78. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Planeamenduko eta kudeaketako hirigintza hitzarmena
Trinquete Antxitonearekin. Behin betiko onespena

Baztango Udalak, 2018ko otsailaren 9an egin ezohiko bilkuran, erabaki zuen:

1.–Behin betiko onestea Baztango Udalaren eta Trinquete Antxitonea SLren artean sinatu beharreko planeamenduko eta kudeaketako hirigintza hitzarmena, Elizondoko 16. poligonoko 513. eta 774. lurzatietan eraikitzeko aukerak ahalbideratze aldera, jendaurrean jarritako testuarekin.

2.–Aipatu hitzarmenean bildutakoez gain, proposamena obligazio osagarri gisa onartzea, “Trinquete Antxitonea SL” enpresak aurtengo urtarrilaren 31n onartutakoa; horrekin bat, enpresa horrek halaber konpromisoa hartu du katastroko 16/707 lurzatia ibilgailuendako lur gaineko aparkalekua egiteko (katastroko 16/779 lurzatiaren mugakidea dena), azken katastro lurzati horren gainean eraikiko den eraikinean ostatu har lezakeen jendearen aparkatze beharrak asetze aldera.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Baztanen, 2018ko otsailaren 9an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

ERANSKINA

Planeamenduko eta kudeaketako hirigintza hitzarmena (PDFa).

Iragarkiaren kodea: L1805134