78. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

64/2018 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, 2017. urtean Nafarroako nekazariek eta abeltzainek jasotako prezioen indizeetan izan diren urtetik urterako aldaketak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen dituena.

Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuko Lurralde eta Ingurumen Jasangarritasunaren arloko Berrikuntza eta Ezagutza Zerbitzuak txostena egin du Nafarroako Aldizkari Ofizialean estatistika argitaratu beharrari buruz Nafarroako nekazariek eta abeltzainek 2017an nekazaritzako produktuen truke jasotako prezioen indizeetan izandako aldaketa portzentajeen inguruan.

Urtetik urtera izaten diren portzentaje aldaketak erabili ohi dira urte anitzeko errentamenduen prezioa eguneratzeko urtero nekazaritzako, abeltzaintzako eta oihangintzako aprobetxamenduetan.

Adierazitakoarekin bat, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren oinarrizko egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuak ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea eranskinean zehazturik ematen den informazioa, 2017an Nafarroako nekazariek eta abeltzainek nekazaritza, abeltzaintza eta oihangintzako produktuetan jasotako prezioen indizeetan izan diren portzentaje aldaketei buruzkoa (oinarri urtea: 2010).

2. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute haren kontra, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, argitara eman eta biharamunetik hilabeteko epean.

Iruñean, 2018ko martxoaren 6an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusia, Eva García Balaguer.

ERANSKINA

2017. urtean nekazariek eta abeltzainek jasotako prezioen
indizeen aldaketak. Aldaketak ehunekoetan

Oinarri urtea 2010

Zerealak

9,10

Lekadunak

-3,23

Patata

5,59

Industri laboreak

0,69

Bazka laboreak

-5,74

Frutak

-3,67

Fruitu lehorrak

-29,08

Barazkiak

8,97

Mahastizaintza eta ardogintza

16,54

NEKAZARITZAKO PRODUKTUAK, GUZTIRA

8,13

Gizentzeko behi azienda

2,62

Gizentzeko ardi azienda

4,70

Gizentzeko ahuntz azienda

2,19

Gizentzeko txerri azienda

11,94

Gizentzeko hegaztiak

12,60

Gizentzeko untxiak

12,27

Esnea

-0,28

Arrautzak

19,13

Bizirik dagoen azienda

15,43

ANIMALIEN PRODUKTUAK, GUZTIRA

8,96

Zura

-0,42

OIHANGINTZAKO PRODUKTUAK, GUZTIRA

-0,42

JASOTAKO PREZIOEN INDIZE OROKORRA

8,42

Iragarkiaren kodea: F1803277