78. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLTZA ZENDEA

Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea 2018an

Aditzera ematen da 2018ko apirilaren 19tik maiatzaren 31ra izanen dela Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergaren 2018ko ekitaldiko ordainagiriak borondatez ordaintzeko epea.

Helbideratu gabeko ordainagiriak titularraren helbidera igorriko dira, eta ordaindu daitezke Udalaren banketxe-kontuetara transferentzia eginez.

Helbideratutako ordainagiriak 2018ko maiatzaren 31n kargatuko dira kontuetan.

Ohartarazten da, ordaintzeko borondatezko epea iraganik, zorrak premiamendu bidez kobratuko direla, dagozkien errekarguak aplikatuz Tributuei buruzko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluaren arabera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Oltza Zendean, elektronikoki sinatzen den egunean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L1805153