78. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

JENDAURREAN JARTZEA. Oharra, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak emana, Nafarroako Ubideko Arga 2-XXII. Sektoreko (Miranda Arga eta Faltzes) lurzati berrantolamenduko ordezpen finka berrien behin betiko jabetza hartzea aditzera ematen duena.

Landa Garapenerako, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak, urriaren 2ko 223/2015 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Ubideko Arga 2-XXII. Sektoreko (Miranda Arga eta Faltzes) lurzati berrantolamenduko ordezpen finka berrien behin-behineko jabetza eman zuen. Inkestaren mende jarri zen, Nekazaritzako Azpiegiturei buruzko martxoaren 7ko 1/2002 Foru Legearen 30. artikuluari jarraikiz. Oharra 2015eko 214. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urriaren 28an.

Lurzatien berrantolamendurako erabakia irmo bihurturik, Landa Garapeneko, Nekazaritzako eta Abeltzaintzako zuzendari nagusiak, martxoaren 15eko 372/2018 Ebazpenaren bidez, xedatu du Nafarroako Ubideko Arga 2-XXII. Sektoreko (Miranda Arga eta Faltzes) interesdunei dagozkien finken behin betiko jabetza ematea eta, horrenbestez, finkak haien esku uztea, ohar hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iruñean, 2018ko martxoaren 16an.–Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuko zuzendaria, Juan Pablo Rebolé Ruiz.

Iragarkiaren kodea: F1803790