78. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

105/2018 EBAZPENA, martxoaren 14koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 29ko 48/2011 Foru Agindua aldatzen duena. Hartan, Nafarroako Foru Komunitatean Musikako Graduko goi mailako arte ikasketetan sartu, matrikulatu eta jarraitzeko arauak eman ziren.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren I. tituluaren VI. kapituluan arte ikasketak arautzen dira, besteak beste musikako goi mailako ikasketak. 54.2 b) artikuluak ezartzen du musikako goi mailako ikasketak egiteko, beste betebehar akademiko batzuk betetzeaz gainera, beharrezkoa dela sarrera proba bat gainditzea. Proba horretan izangaiek erakutsi beharko dute behar bezalako ezaupide eta trebetasun profesionalak dituztela kasuan kasuko ikasketak probetxuz egiteko.

Urtarrilaren 23ko 21/2015 Errege Dekretuaren 12. artikuluan eta maiatzaren 14ko 631/2010 Errege Dekretuaren 5. artikuluan, araututa dago goi mailako titulua lortzeko ikasketa ofizialetan berariazko proba bat eginez sartzeko bidea, betiere izangaiak batxiler-titulua badu edo 25 urtetik gorakoak unibertsitatean sartzeko proba gainditu badu, edo musikako goi mailako arte ikasketetan sartzeko betebehar akademikoen ordezko heldutasun proba gainditu badu.

48/2011 Foru Aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean musikako graduko goi mailako ikasketetan sartu, matrikulatu eta jarraitzeko arauak eman ziren. Haren eranskinean ezarri ziren ikasketa horietara sartzeko proba espezifikoaren egitura, edukia eta bere atalen balorazio partziala. Aipatu foru aginduaren 7. artikuluak aukera ematen du eranskina aldatu edo zabaltzeko zuzendari nagusiaren ebazpenaren bidez.

Hori horrela, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22.1 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Hezkuntzako kontseilariaren martxoaren 29ko 48/2011 Foru Aginduaren eranskina aldatzea ebazpen honen eranskinean ezarritakoarekin bat. Aipatu foru aginduaren bidez, Nafarroako Foru Komunitatean musikako graduko goi mailako arte ikasketetan sartu, matrikulatu eta jarraitzeko arauak eman ziren.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau igortzea, behar diren ondorioak sor ditzan, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Antolamenduaren eta Aukera Berdintasunaren Zerbitzuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Arte Ikasketen Atalari, Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioari, “Pablo Sarasate” Musika Kontserbatorio Profesionalari eta Fernando Remacha musika eskola-kontserbatorioari.

Iruñean, 2018ko martxoaren 14an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.

ERANSKINA

A. Sartzeko proba espezifikoaren egitura eta edukia, espezialitatearen arabera

1.–Espezialitatea: interpretazioa.

Ariketa hau ikastetxeak finkatu eta aditzera emanen dituen irizpideetara egokituko da. Irizpide horietan ezarriko dira analisiaren eta lan edo azterlanen zailtasun maila, estilorik adierazgarrienak eta, hala badagokio, programa osoa edo zati bat buruz interpretatu beharra; irizpideetan, orobat, erreferentziarako lan batzuk adieraziko dira. Era berean, bakarka edo beste musika tresna batek lagundurik jo beharreko pieza kopurua zehaztuko da, musika tresna ez-polifonikoen kasuan.

1.1. Instrumentuak: Akordeoia, Harpa, Kantua, Klarinetea, Klabezina, Kontrabaxua, Fagota, Zeharkako flauta, Moko-flauta, Gitarra, Oboea, Organoa, Perkusioa, Pianoa, Saxofoia, Tronpa, Tronpeta, Tronboia, Tuba, Txistua, Biola, Biolina, Biolontxeloa.

a) Hogeita hamar minutu inguruko programa bat interpretatzea, maila horri dagokion zailtasuna duten lanez eta/edo azterlanez osatua.

b) Epaimahaiak proposatuko duen obra baten edo obra baten zatiaren analisia.

c) Bistako irakurketa.

