78. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

2018ko plantilla organikoaren 1. aldaketa.
Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Osoko Bilkurak, 2018ko martxoaren 22an egindako ohiko bilkuran, Zizur Nagusiko Udalaren 2018ko plantilla organikoan 1. aldaketa egiteko espedientea hasiera batez onetsi eta dagokion izapidetzea egitea erabaki zuen.

Zizur Nagusiko alkateak Udalaren 2018ko plantilla organikoan 1. aldaketa egiteko espedientea aurkeztu du, hasiera batez onetsi eta dagokion izapidetzea egiteko, honako hauetan xedatua betez: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileriaren Estatutua onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluak; Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 22. artikuluari apirilaren 21eko 11/1999 Legearen 22.i) artikuluak eman idazketa berria; Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 113/1985 Foru Dekretuaren 3. artikulua; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 235. artikulua; eta bat datozen arauak.

ERABAKI DA:

Lehena.–Zizur Nagusiko Udaleko funtzionarioen, lan-kontratudunen eta behin-behineko langileen plantilla organikoaren aldaketa hau onestea:

“Hutsik” deklaratzea 32001 zenbakiko lanpostua (2. Arloa: Zerbitzu Ekonomikoak), jadanik dagokion zuzkidura ekonomikoa duena indarrean dagoen gastuen aurrekontuko I. kapituluko partidetan.

Bigarrena.–Urriaren 29ko 11/2004 Foru Legeak aldatu zuen martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluarekin bat, erabakia jendaurrean jartzea udal honetako Idazkaritzan, hamabost egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu ondotik, auzotarrek edo interesdunek hura aztertu eta erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzaten. Ez bada erreklamaziorik egiten, behin betiko onetsitzat joko da, adierazitako jendaurreko epea igarotakoan.

Zizur Nagusian, 2018ko apirilaren 17an.–Alkatea-Udalburua, Jon Gondan Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1805154