86. ALDIZKARIA - 2018ko maiatzaren 7a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

1346/2018 EBAZPENA, apirilaren 23koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 6an emandako 850/2018 Ebazpenean atzemandako akats bat zuzentzen duena. Ebazpen haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozedurak onetsi ziren.

Akats bat atzeman da Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 6an emandako 850/2018 Ebazpenean. Haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozedurak onetsi ziren.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluaren arabera, “administrazio publikoek, ofizioz edo interesdunek eskatuta, edozein unetan zuzentzen ahal dituzte beren egintzetako akats materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak”.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak martxoaren 6an emandako 850/2018 Ebazpenean atzemandako akatsa zuzentzea. Ebazpen haren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozedurak onetsi ziren. Honela eginen da zuzenketa:

VII. eranskinean, B atalean, honako hau dioen tokian:

“Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko espezialitateen alderdiak (Hezkuntza Orientabidea eta Berariazko Lanbide Heziketakoak izan ezik):

–Unitate didaktikoa egitean honako hauek zehaztu beharko dira: ikaskuntzaren helburuak, edukiak/gutxieneko edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta errekuperazio jarduerak, alderdi metodologikoak eta antolaketakoak, ebaluaziorako erreferenteak, ebaluaziorako prozedurak, ebaluaziorako tresnak eta kalifikaziorako irizpideak, bai eta oinarrizko gaitasunak garatzeko duten lotura ere (soilik DBHko etaparako).”

Honako hau behar du:

“Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko espezialitateen alderdiak (Hezkuntza Orientabidea eta Berariazko Lanbide Heziketakoak izan ezik):

–Unitate didaktikoa egitean honako hauek zehaztu beharko dira: ikaskuntzaren helburuak (ebaluazio irizpideak eta ikaskuntzarako estandarrak), edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak, alderdi metodologikoak eta antolaketakoak, ebaluaziorako eta errekuperaziorako prozedura eta tresnak eta kalifikaziorako irizpideak, bai eta oinarrizko gaitasunak garatzearekin duten lotura ere.”

2. Ebazpen hau igortzea Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera eta Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Iruñean, 2018ko apirilaren 23an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Iglesias Álvarez.

Iragarkiaren kodea: F1805453