78. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALTSASU

Aldaketa ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan, tarifak 2018rako eguneratzeagatik. Behin betiko onespena

Altsasuko Udalak, 2017ko abenduaren 18an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa ordenantza fiskaletan eta prezio publikoetan.

Onespenaren erabakia 2017ko 244. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 22an. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, ordenantza horiek argitara ematen dira, eta eranskinean agertzen diren bezala geldituko dira. Hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu zuen hartan, xedatutakoari jarraikiz.

Altsasun, 2018ko otsailaren 6an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.

1. ORDENANTZA

UR HORNIDURAREN ETA HUSTUKETAREN TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Edateko uraren hornidura zerbitzua eta hondakin uren hustuketakoa edo saneamendukoa eskura izan edo benetan erabiltzea, horra zerga-egitatea.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Subjektu pasiboak dira eta ordenantza honetan arautzen diren tasak ordaintzera beharturik daude ur hornidurako sareetarako loturen titularrak, eta ordaindu behar dutenen ordezkoak, berriz, higiezin horien jabeak.

Karga-oinarriak

4. artikulua. Honako hauek dira oinarriak:

a) Hornidura zerbitzua eskura izateagatik eta horren mantentze-lanarengatik: kuota finkoa, paratutako kontagailuaren diametroaren arabera. Neurgailuen alokairuaren kostua barne izanen da.

b) Ur horniduraren tarifa zehaztuko da lauhilekoan kontsumitutako m³-en gainean.

c) Udal hornitzaileak hornidurako eta saneamenduko harguneak egiteagatik: kuota finkoa eta behin bakarrik ordaintzekoa hargunearen diametroaren arabera, baldin eta hargune horiek hirigunearen barnean egiten badira eta gehienez ere 30 metroko luzera badute. 30 metroko luzera baino handiagoa duten edo hirigunetik kanpo egiten diren harguneetarako, kuota finkoa eta kopuru bat, hogeita hamarretik gorako metro linealen arabera.

Gainera, kopuru horri gehitzen ahal zaizkio ezustekoak, Udaleko langileek egindako lanak eta erabilitako materialak.

Tarifak

5. artikulua. Tarifak izanen dira urtero Udalak osoko bilkuran onesten dituenak. Hori hala ez bada, Nafarroako KPIa aplikatuz eguneratuko dira.

2018ko ekitaldirako, tarifak ordenantza honen eranskinean zehazten dira.

Tributu-kuota

6. artikulua. Tributu-kuota zehazteko, karga-oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio.

Tasen sortzapena

7. artikulua. Zerbitzua eskura izateko eta mantentze-lana egiteko tasak eta hornidurarenak lau hilabetetik behin ordainaraziko dira, eta Udalak aldiro komenigarrien uste duen aldizkakotasunez, aldez aitzinetik behar den erabakia hartuta. Gertatzen diren unetik beretik izanen da tasen sortzapena. Eskura izateko tasa ez da inoiz murriztuko.

Hargune eskubideak hargunerako lizentzia ematen den unean ordainarazi eta sortuko dira.

Materialez hornitzeko eta bertze zerbitzu batzuk egiteko tasak, zerbitzua egiten denean edo materialez hornitzen denean sortuko dira.

Kudeatzeko arauak

8. artikulua. Eraikin batean, industria batean eta abarretan hargune orokorra paratu nahi duten sustatzaile, eraikitzaile, pertsona juridiko edo fisikoek honela jokatu beharko dute:

1. Hiriguneko hargune orokorrak baldin badira, honako hau aurkeztu beharko da:

–Udalari zuzendutako eskabidea, eraikinaren eta banaketa sarearen arteko hargune orokorra egitea eskatuz. Eskabidean honako hau aipatu behar da:

a) Etxebizitza kopurua.

b) Eraikinaren azalera erabilgarria, guztira.

c) Eraikinen hargune orokorraren diametroa.

2. Hirigunetik kanpoko hargune orokorrak badira, industriarako, baratzeetarako, aisia finketarako eta abar, honako hau aurkeztu beharko da:

–Udalari zuzendutako eskabidea, industriaren edo ustiategiaren hargune orokorra egitea eskatuz. Eskabidean honako hauek aipatu behar dira:

a) Industriaren edo ustiategiaren jarduera.

b) Zenbat metro lineal dauden industriatik edo ustiategitik sare orokorrean hargunea eginen den punturaino.

c) Eskatutako hargune orokorraren diametroa.

3. Halaber, behar den hargunea eskatu beharko da sareari aldi baterako lotzeko (atrakzioak, barrakak, etab.), eta egindako kontsumoa ordaindu beharko da.

9. artikulua. Hori guztia ikusita, Udalak eskaeraren gaineko ebazpena emanen du. Egoki iritziz gero, informazio osagarria eskatzen ahalko du, eta Obren Lantaldeko arduradunaren edo Udaleko iturginaren aldeko txostena beharko da aldez aitzinetik. Baimendu ondoren, subjektu pasiboak ur hornidurako eta saneamenduko kontratua sinatu beharko du (ordenantza honen 2. eranskinean ageri da), zerbitzua eman aitzineko baldintza baita.

10. artikulua. 8. artikuluaren b) apartatuan, Udalaren ebazpena izanen da bai hargune orokorra paratzeari buruzkoa bai hornidura eskaerari buruzkoa.

11. artikulua. Sare orokorrari lotzeko lanak hasi aitzinetik, hargune eskubideak ordaindu beharko dira Udalaren Diruzaintzan, ordenantza honen 4. eta 5. artikuluetan aurreikusiari jarraikiz. Hargunerako baimen, emakida edo lizentziek ez dute eraginik izanen, ez baldin bada aurkezten, aldi berean, behar den tasa ordaindu dela frogatzen duen agiria.

Hornidurako baldintza orokorrak eta gisako zerbitzuak ematea

12. artikulua. Sareari edo hornidurari lotzeko eskaera egiten duenak ordaindu beharko ditu kontagailua eta hori instalatzeko eta hornidurarako beharrezkoak diren materialak eta eskulana, ordenantza honen 4. artikuluan ezarritakoarekin bat.

13. artikulua. Udalak ardura handiz zainduko du ur horniduraren zerbitzua, lanak eta antzeko zerbitzuak ahal diren baldintza hoberenetan emateko, baina horregatik ez da erantzule izanen erabiltzaileek jasan ditzaketen kalte edo galeretan, presio gutxiegi, ur hornidura moztu edo zerbitzuan bertze edozein gorabehera gertatuz gero.

14. artikulua. Ur hornidurarako hargune baten edozein titularri kentzen ahalko zaio ur hornidura, instalazio barrenean ur galerak sortzen dituen matxurarik badu. Horretarako, Udalak hamar eguneko epea emanen dio titularrari matxura konpontzeko, eta epe hori amaiturik konpondu ez badu, Udalak hornidura moztuko du. Eraikinaren banaketa sareak edo erabiltzailearen jabetza partikularraren barrenean dagoen edozein gailuk matxura izateagatik sortzen ahal diren kalteetan ere ez du Udalak inoiz erantzukizunik izanen.

15. artikulua. Erabiltzaileak ez du inondik ere bertze inor urez hornitzen ahal, ez eta eskubidea ez duenari hartzen uzten ahal ere. Gainera, galarazi beharko du bere axolagabekeriaz edo kontrol ezagatik gertatzen ahal den iruzurra. Halakorik bada, erabiltzaile abonatua izanen da erantzule bakarra.

16. artikulua. Erabiltzaile zergadunek berehala jakinaraziko dizkiote Udaleko behar den zerbitzuari ura banatzeko sare orokorrean matxuraren bat gertatzetik datozen gorabehera guztiak.

17. artikulua. Erabiltzaile zergadunari dagokio kontagailua eta ixteko giltza dauden tokia baldintza onetan dagoela ziurtatzea, eta Udaleko behar den zerbitzuak ezartzen dituen jarraibideak betetzea, tramite hori beharrezkoa izanen baita kontagailuan edo ixteko giltzan esku-hartzeren bat egiteko, hala nola instalazioak ateratzea, tokiaren neurriak handitzea, etab.

18. artikulua. Ordenantza honetan aipatzen diren tasetakoren bat ordaindu beharra duten zergadunak behartuak daude kontagailua dagoen tokian sartzen uztera irakurketa egiten duen langile kreditatuari edo bertzelako udal langileei, baldin eta zerbitzuko beharrengatik edo gisako zerbaitengatik zergadunaren etxean edo lokalean sartu behar badute.

19. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Erregelamenduaren ataleko 273.3 artikuluan jasotakoari jarraikiz, ordenantza honetan aurreikusitako tasen aplikaziotik ateratzen diren tributu-zorrak, “jakinarazpen gabekoak” izanen dira

20. artikulua. Aipatutako tasak lau hilabetetik behin ordainaraziko dira, eta haien jakinarazpena egintzat hartuko da behar den bandoa edo ediktua argitaratu eta biharamunetik aitzina, eta egun horretatik hasiko da kontatzen 30 egun balioduneko epea, ordainketa borondatezko aldian eta errekargurik gabe egiteko. Hargune eskubideak, hala orokorrak nola partikularrak, hargune horiek egin aitzinetik ordaindu beharko dira.

21. artikulua. Borondatezko aldian beren tasak ordaintzen ez dituztenek Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Erregelamenduan luzapenagatik ezarritako errekarguak jasanen dituzte. Aipatu erregelamenduaren 275. artikuluan ezarritako epeak igarota, premiamendu bidez ordainaraziko da, dagozkion errekargu eta gastuekin batera.

22. artikulua. Nork bere borondatez ordaintzeko epeak amaitu ondoren, ordenantza honetan araututako zerbitzuen edo horniduren bi ordainagiri edo gehiago ordaintzeko dituzten zergadunen kasuan (zerbitzuak ordaintzeko tasak direnez), kontsideratuko da horiek bajak direla, eta, Udalak hori erabakiz gero, aitzineko artikuluan xedatua ukatu gabe, hornidura moztuko da.

Zor dituzten tasak ordaindutakoan, zergadun horiek alta eskatzen badute, Udalak, baldintza gisa, egokia iruditzen zaion fidantza eskatzen ahalko die kasu bakoitzean erabakitzen duen eperako. Bidezko eskubideak ordaindu beharko dira, zerbitzuan alta lehen aldiz hartuko balitz bezala, non ez den frogatzen norberarekin zerikusia ez duten arrazoiek ekarri dutela atzerapena ordainketan.

Orobat, Udalak abonatuei eteten ahalko dizkie ur hornidura eta/edo saneamendu zerbitzuak, honako kasu hauetan eta prozedura honi segituz:

A) Udalak edo, behar denean, enpresak edo Mankomunitateak ematen duen zerbitzuagatik, ordainagiriak zehaztutako zenbatekoa ordaindu behar den egunetik lau hilabete iragan eta diru kopuru hori abonatuak ordaindu ez duenean.

B) Iruzurragatiko likidazio irmotik sortzen diren zenbatekoak ordaindu ez direnean edo iruzurra berriz egin duela frogatzen bada.

C) Abonatuak, hornitu ura, kontratatutako polizan ezarritako modu eta xedeez kanpo erabiltzen duenean.

D) Abonatuak bere ordainketa polizan agertzen ez diren etxebizitza edo lokalak hornitzeko edo hustuketa egiteko, bere instalaziotik adarrak paratzen edo paratzera uzten duenean.

E) Abonatuak ez badie kontratatutako zerbitzuak hartzen dituen lokalean sartzen uzten enpresak baimendutako langileei, beren dokumentazio eta nortasun agiri guztiak dituztela, instalazioak ikuskatu eta kontsumoa neurtzera joaten direnean. Kasu honetan beharrezkoa izanen da sarrera ukatzea bi lekukoren edo agintaritzaren agenteren baten aitzinean egitea.

F) Abonatuaren utzikeriagatik, ekipamendu zuzentzaileen instalazioari dagokionez, hornidura eta saneamendu sarean arazoren bat sortzen bada, eskumena duten erakundeek hura zuzentzeko emandako epea iragan eta gero.

G) Abonatuak larriki hausten baditu ordenantza honetan aipatzen diren aginduak, edo hornidura kontratuan finkatzen diren baldintzak betetzen ez baditu.

Etenak eta lotura berriak sortzen dituzten gastuak abonatuaren kontura izanen dira.

22.bis artikulua.

A) Kontagailu kolektiboak dituzten eraikinen kasuan, giltza bat utzi beharko da Udalean, hark homologatua, kontagailuen koadroan sartzeko.

B) Kontagailuen instalazio berrietan, etxebizitzatik kanpo jarri beharko dira, horien irakurketa errazteko.

C) Kontagailu eskaerek etxebizitzako titularraren NANa jaso beharko dute beti, baita erabilgarri dagoen sakelako telefono baten zenbakia ere.

D) Suteak itzaltzeko sarea duten saltoki eta industriek ur kontagailu bat jarri beharko dute nahitaez, kostua beren gain hartuta, udaleko langileek esaten duten tokian. Kontagailu horrek aipatu sareko ur erabilera kontrolatzeko balioko du, debekatuta baitago ur hori bertze ezertarako erabiltzea, suteak itzaltzeko ez bada, horrelakoetan ez baita kobratuko sare horrek erabilitako ura, Udalak aldez aitzinetik egiaztatuta. Ur erabilera ikuskatzeko zerbitzuek kontagailu horien irakurketa egiazta dezakete, beharrezkoa iruditzen zaien orotan.

Udaleko zerbitzuek kontagailuak jarriko dituzte suteen sarean, halakorik ez duten saltoki edo enpresetan, gastua haien kontu, egoera hori erregularizatzeko.

Arau-hausteak

23. artikulua. Indarra duen legedian aurreikusitako arau-hausteez gain, honako hauek izanen dira iruzurrezko arau-hausteak:

a) Kontagailuen irakurketa egiterakoan oztopoak jartzea Udaleko funtzionario edo langile behar bezala kreditatuek egiten dituzten ikuskapenei, edo Udalak baimendutako enpresako langileek egiten dituztenei.

b) Kontagailuak irakurtzen ez uztea.

c) Udalak jarritako zigilu, sarraila eta aparatuak aldatzea.

d) Udalak, neurketa edo kontsumo aparatuak aldatzeko edo berriak paratzeko, emandako jarraibideak ez betetzea, obrak zergadun erabiltzailearena den jabetzan egin behar badira.

e) Erabiltzen ez diren gailuak edo txertoak jartzea erabiltzeko, edo kontagailuan agertzen dena maltzurkeriaz aldatzea.

f) Saretik ur hornidura hartzea, Udalean hargune eta hustuketarako lizentzia eskatu gabe.

Zehapenak

24. artikulua. Indarra duen legedian aurreikusitako zehapenez gain, eta iruzur egitean erabilitako uraren kopurua zehaztearren, kontuan hartuko da aparatuetatik pasatu ahal izan den gehienekoa, hau da, Udaleko langileek edo Udalak baimendutako enpresako langileek kontagailuen irakurketarako egindako azken ikustalditik pasatutakoa, eta Udalak ezarriko du zein epetatik aitzinerakoa jotzen den iruzurtzat.

Horrelakoetan, ez da alta emanen ur horniduran, harik eta iruzurtzat jotako ur kontsumoari dagokion zenbatekoa ordaindu arte.

Azken xedapena

25. artikulua. Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea eta Ordenantza fiskal orokorra aplikatuko dira.

Tarifak

A epigrafea.–Kontagailua mantentzeko kuota (lauhilekokoa).

ERABILERA

2018ko TASAK

ETXEKOA

1,60

MERKATARITZAKOA/OSTALARITZAKOA

3,05

INDUSTRIAKOA

4,60

Beheko solairuetako lokalak, merkataritzakoak ez badira, etxebizitzarako erabilera dutela kontsideratuko da.

B epigrafea.–Ur kontsumoaren tasa (lauhilekokoa).

TARIFA MOTA

PREZIOA m³ 2018

ETXEKOA:

Kontsumoa, 55 m³ arte

Kontsumoa, 55 m³-tik gora

0,41

0,46

MERKATARITZAKOA/OSTALARITZAKOA

0,51

INDUSTRIAKOA

0,63

ABELTZAINTZARAKOAK

0,51*

(*) Udaleko langilearen kostua gehitu beharko zaio.

Kontagailuen irakurketa Udalari bidali edo Udalean ematen ez bada, eta horri dagozkion zehapenak galarazi gabe, tasa bat ezarriko da, hots, azkeneko hiru lauhilekoetako batez bertzekoa.

C epigrafea.–Kontagailuak / Hargunea / Hustubideak.

C.1. Kontagailuak:

Kontagailuaren prezioa kalkulatzeko, erosketaren kostuari gehitu behar zaio hura paratzeko Udaleko langileek egin beharreko lanari dagokiona.

C.2. Hargunea:

KONTZEPTUA

2018ko TASAK

ETXEKOA

61,00

INDUSTRIAKOA

102,40

C.3. Hustubideak:

KONTZEPTUA

2018ko TASA

ETXEKOA

61,00

INDUSTRIAKOA

102,40

Obretarako ur tasak, hargunekoak nahiz kontsumoari dagozkionak, ordenantza honetan industriakoentzat ezarrita daudenen araberakoak izanen dira.

D epigrafea.–Hobariak.

1. Tributu-kuotaren %100eko hobaria izateko eskubidea dute familia unitateek, prestazio hauetakoren bat jasotzen badute:

a) Nafarroako Gobernuaren laguntzako pentsioak, eta ondarerik ez badute (ohiko etxebizitza izan ezik).

b) Kotizazio gabeko ezintasun eta erretiro pentsioak, eta ondarerik ez badute (ohiko etxebizitza izan ezik).

c) Gutxieneko diru-sarreren bermerako subsidioa, eta ondarerik ez badute (ohiko etxebizitza izan ezik).

c) SOVIren pentsioak, eta ondarerik ez badute (ohiko etxebizitza izan ezik).

e) Ekitaldi bakoitzerako indarra duen LGSren zenbatekoa hilabete bakoitzean gainditzen ez duten bertzelako pentsioak, eta ondarerik ez badute (ohiko etxebizitza izan ezik).

2. Aitzineko hobariaren eskubidea izateko, eskaera egin beharko zaio Udalari, baita ezartzen diren beharkizunak frogatu, organo eskudunek luzatutako ziurtagiri eta txostenaren bidez.

3. Salbuespenak eta/edo hobariak ekitaldi ekonomiko osoan eskatzen ahalko dira, eta eskaeraren hurrengo lauhilekoan gauzatuko dira.

4. Prestazioa zenbat denboraz ematen den, halakoa izanen da salbuespenaren indarraldia, tasaren sortzapen aldiak kontuan harturik, eta, betiere, ez da urtebetekoa baino luzeagoa izanen.

5. Hobariak urte natural bateko indarraldia izanen du.

–Hobaria eskuratzeko eskubidea izateko baldintzak:

Hona hemen onuradun izan daitezkeenek bete beharreko baldintzak:

  • Bakarrik bizitzea edo familiarako karga den bertze pertsona batekin, eta hilabetean LGSa baino gehiago ez jasotzea gehi 75 euro familia unitatea osatzen duen kide bakoitzeko.
  • Inolako ondasunik ez izatea (ohiko etxebizitza izan ezik).
  • Ondasun eskualdaketarik eginik ez izatea.
  • Diru-sarrerak 1. puntuan aipatutakoak baino txikiagoak izatea.

Ohiko etxebizitza ez da ondaretzat hartuko hobaria emateko ondorioetarako. Bestalde, “ordainean ematea” ez da eskualdaketatzat hartuko hobarien ondorioetarako.

Hobarirako eskubidea izateko, frogatu beharko da ondare eskualdaketarik ez dagoela eskaera egin baino urte bat lehenago.

Aipatu baldintzak betetzen dituztela erakusteko, eskatzaileek honako hauek aurkeztu beharko dituzte:

1. Hobaria eskuratzeko eskaera.

2. Hartzen den laguntzaren ziurtagiria.

3. Errentaren edo ondarearen aitorpena, edo hura aurkeztera beharturik ez daudela dioen Ekonomia eta Ogasun Departamentuaren ziurtagiria, baita eskatzailearen edo bizilagunen diru-sarrerak frogatzen dituzten dokumentuak ere.

4. Bizikidetzako ziurtagiria, udal erroldakoa.

Udalak noiznahi egiaztatzen ahal du ea tarifa hau ezartzeko eskatzen diren baldintzak betetzen ote diren, eta tarifa osoa aplikatuko die baldintzak betetzeari utzi dioten onuradunei, edo egiaztatze hori egiteko eskatutako agiriak aurkezten ez dituztenei.

