89. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 10a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

506/2018 EBAZPENA, apirilaren 26koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatzen dituen diru-laguntza batzuetarako 2018ko gastua baimentzen duena eta beste diru-laguntza batzuen oinarri arautzaileak aldatzen dituena.

Abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren bidez Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren Estatutuak onetsi ziren. Estatutu horietan ezarritakoaren arabera, zerbitzu horren xedea da enplegu politikak, eragile sozialekin adostutakoak, planifikatu, gauzatu eta kontrolatzea, ondoko arlo hauetan ezartzen diren zerbitzu eta programak modu koordinatuan kudeatuz: enpleguaren sustapena, lan merkatuan sartzeko aukera berdintasuna, enplegu ematea, bitartekaritza eta enplegurako orientazioa eta prestakuntza eta Nafarroako enpleguaren egoeraren eta horren gaineko politiken azterketa; horretarako, besteak beste, zenbait diru-laguntzatarako deialdia egin, horiek eman eta kudeatzen ditu enplegua sortu eta lan munduan sartzen laguntzeko. Diru-laguntza horien oinarri arautzaileak 2018. urtea baino lehenago onetsi ziren.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 30.1 artikuluak ezartzen duenez, diru-laguntzen deialdiek berekin ekarri beharko dute gasturako baimena, Nafarroako Ogasun Publikoari buruzko apirilaren 4ko 13/2007 Foru Legean ezarritakoari jarraikiz. Horrenbestez, bidezkoa da diru-laguntza batzuetarako 2018ko gastua baimentzea.

Orobat, bidezkoa da beste diru-laguntza batzuen oinarri arautzaileak aldatzea, eskaerak aurkezteko epeen arauketa egokitu dadin Diru-laguntzei buruzko Foru Legean xedatutakora.

Azaldutakoarekin bat, proposamen-txostena ikusirik, eta Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren estatutuak onetsi zituen abenduaren 2ko 263/2015 Foru Dekretuaren bidez eman dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuak eman eta kudeatu beharreko diru-laguntza hauetarako gastua baimentzea, 2018ko Gastuen Aurrekontuaren kargura:

–Enplegu autonomoa sustatzeko diru-laguntzak, Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen uztailaren 4ko 1365/2016 Ebazpenaren bidez arautuak, Diru-laguntzen Datu Base Nazionaleko 382816 zenbakia dutenak. 1.200.000 euro, “Autoenplegua sustatzeko laguntzak” izeneko 950001 96100 4809 241107 partidaren kargura.

Era berean, 110.000 euro gehiago baimentzen ahalko dira gehienez, baina, eraginkortasuna izateko, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 31. artikuluan aurreikusitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz baimendu beharko da. Kasu honetan, 31.3.a) 1. puntuan deskribatutako inguruabarra gertatzen da, kontuan hartuta aurreko ekitaldietan bazkideak sartzeko diru-laguntzen deialdian gertatutakoa.

Kreditu gehigarri horretarako baimena, kasua bada, organo eskudunak emanen du, eta deialdiaren modu berean argitaratuko da. Horrek ez du ekarriko beste epe bat irekitzea diru-laguntza eskaerak aurkezteko, ez berriz hastea ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea.

2. 2017ko ekitaldian ebatzi gabe gelditu ziren eskaerei erantzutea, 2018ko ekitaldiko aurrekontuaren kargura.

3. Honako diru-laguntza hauen oinarri arautzaileak honela aldatzea, eskaeren epeei dagokienez: 9. oinarriak hau esan behar du:

“Diru-laguntzaren eskaera aurkezteko epea hilabetekoa izanen da jarduera hasi eta biharamunetik hasita, hau da, langile autonomoen araubide berezian edo kasuko lanbide elkargoaren mutualitatean alta eman zuen egunaren biharamunetik hasita, gastuaren baimena argitaratu bada betiere. Bestela, epea hilabetekoa izanen da baimen hori ofizialki argitaratu eta biharamunetik hasita.

Aurrekontu ekitaldi bakoitzaren kargura izanen dira aurreko urteko azaroaren 1etik abian den urteko urriaren 31ra bitarte egindako kontratazioei edo eraldaketei dagozkien eskaerak.

Epez kanpo aurkeztutako eskaerak ez dira onartuko”.

4. Aldatu nahi diren oinarri arautzaileei dagokien deialdian 2018an aurkeztutako eskaerak oinarrien arabera tramitera onartu eta ebatziko dira, eta ez da beharrezkoa izanen interesdunek eskaera berri bat aurkeztea.

5. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen hau igortzea Orientaziorako, Enplegua Sustatzeko eta Enpresentzako Zerbitzuetarako Zerbitzuari.

7. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2018ko apirilaren 26an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1805552