1.2. Jazzeko musika tresnak: Baxu Elektrikoa, Bateria, Kantua, Kontrabaxua, Gitarra Elektrikoa, Pianoa, Saxofoia, Tronboia eta Tronpeta.

a) Jazzaren errepertorio estandar bat interpretatzea, izangaiak aukeratutakoa, hamar minutu inguruko iraupenarekin (bi konposizio gehienez). Izangai bakoitzak derrigorrez eraman beharko d(it)u laguntzailea edo laguntzaileak edo grabatutako oinarria (pendrive batean) aurkeztutako errepertorioak hala eskatzen duenean.

b) Epaimahaiak, argitaratutako zerrendari jarraikiz, proposatutako konposizio bat interpretatzea. Ausaz aukeratutako hiru konposiziotik bat aukeratuko du izangaiak. Grabatutako oinarriaren gainean interpretatuko du. Bateriako izangaien kasuan, grabatutako oinarriaren gainean interpretatuko dira melodia eta akonpainamendua.

c) Epaimahaiak proposatutako obra baten edo obra baten zatiaren analisi harmonikoa eta formala eta dagokion testuinguru historiko/estilistikoan kokatzea.

d) Zati baten irakurketa melodikoa, akonpainamenduko akordeena (gitarra elektrikoa eta pianoa bakarrik) eta akonpainamendua baxuarekin (kontrabaxua eta baxu elektrikoa bakarrik).

Inprobisazioa zatiaren egitura harmonikoaren gainean.

Bateriako izangaien kasuan, ariketa erritmiko baten irakurketa.

e) Epaimahaiak proposatutako egitura harmoniko baten gainean inprobisatzea, “tempo rubato” eta partiturarik gabe interpretatuz (belarriz ezagutzea). Bateriako izangaien kasuan, eduki erritmikoa duen zati baten akonpainamendua (break-ak, fill-ak, kick-ak) eta egituraren gaineko inprobisazioa.

2.–Musika tresnetakoak ez diren espezialitateak: konposizioa, musikologia eta pedagogia.

a) ataleko lanetan zailtasun ertaineko lau lan sartu beharko dira gutxienez, musika tresnaren literaturako estilo adierazgarrienetakoak, izangaiak berak aukeratuak. Kantuaren kasuan, zerrendan zortzi lan agertuko dira gutxienez. b), c) eta d) atalak egiteko, zentroek, behar bezalako denborarekin, atal bakoitzaren edukiaren eta zailtasun mailaren gaineko orientabide batzuk emanen dituzte, bakoitzaren ezaugarrien eta berezitasunaren arabera.

2.1. Konposizioa.

a) Musika tresna nagusiarekin (edo ahotsarekin, kantuaren kasuan) interpretatzea hamabost bat minutuz izangaiak aurretik aurkeztuko duen zerrenda batetik epaimahaiak aukeratuko dituen lanak.

b) Izangaiak egindako lanen aurkezpena eta ahozko defentsa.

c) Lan harmoniko-kontrapuntistiko bat egitea.

d) Bat-bateko irakurketa teklazko musika tresna harmonikoarekin.

e) Belarriz ezagutzea

2.2. Musikologia.

a) Musika tresna nagusiarekin (edo ahotsarekin, kantuaren kasuan) interpretatzea hamabost bat minutuz izangaiak aurretik aurkeztuko duen zerrenda batetik epaimahaiak aukeratuko dituen lanak.

b) Lan baten edo zati baten analisia.

c) Lan harmoniko-kontrapuntistiko bat egitea.

2.3. Pedagogia.

a) Musika tresna nagusiarekin (edo ahotsarekin, kantuaren kasuan) interpretatzea hamabost bat minutuz izangaiak aurretik aurkeztuko duen zerrenda batetik epaimahaiak aukeratuko dituen lanak.

b) Kantu proba, bakarka eta taldeka.

c) Pieza labur baten konposizio didaktikoa, epaimahaiak emanen duen melodia edo testu batean oinarrituta.

d) Bat-bateko irakurketa teklazko musika tresna harmonikoarekin.

B. Berariazko probako atal bakoitzaren balorazio partziala, espezialitatearen arabera.

Proba bakoitzaren zatia batetik hamarrera puntuatuko da, dezimalik gabe.

Kalifikazioak ehunekotan ponderatuko dira, taula honi jarraikiz:

ESPEZIALITATEAK

A

B

C

D

E

1.1 ataleko interpretazioa

65

25

10

1.2 ataleko interpretazioa

20

20

25

25

10

Konposizioa

15

20

30

20

15

Musikologia

20

45

35

Pedagogia

30

40

20

10

Berariazko probaren kalifikazioa bi dezimalekin adieraziko da. Sarrera proba gainditutzat joko da lortzen den kalifikazioa 5,00 puntukoa edo hortik gorakoa bada. Emaitzak, hala guztirakoak nola partzialak, aktetan jasoko dira eta proba egiten den ikastetxeko iragarki oholean argitaratuko ditu epaimahaiak.

Iragarkiaren kodea: F1803673