78. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

470/2018 EBAZPENA, apirilaren 4koa, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez deialdi bat onesten baita, 2018koa, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengu emateko, abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserba ditzaten.

Europako Batzordearen azaroaren 18ko 8143/2015 azken Betearazpen Erabakiaren bitartez, Nafarroako 2014-2020 Landa Garapeneko Programa onetsi zen. C(2015) 8143, azkena.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduaren bidez, maiatzaren 12ko 158/2016 Foru Aginduak aldatu baitzuen, Nafarroako azienda hazleen elkarteen sostengurako laguntzak emateko arauak ezarri ziren, abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserba ditzaten.

Aipatu foru aginduaren I. eranskinaren 9. artikuluko 4. puntuak hauxe dio: “Elkarte baten kontrol eskema funtsean aldatuz gero, baita adierazleetako bat gauzatzeko kostuak ere, laguntzaren urteko deialdiak eta zenbateko berriak alda daitezke, adierazlea egokitu dadin kostu berrira”.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deialdi bat onestea, 2018koa, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengu emateko, abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserba ditzaten.

2. Urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduaren (maiatzaren 12ko 158/2016 Foru Aginduaren bidez aldatu zen arau hori) I. eranskinaren 9. artikuluko 4. puntuan ezarritako adierazleak aldatzea, haragitarako ardi-azienda autoktonoei eta esnetarako ardi-azienda autoktonoei dagokienez. Hala, laguntzaren gehieneko zenbatekoak honako hauek izanen dira 2018. urterako, jardueraren, espeziearen eta orientazioaren arabera:

LAGUNTZAREN GEHIENEKO ZENBATEKOA, JARDUERAREN, ESPEZIEAREN
ETA ORIENTAZIOAREN ARABERA

ESPEZIEA ETA
ORIENTAZIOA

Liburu genealogikoa mantentzea eta balorazio genetikoa

Balorazio
morfologikoa

Errendimendu kontrola duten animaliak

Filiazioaren kontrol genetikoak

Germoplasmaren
bankua

Arrazaren
hedapena

Haragitarako behi-azienda autoktonoa

3,00 euro
abelburuko

10,00 euro abelburuko

10,00 euro
abelburuko

10,00 euro abelburuko

3,00 euro
dosiko

30,00 euro abelburuko

Haragitarako ardi-azienda autoktonoa

0,40 euro
abelburuko

1,00 euro
abelburuko

0,75 euro
abelburuko

6,00 euro
abelburuko

3,00 euro
dosiko

6,00 euro
abelburuko

Esnetarako ardi-azienda autoktonoa

0,40 euro
abelburuko

1,00 euro
abelburuko

6,00 euro
abelburuko

6,00 euro
abelburuko

3,00 euro
dosiko

6,00 euro
abelburuko

Zaldi-azienda autoktonoa

3,00 euro
abelburuko

10,00 euro abelburuko

5,00 euro
abelburuko

10,00 euro abelburuko

3,00 euro
dosiko

30,00 euro abelburuko

3. Hilabeteko epea dago eskaerak aurkezteko, ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

4. 400.000 euroko gastua baimentzea, 2018ko Gastuen Aurrekontuko “Abeltzaintza elkarteak, LGP LGENF 2014-2020” izeneko 710004 71310 4819 412200 partidaren kargura.

5. Deialdi honetan aplikatzekoak izanen dira Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urriaren 20ko 98/2015 Foru Aginduan aurreikusitako arauak (foru agindu hori maiatzaren 12ko 158/2016 Foru Aginduaren bidez aldatu zen). Foru agindu horren bidez, Nafarroako azienda hazleen elkarteei sostengua emanez abeltzaintzako baliabide genetikoak kontserbatzeko laguntzak emateko arauak ezarri ziren.

6. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

7. Diru-laguntzen deialdi hau Nafarroako Gobernuaren Diru-laguntzen Datu Basean erregistratzea (NGDDB).

8. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko apirilaren 4an.–Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusia, Ignacio Gil Jordán.

Iragarkiaren kodea: F1804787