiren batean matrikulatzeko ere (16 kreditu baino gutxiago).

4. artikulua Baldintzak.

Laguntza jasotzeko nahitaezko betebeharrak:

a) Nafarroan erroldaturik egotea, 2017ko urtarrilaren 1az geroztik, gutxienez.

b) Eskabidean eskatutako agiriak aurkeztea, garaiz eta behar den moduan.

5. artikulua Eskaerak.

Eskaerak aurkezteko epea 15 egun naturalekoa izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Eskaerak eskabide normalizatuan aurkeztuko dira, I. eranskineko ereduaren araberakoan, datu guztiak beterik eta eskaera egiten duenak sinaturik.

Eskabide ereduak erantsia du adierazpen bat, eskatzaileak Nafarroako Foru Komunitateko Dirulaguntzei buruzko Legearen 13. artikuluan ezarritakoa betetzen duela dioena. Horrekin batera, Hezkuntza Departamentuari baimena ematen dio zerga betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiazta dezan dirulaguntza emateko ebazpen proposamena ematerakoan.

Eskabidearekin batera honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

A) Baldintzak betetzen direla frogatzeko agiriak.

1) Errolda ziurtagiria.

B) Eskaerak behar bezala puntuatzeko beharrezko agiriak:

6. artikuluan adieraziriko irizpideetarako, II. eranskinean ezarririko puntuazioa eskuratu ahal izateko, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira.

1) Nafarroako irakaskuntza esparruarekin lotura frogatzen duten agiriak (ikus II. eranskina, A. apartatua).

2) Norberak dituen unibertsitate titulu ofizialen kopia (ikus II. eranskina, B apartatua).

3) Hizkuntzen ezagutza egiaztatzeko agiri ofizialak (ikus II. eranskina, C atala).

4) Familia ugari baten parte izatea egiaztatzeko agiriak (ikus II. eranskina, D atala).

5) Hezkuntza Departamentuaren hezkidetza programetan parte hartzea egiaztatzeko agiriak (ikus II. eranskina, E atala).

Eskabidearen eredua Hezkuntza Departamentuaren web orrian egonen da.

Laguntzaren eskaera eta eskaturiko agiriak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren Erregistro Orokorrean aurkeztuko dira, edo Nafarroako Gobernuaren erregistro bulegoetako edozeinetan, edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean ezarritako edozein tokitan, edo ekainaren 23ko 70/2008 Foru Dekretuan aipatutako Nafarroako Foru Komunitateko Erregistro Orokor Elektronikoan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikuluan xedatutakoaren arabera, eskabidea behar bezala aurkezten ez bada, dela eskabidea gaizki bete delako, dela erantsi beharreko dokumentazioa osorik ez dagoelako, akatsen berri emanen zaio eskatzaileari, jakinarazi eta 10 eguneko epean zuzendu ditzan. Horrela egin ezean, artxibatu eginen da espedientea, horretarako ebazpena eman ondoren.

6. artikulua Hautaketa irizpideak eta prozedura.

A) Instrukzio organoa.

Prozeduraren instrukzioa egiteko organo eskuduna Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusia da, eta, haren barnean, Unibertsitateen Zerbitzua.

Dirulaguntza hauek norgehiagokako araubideari jarraikiz emanen dira, objektibotasun, gardentasun eta publizitate printzipioekin bat.

Balorazio batzorde batek ebaluatuko ditu eskaerak. Batzorde hori Unibertsitateen Zerbitzuko teknikariek osatuko dute, eta Nafarroako Gobernuko beste unitate batzuetako teknikarien laguntza eskatzen ahalko dute.

B) Puntuak emateko irizpideak.

Eskaeren ebaluazioa eginen da II. eranskinean honako puntuazio irizpide hauetako bakoitzarentzat ezarritako arauak eta baremoak aplikatuz:

a) Nafarroako Foru Komunitatearen irakaskuntza esparruarekiko lotura.

b) Eskatzailearen prestakuntza maila.

c) Hizkuntzak jakitea. Hizkuntzen ezagutza egiaztatzeko agiriak edukitzea.

d) Kultura zientifikoaren interesa familia esparruan hedatzeko gaitasuna. Familia ugariaren egiaztagiri izatea.

e) Hezkuntza Departamentuaren hezkidetza programetan parte hartzea.