1. ORDENANTZA

UR HORNIDURAREN ETA HUSTUKETAREN TASAK
ARAUTZEN DITUENA. ERANSKINA

Udalaren bihitegiko hargunetik ur hornidura egitea baimena duten nekazaritzako eta industriako ustiategietarako:

Baratzeak dituztenek eta abeltzaintzako ustiategien edo industria enpresen titularrek, hala behar badute, baimenaren eskaera aurkez dezakete Udalaren bihitegiko ur hargunea erabiltzeko, eta, kasua bada, ustiategiaren edo enpresaren titulartasun txartela gehituko dute eta erabileraren helburua justifikatuko.

Udal lantaldeko langileek kontrolatu eta ikuskatuko dute ur hornidura, eta baimena duen pertsona edo enpresa bakoitzak kontsumitu duen m³ kopurua jasoko. Kontsumo horiek Ogasun arloari jakinaraziko dizkiote, kasuan kasuko fakturak igortzeko.

Aldi baterako, baratzeak dituztenak salbuetsita egonen dira ur horniduraren tasa ordaintzetik.

Oro har, horniduraren ordutegia 07:30etik 13:00etara izanen da, ostiraletan, hitzordua aldez aitzinetik eskatuta. Salbuespenez, bidezko arrazoi batekin eta aldez aitzinetik eskatuta, ezarritako ordutegitik kanpo egin daiteke ur hornidura.

2. ORDENANTZA

ESTOLDERIA ZERBITZUAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan xedatutakoaren babespean ezarri da ordenantza hau.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Udal estolderiaren aprobetxamenduak sortzen du ordaindu beharra, hau da, estolderian zuzeneko edo zeharkako hargunea egiteak hiriguneko edo aldirietako finka batean, baita partikularren eta Udalaren estolden zaintza berezia ere.

Ez da Udalaren eskumena estolderia pribatuaren garbiketa zerbitzua, baina Udalak ahalmena du premia kasuetan horretan esku-hartzeko, estolderiaren titularren kargura. Partikularrek eskatzen dituzten udal zerbitzuak ez dira ordenantza honetan sartzen, eta, beraz, Udal zerbitzuak emateko ordenantzaren arabera (7.a) kobratuko da.

3. artikulua. Ordaintzera beharturik daude aitzineko artikuluan aipatutako finken jabeak edo administratzaileak.

4. artikulua. Zerga-egitatea da zerbitzua ematea, eta ordaindu beharra zerbitzua ematean sortzen da; ulertuko da instalazioen hargunea estolderia-sarean egiteak eta erabiltzeak ekartzen duela zerbitzua ematea.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Ordaintzera beharturik daude uraren kontsumoa ordaintzera beharturik dauden berberak, estolderia zerbitzuak badituzte; zehazki, finken edo etxebizitzen jabeak edo administratzaileak.

Karga-oinarriak, tarifa eta kuota

6. artikulua. Karga-oinarria zergaren izaeran oinarritzen da, eta ordainarazten diren kuotak lau hilabetetik behin eskatuko dira, eta kuota finko bat izanen da, instalazioaren erabileraren arabera (industriarako edo etxerako).

Kudeatzeko arauak

7. artikulua. Ordainarazpena sortuko da ordaintzeko beharra sortzearekin batera.

8. artikulua. Alta deklarazioa ur horniduraren alta gertatzen den une berean gertatuko da, betiere higiezinak estolderia zerbitzua baldin badu.

Deklaratutako zerbitzuetan aldaketa edo baja eginez gero, orduan ere deklarazioa aurkeztu beharko da; gertatu ondoko hilaren azken eguna arte izanen da horretarako epea. Betebehar hori betetzen ez dutenek ordainarazpenari loturik segituko dute. Deklarazio horiek aurkezten diren lauhilekoaren ondokoan izanen dituzte ondorioak.

Tributuen arloko arau-hausteak eta zehapenak

9. artikulua. Deklarazioa ez aurkeztea arau-haustetzat joko da. Zehapenak ezartzeak ez du inola ere galaraziko preskribatu ez diren kuoten likidazioa eta kobrantza.

Iruzurra zehatzeko, isun bat jarriko da, iruzurraren kuota halako bi gehienez ere, Ordenantza fiskal orokorrean ezarritakoaz gain.

Azken xedapena

10. artikulua. Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, Ordenantza fiskal orokorra aplikatuko da.

ESTOLDERIA ZERBITZUAK EMATEKO TASAK ARAUTZEN
DITUEN ORDENANTZA. ERANSKINA

TASA (LAUHILEKOKOA)

2018

ETXEKOA

7,60

MERKATARITZAKOA-OSTALARITZAKOA

11,50

INDUSTRIAKOA

15,30

Beheko solairuetako lokalak, merkataritzakoak ez badira: Etxeko tarifa.

3. ORDENANTZA

ORDENANTZA, AGIRIAK EGIN ETA TRAMITATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA, BAITA BERTZE EUSKARRI BATZUETAN ERE

Oinarria

1. artikulua. Ordainarazpen hau ezarri da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen lehenbiziko tituluko IV. kapituluko 7. atalean xedatuaren arabera, eta lege beraren 12. artikuluan jasotzen den baimenari jarraituz.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Ordainarazpen honen xedea da udal organoek agiriak egin edo horien gain ardura duten udal organo eta agintariek egiten duten jarduera administratiboa, alderdi batek eskatua:

1) Udalaren artxiboetan dauden plano eta fitxategien kopiak, bai paperean bai euskarri digitalean.

2) Ziurtagiriak.

3) Kopia eginbidetuak.

4) Agirien konpultsa.

5) Fotokopiak.

6) Karnetak eta txartelak.

7) Lanpostuak betetzeko deialdiak.

8) Txostenak eta kontsultei emandako erantzunak.

9) Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak.

Sortzapena

3. artikulua. 1. Ordenantza honetan ezarritako tasak agiria egin edo tramitatzeko eskabidea aurkeztean sortuko dira, eta agiri hori ez da emanen edo tramitatuko, baldin eta lehenago ordaindu ez bada, eta hori egiaztatu behar duen ordainagiria eman ez bada.

2. Nolanahi ere borondatez ordaintzeko emanen den epean ordaindu beharko dira Hirigintza eta Etxebizitza alorreko kontsultei txostenak eta erantzunak emateagatiko tasak, txostena edo erantzuna onetsi eta tasa likidatzen duen Ebazpenean xedatutakoaren arabera.

Subjektu pasiboak

4. artikulua. Ordaintzera beharturik daude tasa honen xedeko agiriak egin edo tramitatzeko eskatzen dutenek.

Tarifak

5. artikulua. Ordaindu beharreko tasak ordenantza honen eranskinean azaltzen dira.

Kudeatzeko arauak

6. artikulua. Ordenantza honetan ezarri diren tasak Udalaren Diruzaintzan sartuko dira, edo Udalak halako gordailu erakunde batean irekita duen kontu korrontean eta, 3.2 artikuluan xedatutakoa izan ezik, ez da eskatutako agiria luzatuko ordainagiririk ez bada.

Salbuespenak

Ez da tasarik sortuko agiri hauek egiteagatik:

a) 012 INFOLOCALaren, Udalaren web orriaren edo egoitza elektronikoaren bidez eskatzen diren ziurtagiriak.

b) Erroldaren ziurtagiriak, beren eskumenak baliatuz Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eskatzen badituzte.

c) Udalarenak diren edo Udalera doazen agirien konpultsak.

d) Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek tramitatutako espedienteetan pertsonek eskatzen dituzten ziurtagiriak.

TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Planoen eta fitxategien kopiak

1) Udal Planaren planoak edo espediente publikoetan daudenak, paperezko euskarrian

–DIN A0

–DIN A1

–DIN A2

–DIN A3

7,80 euro

3,90 euro

2,00 euro

0,50 euro

2) Euskarri digitaleko fitxategien kopiak

10,50 euro

II. epigrafea.–Ziurtagiriak

Udalaren base informatikoetan bildutako datuen ziurtagiriak

1,00 euro

Administrazio espedienteetan dauden erabakien edo agirien ziurtagiriak, haiek luzatu ahal izateko aitzinetik txosten bat edo datu baseak gaurkotzea eskatzen badute

12,20 euro

Lurzatien gaineko zedulak

1,00 euro

Ordainagirien kopiak

3,00 euro

III. epigrafea.–Kopia eginbidetuak

Espediente administratiboetan jasotako agirien kopia eginbidetuak

4,10 euro

Udalaren base informatikoetan bildutako datuen kopia eginbidetuak

5,10 euro

Udaltzaingoaren txostenak

4,20 euro

Udaltzaingoaren txosten argazkidunak

7,40 euro

Atestatuak

33,60 euro

IV. epigrafea.–Konpultsak

Agirien konpultsak (agiri bakoitzeko)

0,10 euro

V. epigrafea.–Fotokopiak

Fotokopiak

–A4 zuri-beltzean

–A4 koloretan

–A3 zuri-beltzean

–A3 koloretan

0,10 euro

0,30 euro

0,40 euro

0,80 euro

VI. epigrafea.–Karnetak eta txartelak

Minusbaliatuaren karneta

30,50 euro

Ehiza

30,50 euro

Animalia arriskugarriak

38,60 euro

Basoko pistetatik zirkulatzea

30,50 euro

Gaztetxoko txartela (kopia)

2,00 euro

VII. Epigrafea.–Langileen lanposturako edo kontratazio zerrendetarako deialdiak

A mailako lanpostu baterako

20,00 euro

B mailako lanpostu baterako

15,00 euro

C mailako lanpostu baterako

10,00 euro

D edo E mailako lanpostu baterako

5,00 euro

VIII. epigrafea.–Txostenak eta kontsultei emandako erantzunak

Txostenak egiteagatik eta kontsultei erantzuteagatik, oro har

20,00 euro

Udaltzaingoaren txostenak egiteagatik edo egindako bat handitzeagatik

Kostuaren arabera

Hirigintzako txostenak egiteagatik

Kostuaren arabera

Katastroko txostenak egiteagatik

Kostuaren arabera

Sonometriak eta txostenak egiteagatik

32,00 euro

Udal artxiboan agiriak kontsultatu eta bilatzeagatik

Kostuaren arabera

Kontsultari erantzuteko edo txostena egiteko, ikuskaritza aldez aitzinetik egin behar denean, ikuskaritzari dagokion tasa ere likidatuko da.

IX. epigrafea.–Aurrekontuak eta ordenantza fiskalak

1) Ordenantzak, ale bakoitza

12,00 euro

2) Aurrekontuak, ale bakoitza

12,00 euro

Salbuespena: 012 Infolocal zerbitzuaren bitartez eskatutako ziurtagiriak.

Erroldaren ziurtagiriak, lanbidea dela-eta Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek eskatzen badituzte.

–Doako konpultsak, Udalarenak diren edo Udalera doazen agirienak.

–Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek sostengatutako pertsonendako doako ziurtagiriak.

–Web edo egoitza elektroniko bidez eskatutako ziurtagiriak.

4. ORDENANTZA

ORDENANTZA, HERRI LARREEN APROBETXAMENDU ORDAINDUEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 25. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordainarazpen hau.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da herri ondasun eta aprobetxamenduen erabilera berezia.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Herri ondasun edo lurren erabilera esleitzen zaion pertsona fisiko edo juridikoa.

Karga-oinarria

4. artikulua. Karga-oinarria da aprobetxamendu edo irabaziaren xedeko lur edo ondasunaren azalera.

Tarifak

5. artikulua. Aplikatzeko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Udaleko Osoko Bilkurak urtero berrikusiko ditu. Bertzela, nekazariek jasotzen dituzten prezioen eskala aplikatuz handituko da balioa, Estatistikako Institutu Nazionalaren baremoaren arabera.

Kudeatzeko arauak

6. artikulua. Gainerako arau-hauste guztietan eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

7. artikulua. Emakidaren adjudikaziodunak urtero justifikatu beharko du lurren erabilera, abelburuen deklarazioaren bidez. Udalaren iritziz erabilera eskasa eta bidegabea bada, baliogabetuko da emakida.

HERRI LARREEN APROBETXAMENDU ORDAINDUAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA. TARIFEN ERANSKINA

Tarifak

Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 27. artikuluarekin bat:

a) Urtebete baino gehiago irauten duten aprobetxamenduetarako, agirian zehaztutako KPIa gehitzea.

b) Nekazaritza, abeltzaintza edo oihangintzako aprobetxamendurako: kanonaren eguneratzea aitzineko ekitaldiaren Nafarroako KPIaren arabera.

Oharra. Definizioak:

–Nekazaritzarako erabilera: baratzeak, bazka, etab.

–Aprobetxamendu intentsiboa: abeltzaintza intentsiboa, ehiza, erlezaintza, etab.

–Aisialdikoa: zaldiak, zakur zaintza, etab.

5. ORDENANTZA

ORDENANTZA, UDALAREN MAKINERIA, IBILGAILUAK,
LANABESAK ETA BERTZELAKOAK UZTEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, arau honetan prezio publikoak ezarri dira Udalak baimentzen dituen pertsona fisiko edo juridikoek, erakundeek eta entitateek Udalaren makineria eta lanabesak erabiltzeagatik.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Pertsona fisiko edo juridikoek Udalaren altzariak, tresnak eta lanabesak erabiltzea, baita Udalak baimendutako erakunde edo entitateek erabiltzea ere; halaber, Udaleko langileek egindako edozein lan, udal ordenantza hauetan aurreikusita ez dagoena. Eta, betiere, modu subsidiarioan emanen dira, ekimen pribatuari dagokionez.

Ordaindu beharra noiz sortzen den

3. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharra sortzen da baimena ematean, eta ordaindu beharko da altzariak eskura izan baino bi egun lehenago, gutxienez.

4. artikulua. Udalak aipatu altzariak eta lanabesak erabiltzeko baimena zein pertsona edo entitateri ematen dion, horiexek daude beharturik prezio publikoa ordaintzera.

5. artikulua. Udalaren altzariak eta lanabesak erabiltzeko Udalbatzak onetsitako arauen arabera emanen da baimena.

Tasak materiala eraman baino lehenago ordaindu beharko dira.

Kalterik egiten bada, eskatzaileak bere gain hartu beharko du, Udaleko teknikariek balorazioa egin ondotik.

Oinarriak, tasak eta tarifak

6. artikulua. Utzitako elementuak zenbat denboran erabili diren, horren araberakoa izanen da zerga-oinarria.

7. artikulua. Erabilera denbora egun eta ordutan zenbatuko da, tarifetan zehazten denaren arabera, materiala udal biltegietatik ateratzen denetik hasi eta itzultzen den arte. Zatikia beti egun edo ordu osotzat hartuko da.

8. artikulua. Altzariak eta tresnak erabiltzeko tarifak eranskinean agertzen dira.

8.1. Erabilera berezia behar duten ibilgailuak eta makineria uzteko tarifei dagokienez, haien barnean daude ondasuna uztea eta hori maneiatzen duen pertsona. Langile gehiago behar direnean, ordaindu beharreko kuota izanen da elementu horiek uzteagatik aplikatu beharreko tarifei prestazioan parte hartu duten langileen kostua gehituz ateratzen dena, kategoriaren eta egindako orduen arabera.

8.2. Oholtzei buruzko tarifetan, ondasuna eta Udaleko langile bat sartzen dira, eta langile horrek oholtza muntatu eta desmuntatzeko jarraibideak emanen ditu. Muntatu eta desmuntatzeko langile gehiago behar direnean, ordaindu beharreko kuota izanen da elementu horiek uzteagatik aplikatu beharreko tarifei prestazioan parte hartu duten langileen kostua gehituz ateratzen dena, kategoriaren eta egindako orduen arabera.

8.3. Lagatako elementuak udal langileen bidez eta Udalaren bitartekoekin muntatu eta garraiatzen badira, kuota zehazterakoan elementu horiek erabiltzeko tarifari muntaketarengatik eta garraioarengatik dagokiona gehituko zaio, betiere kontuan harturik horretan aritzen diren langileak, kategoria, muntatu eta garraiatzeko erabili diren bitartekoak eta ordu kopurua.

8.4. Material suntsigarriak uzten direnean, tasari haien kostua gehituko zaio.

Kudeatzeko arauak

9. artikulua. Material horiek eskuratzeko interesa duten partikularrek idatziz eskatuko dute, “Udalaren materiala eskatzea” izeneko eskabidean, beharrezkoa dutena eta erabiltzeko denbora argi azalduz.

10. artikulua. Utzitako elementuen erabilpen faseetan edozein motatako istripuak gertatuko balira, haien erantzukizuna ez legokioke inolaz ere Udalari.

11. artikulua. Eskatzaileak bere gain hartuko du utzitako materialak behar bezala ez erabiltzeagatik egiten diren hondamen edo kalteak konpondu edo ordaintzeko erantzukizuna, edozein izanagatik haien arrazoia edo zergatia. Horretarako, Udalak aurkeztuko dio likidazioa, non ez duen berak zuzenean hartzen egin behar diren konponketen ardura, Udalak hautatzen duen udal teknikariaren zuzendaritzapean, eta horren adostasunarekin.

12. artikulua. Materialak eta elementuak nahi erara emanen ditu Udalak, eta ukapenaren aurka ezin izanen da erreklamaziorik egin.

13. artikulua. Lagatako materialak lanegunetan hartuko dira udal biltegitik, astelehenetik ostiralera, lan orduetan, Udaleko Obren Zerbitzuko arduradunaren jarraibideak betez. Ikastetxeen kasuan, materiala ikastetxeetara eramanen da.

14. artikulua. Jarduera bukatzen denetik materialak udal biltegira itzuli arte, entitate antolatzailearen erantzukizuna da horiek zuzen bildurik egotea, behar diren segurtasun neurrien arabera, hirugarrenek manipulatzeko aukerarik izan gabe.

Salbuespenak

15. artikulua. Altsasuko Udaleko Entitateen Udal Erregistroan inskribatuta dauden entitateak, ikastetxeak eta Sakanako Mankomunitatea ordaintzetik salbuetsiko dira materialen lagapenagatik eta langileen zerbitzuengatik, baldin astelehenetik ostiralera egiten badira, Udaleko Obra Zerbitzuaren laneko ordutegian.

16. artikulua. Udalaren laguntza jasotzen duten entitateak salbuetsiko dira fidantza ordaintzetik. Kasu horietan, emandako materiala hondatuta itzultzen bada, kalteen zenbatekoa dagokion diru-laguntzatik kenduko da.

ORDENANTZA, UDALAREN MAKINERIA, IBILGAILUAK,
LANABESAK ETA BERTZELAKO ELEMENTUAK UZTEKO TASA ARAUTZEN DUENA. TARIFEN ERANSKINA

I. epigrafea.–Ibilgailuak, makineria.

IBILGAILUAK ETA MAKINERIA

KOSTUA/ORDUA 2018

Kamioi baskulagarria

52,80 euro

Zapalgailua

52,80 euro

Konpresoreak

84,30 euro

Kolektoreetarako moto-bonba

29,40 euro

Pala

44,70 euro

Kaleak garbitzeko makinak

42,60 euro

Fidantza: 150,00 euro

Sega-makina

21,30 euro

Suhiltzaile zerbitzuko mahuka

4,60 euro

Dumperra

34,50 euro

Zepoak jartzea eta kentzea

36,50 euro

Urez garbitzeko makina

42,90 euro

Kaxa elektrikoa (unitateko eta eguneko)

30,70 euro

Komun eramangarri unisexa

(8 pertsona)

101,5 euro lehen egunean

76,10 euro eguneko, bigarren egunetik aitzinera

Fidantza: 150,00 euro

Elektrizitate mahuka (unitateko eta eguneko)

30,70 euro

II. epigrafea.–Altzariak.

ALTZARIAK

2018. URTEKO TASA (euroak)

2018. URTEKO TASA
(euroak)

Agertoki estalia

(8x7)/(8x5)

319,70

150

Agertokia (8 x 7) / (8 x 5) / (7 x 4)

192,90

150

Agertoki txiki estalia (5 x 4)

157,30

150

Agertokia (5 x 4)

101,50

150

Oholtza modulua (2 x 1)

5,10 euro/modulua egunean

150

Jaima

94,40

150

Argiak (3 foku)

101,5

150

Soinu ekipamendu eramangarria

101,5

150

180 aulki (bakoitza)

0,60

150

Obra hesiak (bakoitza)

1,10

150

Udaltzaingoaren hesiak (bakoitza)

1,10

150

Olana

213,10

150

Podiuma

50,75

50

Zelandiko anplifikadorea (kiroldegian edo Zelandi frontoian erabiltzeko, ez bertze inon)

60

Markagailu elektronikoaren erabilpena

90

III. epigrafea.–Gazteria Zerbitzuaren altzariak.

ALTZARIAK

2018. URTEKO TASA
(euroak)

FIDANTZA
(unitate bakoitzeko, euroak)

Aulkiak, beso-pausatzekoekin (unitatea)

1,00 (helduak)

–Bazkide diren gazteak: 5,00

–Bazkide ez diren gazteak: 10,00

–Helduak: 20,00

Mahaia (unitatea)

10,20 (helduak)

–Bazkide diren gazteak: 20,00

–Bazkide ez diren gazteak: 30,00

–Helduak: 50,00

Gazteria Zerbitzuko fidantza ordaintzetik salbuetsiak: Oinarrizko Gizarte Zerbitzuetako teknikariek egindako txosten baten bidez, diru premia larria dutela frogatzen duten gazteak, Gazteria Zerbitzuan berariaz eskatu ondoren.

