78. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

VIANA

Akats zuzenketa, zerbitzu anitzetako lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat eratzeko deialdian

Alkatetzaren martxoaren 12ko 124/2018 Dekretuaren bidez, Vianako Udaleko zerbitzu anitzetako lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat eratzeko deialdia onetsi zen.

Akatsak atzeman direnez 7.3 oinarriaren testuan, oposizioaldiko ariketen balorazioari dagokionez (guztira 60 puntu agertzen dira, guztira 70 puntu diren tokian), Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 21. artikuluak emandako eskudantziak erabiliz:

1.–Vianako Udaleko zerbitzu anitzetako lanpostuan aldi baterako kontratuarekin aritzeko izangaien zerrenda bat eratzeko deialdiaren 7.3 oinarrian atzemandako akatsa zuzentzea. Deialdia Alkatetzaren 124/2018 Dekretuaren bitartez onetsi zen eta 2018ko 61. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, martxoaren 27an, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 109. artikuluan ezarritakoari jarraituz. Hona hemen zuzenketa:

Honako hau dioen tokian:

“7.3. Oposizioko ariketak plika itxien sistema erabiliz eginen dira, horretarako aukera ematen badute, eta gehienez ere 60 puntu lortzen ahalko dira.”

Honako hau behar du:

“7.3. Oposizioko ariketak plika itxien sistema erabiliz eginen dira, horretarako aukera ematen badute, eta gehienez ere 70 puntu lortzen ahalko dira.”

2.–7.3.1 oinarria zuzentzea, honako hau argitzeko:

Honako hau dioen tokian:

“... Ariketa honen balorazioak gehienez ere 50 puntu izanen ditu eta baztergarria izanen da”.

Honako hau behar du:

“... Ariketa honen balorazioak gehienez ere 50 puntu izanen ditu eta bazterturik geldituko dira gutxienez 25 puntu eskuratzen ez dituzten izangaiak.”

3.–Zuzenketa hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea.

Vianan, 2018ko apirilaren 11n.–Alkate udalburua, Blanca Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L1804918