7. artikulua Deialdiaren ebazpena.

1. Behin batzordea eratutakoan, hark behin-behineko proposamen bat onartu beharko du, gehienez ere eskaerak aurkezteko epea akitu eta bi hilabeteko epean.

Proposamen horrek lehentasun hurrenkera ezarriko du, eskaera bakoitzak eskuratutako puntuazioen araberakoa, eta laguntzak emanen dizkie puntuazio handienak dituztenei, aurrekontua agortu arte. Beharrezkoa bada, berdinketak hausteko irizpide moduan jarriko da eskatzaileen adina, eta lehentasuna emanen zaie nagusienei.

2. Proposamen hori, hots, onuradunen izenen zerrenda, Hezkuntza Departamentuaren web orrian ikusgai izanen da, eta hamar egun natural baino laburragoa izanen ez den epea irekiko da interesdunek alegazioak egiten ahal izateko.

Laguntza eskuratzeko behin-behinekoz proposaturiko interesdunek, epe horretan bertan, laguntza onartzen dutela adierazi beharko dute idatziz.

Epe horretan erantzun ezean, eskaera bertan behera utzi dutela ulertuko da, horretarako administrazio ebazpen bat eman ondoren.

3. Interesdunek aurkezturiko alegazioak edo behin-behineko zerrenda ukitzen duten beste inguruabar batzuk ikusirik, instrukzio organoak eman eta ukatutako laguntzen behin betiko proposamena igorriko du.

4. Deialdia Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez ebatziko da. Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Hezkuntzako webgunean argitaratuko da, eta interesdunei banaka jakinaraziko zaie, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan ezarririko moduan.

5. Aurrekontu aski ez dagoelako ezetsitako eskaerekin ordezko zerrenda bat eginen da, uko egiteagatik edo baldintzak ez betetzeagatik laguntzaren bat atzera botatzen den kasuetarako.

6. Baldin eta aurreko puntuan aurreikusitako arrazoi batengatik aurrekontuan krediturik badago beste laguntza batzuk emateko, honela emanen dira:

Ondorio horietarako, laguntza emateko proposamena komunikatuko die interesdunei organo kudeatzaileak, proposamena onar dezaten 10 egun naturaleko epe luzaezinean. Behin proposamena onarturik, ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Hezkuntza Departamentuaren webgunean argitaratuko da, eta banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei, sinatzen denetik hamar eguneko epean.

8. artikulua. Ordaintzeko modua.

Laguntzaren zenbatekoa interesdunei osorik ordainduko zaie, ordainketa bakarrean, behin dirulaguntzaren xede den aditu programan matrikulatu direla justifikatutakoan.

9. artikulua. Betebeharrak.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2015 Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebeharrez gain, onuradunek honako betebehar hauek ere bete beharko dituzte:

a) Kreditu guztietan matrikulatzea (16 ECTS) Kultura Zientifikoko Masterrean ezarririko lau aditu programetako batean, eta hori Unibertsitateen Zerbitzuan frogatzea 2019ko ekainaren 20a baino lehen.

b) Dagokion aditu titulua eskuratzea programa akademikoak ezarritako epeetan, 2019/2020 ikasturtearen barnean, eta hori Unibertsitateen Zerbitzuan frogatzea.

10. artikulua. Betebeharrak bete ezean.

Onuradunak deialdi honetan azaltzen diren betebehar eta baldintzetako bat betetzen ez badu, galdu eginen du eman zaion laguntza. Aldez aurretik horretarako ebazpena emanen da.

Horrek ekarriko du onuradun gisa kontzeptu horrengatik jasotakoa Nafarroako Gobernuari itzuli beharra, alde batera utzi gabe legezko akzioak eta bidezkoak izan daitezkeen zehapenak. Itzuli beharreko diru kopuruari legezko interesak gehituko zaizkio, laguntza kobratu zen egunetik itzultzen den egunera arte sortutakoak, alegia, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 35.2 artikuluan xedatutakoarekin bat. Aipaturiko diru kopuruak diru sarrera publikotzat joko dira legezko ondorioetarako.

Kasu bakoitzeko inguruabar guztiak ikusirik, jakiten bada dirulaguntza jasotzeko bete beharreko baldintzak faltsutu egin direla edota dirulaguntza jasotzea eragotziko zuten inguruabarrak ezkutatu direla, dirulaguntza emateko ebazpena baliogabetuko da eta itzulketa erabakiko da, Dirulaguntzei buruzko Foru Legean ezarritako prozedurari jarraikiz.