Elementuak garraiatu eta/edo muntatu behar badira, tarifek gora eginen dute, honela:

–Parte hartzen duen C mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: 24,90 euro.

–Parte hartzen duen D mailako udal langile bakoitzeko, ordu edo zatiki bakoitzeko: 18,30 euro.

IV. epigrafea.–Materialak.

Kontzeptu honengatik aplikatu beharreko tarifak Udalak erabilitako materialak erosi edo lortu prezioan kitatuko dira, Balio Erantsiaren gaineko Zerga barne, eta hornitzaileen fakturak hartuko dira oinarritzat.

V. epigrafea.–Gazteria Zerbitzuaren materialak.

MATERIALAK

2018. URTEKO TASA
(euroak)

FIDANTZA
(unitate bakoitzeko, euroak)

Gazteguneko material txikia

5,10 (helduak)

–Bazkide diren gazteak: 5,00

–Bazkide ez diren gazteak: 10,00

–Helduak: 20,00

Proiektagailua, pantaila edo antzekoak

20,3 euro
(gazteak helburu pribatuekin
eta helduak)

–Bazkide diren gazteak: 30,00

–Bazkide ez diren gazteak: 60,00

–Helduak: 150,00

V. epigrafea.–Ur biltontziak betetzea.

Tasa finkoa (gutxienekoa): 41,00 euro.

6. ORDENANTZA

ORDENANTZA, ORDEZKO BETEARAZPENENETARAKO ETA BETEARAZPEN AGINDUETARAKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Tasa hau xedatzen da Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan.

Zerga-egitatea

2. artikulua. 1. Zerga-egitatea da honako kasu hauetan zerbitzu egitea edo laguntza ematea.

a) Ibilgailuak, zaborrak eta obra-hondakinak kentzea eta garbitzea, baldin eta lur edo lokalen jabeek, okupatzaileek -edo pilaketaren arduradunek- kentzeko agindua bete nahi ez edo horren aurka egiten badute.

b) Animaliak, altzariak eta bertzelako gauzak Udalaren lokal edo biltegietan gordetzea edo Udalaren kargura uztea.

c) Betearazpen aginduak, eraispenak, konponketak, urbanizazio pribatuen exekuzioak, kolektoreen garbiketa, eta oro har Udalaren ordenantza nahiz erabakiak betetzeko ordezko betearazpenen eginbideak.

d) Udaltzaingoaren zerbitzu bereziak, herritarren eraginez emanak.

e) Animaliak ehorzteko zerbitzua.

2. Interesdunek berek eragiten dituzten zerbitzuek, eta bereziki beren mesederako direnek, baita ondasunak berreskuratzeko presagatik edo ordena publikoa, segurtasuna, osasungarritasuna edo higienea direla medio derrigor eman beharrekoak direnek ere, ordainarazpena sortzea ekarriko dute, nahiz eta zerbitzua ez izan interesdunek eskatua.

3. artikulua. Udalak zilegi izanen du, nolanahi ere, enpresa pribatu bat kontratatzea ordenantza honek aipatzen dituen zerbitzuak emateko. Larrialdiko kasuetan, eta Nafarroako Udal Administrazioarentzako Erregelamenduan ezarritakoaren arabera, udal zerbitzuek zilegi izanen dute kontratatzea enpresen, teknikari fakultatiboen eta bertze bitarteko partikular batzuen zerbitzuak, eta gero Alkatetzari edo Udalbatzari horren berri ematea.

Tasaren sortzapena

4. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da zerbitzua egiten den momentu berean, eta zilegi da konturako nahiz zatikako kitapenak ordaintzeko eskatzea.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Modu solidarioan pagatzera behartuta daude legez erantzun beharra duten pertsona natural nahiz juridikoak; hurrengook, alegia:

a) Zerbitzua egin beharra eragiten duten ondasunen jabe edo egintzen erantzuleak edo haren onura berezia jasotzen dutenak.

b) Halakorik bada, errentari edo erabiltzaileak, edozein titulu dela bide.

c) Espresuki egindako erabaki edo betearazpen agindu baten ondorioz erantzule ateratzen direnak.

Zerga-oinarriak, tarifak eta kuotak

6. artikulua. Ordainarazpen honen zerga-oinarria da betearazpenaren kostu osoa, honen arabera:

a) Betearazpen agindua: eginkizun dagoen obrari egin behar zaion baloraziotik helduko dena.

b) Ordezko betearazpena: betearazpenaren kostu osoa, honako hauen arabera zehaztua:

1. Zerbitzu egitean parte hartzen duten pertsonen lanaren kostua, zuzendaritza, zaindaritza eta kontrol zerbitzuak barne.

Arkitekto, aparejadore edo kasuan kasuko elkargoak tarifatutako ordainsariak dituzten bertzelako teknikarien esku-hartzea beharrezkoa baldin bada, kasuan kasuko elkargoaren tarifa ofizialen arabera zehaztuko da zerga-oinarria.

Gainerakoetan, langileek zenbat denbora egin eta zer kategoriatakoak izan, halakoxea izanen da haien kostua, zerbitzu egiteko unean indarra duten soldaten arabera baloratua, gehi %35, osasun laguntza, Udalak Montepioari egiten dion ekarpena eta pentsioak kontzeptuengatik.

2. Baliabide material suntsikorren kostua, Udalak erosi dituen kostuan baloraturik, hornitzaileen fakturetan oinarrituta.

Arau-hauste eta zehapenak

Arau-hausteei dagokienez, indarra duen legeria eta Ordenantza fiskal orokorra aplikatuko dira.

7. ORDENANTZA

ORDENANTZA, ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK IREKITZEKO ETA EREMU PUBLIKOKO ZOLADURAN
EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO
TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan ezarritako baimenaren babespean ezarri da ordainarazpen hau.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da erabilera publikoko lurretako aprobetxamendu berezia (zangak irekita eta baimendutako denborarako) eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egitea, baita horien ondorioz Udalak egiten duen jarduera ere.

Jarduera ez-zergapetuak

3. artikulua. Jarduera hauek ez dira ordainaraziko:

1. Zangak irekitzen direnean eta zoladuran mugimendua egiten denean jabetza eta erabilera pribatua duten lurretan, deusetan ukatu gabe obra lizentzia eskatzeko eta obragatik behar den tasa eta eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga ordaintzeko beharkizuna.

2. Zangak partikularrek irekitzen dituztenean Lurzoruari buruzko Legeari jarraikiz onetsitako urbanizazio proiektuan hala aurreikusita egonda; orduan, obra lizentziaren tasa eta eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga baizik ez dira sortuko.

3. Zerbitzu publikoen enpresa ustiatzaileek egindako aprobetxamenduengatik, baldin eta aprobetxamendu guztien ordainketa hitzartu bada; halakoetan, enpresa horien aprobetxamenduen gaineko berariazko ordenantzari edo aplikatzen ahal diren udal erabakiei jarraituko zaie.

Ordaindu beharra

4. artikulua. Ordaindu beharra sortzen da zangak irekitzeko edo zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egiteko baimena edo lizentzia ematen den unean, edo behar den baimenik gabe jokatu bada, aprobetxamendua hasten denetik, deusetan ukatu gabe dagokion hirigintzako zehapena.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Baimena nori ematen zaion, pertsona natural edo juridiko horixe dago ordaintzera behartua. Aginduzko baimenik gabe egindako aprobetxamenduak direnean, aprobetxamendu horiek nori egiten dioten onura eta materialki nork egiten dituen, horiexek daude, solidarioki, ordaintzera behartuak, deusetan ukatu gabe dagokion hirigintzako zehapena.

Karga-oinarria

6. artikulua. Karga-oinarria izanen da egin beharreko aprobetxamendua egin ahal izateko mugitu edo ireki beharreko zoladuraren, galtzadaren, espaloiaren edo udal erabilera publikoko ondasunen azalera.

Tarifak

7. artikulua. Ordenantza honen eranskinean heldu dira kasu bakoitzean aplikatu beharreko tarifak.

Ondasunak eta instalazioak berreraiki, berrezarri edo konpontzea

8. artikulua. Subjektu pasiboa beharturik egonen da aprobetxamenduak ukitzen dituen ondasun eta instalazioak berreraiki, berrezarri edo konpontzera.

9. artikulua. Konponezinak diren kalteak egiten badira, interesdunak ordaindu beharko ditu. Udal teknikariek zehaztuko dute kalte-ordainaren zenbatekoa, desegindako gaiek balio dutenaren edo kaltetutakoaren balio galeraren arabera, aplikagarri den legeriari jarraikiz.

10. artikulua. Aitzineko artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, Udalak gordailu bat eskatzen ahalko dio subjektu pasiboari, lehenik eta behin zanga behar bezala betetzeko erabiliko dena eta, behar izanez gero, zoladura jartzeko, eta pasabideen kasuan, hurrengo batean berreraikitzeko, hala nola konponezinak gerta daitezkeen kalteak ordaintzeko.

11. artikulua. Ordenantza honen xede diren aprobetxamenduetan, aprobetxamendurako baimendu diren metro karratuen arabera zehaztuko da gordailuen zenbatekoa, kasu bakoitzean aplikatu beharreko tarifen %100 izanen dena, eta itzuli eginen zaizkie interesdunei, aldez aitzinetik eskaera egin eta aldeko txosten teknikoa ematen bada; hala ez denean, atxiki eginen da, udal teknikarien txostenetan agertzen diren akatsak konpondu arte.

Kudeatzeko arauak

12. artikulua. Edozein arrazoi dela medio, zangak ireki edo zoladura edo espaloietan edozein mugimendu egin nahi duen pertsona natural edo juridikoak, behar den baimena eskatuko dio Udalari, eta horretarako dagokion ordenantzan eskatutako baldintzak bete beharko ditu.

13. artikulua. Lizentziak ematen diren unean ordainarazpen horri dagozkion tasak likidatuko dira. Lizentziak eragina izateko, aitzinetik tasak ordaindu eta gordailuak eratu beharko dira.

14. artikulua. Baimenak indarra galduko du hura eman eta sei hilabetetan ez badira obrak hasi edo ezarri epean ez badira bukatu.

15. artikulua. Obraren eskatzaileek atzera egiten ahalko dute, lizentzia onartu ondoan eta iraungitzeko epea iragan aitzinetik. Idatziz egin beharko dute, eta onartu eginen da, betiere obrak hasi ez badira.

Halakoetan, tasaren %90 itzuliko zaie; ordaindu ez bada, tasaren %10 eskatuko zaie, gehi premiamendu-errekargua, hala bada. Nolanahi ere, atzera egiteko, behar bezala justifikatu beharko da.

Arau-hauste eta zehapenak

16. artikulua. Iruzurtzat hartuko da baimendua baino azalera edo luzera handiagoko aprobetxamendua egitea, baita obrak egiteko emandako denbora baino gehiago luzatzea ere.

Iruzurra da, orobat, behar den baimena izan gabe aprobetxamendua edo obrak abiatzea.

17. artikulua. Gainerako arau-hausteetan eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

ERABILERA PUBLIKOKO LURRETAN ZANGAK EGITEKO ETA EREMU PUBLIKOAREN ZOLADURAN EDO ESPALOIETAN EDOZEIN MUGIMENDU EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA. TARIFEN ETA FIDANTZEN ERANSKINA

Hauek dira ordenantza honen bidez aplikatuko diren tarifak:

I. epigrafea.–Zangak irekitzea.

1.1. Zangaren zabalera metro lineal bat baino txikiagoa bada, metro luze bakoitzak honenbertzeko sortzapena du:

KONTZEPTUA

2018

Harrizko zoladura duten lekuetan

14,20

Zoladura arrunta duten lekuetan

11,40

Zoladurarik gabeko lekuetan

6,80

1.2. Zangaren zabalera metro lineal batekoa edo handiagoa bada, metro karratu bakoitzak honenbertzeko sortzapena du:

KONTZEPTUA

2018

Harrizko zoladura duten lekuetan

11,70

Zoladura arrunta duten lekuetan

11,40

Zoladurarik gabeko lekuetan

8,00

1.3. Zanga irekitzeagatik ibilgailuei bidea itxi behar bazaie, dela osorik, dela norabide bat edo bide nahiz zati nagusi bat, aitzineko epigrafeetako tarifei %20 gehituko zaie.

II. epigrafea.–Ibilgailuen pasabideak, karga-ahoak, aireztapenak, lukanak, kalapatxak egin edo deuseztatzea eta zoladuran edo espaloietan edozein mugimendu egitea:

–Metro lineal bakoitzeko, alderik handienean: 34,20 euro (2018. urtean).

8. ORDENANTZA

ORDENANTZA, ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEK EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEAN EGITEN DITUZTEN APROBETXAMENDU BEREZIEN PREZIO PUBLIKOAK
ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordainarazpen hau.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, lurgain edo lurpean hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziak, baldin eta herritar guztiei edo frankori eragiten badiete.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaintzeko beharra sortzen da zerbitzuen enpresa ustiatzaileek lurgaina, lurzorua edo lurpea okupatzen dutenean honako hauetako zerbaitekin: kableak, hodiak, kanalizazioak, biltontziak, arketak, transformadoreak, zutoinak, tximeleta-azkoinak, banaketa edo erregistro kutxak eta zerbitzu egitearekin ikusteko duten gainerako aprobetxamenduak.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Eremu publikoko edo herri-lurretako lurgaina, lurzorua edo lurpea zerbitzu publikoak ustiatzeko erabiltzen dituzten enpresak daude beharturik tasa hauek ordaintzera.

Karga-oinarria

5. artikulua. Karga-oinarria da enpresen aprobetxamenduen batez bertzeko balioa. Horretarako, aprobetxamenduen batez bertzeko balioa da enpresa horiek udal mugartean lortzen dituzten diru-sarrera gordinak.

Tarifak

6. artikulua. Aplikatzeko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Kudeatzeko arauak

7. artikulua. Zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresek behar den lizentzia eskatu beharko dute, aprobetxamendu bereziren bat egin behar dutenean.

8. artikulua. Delako aprobetxamendua egin ahal izateko obra egin behar denean, enpresek behar den obra lizentzia eskatu beharko dute.

9. artikulua. Enpresa ustiatzaileek ondasunak edo instalazioak berreraiki, berrezarri edo konpondu beharko dituzte, aprobetxamenduaren ondorioz hondatu edo narriatzen badira. Kalteak konponezinak badira, enpresek dagokion kalte-ordaina pagatu beharko dute. Kalte horiengatik erantzuteko, aitzinetik horien zenbatekoaren gordailua eratu beharko dute; zenbatekoa zehazteko, partikularren aprobetxamenduak balira bezala hartuko dira, aprobetxamendu horiek arautzen dituzten ordenantzetan ezarritakoaren arabera. Enpresek aprobetxamenduak nola edo halako jarraikortasun eta aldizkakotasun batez egiten badituzte, hiriko toki ezberdinetan bada ere, kudeaketa administratiboa erraztu ahal izateko, gordailu oso bat ezar dezaten itun daiteke, itunean ezarri aldietan ikuskatua eta aipatu aldietan aprobetxamendu horietan ustezko kalteen arabera zenbatua.

10. artikulua. Zerbitzuk ustiatu eta ordainarazpen hau pagatu behar duten enpresek hiru hilean behin aurkeztu beharko dute udal mugartean erdietsitako diru-sarrera gordinen aitorpena, aitzineko hiruhilekoari dagokiona hain zuzen ere, baita tasen likidazioa ere. Hala ere, likidazioa egiteko datu errealik ez badago, aitzineko urteko datuak erabiltzen ahalko dira.

11. artikulua. Aitorpena aurkeztearekin batera, enpresek dagozkien tasen zenbatekoa Udalean berean edo horretarako ezarri erakundean sartu beharko dute.

Arau-hauste eta zehapenak

12. artikulua. Arau-hausteei eta haien zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

ZERBITZU PUBLIKOAK USTIATZEN DITUZTEN ENPRESEK EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEAN EGITEN DITUZTEN APROBETXAMENDU BEREZIEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA.
TARIFEN ERANSKINA

Tarifak (hitzarmen bidez mantentzen dira)

Zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresei tarifa mota hauek aplikatuko zaizkie: udal mugartearen barnean eskuratzen dituzten diru-sarrera gordinen gaineko tasa argindar enpresei (%1,5) eta Telefonicari (%1,9), eta okupatzen dituen metro linealen araberakoa Enagasi.

9. ORDENANTZA

ORDENANTZA, EREMU PUBLIKOKO ETA HERRI-LURRETAKO LURZORU, LURGAIN ETA LURPEKO APROBETXAMENDU BEREZIEN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza honako arau hauetan xedatuaren babespean ezarri da: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 122. artikuluan; urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen Nafarroako Entitateen Ondasunei buruzko Erregelamenduaren 93. artikuluan eta hurrengoetan; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da herriko jabari publikoko lurzoruaren, lurgainaren eta lurpearen erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak, hala nola:

a) Erabilera publikoko lurpea okupatzea.

b) Erabilera publikoko lurrak salgai, eraikuntzako material, hondakin, hesi, eskora, uztai, aldamio edo gisako instalazioen bidez okupatzea.

c) Pisuetako burdinsareak, lukanak, arnasbideak, ateak, karga-ahoak edo gisako elementuak instalatzea, herriko edozein eremu publikotako lurzorua edo lurpea okupatzen dutenak, soto edo sotoarteei argia, aireztapena, pertsonen sarbidea edo ibilgailuen sarrera eman ahal izateko; halaber, argi-sare publikotik egindako hargunea.

d) Herriko edozein eremu publikotako lurgaina okupatzea, eraikuntza elementu itxiak, terrazak, behatokiak, balkoiak, markesinak, eguzki-oihalak, haize-babesak edo gisakoak jarriz; orobat, eremu publikoaren gainean dauden edo fatxadaren lerrotik ateratzen diren hegalak, eta balkoi eta terrazak kristalez ixtea.

e) Eremu publikoan edo herriko jabari publikoko bertzelako lurretan edo haien lurgainean kokatuta dauden hariak, hodiak eta galeriak, argi indarra, ura, gasa edo bertze edozein isurkari eramateko; kableak, horma-besoak, lotura, banaketa edo erregistrorako kaxak, transformadoreak, burdin-barrak, baskulak, aldamioak eta gisakoak; eta salmenta automatikorako tresnak eta gisakoak.

f) Irabazteko xedearekin mahaiak, aulkiak, tribunak, oholtzak edo haien gisako bertzelako elementuak jarriz erabilera publikoko lurrak okupatzea.

g) Eremu publikoan kioskoak paratzea.

h) Erabilera publikoko lurretan kokatutako postu, barraka, saltoki, ikuskizun, atrakzio eta jolaskizunak jartzea, bai eta kalez kaleko industriak eta zinema filmaketa ere.

i) Portada, erakusleiho eta beira-arasak.

j) Erregaiaren biltontziak eta hornigailuak eta, oro har, erabilera publikoko lurretan kokatutako edozein artikulu edo salgai.

k) Iragarkiak paratzea, jabari publikoko lurrak eta/edo lokalaren azalera osoa okupatzen badira, betiere 6.000 euro espediente bakoitzeko gehienez ere.

l) Lur, eraikin edo hesiei eusteko hormak, behin betikoak zein behin-behinekoak, herriko eremu publikoetan.

m) Azienda herriko eremu publikoan edo herriko jabari publikoko lurretan barna igarotzea.

n) Bertze hainbat aprobetxamendu, baldin eta horietan inguruabar berezi batzuk badira, hala nola, arriskugarritasuna, erabilera-maiztasuna, errentagarritasun berezia edo horien antzeko bertze zenbait, eta, bereziki, eremu publikora ematen duten fatxadetan kutxazain automatikoak paratzeak dakarren aprobetxamendua.

Ordaindu beharra

3. artikulua. Ordaindu beharra erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia hastean sortzen da, eta aitzinetik behar den baimena eskatu behar da.

Udalaren nahitaezko lizentzia izan gabe hasten bada erabilera edo aprobetxamendua, ordenantza fiskal honetan ezarritako tasa pagatzeak ez du izandako erabilera edo aprobetxamendua legeztatuko, eta kalte-ordainik eman gabe instalazioak kentzeko agindu daiteke.

Ordenantza honetako erabilera edo aprobetxamenduak tasaren aldian behingo sortzapena behar badu, hura urtarrilaren 1ean izanen da urtero eta zergaldia urte naturala izanen da, salbu eta erabilera pribatiboa edo aprobetxamendu berezia urte hartan hasi edo bukatu den kasuetan, orduan zergaldia horren arabera moldatuko baita eta berdin kuota hainbanatuko.

