78. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.3. Foru Aginduak

34/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 7koa, Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariak emana, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 29ko 189/2015 Foru Agindua eta martxoaren 25eko 105/2013 Foru Agindua aldatzen dituena. Lehendabizikoaren bidez 270 eredua onetsi zen (“Atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena. Zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga berezia”). Bigarrenaren bidez, onetsi ziren 230 eredua (“Pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga eta ez-egoiliarren errentaren gaineko zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak; sozietateen gaineko zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa”) eta 136 eredua “Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko zerga. Zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga berezia. Autolikidazioa”.

Foru agindu honetan jasotako xedapenen helburua da Sozietateen gaineko zergari buruzko Foru Legeari egiten zaizkion aipamenak egun indarra duen araudira egokitzea. Araudi hori abenduaren 30eko 24/1996 Foru Legea indargabetu zuen abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legea da.

189/2015 Foru Agindua aldatu da, orobat, 270 eredua aurkezteko epea Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariaren urtarrilaren 18ko 4/2016 Foru Aginduaren bidez ezarritako epera egokitzeko. Foru agindu haren bidez, urteko aitorpen informatiboen zenbait eredu Nafarroako Zerga Ogasunean aurkezteko epea ezarri zen.

Bestalde, 105/2013 Foru Agindua aldatzen da, haren 3. artikuluan jaso dadin aitorpena egiteko eta sarrera egiteko epearen luzapena balio erantsiaren gaineko zerga hilabete naturalarekin bat likidatu behar duten atxikitzaileentzat 30 egun naturalekoa izanen dela 20koa izan beharrean (luzapen hori Sozietateen gaineko Zergari buruzko Erregelamenduaren 48.1 artikuluaren bidez egin da, zeina onetsi baitzen abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez).

Maiatzaren 24ko 174/1999 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergaren Erregelamenduaren 90.5 artikuluak; martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Ez-egoiliarren Errentaren gaineko zergari buruzko Legearen Testu Bateginaren 31.5 artikuluak; eta urriaren 13ko 114/2017 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Sozietateen gaineko zergaren Erregelamenduaren 48 artikuluak Ekonomia eta Ogasun Departamentuko titularrari ahalmena ematen diote, atxikitzailearen eta konturako sarrera egitera behartutakoaren betebeharren esparruan, behar diren aitorpen ereduak ezartzeko errenta mota bakoitzerako, eta aitorpena eta diru-sarrera zer modu eta tokitan egin behar diren ezartzeko.

Bestalde, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren zazpigarren xedapen gehigarrian baimena ematen zaio Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilariari foru agindu bidez arautu dezan zergadunek eta entitateek zein kasu eta baldintzatan aurkezten ahal dituzten baliabide elektroniko, informatiko eta telematikoen bitartez aitorpenak, jakinarazpenak, aitorpen-likidazioak, autolikidazioak edo tributuen arloko araudiak eskatutako beste agiri guztiak.

Horrenbestez, Tributuei buruzko abenduaren 14ko 13/2000 Foru Lege Orokorraren 6. artikuluan emandako ahalmena erabiliz,

AGINDU DUT:

Lehenbiziko artikulua.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren ekainaren 29ko 189/2015 Foru Agindua aldatzea. Haren bidez 270 eredua onetsi zen (“Atxikipenen eta konturako sarreren urteko laburpena. Zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga berezia”).

Ondoren aipatzen diren ekainaren 29ko 189/2015 Foru Aginduaren manuek hurrengo testua izanen dute:

Bat. 2. artikulua.

“2. artikulua. 270 eredua aurkeztera behartuak.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen testu bateginaren hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriko 6. atalean, Ez-egoiliarren Errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren bosgarren xedapen gehigarriko 2. atalean eta Sozietateen gaineko zergari buruzko Foru Legearen 79.2 f) artikuluan xedatuaren arabera atxikipena eta konturako sarrerak egitera behartuta egonik, artikulu honetan aipatutako sarietako bat ordaintzen duten subjektuek aurkeztu beharko dute 270 eredua.”

Bi. 3. artikulua.

“3. artikulua. 270 eredua aurkezteko tokia eta epea.

270 eredua Nafarroako Zerga Ogasuna Erakunde Autonomoan aurkeztu beharko da urte bakoitzeko urtarrilaren 1etik otsailaren 5era, biak barne, aurreko urtean ordaindutako sariei dagokienez.”