11. artikulua. Aldaketa, jarraipena, justifikazioa eta amaiera.

a) Unibertsitateen Zerbitzuaren eskumena da emandako laguntzen jarraipena egitea.

b) Unibertsitateen Zerbitzuak onuradunei eskatzen ahalko die dirulaguntzen jarraipen egokia egiteko egoki iritzitako informazio osagarria.

c) Unibertsitateen Zerbitzuak egiaztatuko du aditu ikastaro osoan matrikulatu dela onuraduna, 9. artikuluan ezarririko baldintzetan.

d) Behin diruz lagundutako ikasturteko programa akademikoa amaituta, onuradunek Unibertsitateen Zerbitzuari aurkeztu beharko diote diruz lagundutako Unibertsitateko berezko aditu titulua eskuratu dutela dioen egiaztagiria.

e) Agiri horiek ikusirik, Unibertsitateen Zerbitzuak bidezkoa den ebazpena emanen du deialdi honetako betebeharren eta gainerako baldintzen betetzeari edo ez betetzeari eta espedientearen amaierari buruz.

12. artikulua. Laguntzen bateragarritasuna.

Dirulaguntzak bateragarriak izanen dira laguntzaren helburu berarekin emandako beste laguntza batzuekin.

13. artikulua. Laguntzen araubide juridikoa.

Oinarri hauetan xedatua ez dagoen orotan, arau-hausteen eta zehapenen araubidean barne, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legean xedatutakoari jarraituko zaio.

Zehapen araubideak jarraituko dio Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta Foru Sektore Publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legean xedaturikoari.

14. artikulua. Errekurtsoak.

Oinarrien eta horiek aplikatzeko ematen diren egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzen ahalko da, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

I. ERANSKINA

Kultura Zientifikoko Prestakuntzarako laguntzen deialdiko eskabidea (Worda).

II. ERANSKINA

Puntuaziorako baremoak

Deialdiaren 6.B) artikuluan ezarririko irizpideen puntuazioa eranskin honen arabera emanen da.

Gogoan izan, betiere, ezarritako puntuazioa eskuratzeko, alegatutako inguruabar ororen egiaztagiriak aurkeztu behar dituzula.

A) Nafarroako irakaskuntza esparruarekiko lotura.

Ezarririko puntuazioa emanen zaio egiaztatzen duenari honako taula honetan jasotako egoeretakoren batean dagoela, Hezkuntza Departamentuaren kontratuaren edo zerbitzu orriaren kopia aurkeztuz:

IRAKASKUNTZA EGOERA

ETAPA/ZIKLOA

PUNTUAZIOA

Eskaera egiteko unean Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoen bidez finantzatutako ikastetxe batean lanaldi osoko irakaslea, funtzionarioa edo mugagabe kontrataturikoa eta emakumea izatea.

Gutxienez zuzeneko 10 irakaskuntza saio ematea Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloan.

40 puntu

Eskaera egiteko unean Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoen bidez finantzatutako ikastetxe batean lanaldi osoko irakaslea, funtzionarioa edo mugagabe kontrataturikoa eta gizonezkoa izatea.

Gutxienez zuzeneko 10 irakaskuntza saio ematea Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloan.

37 puntu

Eskaera egiteko unean Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoen bidez finantzatutako ikastetxe batean lanaldi osoko irakaslea, funtzionarioa edo mugagabe kontrataturikoa eta emakumea izatea.

Gutxienez zuzeneko 10 irakaskuntza saio ematea Haur Hezkuntzako Lehen Zikloan.

35 puntu

32 puntu

Eskaera egiteko unean Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoen bidez finantzatutako ikastetxe batean lanaldi osoko irakaslea, funtzionarioa edo mugagabe kontrataturikoa eta emakumea izatea.

Gutxienez zuzeneko 10 irakaskuntza saio ematea Lehen Hezkuntzako Bigarren Zikloan.

30 puntu

27 puntu

Eskaera egiteko unean Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoen bidez finantzatutako ikastetxe batean lanaldi osoko irakaslea, funtzionarioa edo mugagabe kontrataturikoa eta emakumea izatea.

Gutxienez zuzeneko 10 irakaskuntza saio ematea Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloan.