Subjektu pasiboa

4. artikulua. Tasa ordaintzera beharturik daude, zergadunak diren aldetik, pertsona fisiko zein juridikoak eta, nortasun juridikorik ez izanik ere, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen duten entitateak, baldin eta, herriko jabari publikoko zoru, lurgain eta lurpearen erabilera pribatibo edo aprobetxamendu berezia egiten badute, edo hari onura ateratzen badiote.

Eremu publikoan paratzen diren edukiontzien kasuan, lizentziaren titular edo aprobetxamenduaz baliatzen direnez gain, zaborrontzien jabeek eta etxegileek ere ordaindu beharko dute.

5. artikulua. Hornidurako zerbitzu publikoak ustiatzen dituzten enpresek lurzoruan, lurgainean eta lurpean egindako erabilera edo aprobetxamenduen tasak horien gaineko ordenantza fiskalen edo aplikagarri diren udal erabakien menpe egonen dira.

Zerga-oinarria

6. artikulua. Tarifak aplikatzeko oinarria zehaztuko da erabileraren edo aprobetxamenduaren iraupenaren eta okupatutako eremu publikoaren azaleraren arabera.

Tasa

7. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

8. artikulua. Kuota izanen da zerga-oinarriari ordenantza honen eranskinean agertzen den karga-tasa aplikatzearen ondoriozkoa, edo bertzela horretarako adierazten den zenbateko finkoa.

Kudeatzeko arauak

9. artikulua. Erabilera pribatiboak edo aprobetxamendu bereziak berekin dakartenean udal ondasun edo instalazioen suntsiketa edo narriadura, onuraduna aipatu horiek berreraiki edo konpontzeko gastuen kostua ordaintzera beharturik dago, behar den tasa ukatu gabe ere.

Udaleko teknikariek eginen dute gastu horien balorazioa, haien kostu zenbatetsiarekin bat. Halakorik ez bada, 5. ordenantza fiskalean ezarritako kalte-ordainak aplikatuko dira, Erabilera publikoko lurretan zangak, laginketak eta zuloak ireki eta eremu publikoko zoruan edo espaloietan edozein mugimendu egiteko tasak arautzen baititu.

10. artikulua. Erabilera dela-eta sortutako kalteak konponezinak badira, onuradunak desegindako gaiek gaur egun zenbait balio duten edo kaltetutakoen balio-galera norainokoa den, halako bi emanen dio ordainetan Udalari, Udaleko teknikariek egindako zenbatespenarekin bat. Bereziki konponezintzat hartuko dira kalteak interes artistiko edo historikoa duten monumentuetan egin badira edo 20 urte baino gehiagoko zuhaitzak hondatzen badira.

11. artikulua. Udalak fidantza pausatzea galdatzen ahalko du aitzineko artikuluetan adierazten diren kalteei erantzuteko, udal teknikarien zenbatespenarekin bat.

Gordailua, lehenik, kalteen ordainari lotetsiko zaio eta geroago, berriz, zehapenei indarra duen araudia edo lizentziaren baldintzak ez betetzeagatik, edo bertzenaz tasaren beraren ordainketari.

Fidantza itzultzeko beharrezkoa izanen da aldez aitzineko txostena, indarra duen arautegia eta lizentziaren baldintzak hertsiki bete direla eta zoladura behar bezala konpondu dela adierazten duena.

12. artikulua. 1) Ordenantza honetan araututako tasei lotutako aprobetxamenduek edo erabilerak behar den errolda edo zentsua izanen dute, ohikoak eta etengabeak badira. Kobratzeko ondorioetarako, zor horiek jakinarazi gabekoen artean sailkatuko dira, eta urtero likidatzen ahal dira, urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik aitzinera.

2) “Mahai, aulki eta mahaitxoak” izeneko 1. epigrafeari dagokionez, Udalak baimena osorik balio gabe utzi edo aldi baterako ken dezake arrazoi bidezko, obra, konponketa eta abarrik badago, eta kobratutako tasaren zati proportzionala soilik itzultzera behartuta dago.

Merkatu txikiak Udalak ezartzen dituen egunetan eta esparruetan baizik ez dira eginen, eta debekaturik egonen da mota guztietako salgaiak Altsasuko eremu publikoan saltzea egun eta toki horietatik kanpora.

Zoruaren okupatzaileek kokatu diren tokiak garbitu beharko dituzte.

Eskubide guztiak aitzinetik ordaindu behar dira.

Arau-hauste eta zehapenak

13. artikulua. 1) Arau-haustetzat hartuko da behar den lizentziarik gabe aprobetxamendua edo erabilera hastea.

2) Bertzelako arau-hausteei dagokienez eta zehapenekin ikusteko duten afera orotan, Ordenantza fiskal orokorrak xedatutakoari jarraituko zaio. Udalak, agindu bidez, lizentzia edo baimenik gabeko muntadurak eremu publikotik ken ditzake udal biltegietara eramateko, eta muntadura hori desmuntatu, garraiatu, biltegiratu eta egin behar den bertze edozergatik sortutako tasak eta gastuak jabearen bizkar geldituko dira.

14. artikulua. Aprobetxamendu hauetaz baliatzeko, Udalbatzak emakida egiteko onesten dituen baldintzen agirian xedatutakoa bete beharko da.

Tarifak

I. epigrafea.–Zoruko aprobetxamendu bereziak.

A) Merkatu txikiko tasak urtero ordainduko direla ezarri da.

KONTZEPTUA

2018

Mahaiak, aulkiak, upelak, mahai hankabakarrak eta eremu publikoa okupatzen duten bertzelako tresnak

Denboraldikoa: 20,90 euro/m²

Iraunkorra: 41,80 euro/m²

Merkatuak eta txosnak, etab.

Denboraldi bakoitza:

Urtea

Eguna

418,20

6,30 euro/m

Fidantza: 300,00 euro.

Denboraldikoak izanen dira apirilaren 30etik irailaren 30era bitarte instalatzen diren terrazak, eta iraunkorrak gainerakoak

1.3. Bertzelako aprobetxamenduak.

KONTZEPTUA

2018

Aldamioak, garabiak, edukiontziak eta abar

0,10

Olanak

5,60

Kioskoak eta salmenta makinak

41,80

Saltokia nekazaritzako elikagaien ferian

20,90

Taloen salmahaia

1. eguna

52,30

2. egunetik aitzinera

31,40

Txosnak

1. eguna

52,30

2. egunetik aitzinera

31,40

Atrakzioak

1. eguna

52,30

2. egunetik aitzinera

31,40

Minusbaliatuak salbuetsirik.

Fidantza: 150,00 euro.

Txosnak paratzeko baimena duten entitateek 300 euroko fidantza utziko dute udaletxean, ondasun publikoetan izaten ahal diren kalteei eta galerei aitzin egiteko.

1.4. Instalazioak eremu publikora jotzen duten fatxadetan, unitate bakoitzeko urtean, 2018an.

–Banku entitateen kutxazainak: 71,90 euro

–Salmenta makinak, eta bertze: 48,00 euro.

Lurzorua okupatzeko, Udaltzaingoaren jarraibideei segitu beharko zaie sarbideen arautzeaz eta pertsonen eremu publikoko trafikoaz den bezainbatean.

II. epigrafea.–Lurpeko aprobetxamendu bereziak.

KONTZEPTUA

2018

Paratutako biltontzi bakoitzeko (10.000 litro bitarte)

54,20

Paratutako biltontzi bakoitzeko (10.000 litrotik gora)

109,70

Gasa banatzeko sare orokorrak paratu eta aprobetxatzea

5,60

Gainerako aprobetxamendua

0,10

Gasontziei dagokienez, aitzineko tasak aplikatuko dira, metro kubikoak/litroak erlazioari dagokionaren arabera

IV. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak.

Aitzineko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak gutxieneko zenbateko haietatik beheitikoak badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

KONTZEPTUA

2018

Aldamioak

22,00

Hesiak

22,00

Bertzelako aprobetxamenduak

14,80

V. epigrafea.–Gainerako aprobetxamendua.

Kuota: 53,70 (2018. urtea)

1. ERANSKINA

Eremu publikoa mahai, aulki, mahai hankabakar eta, oro har,
terrazekin okupatzea

1. artikulua. Kontzeptu honengatik eskubideak ordaintzera beharturik daude eremu publikoa okupatzen duten hotel, kafetegi, taberna eta aisialdiko sozietateen jabeak, merkatariak eta industrialak; okupazioa aldi baterakoa edo iraunkorra izan daiteke, eta mahaiak, aulkia, mahai hankabakarrak eta antzekoak erabil daitezke.

2. artikulua. Interesdunek urte bakoitzeko otsailaren 15a baino lehen eskatuko dute baimena; establezimendu baten irekiera berria bada, beranduago eskatzen ahalko da, baina iragandako hilabeteak ere pagatu beharko dira tasan.

3. artikulua. Udaltzainen ikuskapenean eskatzaile bakoitzari esleitutako espazioa seinaleztatuko da, eta industrial, merkatari edo interesdunek ezin dituzte inola ere seinale horiek gainditu, ezertan ukatu gabe dagokion isuna; beraz, mahaiak, aulkiak, mahai hankabakarrak eta halakoak seinaleztatutako lurrean instalatu behar dira.

Orobat, industrial, merkatari edo interesdunek eremu hori zedarritu beharko dute jardineren bidez, gutxienez mahaik, aulki, mahai hankabakar eta halakoek eremu publikoa okupatzen duten bitartean.

4. artikulua. Industrial, merkatari edo interesdunek eraikinaren beheko solairuaren jabe edo erabiltzaileen idatzizko adostasuna eskuratu beharko dute, terrazaren instalatzeari dagokionez.

5. artikulua. Debeku da guztiz jardinera egokiez bertze elementurik erabiltzea eremua zedarritzeko, edo pertsona edo ondasunentzat arriskua dakarten elementurik.

Debeku da eragoztea pertsonak edo ibilgailuak hortik pasatzea mahai, aulki, mahai hankabakar edo halakoengatik; Udaltzaingoak erabakiko du eragozpenik dagoen ala ez.

6. artikulua. Kontzeptu honen ondoriozko tributazioa ordenantza honetan ezarritakoarekin bat ezartzen da.

10. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATU
ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA JARDUERAK ESKUALDATZEKO LIZENTZIAREN TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Ingurumena babesteko jarduera sailkatuetan eta jarduera kaltegabeetan aritzeko eta jarduera eskualdatzeko lizentziaren gaineko tasen ordainarazpena, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz ezarriko da.

Zerga-egitatea

3. artikulua. Zerga-egitatea da zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea, Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legearen ondorioz jarduera sailkatuaren udal lizentzia behar duten instalazio eta jarduerak ezartzeko, ustiatzeko, lekualdatzeko, funtsezko aldaketak egiteko, berriz irekitzeko eta abian jartzeko, bai eta jarduera kaltegabeen kasuan, udal lizentzia behar dutenetan ere. Eta gainera, kontrolerako jarduera administratiboak egitea lizentzia emantzat jotzen den kasuetan edo lizentziaren ordez erantzukizunpeko adierazpena edo aurretiazko komunikazioa aurkeztu behar denean. Zehazki:

a) Jarduera-lizentzia.

b) Jardueraren lizentziaren aldaketa, ofizioz edo titularrak eskatuta.

c) Irekitzeko lizentzia.

d) Irekitzeko lizentziaren aldaketa.

e) Jarduera eta irekitzeko lizentzien eskualdaketa (titulartasuna aldatzea).

f) Instalazioak eta lokalak berriz irekitzeko baimena, egiaztatu behar izaten diren obrak egin ondotik.

g) Udalaren kontrola, jarduera lizentziaren ordez aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztu behar denetan.

h) Ostatuaren edo kafetegiaren lizentziari definizio berria ematea ostatu berezia edo ikuskizunetarako kafetegia izateko.

Ordaindu beharra

4. artikulua. Tasa sortuko da lizentzia eskatzen denean edo, kasua bada, aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena aurkezten denean.

Subjektu pasiboak

5. artikulua. Ordenantza honetan ezarritako tasak ordaindu behar dituzte pertsona fisiko eta juridikoek, baita, nortasun juridikorik ez izan arren, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen duten entitateek ere, baldin haien izenean lizentzia eman, aldatu edo berrikusten edo eskualdatzen bada, edo haien izenean aurkezten bada aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena.

Karga-oinarriak

6. artikulua. 1. Tasaren zerga-oinarria da merkataritzako edo industriako lokalaren azalera eraikia, lizentzia hauetako bat eskatzen denean: lehen instalazioa, instalazioa handitu, aldatu edo lekualdatzea, edo jardueraren titulartasuna eskualdatu edo aldatzea. Industriako edo merkataritzako establezimendutzat hartuko dira etxebizitza gisa bakarrik erabiltzen ez diren eta baldintza hauek betetzen dituzten eraikin edo instalazio guztiak, jendearentzako irekiak izan edo ez:

a) Enpresa, fabrikazio, artisautza, eraikuntza, merkataritza edo zerbitzuetako jarduera bati lotua egotea.

b) Aipatu jarduera horiek egin gabe ere, haien lagungarriak edo osagarriak izatea, edo haietatik etekinak edo aprobetxamenduak ateratzea.

2. Lokalak sotoko azalera badu, %50 murriztuta zenbatuko da hori. Beheko solairua ez diren bertzelako azalerak %25 murriztuta zenbatuko dira.

3. Negozioa merkatariaren edo industrialariaren helbidean berean ezartzen bada, hainbanatu eginen da erabilera bakoitzaren azalera, baina etxebizitzatarako esleipena ez da inoiz izanen azalera osoaren %40 baino handiagoa.

Tarifak

7. artikulua. Tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

8. artikulua. Artikulu hau kentzen da, eta 10. artikulua sartzen da.

Tributu-kuota

9. artikulua. Tributu-kuota aterako da karga-oinarriari dagokion tarifa aplikatuta, gehi Udalak lizentzia emateko eskatzen dituen txosten teknikoen kostua.

Kudeatzeko arauak

10. artikulua. Jarduera baterako baimena erdietsi edo jarduera abiarazi nahi dutenek udaletxean aurkeztuko dute behar den lizentzia eskabidea, aurretiazko komunikazioa edo erantzukizunpeko adierazpena, lokalean egin beharreko jarduera edo jarduerak eta lokalaren kokapena zehazten dituztela, dagozkien udal ordenantzetan eskatutako dokumentazioarekin batera.

Interesdunak berariaz egiten badio uko eskatutako lizentzia emateari lokalaren ikuskapenak egin baino lehen, %80 murriztuko da tasa.

11. artikulua. Lizentzia eman eta tasaren likidazioa onetsita dela, interesdunak zenbatekoa pagatu beharko du borondatez ordaintzeko epean, jakinarazpena jasotzen duenetik hasita; bertzela, inolako gaztigurik gabe, premiamendu bidez kobratuko da.

12. artikulua. Emandako lizentziek balioa galduko dute udal honen ordenantza ez fiskaletan ezarritako arau eta epeen arabera, eta, hori gertatuz gero, berritu nahi duten interesdunek lizentzia berria eskatu beharko dute eta berriz ere tasa oso-osorik ordaindu.

Artikulu berria. Titulartasuna aldatu edo jardueraren eskualdaketa gertatzen denean, lizentziaren titular berriak Udalari jakinaraziko dio, eta horretarako behar diren egiaztagiriak aurkeztuko ditu.

Arau-hauste eta zehapenak

13. artikulua. Iruzurtzat hartuko dira arau-hauste berezi hauek:

a) Lokalak irekitzea lizentzia eskuratu gabe, nahiz eta hori eskatu den.

b) Karga-oinarria zehazteko behar diren datuak gezurrezkoak izatea.

c) Jarduera abiarazteko erantzukizunpeko adierazpenean adierazitakoa gezurrezkoa izatea, indarreko araudian jarduera abiarazteko ezartzen diren baldintza guztiak betetzeari eta hori egiaztatzen duen dokumentazioa izateari buruzkoa.

Gainerako arau-hausteei dagokienez, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

14. artikulua. Zehapenei dagokienez, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari eginen zaio men.

Azken xedapena.

Bakarra.–Ordenantza honetan jasotzen ez den orotan, toki entitate honek onetsitako Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatua aplikatuko da.

Xedapen indargabetzailea

Bakarra.–Indarrik gabe uzten dira, baliorik eta eraginik ez dutela, ordenantza hau osoki betetzeari kontra edo traba egiten dioten udal mailako lehenagoko xedapen guztiak.

1. ERANSKINA.
KALEEN SAILKAPENA, ORDENANTZA HONETAN AGERI DEN
TASA ZEHAZTEKO

1. multzoa.

–San Juan, Altzaniaraino eta Isidoro Melero zeharbideraino, bi aldeetako eraikinak barne.

–Gartzia Ximenez, Elizalde etxea eta garbitokia barne.

–Egubera, 1, 3, 5, eta 7 (Albiztur) 2, 4, 6, 8.

–Foru plaza, guztiak.

–Intsaustia zeharbidea, Erkuden kalearen izkinaraino, bi aldeak barne.

–Altzania 1, 3, 5, eta 2, 4, 6, 8, 10. 12, Bake kalearekin gurutzatu arte, bi aldeak barne.

–Erkuden, Altzania kalearekin gurutzatu arte.

–Pilotajoko plaza, guztia, San Juan kale alderako zeharbidea barne.

–Bake kaleko eraikinak, atzealdea Erkuden kalerantz.

–José María Ezkurra, guztia.

2. multzoa.

–Zelai, Isidoro Melerorekin gurutzatu arte, eta J. Cruz Bengoetxea kale txikia, bi aldeak barne.

–Isidoro Melero, guztia.

–Intxaurrondo, guztia.

–Zelandi, guztia.

–Zeharbidea Isidoro Melerotik San Juan kale aldera.

–Txiki Polita Trinketeraino eta Pisbe barne.

–Zumalakarregi plaza, guztia.

–Kale Txikia, guztia.

–Gipuzkoa, guztia.

–Auzobide, hiltegiraino.

–Bake kalea, Erkuden kalera ematen duten eraikinak izan ezik, hau da, 10.tik Zumalakarregi kalearen bukaeraraino.

–Nafarroa, 2. eraikina bakarrik.

–Gartzia Ximenez, Asensiotik eta Alaskatik bukaeraraino.

–Zubeztia, 1, 3, 5, 7, 2 eta 4.

–Arkangoa, guztia.

–Zelai Txiki.

3. multzoa.

–Urbasa, guztia.

–Bake, gainerakoa.

–Nafarroa, guztia, lehenengo etxe multzoa edo 2 zenbakia 2. multzora doana izan ezik.

–Erkuden, Altzaniarekin gurutzatzen den tokitik bukaeraraino.

–Burunda, guztia.

–San Juan, Altzaniarekin gurutzatzen den tokitik eta Isidoro Meloro zeharbidetik bukaeraraino, 1era doazen hasierako bi eraikinak izan ezik.

–Zubeztia, Ramón Soriatik eta elizatik San Pedroko bideraino.

–Otadiko Kristo Santuaren plaza, guztia.

–Ferialdeko kalea, M. Percazen etxeraino eta Azpilikuetaraino.

–Zelai, Melero kaleko gurutzagunetik txapistaraino eta pareko etxeraino.

–Beheko Benta, Iruñeko etorbidea eta Gasteizkoa, guztia.

–Aralar kalea, guztia.

–Erkuden kalea, guztia.

–Andia kalea, guztia.

–Aminanespila.

–Erlategi-Erlatai.

4. multzoa.

–Ermitako kalea, guztia.

–Txiki Polita, Barrónetik eta Pisbetik bukaeraraino.

–Egubera, gainerakoa.

–San Pedroko bidea.

–Erburu.

–Zelai, gainerakoa.

–Larrainbide.

–Ferialdeko kalea, gainerakoa.

–Idartzagain.

–Urdiain.

–Amandrea.

–Galtzada.

–Lapurbide.

–Soldadubide.

–Aldegoitia-Aldautia.

5. multzoa.

–Estación.

–Felix Arano.

–Ameztia.

–Texeria.

–Zuntaipe.

–Gurutze Santuaren kalea, guztia.

6. multzoa.

–Udal mugarteko gainerakoa.

ORDENANTZA FISKALA, JARDUERA SAILKATU ETA KALTEGABEETAN ARITZEKO ETA JARDUERA ESKUALDATZEKO LIZENTZIAREN GAINEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA.
2. ERANSKINA

I. epigrafea.–Saltokiak, bulegoak, etab.

A) Jarduera-espedientea behar dutenak.

KONTZEPTUA

2018

1. baremoa

12,90

2. baremoa

11,40

3. baremoa

9,70

4. baremoa

7,60

5. baremoa

5,70

6. baremoa

4,00

B) Jarduera-espedientea behar ez dutenak. Aitzineko zenbatekoak %50 merkeago.