Hiru. I. eranskina. “Atxikipenen eta konturako sarreren oinarria” izeneko eremua aldatzen da, 2. motako erregistroko 151-165 idazguneak hartzen dituena.

151-165

Zenbakizkoa

ATXIKIPENAREN EDO KONTURAKO SARRERAREN OINARRIA.

Eremu honetan, zeinurik eta koma dezimalik gabe, adieraziko da zein den atxikipenaren edo konturako sarreraren oinarriaren zenbatekoa, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriko 3. eta 6. ataletan (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsia), Ez-egoiliarren Errentaren gaineko zergari buruzko Legearen testu bateginaren bosgarren xedapen gehigarriko 2. atalean eta Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 26/2016 Foru Legearen 79.2 artikuluko f) atalean zehazten den moduan.

Zozketa batean hartzaile batek sari bat baino gehiago eskuratu baditu, eremu honetan, zeinurik eta koma dezimalik gabe, adieraziko da zein den zozketa bereko banakako hartzaile bakoitzari dagokion atxikipenaren edo konturako sarreren oinarrien batura.

Zenbatekoak eurotan adierazi beharko dira.

Eremu hau bitan banatzen da:

151-163

Atxikipenen eta konturako sarreren oinarriaren osoko zatia.

164-165

Atxikipenen eta konturako sarreren oinarriaren zati hamartarra. Edukirik ez badu, zeroz beteko da.

Bigarren artikulua.–Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren martxoaren 25eko 105/2013 Foru Agindua aldatzea. Haren bidez honako hauek onetsi ziren: 230 eredua (“Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga bereziaren atxikipenak eta konturako sarrerak; Sozietateen gaineko zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko atxikipenak eta konturako sarrerak. Autolikidazioa”) eta 136 eredua (“Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zerga eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko zerga: zenbait loteria eta apusturen sarien gaineko karga berezia. Autolikidazioa”).

Martxoaren 25eko 105/2013 Foru Aginduaren manu hauek honako testu hau izanen dute:

Bat. 2. artikulua.

“2. artikulua. 230 eredua aurkeztera behartuak.

1.–Dela Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategineko (ekainaren 2ko 4/2008 Legegintzako Foru Dekretuak onetsia) hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarriko 6. idatz-zatian ezarritakoari jarraituz, dela Ez-egoiliarren Errentaren gaineko zergari buruzko Legearen Testu Bategineko (martxoaren 5eko 5/2004 Legegintzako Errege Dekretuak onetsia) 31. artikuluari jarraituz, dela Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 26/2016 Foru Legearen 79. artikuluari jarraituz, atxikipena edo konturako sarrera egitera behartuta egonik, 230 eredua aurkeztera behartuta daude artikulu honen 2. atalean aipatu sarietako bat ordaintzen duten subjektuak.

2.–Aipatutako xedapen gehigarriaren 1.a) atalean aipatzen diren sariek egin beharko dute atxikipena eta konturako sarrera Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko zergari buruzko Foru Legearen Testu Bategineko hogeita hamazazpigarren xedapen gehigarrian ezarritako baldintza eta beharkizunekin, edo Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 30eko 26/2016 Foru Legearen 79. artikuluan ezarritakoekin, baldin jasotzaileak ohiko bizilekua edo helbide fiskala Nafarroan badu.”

Bi. 3.2. artikulua. Paragrafo berri bat gehitzen da.

“Hala ere, balio erantsiaren gaineko zergan beren likidazioaldiak hilabete naturalarekin bat egiten badu, atxikitzaileen eta konturako sarrera egitera behartutakoen aitorpena eta sarrera hileko likidazioaldiaren ondoko hileko lehenbiziko hogeita hamar egun naturaleko epean eginen dira, edo otsaileko azken egunera arte, urtarrilari dagokion aitorpen-likidazioaren kasuan. Hala ere, ekainari dagokion aitorpen-likidazioa abuztuaren 5era arte egin daiteke, uztailari dagokiona irailaren 20ra arte, eta abenduari dagokiona, urtarrilaren 31ra arte.”

Azken xedapen bakarra.–Indarra hartzea.

Foru agindu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko martxoaren 7an.–Ogasuneko eta Finantza Politikako kontseilaria, Mikel Aranburu Urtasun.

Iragarkiaren kodea: F1803279