25 puntu

Eskaera egiteko unean Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoen bidez finantzatutako ikastetxe batean lanaldi osoko irakaslea, funtzionarioa edo mugagabe kontrataturikoa eta gizonezkoa izatea.

Gutxienez zuzeneko 10 irakaskuntza saio ematea Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloan.

22 puntu

Eskaera egiteko unean Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoen bidez finantzatutako ikastetxe batean bitarteko irakaslea, edo behin-behinean kontrataturikoa eta emakumezkoa izatea.

Gutxienez zuzeneko 10 irakaskuntza saio ematea Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloan.

20 puntu

Eskaera egiteko unean Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoen bidez finantzatutako ikastetxe batean bitarteko irakaslea, edo behin-behinean kontrataturikoa eta gizonezkoa izatea.

Gutxienez zuzeneko 10 irakaskuntza saio ematea Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloan.

18 puntu

Eskaera egiteko unean Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoen bidez finantzatutako ikastetxe batean bitarteko irakaslea, edo behin-behinean kontrataturikoa eta emakumezkoa izatea.

Gutxienez zuzeneko 10 irakaskuntza saio ematea Haur Hezkuntzako Lehen Zikloan.

15 puntu

Eskaera egiteko unean Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoen bidez finantzatutako ikastetxe batean bitarteko irakaslea, edo behin-behinean kontrataturikoa eta gizonezkoa izatea.

Gutxienez zuzeneko 10 irakaskuntza saio ematea Haur Hezkuntzako Lehen Zikloan.

13 puntu

Eskaera egiteko unean Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoen bidez finantzatutako ikastetxe batean bitarteko irakaslea, edo behin-behinean kontrataturikoa eta emakumezkoa izatea.

Gutxienez zuzeneko 10 irakaskuntza saio ematea Lehen Hezkuntzako Bigarren Zikloan.

10 puntu

Eskaera egiteko unean Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoen bidez finantzatutako ikastetxe batean bitarteko irakaslea, edo behin-behinean kontrataturikoa eta gizonezkoa izatea.

Gutxienez zuzeneko 10 irakaskuntza saio ematea Lehen Hezkuntzako Bigarren Zikloan.

8 puntu

Eskaera egiteko unean Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoen bidez finantzatutako ikastetxe batean bitarteko irakaslea, edo behin-behinean kontrataturikoa eta emakumezkoa izatea.

Gutxienez zuzeneko 10 irakaskuntza saio ematea Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloan.

5 puntu

Eskaera egiteko unean Nafarroako Foru Komunitatean funts publikoen bidez finantzatutako ikastetxe batean bitarteko irakaslea, edo behin-behinean kontrataturikoa eta gizonezkoa izatea.

Gutxienez zuzeneko 10 irakaskuntza saio ematea Lehen Hezkuntzako Hirugarren Zikloan.

3 puntu

B) Unibertsitateko titulu ofizialak.

5 puntu esleituko dira egiaztatutako unibertsitateko titulu ofizial bakoitzeko. Dagokion tituluaren kopia aurkeztu beharko da.

Irakasleen kasuan, dagokion kategoria profesionalean eskatutakoak ez beste unibertsitate titulu ofizialengatik soilik emanen dira puntuak.

C) Hizkuntzak jakitea.

Honako taula honetan ezarririko puntuak esleituko zaizkio hizkuntzen ezagutza dagokion egiaztagiri ofizialaren bidez egiaztatzen duenari.

Hizkuntzen ezagutza

Maila

Puntuazioa

C2

5 puntu

C1

3 puntu

B2

2 puntu

B1

1 puntu

Egiaztagiri ofizialtzat joko dira soilik 184/2011 Foru Aginduak aldaturiko otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan eta apirilaren 10eko 30/2018 Foru Aginduan aipatzen diren egiaztagiriak.

D) Familia ugari baten parte izatea.

5 puntu emanen zaizkie egiaztagiri baten bidez frogatzen dutenei familia ugaritzat jotako familia unitate baten parte direla.

E) Hezkuntza Departamentuaren hezkidetza programetan parte hartzea.

3 puntu esleituko zaizkio prestakuntza egiaztagiri baten bidez frogatzen duenari Nafarroako Gobernuaren Hezkuntza Sailaren hezkidetza programetan parte hartu duela.

Iragarkiaren kodea: F1906357