78. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

AZKOIEN

Deialdia, udaltzain izateko lanpostu bat, kopurua handitzen ahal dela, oposizio bidez betetzeko. Lanpostuen kopurua handitzea

Azkoiengo Udaleko alkateak, 2018ko apirilaren 17an, ebazpen hau eman zuen:

Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko irailaren 21ean hartutako Erabakiaren bitartez, Azkoiengo udaltzain izateko lanpostu bat, kopurua handitzen ahal dela, oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori, bere oinarriekin batera, 2016ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 4an.

Deialdi horretako 1.2 oinarriak ezartzen duenez, “Deialdiaren xede diren lanpostuen kopurua hautapen prozesuan handitu ahalko da, betiere izangaia oinarrizko prestakuntza-ikastaroan sartu baino lehen”.

Orobat, 7.4 oinarrian ezartzen denez, “Azkoiengo Udalak deialdiaren xedeko lanpostuen kopurua handitu ahalko du, deialdia onetsi ondoren plantilla organikoko aldaketen ondorioz sortzen diren premiengatik eta aurrekontuan diru aski bada, oinarrizko ikastaroa egin aurretik”.

Ikusirik Alkatetzaren otsailaren 7ko 97/2018 Dekretua, aipatutako deialdiari beste lanpostu bat gehitzen diona, guztira 2 lanpostu eginez.

Ikusirik Nafarroako Administrazio Auzitegiaren 345. Ebazpena, 2018ko otsailaren 8koa, zeinaren bidez baliogabetu baitzen martxoaren 28ko 123/2017 Dekretua, Azkoiengo eta Milagroko Udalen artean udaltzainak trukatzekoa, horren ondorioz Udalaren plantilla organikoko 05 03 lanpostua hutsik gelditu baita.

Ikusirik Tokiko Gobernu Batzarrak 2018ko martxoaren 12an hartutako Erabakia, Alkatetzari espedientea igortzen diona Azkoiengo Udaltzaingoaren deialdian lanpostu kopurua handitzeko ebazpena eman dezan.

Kontuan hartuz, Azkoiengo Udaltzaingoko agente izateko lanpostuaren deialdian ez dela oraindik oinarrizko prestakuntza ikastaroa egin eta, hortaz, bidezkoa dela oinarriak betez lanpostuen kopurua handitzea,

EBATZI DUT:

1. Azkoiengo Udaltzaingoko udaltzain izateko lanpostu bat, kopurua handitzen ahal dela, oposizio bidez betetzeko deialdian lanpostu kopurua handitzea, bigarren lanpostu batekin (guztira hiru lanpostu eginez) eta, hortaz, hasiera bateko lanpostuari (05 02) eta 2018ko otsailaren 7an gehitutakoari (05 05), beste bat gehitzea (05 03), Udalaren plantilla organikoari jarraituz. Deialdia Tokiko Gobernu Batzarrak 2016ko irailaren 21ean hartutako Erabakiaren bidez onetsi zen eta haren oinarriak 2016ko 213. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ziren, azaroaren 4an.

2. Erabaki hau puntuaziorik handienak lortu dituzten izangaiei jakinaraztea eta argitara ematea iragarki-taulan, Udalaren web-orrian eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, orok jakin dezan.

Azkoienen, 2018ko apirilaren 17an.–Alkatea, Juan Carlos Castillo Ezpeleta.

Iragarkiaren kodea: L1805092