II. epigrafea.–Industriak, lantegiak, biltegiak.

KONTZEPTUA

2018

Lehen 50 metroak

6,60

50etik 100 metrora

4,80

100dik 200 metrora

3,20

200dik 300 metrora

1,80

300dik aitzinera

0,80

III. epigrafea.

Pertsonen arteko aldaketak, ordainduak diren kasuan: %50eko murrizketa.

Hobariak ekonomia sozialeko enpresei: %50

IV. epigrafea:

Lehengo irekiera-lizentzien egokitzapenak: egokitzapen aurrekontuaren %2,4.

Oharra.–I. epigrafetik IV.era bitarteko tarifak aplikatzetik lortzen diren zenbatekoei erantsiko zaizkie NAMAINSA enpresaren kostuak, lizentzia emateko txostenak prestatzen baititu enpresa horrek.

Azken emaitza izanen da eskatzaileak ordaindu beharreko tasa.

11. ORDENANTZA

ORDENANTZA, IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO
ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordainarazpen hau.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Zerga-egitatea da eremu publikoan edo erabilera publikoko lurretan honako aprobetxamendu hauek egitea:

a) Erabilera pribatuko eraikin eta orubeetan 2 gurpil edo gehiagoko ibilgailuek sarbidea edo pasabidea izatea, sestra aldaketa eginez nahiz egin gabe.

b) Erabilera publikoko bide eta lurretan lekua erreserbatzea, salgaien zamalanak egiteko, enpresek edo partikularrek eskaturik.

c) Erabilera publikoko bide eta lurretan lekua erreserbatzea, entitateen edo partikularren zerbitzuko ibilgailuak aparka daitezen.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Ordaintzera solidarioki beharturik daude:

a) Udal lizentzia bakoitzaren titular diren pertsona natural edo juridikoak.

b) Ibilgailuendako sarbideak eta pasabideak zer eraikinetan ezarri diren, haien jabeak.

c) Ordenantza honen 2. artikuluko b) eta c) apartatuetako aprobetxamenduez baliatzen diren entitate edo partikularrak.

Ordaindu beharra

4. artikulua. Ordaindu beharra aprobetxamendua onartzen denean sortzen da, edo aprobetxamendua hasten denetik, baimenik gabe hasten bada.

Tasaren sortzapena

5. artikulua. Aprobetxamenduaren emakida urte naturala hasi ondoren egiten bada, egun hartako seihilekoaren lehenbiziko egunean sortuko da tasa. Hurrengo urteetan, urtarrilaren 1ean sortuko da tasa.

Karga-oinarria

6. artikulua. 1. Espaloien barnako pasabideko lizentziaren kasuan, karga-oinarria izanen da erabilitako pasabidearen zabalera, gutxienez 3 metro izanen baita, baita plaza kopurua ere.

2. Tokia erreserbatzen denean, eremu horren luzera hartuko da karga-oinarritzat.

Tarifa

7. artikulua. Aplikatzeko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira. Urtean behin likidatuko dira eta haien zenbatekoa ezin izanen da gutxitu.

Kudeatzeko arauak

8. artikulua. Lizentzia emateko eskumena Alkatetzari eta Gobernu Batzordeari dagokie, eta Udaltzaingoak aitzinetik txostena egin beharko du.

9. artikulua. Pasabidea egiteko lizentzia eman ahal izateko, eta lizentziak ondorioak eta eraginkortasuna izateko, pasabide horrek baimena izan beharko du eta tasak ordaindu beharko dira.

10. artikulua. Espaloietan barna ibilgailuak sartu eta lekua erreserbatzeko lizentziak emanik, Ogasun Bulegoak behar den zentsu fiskalean sartuko ditu titularrak.

11. artikulua. Urtero bilduko dira tasak, Ordenantza fiskal orokorrean ezarritakoarekin bat ordainagiria igorriz.

12. artikulua. Lizentziaren titularrak aprobetxamendua bukatu eta gero zentsuan baja ematera beharturik daude eta, behar izanez gero, Udalak utzitako diskoak itzultzera. Horrela egiten ez bada, aprobetxamenduak segida duela ulertuko da, harik eta baja jakinarazi eta diskoak itzuli arte. Aprobetxamendua eskatzen duenak ardura izanen du diskoa behar bezala kontserbatuta itzultzeko. Diskoa hautsi edo narriatzen bada, aprobetxamenduaren titularrak bere zenbatekoa ordaindu beharko du bertze disko bat jaso baino lehen; zenbateko hori itzuliko zaio aprobetxamendua bukatu eta diskoa udal bulegoetan ematen denean.

13. artikulua. Ikuskatzailetzako Udal Zerbitzuek eta Udaltzaingoak pasabide lizentziarik gabe aprobetxamendu hori egiten duten egoitza edo lekurik ikusten badute horien berri emanen diote Udalari.

Debeku orokorrak

14. artikulua. 1) Espresuki debeku da margozkiak, errotuluak edo gailu finko edo mugikorrak jartzea erabilera publikoko bide edo eremuetan ibilgailuei sarbidea edo zintarrietako igoera errazteko asmoz, ordenantza honetan baimentzen ez badira.

2) Ibilgailu erabilezinak, gurdiak edo bertzelakoak ezin dira kalean utzi behar bezala baimendutako lokalen sarbidea oztopatzeko asmoz.

Kasu horietan guztietan, udal zerbitzuek kendu, zigortu edo baliogabetzen ahalko dituzte tresna horiek, titularraren kargura eta dagokion zehapena ukatu gabe.

Eskatzen diren agiriak

15. artikulua. Alkatetzari eskatuko zaio lizentzia hau, idatziz, eta agiri hauek erantsiko dira.

1) Lokal edo eremu pribatua erabiltzeko lizentziaren kopia edo testigantza, edo hura eskuratzeko egindako eskaerarena, tramiteak aldi berean egiten ari badira.

2) Eraikinaren edo eremuaren kokapenaren planoa, 1/100dik 1/200era bitarteko eskalan, zenbat erabiltzen den adierazita.

3) Lokalaren planoa, banaketa eta guzti, bereziki adieraziz ibilgailuendako eremuak, sarbideak, haiek igarotzeko korridorea, ezaugarriak eta azalera.

4) Ibilgailuak utzi edo gordetzeko lokalak direnean, ibilgailuen matrikulen eta jabeen zerrenda erantsi beharko da, edo zein den haren xedea, komunitateko garajea bada.

5) Bertze xederen bat duten negozio lokalak direnean, txosten labur bat erantsiko da, bertan gauzatzen den jarduerari buruzkoa, zehazturik banaz bertze zenbat ibilgailu sartu eta ateratzen diren bertatik egunean

Lizentziaren baldintzak

16. artikulua. Pasatzeko lizentziak eman, indarra izan eta haietaz baliatzeko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

A.–Ibilgailuak gordetzeko lokalak:

1) Lokalak ibilgailuei erreserbatutako eremu bat izan behar du, gutxienez 40 metrokoa eta 3 ibilgailurentzat.

B.–Merkataritza eta industria erabilerako lokalak, adiera zabalean hartuta:

1) Jardueraren ezaugarri orokorrengatik, ibilgailuen ohiko sar-aterak nahitaezkoak izatea.

2) Gutxienez 40 m-ko tokia izatea, libre eta gau eta egun ibilgailu horietarako edo horien zamalanetarako erabiltzen dena.

3) Ibilgailuak konpontzeko tailerrak direnean, eskatzen den azalera librea 25 m erabilgarri baizik ez da.

Sarbideetan aparkatzea

17. artikulua. Debeku da igarobidearen eremuan ibilgailu bat utzi, gelditu edo aparkatzea.

Seinaleak behar bezala paratu eta zaindurik ez badaude, agindua dagoen gisan, Udalak eta udaltzainek ez diete bertan adierazitakoarengatik babesik emanen, ez zehapenak ezartzeari dagokionez, ez ibilgailuak nahitaez handik kenduz; horretaz gain, pasatzeko lizentzia kentzeko arrazoia izan daiteke.

18. artikulua. Udalak emanen ditu behar diren diskoak, dagokien tasa ordaindu ondotik, baina titularraren kontura geldituko dira haiek beren tokian paratu, zaindu eta mantentzeko lanak, eta Udalari itzuli beharko zaizkio pasatzeko lizentzia kendu edo baliogabetuz gero.

Zerrenda zuri-gorriz pintatu beharko da zintarria edo horren ordez sarbidean dagoena, Zirkulazio Kodeak deskribatu bezala. Titularraren kontura izanen da hasieran pintatzea, baita behar bezala mantentzea ere, haren betebeharra baita.

19. artikulua. Pasatzeko lizentziaren titularra bera da, objektiboki, erabilera publikoko zola edo zintarriak jasan dezakeen kalte ororen erantzule. Horregatik, Udalak eska dezakete hura konpondu, sendotu edo nahi den pasagunerako egokitzeko, bai lizentzia eman aitzineko baldintza gisa, bai lizentzia eman ondoko edozein unetan. Jardueraren titular edo emakidadun berria edo lokal edo tokiaren jabea, horrelakorik bada, harekin batera izanen da erantzule aipatu ondorio horietarako.

Erantzukizuna

20. artikulua. Lizentziaren titularraren kontura eta ardura izanen da pasabidea egitea eta orobat hura kentzea; harekin batera, jardueraren titular berriaren edo emakidadunaren ardura edo lokalaren jabearen ardura ere izanen da kentzea, mankomunatuki eta solidarioki, hala egin behar denean.

Arau-hauste eta zehapenak

21. artikulua. Iruzur larritzat hartuko da behar den baimenik eskatu gabe aprobetxamendua egitea.

22. artikulua. Gainerako arau-hauste guztietan eta zehapenei dagokien orotan, Ordenantza fiskal orokorrean xedatutakoari jarraituko zaio.

IBILGAILUAK ESPALOIETAN BARNA SARTZEKO ETA EREMU PUBLIKOA APARKALEKU ESKLUSIBORAKO EDO EDOZEIN MOTATAKO SALGAIEN ZAMALANETARAKO ERRESERBATZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA. ERANSKINA

Plakaren prezioa: 52,80 euro (2018. urtean).

Prezioa aldatzen ahal da, baldin eta Udalari finkatutako zenbateko hori baino gehiago kostatzen bazaio.

C) B kasua. Pasabideko lizentzia.

KONTZEPTUA

2018

Ibilgailu bakoitzeko

6,10 euro urtean.

Metro lineal bakoitzeko

12,20 euro urtean.

D) Gutxieneko kuotak.

KONTZEPTUA

2018

Garaje pribatuendako gutxieneko kuota

25,40

Tailerrendako gutxieneko kuota

50,80

E) Lekua erreserbatzea.

KONTZEPTUA

2018

Euro/metroa

6,10 euro/metro lineala

12. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, LIZENTZIAK EMAN ETA HIRIGINTZAN BERTZELAKO JARDUKETAK EGITEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da ordainarazpen hau.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Hirigintzako jarduketei dagozkien zerbitzu tekniko eta administratiboak ematean datza zerga-egitatea, etxegintzaren eta lurzoruaren erabileraren arloko egintzak egokitu ahal izateko indarra duten hirigintza eta eraikuntza arauei.

3. artikulua. Tasa hauei lotutako udal jarduera hirigintzako jarduketa hauetan gauzatzen da:

a) Mota guztietako eraikuntza eta instalazioak eraikitzeko obrak, eraikuntza berrikoak badira.

b) Lehendik eginda dauden mota guztietako eraikuntza eta instalazioak handitzeko obrak.

c) Era guztietako eraikin eta instalazioen egitura edo kanpoko itxura aldatu edo berritzeko obrak.

d) Eraikinen barneko egitura aldatzen duten obrak, edozein izanik ere duten erabilera.

e) Behin-behineko obra eta erabilerak.

f) Hirigintza-lurzatiketak eta landa finken banantze eta banaketak.

g) Lur-mugimenduak, hala nola lurrerauzi, zelaitu, hondeatu eta betetzeko lanak, salbu eta lan horiek onetsitako urbanizazio edo eraikuntza proiektu baten barrenean zehaztuta eta programatuta badaude.

h) Eraikinen eta instalazioen lehenbiziko erabilera eta okupazioa, oro har.

i) Eraikinak botatzea, salbu eta berehalako aurri-egoera deklaratzen denean.

j) Zorupeari eragiten dioten instalazioak.

k) Arbolak eta zuhaixkak botatzea, zuhaitz-masa, basogune, arboladi edo parke badira, planeamendu onetsia izan ala ez, salbu eta nekazaritzaren arloko legeek baimentzen dituzten lanak badira.

l) Eremu publikotik ikusten diren kartelak paratzea, betiere lokal itxietan ez badaude.

m) Presak eta baltsak eraikitzea eta ur ibilguetan defentsa eta zuzenketa obrak egitea, betiere interes orokorreko obra publikoak ez badira.

n) Agregakinak ateratzea eta harrobiak ustiatzea, jabari publikoko lurretan egin eta administrazioaren emakida behar izanda ere.

ñ) Finkak ixtea.

o) Abeltzaintza estentsiborako irekitze lizentzia ematea.

p) Eta, oro har, obrak ekartzen dituzten egintzak, edo lurzoruaren nahiz zorupearen erabilera handiagoa ekartzen dutenak, edo haien erabilera pribatiboa edo erabilera ez-normala edo lurren nekazaritza edo basogintzako erabileraz bertzelakoa.

Ordaindu beharra

4. artikulua. 1. Orokorrean, ordaintzeko betebeharra lizentzia ematen den unean sortzen da. Atzera egiten bada, lizentzia eskatzen den unean hasten da ordaintzeko betebeharra.

2. Plan partzialak edo bereziak eta haien aldaketak, xehetasun azterlanak, birzatiketak eta urbanizazio proiektuak tramitatuz gero, haiek ebatzi edo behin betikoz onesten diren unean sortuko da ordaindu beharra.

Subjektu pasiboa

5. artikulua. Zerbitzu edo lizentziak eskatzen dituzten pertsona natural edo juridikoak daude tasa horiek ordaintzera behartuak.

Karga-oinarriak

6. artikulua. Honela egituratzen da zergaren oinarria:

a) Egitura berriak, eraikuntza berriak, handitzeak, berrikuntzak, lokalak egokitzea, fatxadak apaindu eta berritzea, barne aldeko lanak, leiho eta erakusleihoak, balkoiak eta behatokiak, hutsarteak estali edo aldatzea, hormak eraikitzea, urbanizazio obrak, eraikinak guztiz edo partez botatzea, itxiturak eta hesiak paratzea eta gisako lanak egiteko lizentzien kasuetan: obren kostu osoa, barne direla proiektu eta zuzendaritzako eskubide fakultatiboak, etekin industriala eta obren ondorioz izan daitezkeen bertze batzuk.

b) Poligonoak birzatitzeko lizentzietan: metro karratu eta kubiko eraikigarrien kopurua.

c) Tangak edo biltontziak jartzeko lizentzietan: metro kubikoen edo zatikiaren kopurua.

Tarifak eta karga-tasak

7. artikulua. Aplikatu beharreko tarifa, tasa eta karga-oinarriak ordenantza honen eranskinean agertzen dira.

Lizentzien tramitazioa eta horien ondorioak

8. artikulua. Hirigintza jarduketa bat egiteko eskabide guztiak eskabide ereduan eta aplikagarri diren gainerako arauetan ezarrita dagoen bezala bete beharko dira.

9. artikulua. Emandako baimen eta lizentziek ez dute ondoriorik izanen dagokien tasa ordaindu izanaren frogagiria ez badute.

10. artikulua. Lizentzien iraungipenari dagokionez, lizentzia onartu eta urtebetera gertatuko da lizentziaren xede den jarduketa hasi ez bada, eta hiru urtera, berriz, lizentziaren xede den jarduketa edo obrak bukatu ez badira, plan berean edo emandako lizentzian aurreikuspenak kontrakoak direnean salbu.

11. artikulua. Lizentzia iraungita, interesdunak hura berritzeko eskatzen ahal dio Udalari, eta horrek hala nahi duelako baimentzen badu, obra egin edo obrari jarraipena ematen ahalko dio lehenago hasitako proiektuari jarraikiz, baina tasak ordaindu beharko ditu jatorrizko lizentziarekin egin gabeko obra edo obra parteagatik, %50 murriztuta.

12. artikulua. Lizentziaren titularrek atzera egiten ahalko dute eskatutako obretan, Udalari ukoa idatziz aurkeztuz gero, betiere aipatu lizentzia iraungirik ez badago. Udalak lizentzia emateko erabakia hartu baino lehen egiten bada uko, eta obrak hasi gabe badaude, lizentzia emandakoan legokiokeen tasaren %20 ordaindu beharko da. Lizentzia eman eta gero egiten bada uko, tasak %50 baizik ez dira murriztuko.

Kudeatzeko arauak

13. artikulua. Planeamendurako espedienteak eta lizentziak tramitatzeko ardura duten bulegoetatik, udal teknikariek aldeko txostena eman eta organo eskudunek onetsi eta gero, zergak likidatuko dituen bulegora igorriko dira espedienteak. Bulego horrek likidazioa eginen du, eta bertan honako hauek aipatuko ditu: subjektu pasiboaren izena, tasa zer kontzepturen arabera likidatzen den, tasaren tarifa eta zenbatekoa.

14. artikulua. Urbanizazio proiektuak tramitatzeko, proiektua onesterakoan eginen da tasen likidazioa.

15. artikulua. Proiektu berean dauden obrak, ordenantza honetan ezarritako sailkapenaren arabera, kontzeptu bati baino gehiagori dagozkionean, tarifetan jarritako portzentajeak edo kopuruak aplikatzearen emaitza izanen da tasaren zenbatekoa.

16. artikulua. Lizentzien tasetan aplikatu beharreko tarifa obraren kostu osoaren gaineko portzentaje bat denean, behin-behinekoz igorriko dira, obraren kostuaren aurrekontuan oinarriturik.

Obra bukatu edo behin-behineko onartu eta hurrengo hilabetean, hori eman dela ziurtatzen duen aitorpena aurkeztuko da, obraren zuzendariak egindako ziurtagiriarekin batera, behar den lanbide elkargoak ikus-onetsia, bideragarria bada, zeinak obren kostu osoa ziurtatuko baitu; barnean izanen dira proiektu eta zuzendaritzako eskubide fakultatiboak, etekin industriala eta obren ondorioz izan daitezkeen bertze batzuk.

Udaleko teknikariek kostu hori egiaztatuko dute, eta benetako kostuarekin bat heldu ez dela ikusiz gero, egokitu eginen dute eta, bai kasu batean zein bertzean, gero Ogasun Alorreko departamentu likidatzailera igorriko dute, behin betiko likidazioa, ondoren onetsi beharko dena, egin dadin.

Partikularraren aldeko diferentziarik izanez gero, itzuli eginen zaio; Udalaren aldekoa bada, berriz, hura ordaintzeko hilabeteko epea emanen zaio. Ordaintzen ez badu, premiamendu bidez kobratuko da, bertzerik gabe.

17. artikulua. Ez dira tasaren zerga-oinarriaren zati izanen bertze elementu batzuk, hala nola, altzariak eta bertze, ezta obra proiektuan funtsezko ez diren bertze batzuk ere.

Ordenantza honen eranskinean azaltzen denaz gain, tasaren ezarpen oinarriaren zatitzat hartuko da barne urbanizazioaren proiektuaren zenbatekoa. Horretarako, interesdunek barne urbanizaziorako proiektua aurkeztu beharko dute, aurrekontu eguneratuarekin batera.

18. artikulua. Tasen likidazioa onetsirik, interesdunari jakinaraziko zaizkio, eta horrek ezartzen den epean ordaindu beharko ditu; hori egin artean ez du eraginik izanen lizentziaren gainean emandako ebazpenak.

19. artikulua. “Tramitazio laburreko” lizentzien kasuan, eskatzaileak bulego likidatzailetik hartuko du baimenaren agiria eta, horrela, lizentziaz eta haren aplikazioaz jabeturik geratuko da; lizentzia ez bada jasotzen hura eman eta urtebeteko epean, iraungitzat joko da, eta horrek ez du galaraziko likidatutako tasa derrigorrez biltzea.

20. artikulua. Lizentzia bat iraungi ondoren, interesdunak berritzea eska dezake. Udalak, hala nahi duelako, baimentzen badu, lehenago onetsitako proiektuari jarraikiz egiten ahalko du obra. Kasu horretan, gauzatu ez den obraren edo obra zatiaren ondoriozko tasa ordaindu beharko du, %50 murriztuta.

Edozein arrazoirengatik, eskatutako obretan atzera egiten dutenek ez dute ordaindutako tasa itzultzeko eskubiderik izanen.

21. artikulua. Edozein lizentzia edo egin beharreko edozein obratarako eskabidea eskatzearen ondorioz fakultatiboen, teknikari espezialisten (udal plantillakoak ez direnen) txostenak eskatzea beharrezkoa bada edo Udalbatzak hori egitea egokia dela uste badu, horien lansariak eskaera aurkeztu duten subjektu pasiboen kargura izanen dira.

Arau-hauste eta zehapenak

22. artikulua. Hona hemen ordenantza honetako arau-hauste bereziak eta haien kalifikazioa:

a) Arau-hauste soila: Udaltzainek eskatuz gero, lizentziaren ziurtagiria eta dagokion ordainketa agiria obra lekuan ez izatea.

b) Ez egina: Udal administrazioari egindako obren gehieneko balioaren edo aldaketen nahiz haien aurrekontuen berri ez ematea, inguruabarrei begira iruzurtzat hartu behar den kasuetan izan ezik.

c) Iruzurra: Obrak udal lizentziarik gabe egitea edo hastea.

Faltsukeria egitea karga-oinarria zehazteko funtsezko ezaugarriak aitortzean.

Obren kostu osoaren frogagiria ez aurkeztea, hura proiektuan aurreikusia baino handiagoa denean.

23. artikulua. Arau-hausteak Ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunaren Erregelamenduan aurreikusitakoari jarraikiz zehatuko dira; horiez gain, hirigintzako arau-hausteagatik Lurzoruari buruzko Legean ezarritako zehapenak ere paratzen ahalko dira.

Azken xedapenak

Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan Ordenantza fiskal orokorra eta indarra duen legedia aplikatuko dira.

ORDENANTZA, HIRIGINTZAKO LIZENTZIAK EMATEAGATIK ORDAINDU BEHARREKO TASAK ARAUTZEN DITUENA. ERANSKINA

I. epigrafea.–Antolamendurako plan partzial edo berezien tramitazioa.

Espedienteak tramitatu eta ebazteko tasak plan bakoitzean hartutako lurzoruaren azaleraren arabera likidatuko dira, ondoko eskalaren arabera likidatu ere:

KONTZEPTUA

2018

5 hektarea bitarte:

0,05

5etik goiti 10 ha arte

0,05

10etik goiti 25 ha arte

0,04

25etik goiti 50 ha-raino

0,04

50etik goiti 100 ha arte

0,03

100 baino gehiagoko soberakoa

0,03

II. epigrafea.–Plan partzial edo berezien aldaketak eta xehetasun-azterketak tramitatzea.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %50 izanen dira.

III. epigrafea.–Antolamendurako planen aitzinamendu edo aurreproiektuen tramitazioa.

Aplikatzeko tarifak I. epigrafekoen %25 izanen dira.

IV. epigrafea.–Birzatiketen eta banantzeen tramitazioa.

IV-A) Birzatiketa espediente bakoitza tramitatu eta ebazteko tasak aprobetxamendu osoaren ondoriozko azalera edo bolumen eraikigarriaren arabera likidatuko dira, tarifa hauei jarraikiz:

KONTZEPTUA

2018

Jatorrizko finkatik banandutako m² bakoitzeko

0,10

IV-B) Birzatiketen aldaketak tramitatzea:

Tarifak, IV-A) epigrafean ezarritakoen %50 izanen dira.

IV-C) Hirigintzako lurzatiketak, landa finken banantze eta zatiketa tramitatu eta ebazteagatik ordaindu beharreko tasak:

KONTZEPTUA

2018

Jatorrizko finkatik banandutako m² bakoitzeko

0,05

V. epigrafea.–Eskatzaileek egindako urbanizazio proiektuak tramitatzea.

Tasak proiektuaren kostuaren arabera likidatuko dira, eta karga-tasa %1 izanen da.

VI. epigrafea.–Obra lizentziak eta finken itxiturak.

Obra lizentziaren tasa honako tarifa hauen arabera likidatuko da:

–Obra txikiak (lizentzia laburtua).

KONTZEPTUA

2018

6.010,12 euro gehienez

10,50

6.010,12tik gora: %0,8, obraren aurrekontuaren arabera, gehieneko zenbatekoa izanik obra handietarako tarte bakoitzean finkatutakoa.

–Obra handiak (obraren kostu egiazko eta efektiboaren arabera).

KONTZEPTUA

2018

120.202,42 euro gehienez

97,10

120.202,42 eurotik 240.404,84 euro bitarte

163,00

240.44,84tik 601.012,10 euro bitarte

225,40

601.012,11 eurotik gora

291,40

–Finkak ixtearen eta 3. artikuluaren l), m), n) eta ñ) letretan ezarritako jarduketen tasa likidatuko da guztirako kostuaren arabera, haren %0,8 izanik karga-tasa.

–Tasa ordaintzetik salbuetsirik daude zorupean egindako jarduketak eta lurren mugimenduei dagozkienak, hartarako lizentzia eskaturik egiten direnak.

VII. epigrafea.–Fuel-olio biltontziak edo antzekoak paratzeko lizentzia.

Obra bat egiterakoan, fuel-olio biltontzi bat edo antzeko zerbait paratzen bada, aurrekontuaren arabera likidatzen diren tasei gehitu beharko zaizkie kopuru hauek:

KONTZEPTUA

2018

5.000 litro bitarteko biltontziak

107,90

5.001 litrotik 10.000 litrora bitarteko biltontziak

161,40

10.001 litrotik 15.000 litrora bitarteko biltontziak

214,30

15.000 litrotik goiti, soberako 1.000 litro bakoitzeko

10,30

VIII. epigrafea.–Arbolak botatzeko lizentziak.

Obra bat egiteko edo hirigintzako jarduketa bat garatzeko beharrezkoa bada arbolaren bat botatzea, tasei kopuru hauek gehitu beharko zaizkie:

KONTZEPTUA

2018

Bota beharreko jabetza publikoko arbola bakoitzeko

46,00

Bota beharreko jabetza pribatuko arbola bakoitzeko

15,40

IX. epigrafea.–Behin-behineko lizentziak.

Ezarritako tarifa arrunten halako biko zenbatekoa sortuko dute.

X. epigrafea.–Obrak prestatzeko behin-behineko baimenak.

Baimen bakoitzak 16 euroko tasa sortuko du urtean. Jakinarazpena aitzinatzeko baimenengatik ez da ordaindu beharko. Kasu horietan, eskatuko da aldez aitzinetik ordaintzeko likidatutako tasak.

XI. epigrafea.–Lehen aldiz okupatzeko lizentziak.

KONTZEPTUA

2018

500 m² bitarte lehen aldiz okupatzeko

0,30

500etik 3.000 m²-ra bitarte

0,15

3.000 m²-tik goiti

0,10

XII. epigrafea.–Gutxieneko eskubideak

Aitzineko epigrafeengatik ordaindu behar diren tasak ondotik aipatzen diren gutxieneko zenbatekoetara iristen ez badira, honako hauek ordaindu beharko dira:

KONTZEPTUA

2018

Plan partzialak edo bereziak tramitatzea

396,20

Plan partzial edo berezien aldaketen eta xehetasun azterlanen tramitazioa

198,80

Antolamendu planen aurrerapenak edo aurreproiektuak tramitatzea

98,10

Lurzatiketak (lurzati bakoitzeko)

46,40

Birzatiketak

396,30

Finketako itxiturak

36,20

Banantzeak: ondoriozko lurzati bakoitzeko

47,30

Abeltzaintza estentsiborako irekitze lizentzia ematea

10,50

Oharra.–I. epigrafetik XII.era bitarteko tarifak aplikatzetik lortzen diren zenbatekoei erantsiko zaizkie Namainsa enpresak fakturatutako kostuak, lizentzia emateko txostenak prestatzen baititu enpresa horrek, bai eta hirigintzako aholkularitzaren kostuak ere.

Azken emaitza izanen da eskatzaileak ordaindu beharreko tasa.

13. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, ERAIKUNTZA, INSTALAZIO ETA OBREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Ordainarazpen hau Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen V. kapituluko II. Tituluko 167. artikulutik 171. artikulura bitarteko artikuluetan xedatutakoaren babesean ezarri da.

Zerga hau zeharkako tributua da.

2. artikulua. Ordenantza hau Altsasuko udal mugarte osoan aplikatuko da.

Zerga-egitatea

3. artikulua. Zerga honen zerga-egitatea da zernahi eraikin, instalazio edo obra egitea, baldin hartarako beharrezkoa bada hirigintza edo obra lizentzia bat, hori ematea Altsasuko Udalari dagokion guztietan, lizentzia hori erdietsia izanik ala izan gabe.

Aipatze hutsez, zergaren zerga-egitateak dira hauek:

1. Mota guztietako eraikin eta instalazioak eraikitzeko obrak, eraikuntza berrikoak badira.

2. Lehendik eginak dauden mota guztietako eraikin eta instalazioak handitzeko obrak.

3. Lehendik dauden eraikinen edo instalazioen egitura edo kanpoko itxura ukitzen duten obrak, aldatzekoak edo berritzekoak, edozein motatakoak direla ere.

4. Eraikinen barreneko egitura aldatzen duten obrak, edozein izanik ere haien erabilera.

5. Behin-behinekoz egin beharreko obrak.

6. Zerbitzu publikoak paratzeko obrak.

7. Lur-erauzketak, hala nola, zelaiketa, hondeaketa eta betelanak, baldin onetsia edo baimendua den urbanizazio edo eraikitze proiektu barneko obra gisa zehaztu eta programatu ez badira.

8. Terrazak ixtea.

9. Eraikinak botatzea, aurri egoeran deklaratuak izan ezik.

10. Zorupea ukitzen duten obrak edo instalazioak.

11. Eremu publikotik ikusten diren propagandako kartelak paratzea, betiere lokal itxietan ez badaude.

12. Halako ahalmen ekonomikoa erakusten duten baliabide ekonomikoen inbertsioak berekin dakartzaten obrak, eraikuntzak edo instalazioak, baldin eta obra edo hirigintza lizentzia behar badute.

4. artikulua. 1. Zerga hau ez da pagatu beharko baldin eta instalazioak, eraikinak edo obrak hartzen dituen higiezinaren jabetza-titulartasuna eta obraren jabetza Udalarenak badira.

2. Zernahi eraikin, instalazio edo obra egitea salbuetsirik egonen da baldin eta horien jabeak badira Estatua, Nafarroako Foru Komunitatea, autonomi erkidegoak edo toki entitateak, eta baldin, zergapekoak direlarik ere, zuzenean erabiltzekoak badira errepide, burdinbide, portu, aireportu, lan hidrauliko, hiri saneamendu edo haien hondakin uren saneamendurako, nahiz eta erakunde autonomoek kudeatzen dituzten, dela eraikuntza berriko lana, dela kontserbaziokoa.

Subjektu pasiboak

5. artikulua. 1. Zerga honen subjektu pasiboak honako hauek dira, zergadun gisa: pertsona fisiko nahiz juridikoak, herentzia jasogabeak, ondasun-erkidegoak eta, nortasun juridikorik ez dutelarik, obraren jabetasuna duten bertzelako entitateak, unitate ekonomikoa edo ondare banandua osatzen dutenak.

Obraren jabea da obraren kostua bere gain hartzen duena.

2. Altsasuko Udalaren aitzinean argi eta garbi egiaztatzen ez bada obren jabea obra horretako eraikinaren jabeaz bertze pertsona bat edo entitate bat dela, obrena bera hartuko da eraikinaren jabetzat.

6. artikulua. 1. Zergadunaren ordezko subjektu pasiboak dira hartarako lizentzia eskatzen dutenak edo eraikuntza, instalazio edo obrak egiten dituztenak, ez baldin badira zergadunak berak.

2. Nolanahi ere, Altsasuko udal administrazioak zergadunaren ordezkoari eskatzen ahalko dizkio pertsona edo entitate zergadunaren identitatea eta helbidea.

Zerga-oinarria, kuota eta sortzapena

7. artikulua. Zerga hau eraikina, instalazioa edo obra hasten delarik sortuko da, hartarako hirigintzako edo obrako lizentziarik lortu ez bada ere.

8. artikulua. 1. Zerga-oinarria eraikin, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoa da.

2. Aitzineko zenbaki horretan xedatutakoaren ondorioetarako, kostu erreal eta benetakoa zehaztuko da dagokion elkargo ofizialak aurkeztutako aurrekontu ikus-onetsiaren arabera edo exekuzio proiektuaren arabera, udal teknikariek aurreikusten dutenari jarraikiz. Kostu erreal eta benetakoa izanen da exekuzio materialari dagokiona, eta horren zati ez dira ez balio erantsia, ez tokiko tributuak edota prezio publikoak eta tokiko izaera publikoko ondareko gainerako prestazioak, horiek eraikuntza, instalazio edo obra alorrekoak badira, ez eta profesionalen ordainsaria, kontratistaren enpresa-mozkina edo bertze edozein kontzeptu, hori obra gauzatzeko kostuan hertsiki sartzen ez bada.

3. Barne berrikuntzak badira eraikinen barreneko egitura aldatzen ez dutenak eta obra gauzatzeko aurrekontua 2.000 eurokoa edo gutxiagokoa bada, gutxieneko kuota ordainaraziko da eta zenbateko horretatik goitik karga-tasa aplikatuz kalkulatuko da kuota, betiere behin betiko likidazioaz gain, hori eraikuntza, instalazio edo obraren kostu erreal eta benetakoaren arabera kalkulatuko baita.

9. artikulua. Zerga honen kuota izanen da zerga-oinarriari karga-tasa aplikaturik ateratzen dena. Karga-tasa %4,04 izanen da (2017). Gutxieneko kuota ezartzen da, 80,80 eurokoa.

Kudeaketa

10. artikulua. 1. Aginduzko lizentzia ematen denean, behin-behineko likidazioa eginen da; haren zerga-oinarria 8. artikuluan ezarri bezala zehaztuko da.

2. Hasierako proiektua dagokion lizentzia eman ondoren aldatzen bada, berriz aurrekontua aurkeztu beharko da, behin-behineko likidazio berria egiteko, aurrekontuan izandako aldaketaren arabera, hasierakoa gainditzen duen kopuru berean.

11. artikulua. 1. Ikusirik egiazki egin diren eraikuntzak, instalazioak eta obrak, baita horien benetako kostu eraginkorra ere, Udalak, hala behar denean, behin-behineko zerga-oinarria aldatuko du eta likidazio osagarria eginen; hori egin ondoren, subjektu pasiboari eskatuko dio paga diezaion edo, hala behar denean, gehiegi jarritakoa itzuliko dio.

2. Aitzineko apartatuan xedatutakoari dagokionez, obra bukatu edo behin-behinekoz jaso eta hurrengo hilabetean, inguruabar horren berri ematen duen deklarazioa aurkeztuko da eta horrekin batera eraikuntzaren, instalazioaren edo obraren benetako kostu eraginkorra eta obraren zuzendari fakultatiboak emandako ziurtagiria ere bai, bidezkoa denean behar den lanbide elkargoak ikus-onetsia, zeinean obraren kostu osoa egiaztatuko baita.

12. artikulua. Zergaren likidazioaren ondorioetarako, berdin jokatuko da administrazioaren isilbide positiboaz eman diren lizentziekin eta berariaz eman direnekin.

13. artikulua. Altsasuko Udalak autolikidazio bidez eskatzen ahalko du zerga hau.

14. artikulua. Lizentziaren titularrak baimendutako obra, eraikuntza edo instalazioetan atzera egiten badu, idatziz aurkeztutako berariazko ukoaz, Altsasuko Udalak behin-behineko likidazioa itzuliko du.

Halaber, behin lizentzia iraungi ondoren, Altsasuko Udalak egindako likidazioa itzuliko edo deuseztatuko du, titularrak ez badu, behinik behin, lizentzia horren berritzea eskatzen eta Udalak baimentzen.

14. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, HILERRIA ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA

Oinarria

1. artikulua. Hilerriaren erabilerari dagozkion tasen ordainarazpena arautzen du ordenantza honek, eta Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta ondokoetan du oinarria.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Hona hemen zerga-egitatea:

–Hilerrian zerbitzuak ematea da, bai hilerriko zerbitzuei eta hilotzak ehorzteari zein hobitik ateratzeari, nitxoak, panteoiak, hilobiak eta kolunbarioak 10 urtez esleitzeari dagokionez bai hilerrian haiekin batera egiten diren gainerako zerbitzuak egiteari dagokionez, Hilerria arautzen duen ordenantzan ezarritakoarekin bat.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Adjudikazioa edo zerbitzua eskatzen duen pertsona natural edo juridikoak ordaindu beharko du dagokion tasa, subjektu pasibo gisa.

Ehorzteko eskubideen ordainarazpenetan, ehorzketak antolatu edo hilotzak hilerrira eramaten dituzten ehorztetxeak dira zergadunen ordezkoak.

Zerga-oinarria eta tarifak

4. artikulua. Ordenantza honen tarifen eranskinean jasotako kopuruei jarraikiz, zerga-oinarria honako kontzeptu hauei dagozkien zerbitzu moten arabera finkatuko da:

a) Ehorzteko eskubideak.–Zenbateko finkoa ehorzketagatik, segun eta lurrean, nitxoan edo panteoian egiten den.

b) Nitxoa alokatzeko eskubideak.–Zenbatekoa finkoa, ezartzen den eperako.

c) Nitxo edo hilobien emakidak.

Tasen sortzapena

5. artikulua. Ordenantza honen 4. artikuluan aipatzen diren zerbitzuetako bat egiteko eskatzen den unean sortuko dira tasak.

Kudeatzeko arauak

6. artikulua. Hilotzak hilerriraino eramateaz arduratzen diren ehorzketa enpresek, Udalean hartarako dagoen bulegoan likidatuko dituzte bidezko diren ehorzketa eskubideak, haien ordainketa agiria emanen zaielarik. Hilerriko kargudun, enplegatu edo arduradunak eskatuko du erakuts dakion behar den gordekina, gorpua bertaratzen denean. Salbuetsirik daude ezinbertzeko premia izan edo udal bulegoetan jaiegun denean gertatzen diren kasuak; horrelakoetan enplegatuak datuak jaso eta dagokion bulegoari igorriko dio informazioa, dagokion ordainarazpenari bertatik bide eman dakion.

7. artikulua. Garbiketa zerbitzua edo gorpuzkiak eramatekoa hartzeko interesik duenak dagokion udal bulegora jo beharko du eta hantxe eskatu, behar diren eskubideak ordainduz, eta bidezko den ordainagiria luzatuko diote. Hilerriko kargudun, enplegatu edo arduradunak eskatuko du erakuts dakion behar den ordainagiria, zerbitzuak egin baino lehen.

8. artikulua. Nitxoen, kolunbarioen edo hilobien emakida nahi duten pertsona fisikoek edo juridikoek Udalari eginen diote horren eskea, eta bertan emanen zaie baimenaren agiria, ordaindu beharreko eskubideak ordaindu ondoan.

Premia larriko kasuetan edo dagozkion udal bulegoek egun baliogabea dutenetan, dagozkion eskubideak bost egun balioduneko epean ordainduko dira, udal ehorzleak esleipena egin ondoko egunetik aitzina kontatzen hasita. Modu berean eginen da nitxoen salmentan.

Ez da premia larritzat hartuko ez bada nitxoa okupatzen udal bulegoen balio gabeko aldian.

8.bis artikulua. Hilerriaren ordenantza orokorrean ezarritakoaren arabera, nitxo edo hilobi baten emakida baten titularrei urtean igorri zaio ordenantza honen eranskinean azaltzen den zenbatekoa.

9. artikulua. Urtero, eta urte bakoitzeko urtarrilaren lehena erreferentziatzat hartuz, udal hilerrian dauden nitxo, panteoi eta hilobi guztien errolda edo zentsua eginen da. Horretan oinarriturik ordainaraziko dira zerbitzu orokorrak egiteko eta emakiden tasak.

Diru-bilketa

10. artikulua. Ateratzen diren kuoten ordainketa 30 egun balioduneko epearen barrenean egin beharko da, ordenantza honen 4. artikuluan ezarritako zerbitzuak egin ondoko egunetik aitzina kontatzen hasita.

11. artikulua. Ateratzen diren kuotak borondatez ordaintzeko aldietan ordaintzen ez dituztenek, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Erregelamenduan eta Udalaren Ordenantza fiskal orokorrean adierazten diren errekarguak izanen dituzte.

Arau-hauste eta zehapenak

12. artikulua. Arau-hauste eta zehapenen araubideari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Erregelamenduan eta Ordenantza fiskal orokorrean horretaz ezarritakoari jarraikiko zaio.

Azken xedapena

Ordenantza honetan aurreikusi ez den orotan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legea eta Ordenantza fiskal orokorra aplikatuko dira.

HILERRIA ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN
ORDENANTZA FISKALA. ERANSKINA

1. epigrafea.–Ehorzketak, eta ehorzteko eskubideak.

KONTZEPTUA

2018

Nitxoak alokatzeko eskubidea (10 urte)

404,00

Panteoiak eta hilobiak

40,60

Panteoiaren emakida, 10 urte

809,00

Kolunbarioak

77,20

Panteoian ehorzteko tasa

121,80

Nitxoan ehorzteko tasa

121,80

Lurpean ehorzteko tasa

121,80

Gorpuzkiak ateratzeko tasa

121,80

2. epigrafea.–Hilotzak edo gorpuzkiak jada okupatuta dauden nitxoetan edo errauts-kutxategietan ehorztea (atzeraeragineko ondorioekin aplikatzea).

Hilotzak jada okupatuta dauden nitxoetan ehorzteko ematen diren lizentziak, edo gorpuzkiak jada bertze gorpuzki batzuekin okupatutako kolunbarioetan ehorztekoak, emakida berritzat joko dira, eta honako murriztapen hauek aplikatuko dira 1. epigrafean aurreikusitako tarifetan:

Aitzineko emakida edo luzapena amaitzeko 5 urte edo gehiago falta badira, dagokion tarifaren %50 likidatuko da. Aitzineko emakida 5 urtetik beherako epean amaitzekoa bada, dagokion tarifaren %75 likidatuko da.

Prezio horiek behar den BEZa dute barnean.

15. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, UDAL HAURTZAINDEGIKO ZAINKETA ETA EGONALDI ZERBITZUEN PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

Proposamena: Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin sinatutako hitzarmenetik ateratzen diren tarifak aplikatzea.

16. ORDENANTZA

UDAL LUDOTEKA ZERBITZUA ERABILTZEKO TASAK
ARAUTZEN DITUENA

Zerga-egitatea

1. artikulua. Hona hemen zerga-egitatea:

1) Xede horretarako lokalak erabiltzea, zentroetan hartuta dauden haurrak lokal horietan egonez irekita dauden orduetan eta ezartzen diren egunetan.

2) Udal ludotekak oro har ezarrita dituen zerbitzu propioak ematea.

3) Jostailuak uztea, Gobernu Batzordeak 2002-10-16an onetsitako arauei jarraikiz.

Ordaindu beharra

2. artikulua. Zerbitzu horiek emate hutsetik sortzen da ordaindu beharra, horiek erabili ala ez, behin inskripzioa eginda dagoela.

Subjektu pasiboak

3. artikulua. Zerbitzuez baliatzen diren adingabeen gurasoak, tutoreak edo legezko ordezkariak dira prezio publikoen subjektu pasiboak.

Kuotaren sortzapena

4. artikulua. Prezio publikoa urtero sortuko da, eta interesduna udal ludotekan onartua izateko nahitaezko baldintza izanen da ordainagiria erakustea.

Tarifak

5. artikulua. Ordenantza honek arautzen duen prezio publikoa eranskinean ageri diren tarifen arabera likidatuko da.

Funtzionamendu arauak

6. artikulua. Zilegi izanen da udal ludotekako zerbitzuetako laguntza zerbitzua eta egonaldia bertan behera uztea, onuradunen gurasoek, tutoreek edo legezko ordezkariek prezio publikoa ordaindu ez dutenean inskripzioa egin eta hilabete naturaleko epean. Zerbitzua berriz ezarriko da 4 artikuluan zehaztutakoaren arabera.

ORDENANTZA, UDAL LUDOTEKAKO ZERBITZUAK ERABILTZEKO TASAK ARAUTZEN DITUENA. ERANSKINA

A) Ludotekako laguntza.

Prezioa. Urte bakoitzean aplikatu beharreko tarifak honela xehatuko dira:

KONTZEPTUA

2018

Izena ematea astean saio baterako

25,50

Izena ematea astean bi saiotarako

48,00

Izena ematea astean hiru saiotarako

61,00

Tarifak 3 euro murriztuko dira bi seme-alaba baino gehiago dituzten familiendako.

Kuota bereziak:

8tik 12 urtera bitarteko haurrendako, 5 euroko ordainketa ezarri da, baita txartel bat ere, sarbiderako.

18. ORDENANTZA

ORDENANTZA FISKALA, LURREN BALIO-GEHIKUNTZAREN GAINEKO ZERGA ARAUTZEN DUENA

2018. urterako proposatutako tarifak

2017koak mantenduko dira, legeak aurreikusten dituen gehienekoak baitira tasak.

19. ORDENANTZA

ARAUA, UDALAREN LOKALAK ERABILTZEKO PREZIO
PUBLIKOEN GAINEKOA

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoari jarraikiz, arau honetan prezio publikoak ezarri dira, Udalak baimentzen dituen pertsona fisiko edo juridikoek, erakundeek eta entitateek udal instalazioak erabiltzeagatik aplikatzeko.

Zerga-egitatea

2.1. artikulua. Pertsona fisikoek edo juridikoek erabilera publikoko udal instalazioak bilkurak eta gizarte, kirol, kultura eta hezkuntza arloko jarduerak egiteko baimenarekin erabiltzeak ekartzen du zerga-egitatea.

2.2. artikulua. Zelandi ikastetxe publikoko ikasgelak erabiltzeko, eskuratzeko moduan egonen dira ikastetxearen jardueren eta beharren arabera, eta, halaber, ikasgelek egokiak izan behar dute eskatutako jarduerarako, Ikastetxeak eta unibertsitate mailaz kanpoko ikasleen egoitzak eta eskolaren erabilerari atxikitako kirol instalazioak nola erabili arautzen duen urtarrilaren 9ko 2/1995 Foru Dekretuan xedatutakoarekin bat.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Aipatu instalazioak erabiltzeko Udalaren baimena duten pertsona fisiko edo juridikoak.

Ordaindu beharra noiz sortzen den

4. artikulua. Baimena ematen denean sortzen da prezio publikoa ordaindu beharra; hura gutxienez ere 48 ordu lehenago egin beharko da. Kasu hauetan salbu:

4.1.1 artikulua. Kirol instalazioak kirola egiteko erreserbatzeko, prezio publikoaren sortzapena hilabetea bukatutakoan eginen da.

4.1.2 artikulua. Kirol elkarteen edo kluben kasuan, hala eskatzen badute, bi epetan egin daiteke urtean, ekainean eta abenduan.

4.2. artikulua. Iortia kultur etxeko 1. aretoa erreserbatzean ikuskizun eszenikoetarako, sarrera kobratzen bada, prezio publikoaren ordainketa deskontatuko da sustatzaileak txarteldegian lortzen duen diru-bilketatik.

4.3. artikulua. Hitzarmenaren mendeko jarduerak hitzarmenaren arabera likidatuko dira.

5. artikulua. Baimena Udalaren erabilera publikoko instalazioen sarea erabiltzeko arauaren eta instalazio bakoitza erabiltzeko arauaren arabera emanen da (Udalbatzak onetsi ditu arau horiek).

6. artikulua. Egindako erreserbak deuseztatzeko eskaerak bakar-bakarrik onartuko dira arrazoiak modu sinesgarrian frogatzen badira; idatzita eginen da eskaria eta, betiere, ekitaldiaren data baino 15 egun lehenagotik, gutxienez; horrelakoetan, prezio publikoaren %50 itzuliko da.

Zerga-oinarria, tasa eta tarifak

7. artikulua. Zerga-oinarria egiten den erabilera edo jarduera bakoitza da.

8. artikulua. Karga-tasa ordenantza honen eranskinean agertzen da.

9. artikulua. Altzariak eta tresnak erabiltzeko tarifak eranskinean agertzen dira.

Salbuespenak

10. artikulua. Ezartzen diren prezioak ordaintzetik salbu daude ondoko jarduera hauek:

1. Udalak, bere erakunde autonomoek edo bere enpresa publikoek antolatzen dituztenak.

2. Foru Komunitateko Administrazioak edo bere menpeko erakunde autonomoek antolatzen dituzten jarduerak. Ez dira inola ere salbuetsiak izanen Altsasuko Udalaz bertzeko administrazio publikoek sustatutako laguntza edo kudeaketa kontratuen esleipena duten enpresek antolatutako jarduerak.

3. Altsasuko ikastetxe publikoek edo beren instalazioak udal jarduera gauzatzeko doan uzten dituzten ikastetxeek antolatzen dituzten jarduerak.

4. Mankomunitateek antolatzen dituzten jarduerak, Udala horien kide bada, salbu eta Iortiako jarduerak (laguntza teknikoa behar badute) eta salbu eta Udalak zuzenean kudeatzen ez dituen kirol instalazioetakoak (futbol zelaia, atletismo pista, Zelandi kiroldegia, Zelandi pilotalekua eta Burunda pilotalekua).

11. artikulua. Ez da inoiz ere salbuetsitzat joko instalazioen erabilera, egiaztatzen bada eskatzailea ez dela benetan jardueraren sustatzaile eta antolatzailea.

ORDENANTZA, UDALAREN LOKALEN ERABILERA ARAUTZEN DUENA. TARIFEN ERANSKINA

1.–Gure-Etxeako tarifak.

GURE ETXEA

2017KO TARIFAK

2 ordu

4 ordu

8 ordu

Gela

10,00 euro

20 euro

30 euro

Gela (15 pertsona)

15,00 euro

25 euro

40 euro

Erakusketa aretoa

20,00 euro

30 euro

60 euro

GURE ETXEA

2018KO TARIFAK

2 ordu

4 ordu

8 ordu

Gela

10,20 euro

20,30 euro

30,50 euro

Gela (15 pertsona)

15,20 euro

25,40 euro

41,00 euro

Erakusketa aretoa

20,30 euro

30,50 euro

61,00 euro

Lagapena larunbat edo jaiegunetarako baimentzen denean, %30 igoko da prezioa. Jaieguntzat hartuko dira Altsasuko Udalak langileen lan egutegian hala ezarritakoak.

Salbuespenak:

a) Ordenantza honen 10. artikuluan ezarritakoez gain, Altsasuko Entitateen Udal Erregistroan inskribatutako entitateek antolatzen dituzten bilera, lantegi, jardunaldi edo gisako jarduerak.

Tarifa bereziak:

a) Altsasuko auzo elkarteek sustatutako bilerek %25eko hobaria izanen dute.

2.–Udaletxeko ekitaldi aretoa.

Ezkontza zibilak 40,00 euro. Lagapena asteburu edo jaiegunetarako baimentzen denean. Jaieguntzat hartuko dira Altsasuko Udalak langileen lan egutegian hala ezarritakoak.

Gainerako egunetan 31,00 euro.

3.–Iortia kultur etxeko tarifak.

IORTIA 2018

3 ORDU

5 ORDU

10 ORDU

1. aretoa

(edukiera: 299)

Agertokia

102,00 euro

152,00 euro

284,00 euro

Ekitaldi aretoa

152,00 euro

223,00 euro

426,00 euro

2. aretoa (edukiera 99)

81,00 euro

132,00 euro

264,00 euro

3. aretoa (edukiera)

61,00 euro

102,00 euro

183,00 euro

Prezio horien barrenean honako hau sartzen da:

–1. aretoa-agertokia: alokatutako eremua erabiltzea, berokuntza edo girotzea, urte sasoiaren arabera, laneko argiztatzea, oinarrizko garbiketa eta zentroko langileen laguntza.

–1/2/3 aretoa: alokatutako eremua erabiltzea, berokuntza edo girotzea, urte sasoiaren arabera, ikus-entzunezko ekipamenduak erabiltzea, oinarrizko garbiketa, sarreren salmenta -hala bada- eta zentroko langileen laguntza.

Lagapena asteburu edo jaiegunetarako baimentzen denean, %30 igoko da prezioa. Jaieguntzat hartuko dira Altsasuko Udalak langileen lan egutegian hala ezarritakoak.

Agertokiko makineria (argia eta soinua) erabiltzea beharrezkoa denean, tarifak %50 igoko dira, eta agertokiko teknikari baten laguntza izanen da.

Tarifa bereziak:

Altsasuko Entitateen Erregistroan inskribatutako entitateek eta udal hau partaide duten mankomunitateek %50eko hobaria izanen dute ekitaldietan diru-sarrera kobratzen bada, eta %30ekoa doakoetan.

Salbuespenak:

ordenantza honen 10. artikuluan ezarritakoez gain, prezio publiko hau ez da ordainduko kultur jarduera Entitateen Udal Erregistroan inskribatutako entitate batek antolatzen duenean, ez eta astelehenetik ostiralera bitarte irabazi-asmorik gabeko entitate batek sustatzen duenean (argi eta soinu ekipoak erabiltzen ez badira) eta Olaztiko Udalak edo Urdiaingo Udalak antolatzen duenean ere.

4.–Kirol instalazioak.

4.1. Kirol erabilera.

KONTZEPTUA

2018KO
TARIFAK

Zelandi kiroldegia

–Ordua/pista osoa

27,20

–Ordua/modulua

9,50

Zelandi pilotalekua

–Ordua argiarekin

9,50

–Ordua argirik gabe

5,30

Burunda pilotalekua

–Ordua argiarekin

13,60

–Ordua argirik gabe

6,30

Garbitokiko gimnasioa/Mojak

–Ordua

9,50

Futbol zelaia

–Zelai osoa, argiarekin, orduko

38,80

–Zelai osoa, argirik gabe, orduko

19,40

–Zelaia (F-7), argiarekin, orduko

28,00

–Zelaia (F-7) , argirik gabe, orduko

14,00

Atletismoko pista*

–Zelandiko kirolgunean abonatutako pertsonak

Doakoa

–Atletismoko pistarako sarrera

1,70

–Atletismoko pistarako hilabeteko bonua

8,40

–Atletismoko pistarako urteko bonua

45,00

(*) Argia piztua ez badago eta beharrezkoa bada, 10 pertsona, gutxienez, badaude piztuko da.

–Instalazioak alokatzeko tarifaren barruan ez dago kirol materiala uztea.

–Instalazioak aldagelak baditu, tarifaren barruan horiek erabiltzeko eskubidea egonen da.

Tarifa bereziak:

–Entitateen Udal Erregistroan inskribatutako entitateek eta Sakanako Mankomunitateak Atabo Altsasu SL enpresak kudeatutako instalazioetan egiten dituzten kirol jarduera arruntek eta kirol entrenamenduek %50eko hobaria izanen dute.

–Elkarren segidako egunetan egiten diren alokairuek %30eko hobaria izanen dute, instalazioa 20 ordu baino gehiago erabiltzen bada.

Salbuespenak:

–Entitateen Udal Erregistroan inskribatutako entitateek antolatzen diren kirol lehiaketa-ikuskizunak, betiere instalazioa erabiltzeko ordutegira egokitzen badira.

–16 urte arte sustatzen duten kirol kluben entrenamenduak eta lehiaketak, Altsasuko Udalak horretarako ezarritako diru-laguntzen deialdiko eta/edo lankidetza-hitzarmenetako baldintzak betetzen badituzte.

4.2.–Instalazioen erabilera kirolez kanpokoa edo berezia.

KONTZEPTUA

EGUN ERDIKO TARIFA, 2018

EGUN OSOKO TARIFA, 2018

FIDANTZA

Zelandi kiroldegia

Burunda pilotalekua

Futbol zelaia

132,00

233,50

165,00

Mojen gimnasioa

Ikuztegiko gimnasioa

Burunda pilotalekua

50,80

76,10

75,00

–Egun erdiko tarifa aplikatuko zaie instalazioak 9:00-15:00 edo 15:00-22:00 ordu-tartean erabiltzen dituzten ekitaldiei.

–Egun osoko tarifa aplikatuko zaie instalazioak bi ordu-tarteetan erabiltzen dituzten ekitaldiei.

Salbuespenak:

–Prezio publikoa ordaintzetik salbuetsirik egonen dira Udal Erregistroan inskribatutako entitateek antolatzen dituzten doako jarduerak, betiere instalazioa erabiltzeko ordutegira egokitzen badira.

–Prezio publikoa ordaintzetik salbuetsirik egonen dira Udal Erregistroan inskribatutako entitateek antolatzen dituzten otorduak, betiere justifikaturik badaude entitatearen helburuen arabera.

Lehentasunez eta eskura baldin badaude, Gure Etxea eta Zelandi pilotalekua baino ez dira erabiliko Udalak sustatzen ez dituen otorduetarako, betiere kontuan izanik zenbatek hartzen duten parte.

Salbuespenez, halaber, Burunda pilotalekua erabiltzea baimentzen ahal da, erabilera horren baimen-egintzako baldintzetan, zeinek helburu izanen baitute instalazioa kirolerako erabiltzea.

5.–Intxostiapuntako tarifak.

INTXOSTIAPUNTA

TARIFA (prezioa, euroak/ordua, 2018)

Aretoa

7,10

Erabilera anitzeko aretoa (bikoitza), pantaila duena, eta sukaldea areto gisa

15,20

Ziberra

18,30

Sukaldaria

–0,60 euro zerbitzua/lanik ez duen pertsona

–1,20 euro zerbitzua/lana duen pertsona

–4,10 euro, jaki bat prestatzea eramateko (6 pertsonako kopururaino)

–Instalazioen tarifaren barnean ez da sartzen materiala lagatzea, salbu eta erabilera anitzeko aretoan, haren barnean pantaila finko baten erabilera baitago.

Salbuespenak:

Ordenantza honen 10. artikuluan ezarritakoez gian, Intxostiapunta gaztetxearen erabilera arautzen duen ordenantzan ezarritakoak.

6.–Zelandi ikastetxe publikoko ikasgelak erabiltzeko tarifak.

ZELANDI IKASTETXEKO IKASGELAK

2018ko PREZIOA

Erabilera ordu bakoitzeko

5,10 euro

Zelandi gimnasioa

9,50 euro, orduko

Tarifa bereziak:

–Entitateen Udal Erregistroan inskribatutako entitateek egiten dituzten kirol jarduera arruntek eta kirol entrenamenduek %50eko hobaria izanen dute.

Salbuespenak:

–Ez da prezio publikorik eskatuko ikasgelak erabiltzen badira ikastetxeko guraso elkarteak eta Eskola Kontseiluak beren helburuen eta berariazko jardueren arabera sustatzen duten ohiko eskola jarduera egiteko, edota Udalak nahiz Nafarroako Gobernuak sutatzen dituztenak, betiere, azken kasu horretan, Udalaren organo eskudunak interesekotzat jotzen duenean egin beharreko jarduera.

20. ORDENANTZA

ARAUA, KAMIOENDAKO APARKALEKUA ERABILTZEKO PREZIO PUBLIKOAK FINKATZEKO ETA KONTZEPTU HORREN GAINEKO PREZIOAK EZARTZEKO

ATARIKOA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Arau honen helburua. Arau honek kamioien udal aparkalekuen erabilera arautu eta kontzeptu horregatik ordaindu beharreko preziooak arautzea du xede.

2. artikulua. Oinarria Arau hau ondoko xedapenei jarraikiz onetsi da: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 99 eta 262. artikuluak; Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Legearen 100. artikulua eta hurrengoak, 4/1999 Foru Legeak aldatu baitzuen; eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduko 93. artikulua eta hurrengoak.

3. artikulua. Arau honen esparru objektiboa. Kamioien udal aparkalekuari aplikatuko zaio.

I. KAPITULUA

Udal aparkalekua erabiltzeko arauak

4. artikulua. Bakarrik kamioek aparkatzen ahal dute arau honen xedeko udal aparkalekuan. Aparkaleku hau jabari publikoko ondasuna da, eta haren titulartasuna Altsasuko Udalari dagokio.

5. artikulua. Udal aparkalekua erabiltzeko interesa dutenek Udalaren litzentzia eskuratu beharko dute.

Lizentzia hori emanen da aparkalekuko plaza bakoitzaren erabilera pribatibo arrunterako, Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamenduaren 93. artikuluak arautzen duen bezala, erabileraren intentsitatearen arabera.

Lizentziak urtebeterako emanen dira, luzatzeko aukerarekin, prekarioan eta hirugarrenei kalterik egin gabe. Emakidadunak ezinbertzean bete beharreko baldintzak finkatuko dira, eta lizentzia horiek noiznahi baliogabetu ahalko dira, aipatu baldintzak betetzen ez badira edo interes publikoa tartean badago.

6. artikulua. Lizentzia ematearekin batera, dagokion urteko prezioa ordaindu ondotik, emakidadunari aginte elektroniko bat emanen zaio, aparkalekuko atea ireki ahal izateko. Aginte horren jabea, nolanahi dela ere, Altsasuko Udala izanen da.

7. artikulua. Zirkulazioaren gaineko zerga ordaintzen duten Altsasuko bizilagunek lehentasuna izanen duten lizentzia eskuratzeko, eta betiere baldintza hori betetzen dutenen artean lurzatirik ez dutenek, behar bezalako baldintzetan aparkalekutako erabiltzeko. Plaza hutsik bada, behar den lizentzia esleitu ahal izanen da nahiz eta eskatzailea aparkalekutako egokitutako lurzatiaren jabe izan.

8. artikulua. Lizentzia eskuratzen duten eskatzaileek aparkalekuaren izaera eta xedea kontuan hartuz erabili beharko dute lizentzia hori, inolako kalterik edo galerarik ez eragiteko, zertarako eskatu zen, helburu horrekin egindako erabilera ohikoa, egokia eta arrazoizkoa dela-eta gerta daitekeen higadura izan badaiteke ere.

9. artikulua. Udal aparkalekua ezin izanen da inola ere erabili eskuratutako lizentziaren helburua ez den bertze baterako.

10. artikulua. Udal aparkalekua erabili nahi duten norbanakoek edo entitateek Udalari egin beharko diote eskaera, idatziz egin ere. Datu pertsonalak eta ibilgailuari dagozkionak zehaztu beharko dituzte. Lehentasuna emanen zaie Udal honetan erroldaturik daudenei, eta nahitaezkoa izanen da, gainera, ibilgailua herri honetan alta emanda egotea, bai zirkulazioaren gaineko zergan bai EJZn.

11. artikulua. Udalak eskatzen ahalko du fidantza jar dadin, legez onartzen diren moduetako edozeinen bidez. Udal aparkalekuko lurzatiak behar bezala erabili eta lagapenaren aitzinetik zeuden horretara lehengoratzeko betebeharrei erantzuteko izanen da fidantza. Halaber, erabiltzaileek ordaindu beharko dituzten kalte-ordainen berme izanen da delako fidantza, udal aparkalekuan halakoak gertatzen direnean. Arau hau aplikatuz zehapenik paratu behar baldin bada, horien ordainketari erantzuteko ere izanen da.

Fidantzaren zenbatekoa izanen da emakidaren denbora guztiarengatik likidatutako tasaren erditik osora bitartekoa.

12. artikulua. Ematen den lizentziaren epea amaitzen denean, Udalak nahi bezainbat egiaztapen egiten ahalko du, ordenantza honetan eta emakidadunen lizentzietan ezarritako betebehar eta baldintza guztiak betetzen ote diren ikusteko.

Emakidadunek arau honetan ezarritako betebeharrak eta lizentziaren baldintzak betetzen dituztela, kalte-galerarik ez dagoela eta zehapenak jartzeko arrazoirik ez dagoela ikusi ondoren, Udalak fidantza itzuliko du, baldin eta lehendik hura eratzeko eskatu bazen.

Kontrara gertatuz gero, bidezko diren erantzukizunak galdatuko ditu. Horrelakoetan, fidantza izanen da ordaintzeko ordenantza honetan eta lizentziaren baldintzetan ezarritako betebeharrak ez betetzetik, eragindako kalte-galeretatik eta bidezko diren zehapenetatik etor daitezkeen diru erantzukizunak.

II. KAPITULUA

Erantzukizunak, arau-hausteak eta zehapenak.

13. artikulua. Kamioien udal aparkalekua erabiltzeko emakidadunek eta/edo lizentziaren titularrek erantzun beharko dute, iruzurra edo utzikeria direla medio bertan eragiten dituzten kalte eta galerengatik.

14. artikulua. Aparkalekua erabiltzeko lizentziaren titularrak bat baino gehiago badira, denek elkarrekin eta solidarioki erantzun beharko dute, ordainduz prezio publikoak, aparkalekuan eta instalazioetan eragindako kalte eta galerak eta ezartzen diren zehapenak, halakorik gertatuz gero.

15. artikulua. Arau-haustetzat hartuko da kamioien aparkaleku izatea ez den bertzelako edozein jarduera, eta bereziki ingurunea hondatu eta ingurumena kaltetzen dutenak. Arau-hauste larritzat hartuko dira, bertzeak bertze, aparkalekua zikintzen duen edozein gai bertan utzi edo lagatzea eta edozein jarduera mekanikoa egitea.

16. artikulua. Aipatu arau-hausteak eginez gero, honako zehapen hauek ezarriko dira: Kamioien Altsasuko udal aparkalekua erabiltzeko lizentzia kentzea.

17. artikulua. Kalte-galerengatik bidezkoa gertatzen den ordaindu beharrekotik aparte ezarriko dira aitzineko artikuluetan xedatutakoaren ondoriozko zehapenak.

Aitzineko artikuluetan aipatutako erantzukizun eta zehapenak betearazpen bidearen bitartez gauzatu eta betearaziko dira.

III. KAPITULUA

Kamioien udal aparkalekua erabiltzeko prezioak

18. artikulua. Zerga-egitatea. Zergapeko egintza da pertsona fisiko edo juridikoek kamioien udal aparkalekua erabiltzeko tasaren zenbatekoa, udal lizentzia eskuratu ondotik.

19. artikulua. Subjektu pasiboa. Tasa hauen subjektu pasiboak izanen dira Udalak lizentzia eman ondoren kamioien udal aparkalekua erabiltzen duten pertsona fisiko edo juridikoak.

20. artikulua. Karga-oinarria. Karga-oinarria izanen da kamioien udal aparkalekua erabiltzen den hilabeteen kopurua.

21. artikulua. Tarifak. Tarifak arau honen eranskinean agertzen dira.

22. artikulua. Zerga-kuota. Zerga-kuota zehazteko, karga-oinarriari dagokion tarifa aplikatuko zaio.

23. artikulua. Sortzapena. Kamioien udal aparkalekua erabiltzeko lizentzia eskatzen den unean sortuko dira prezioak.

24. artikulua. Ordainarazpena zer motatakoa den kontuan hartuz, ez da inoiz kuotaren zenbatekorik itzuliko eta ez da onartuko bertze erabiltzaile batzuei eskualdatzea ordainagiriak.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honek Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean aurreikusitako baldintzak betetakoan hartuko du indarra.

ERANSKINA

Kopurua: 270,00 euro/urtea.

Aipatu prezioei dagokien BEZa gehituko zaie.

21. ORDENANTZA

SARRERA, IZEN EMATE ETA/EDO MATRIKULEN PREZIO PUBLIKOAK, UDALAK ANTOLATZEN DITUEN KULTUR, KIROL EDO GIZARTE ARLOKO PROGRAMA ETA JARDUERETAN

Oinarria

1. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 28. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren babespean ezarri da arau honetako prezio publikoa.

Arau honen xedea da Udalak antolatzen dituen kultur, kirol edo gizarte arloko zerbitzuak edo jarduerak egitea.

Zerga-egitatea

2. artikulua. Prezio publikoak galdatuko dira, Udalak urtean antolatzen dituen gizarte eta kultur ikastaro, ekitaldi edo jardueretan parte hartu edo horietara joateko eskubidea ematen duten sarrera, matrikula edo antzeko bertze edozein kontzeptu dela eta, prezio publikoak aplikatzeko bertze arau batzuetan sartuta ez daudenean.

Subjektu pasiboa

3. artikulua. Zerbitzuen edo jardueren onura jasotzen duen pertsona fisiko edo juridikoa da prezio publikoaren subjektu pasiboa.

Prezio publikoaren sortzapena
eta haren ordainketa

4. artikulua. Prezio publikoa ordaindu beharko da sarrera hartu edo izen ematea edo matrikula egitean.

5. artikulua. Ikastaroa edo jarduera antolatzeko oinarriek kasu bakoitzerako ezarritako moduan eta tokian eginen da diru-bilketa.

6. artikulua. Prezioa ordaintzera behartuta dagoenari leporatu ezin zaizkion arrazoiak direla eta, ikastaroa edo jarduera egiten ez bada, dagokion zenbatekoa itzuliko zaio. Bertze edozein arrazoirengatik zenbatekoa itzultzen bada, kasuan kasuko urtearen udal jarduerei buruzko araudian jasoko da.

Tarifak

7. artikulua. Aplikatu beharreko tarifak ordenantza honen eranskinean agertzen dira, edo egin behar diren jardueren ezaugarri bereziei jarraikiz kasuan-kasuan ezarriko dira.

Hobariak

8. artikulua. Prezioak per capita errentaren arabera ezartzen dira. Honela kalkulatzen da “per capita errenta”: familia unitatearen diru-sarrerak (507+8810+8808+-706+-765 laukia) errenta aitorpenean, zati familia unitatea osatzen duten pertsona kopurua. Eskuratutako diru-sarreretan 4 tarte ezarri dira.

T1 (1. tartea)

< = 4.000, %40ko deskontua

T2 (2. tartea)

< 7.500, %20ko deskontua

T3 (3. tartea)

7.500 -15.000, deskonturik gabe

T4 (4. tartea)

> 15.000, %25eko igoera

Hobarietarako aukera izateko, norberaren edo familiaren azken errenta aitorpenaren fotokopia aurkeztu behar da, eta, adingabeen kasuan, aitaren eta amaren edo legezko tutorearen errenta aitorpenaren fotokopia. Edonola ere, fotokopia bakar bat aurkeztuko da familia edo pertsona bakoitzeko, eragina izanen duena zergaldi osoan hobariari lotutako jarduera guztietarako.

Dokumentazioa aurkezten ez bada, 4. tartean (T4) ezarritako zenbatekoa ordaindu beharko da.

9. artikulua. Altsasun gutxienez 6 hilabetez erroldatutakoek egindako matrikulei edo inskripzioei baino ez zaizkie aplikatuko hobari horiek.

10. artikulua. Salbuespenak.

Altsasun gutxienez 6 hilabetez erroldatuta egon eta, Udalari berariaz eskatu ondoren, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuek horretarako emandako txosten baten bidez diru premia larria dutela frogatzen dutenak egonen dira salbuetsirik ordenantza honetan ezarritako tarifak ordaintzetik.

I. epigrafea.–Kulturaren udal zerbitzuaren kultura jardueren, ikuskizunen, kontzertuen, antzerkiaren eta zinemaren sarrerak.

Iortia kultura etxearen programaren barrenean dauden ikuskizunek eta zinemak bat eginen dute ondoko prezio publikoekin, baldin eta haien sustatzailea Altsasuko Udala bada. Hau da, horietatik kanpo gelditzen dira kultur etxeko ikuskizunak baldin eta kanpoko sustatzaile bat badute, horrek, Udalaren lokalak erabiltzeko prezio publikoak arautzen dituen 19. ordenantzarekin bat, kultur zentroko auditorioa edo hitzaldi aretoa alokatzen duenean. Kasu horietan, sustatzaileak eta Udalak hitzartuko dute sarreraren prezioa, eta ondotik zehazten diren prezioez bertzelakoak izan daitezke. Era berean, kultura sustatzeko Estatuko edo autonomia erkidegoko programen babesarekin eskaintzen diren ikuskizunek ere izan ditzakete bertzelako prezio publikoak, aldez aitzinetik Udalarekin hitzarmena egiten bada.

1. Iortia kultur etxeko zinema

1.1. Tarifa orokorrak.

ZINEMA ARETOA

AITZINATUA

TXARTELDEGIA

Familiarendako zinema

3,00 euro

3,50 euro

Gaurkotasuneko zinema-foruma

4,50 euro

5,00 euro

Ikusleen eguna (komertziala)

3,00 euro

3,00 euro

1.2. Tarifa bereziak.

1. Langabetuek eta/edo ikasleek %20 hobaria izanen dute zinema sarreretan.

2. Abonamenduak.

2.1. Abonuak zinemarako:

a) Zinemako abonamendua, 8 film30 euro (2 hilabetez, gehienez ere 2 txartel saioko).

b) Zinemako abonamendua, 5 film20 euro (hilabetez, gehienez ere 2 txartel saioko).

c) Zinemako abonamendua, 3 film12 euro (hilabetez, ezin bertze inori pasatu).

1.3. Zinema sarrerak erostea:

–Erosteko tokia: kultur etxeko txarteldegia eta online (www.iortiakultura.com).

–Erabilera mugatua, 2 txartel saioko.

–Zinemako abonamenduek iraungipen data dute, abonamendu bakoitzean zehaztua (Sarreren dirua ez da itzuliko ez badira erabiltzen eguna pasa ondoren).

–Iruzurrez erabiltzeak txartela berehala kentzea ekarriko du.

Sarrerak ezin dira itzuli.

2. Zuzeneko ikuskizunak.

2.1. Tarifa orokorrak.

ZUZENEKO IKUSKIZUNAK

Familiak

3,00-5,00 euro

3,5-5,50 euro

Gazte helduena (ikuskizun profesionala)

6,00 euro

8,00 euro

Ikuskizun amateurra

3,00 euro

4,00 euro

Musika eskolako kontzertuak, udal eskolen erakusketak

1,00 euro

1,00 euro

2.2. Tarifa bereziak.

Tarifa bereziak ezartzen dira abonamenduen bidez:

2.2.1. Gazte/helduentzako antzerki abonamenduak. Hiruhilekoko antzerki abonamenduek gutxienez ere hiru ikuskizun + zinema sarrera bat edukiko dituzte, eta gutxienez aplikatu beharreko deskontua gaurkotasun/forum zinema sarrera bat adinakoa izanen da.

2.2.2. Familiarendako abonamendua: Familiarendako ikuskizun/zinemaren abonamenduak hilabete batekoak izanen dira, eta gutxienez 4 ikuskizun/film edukiko dituzte. Gutxienez aplikatu beharreko deskontua familiarendako zinema sarrera bat adinakoa izanen da.

Zuzeneko ikuskizunen sarrerak erostea:

–Erosteko tokia: Iortia kultur etxeko txarteldegia eta online (iortiakultura.com), errekargurik gabe salmenta prezioan.

–Abonamenduak erosi behar dira horretarako hiru hilabetean behin ezarritako epeetan, zein agendan eta online bitartekoetan argitaratzen baitira.

–Iruzurrez erabiltzeak abonamendua berehala kentzea ekarriko du.

–Sarrerak ezin dira itzuli.

3. Bertze kultur jarduera batzuk.

Iortia kultur etxeak sarrera ordaintzea ekartzen ez duten jarduerak eskaintzen ditu, eta horiek aldian behingoak izan daitezke:

–Ipuinen unea.

–Erakusketak.

–Noizean behingo lantegiak.

II. epigrafea.–Gazteriaren arloko jarduerak.

Gu Geu Gazte programa (dibertsitate funtzionala duten gazteak, 12-30 urte).

Programa hiru epetan garatzen da;

–Udaberria eta negua: ikastetxeen oporren arabera.

–Uztaila: hilabete osoa.

Egunak: Astelehenetik ostiralera (jaiegunak ez direnetan).

Ordutegia: 17:00-20:00.

Proposamena: aitzineko urteko prezioak mantentzea.

1. Udaberria.

T1, %40ko DESKONTUA

T2, %20ko DESKONTUA

T3, DESKONTURIK GABE

T4, %25eko
IGOERA

Kuota euroak

8,10

11,20

13,20

17,30

2. Udakoa: Uztaila.

T1, %40ko DESKONTUA

T2, %20ko DESKONTUA

T3, DESKONTURIK GABE

T4, %25eko
IGOERA

Kuota euroak

29,40

39,60

48,70

60,90

3. Negua.

T1, %40ko DESKONTUA

T2, %20ko DESKONTUA

T3, DESKONTURIK GABE

T4, %25eko
IGOERA

Kuota euroak

20,30

27,40

33,50

42,60

Udagazte programa (hiri kanpaldia), 12-17 urte.

–Programa mota: aisialdia eta denbora librea.

–Egunak: uztailaren bigarren eta hirugarren asteak, hau da, 2018ko uztailaren 9tik 20ra.

–Ordutegia: 10:00-13:00.

T1, %40ko DESKONTUA

T2, %20ko DESKONTUA

T3, DESKONTURIK GABE

T4, %25eko
IGOERA

Kuota euroak

12,20

16,20

20,30

25,40

III. epigrafea.–Ludotekako jarduerak.

Kuotak kalkulatzeko, orain arte egin diren programen prezio orduaren batez bertzekoa hartu da oinarritzat, 0,65 euro ordua.

–Aisiz Blai programa (3-12 urte).

Programa bost epetan garatzen da;

–Udaberria eta negua: ikastetxeen oporren arabera.

–Ekaina: azken astea.

–Uztaila eta abuztua (hilabete osoa, hamabostaldiko inskripzioa).

1. 2018ko udaberria.

KUOTA EUROAK

T1, %40ko DESKONTUA

T2, %20ko DESKONTUA

T3, DESKONTURIK GABE

T4, %25eko
IGOERA

1. aukera

8,00

10,60

13,20

16,50

2. aukera

4,00

5,30

6,60

8,30

2. 2018ko ekaina.

KUOTA EUROAK

T1, %40ko DESKONTUA

T2, %20ko DESKONTUA

T3, DESKONTURIK GABE

T4, %25eko
IGOERA

1. aukera

14,00

18,70

23,40

29,20

2. aukera

7,00

9,30

11,70

14,40

3. 2018ko uztaila.

KUOTA EUROAK

T1, %40ko DESKONTUA

T2, %20ko DESKONTUA

T3, DESKONTURIK GABE

T4, %25eko IGOERA

2017ko uztailaren 3-14

12,20

16,20

20,30

25,40

2017ko uztailaren 17-28

12,20

16,20

20,30

25,40

4. 2018ko abuztua (hamabostaldi bakoitza).

KUOTA EUROAK

T1, %40ko DESKONTUA

T2, %20ko DESKONTUA

T3, DESKONTURIK GABE

T4, %25eko IGOERA

2017ko abuztuaren 1-15

12,20

16,20

20,30

25,40

2017ko abuztuaren 16-30

12,20

16,20

20,30

25,40

4. 2018ko negua.

KUOTA EUROAK

T1, %40ko DESKONTUA

T2, %20ko DESKONTUA

T3, DESKONTURIK GABE

T4, %25eko IGOERA

1. aukera

15,80

21,10

26,40

33,00

2. aukera

7,90

10,60

13,20

16,50

22. ORDENANTZA

ALTSASUKO MENDIKO PISTEN ETA BIDEEN ERABILERA ARAUTZEN DUEN ORDENANTZA

Tarifen eranskina

1. epigrafea.–Ibilgailuen joan-etorria, jostetarako, turismorako edo ehiza aprobetxamenduetarako.

1.1. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribatutako ibilgailuak, Altsasun erroldatutako titular batenak direnak: 10,20 euro/urtea.

1.2. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribatutako ibilgailuak, Altsasun erroldaturik ez dagoen titular batenak direnak: 20,30 euro/urtea.

1.3. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribatu gabeko ibilgailuak, Altsasun erroldatutako titular batenak direnak: 20,30 euro/urtea.

1.4. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribatu gabeko ibilgailuak, Altsasun erroldaturik ez dagoen titular batenak direnak: 50,80 euro/urtea.

2. epigrafea.–Ibilgailuen joan-etorria, nekazaritzan, abeltzaintzan, oihangintzan edo oro har jarduera ekonomiko batean aritzeko, modu iraunkorrean, traktoreak barne.

2.1. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribatutako ibilgailuak, Altsasun erroldatutako titular batenak direnak, haren jarduera ekonomikoa ere Altsasun kokatuta badago (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren Erregistroa): 10,20 euro/urtea.

2.2. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribatu gabeko ibilgailuak: 20,30 euro/urtea.

3. epigrafea.–Ibilgailu astunak.

3.1. Oihangintzako ustiapenetatik heldu den egurra garraiatzeko ibilgailu astunak, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturik egon ala ez: 30,50 euro/urtea.

3.2. Eraikuntzako material, makineria astun, ondasun eta ekipoak daramatzaten ibilgailuen joan-etorria, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturik egon ala ez: 30,50 euro/urtea.

3.3. Abeltzaintzako ustiategietara edo bertzelako jarduera ekonomiko batera produktuak garraiatzeko ibilgailu astunen joan-etorria, trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zergari buruzko udal erregistroan inskribaturik egon ala ez: 30,50 euro/urtea.

4. epigrafea.–Ibilgailu astunak, ustiapen edo jarduera ekonomikoei lotuak.

4.1. Ustiapenaren edo jardueraren titularraren arabera nekazaritza, abeltzaintza, oihangintza eta eraikuntzako ustiapen eta jardueren horniduran eta oro har haietarako garraioan erabiltzen diren ibilgailuak: 30,50 euro/urtea.

23. ORDENANTZA

ORDENANTZA, ANIMALIAK JASOTZEA, ZAINTZEA ETA ELIKATZEA ARAUTZEN DUENA

Animalia abandonatuak edo, arduradunik gabe, bide publikoan dabiltzanak, udal zerbitzuek jasotzen badituzte, titularrek bereganatzen dituztenean tasa hauek ordaindu beharko dituzte:

–Animalia jaso eta udal zakurtegian uzteagatik: 24,40 euro.

–Gorde eta elikatzeagatik: bigarren egunetik aitzinera: 6,10 euro/eguna.

Altsasuko Udaltzaingoa arduratuko da, jabeari animalia jaso duela jakinarazteaz.

Iragarkiaren kodea: L1801948