71. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

118E/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 26koa, Osasuneko kontseilariak emana, Nafarroako Ospitaleguneko Neumologia Zerbitzuko buru den José Javier Hueto Pérez de Heredia jaunaren kargualdia luzatzen duena, merezimendu-lehiaketaren bidez esleitu baitzitzaion kargua bitarte baterako.

Martxoaren 23ko 345E/2017 Foru Aginduaren bidez, José Javier Hueto Pérez de Heredia jauna Nafarroako Ospitaleguneko Neumologia Zerbitzuko buru izendatu zen, bitarte baterako, merezimendu-lehiaketaren ondorioz. Urtebeterako izendatu zuten, baina hiruz ere egoteko aukerarekin karguaz jabetu zenetik burutza behin betiko betetzen ez den bitartean.

José Javier Hueto Pérez de Heredia jauna 2017ko martxoaren 27an jabetu zen lanpostuaz, eta ez da onetsi merezimendu-lehiaketaren deialdi publikoa. Osasun Laguntzarako Zuzendaritzak haren izendapena luzatzeko eskatu du, zerbitzuaren beharrak direla-eta Neumologia Zerbitzuko buru izaten jarrai dezan bitarte baterako.

Aurrekoa kontuan harturik, eta Osasuneko kontseilariak irailaren 14an emandako 68/2016 Foru Aginduaren 5. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, haren bidez ezarri baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun laguntzako zerbitzuburu eta atalburuen lanpostuak bitarte baterako izendapenez betetzeko prozedura, eta

Ikusirik Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak aurkeztu duen proposamena,

AGINDU DUT:

1. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako funtzionario den José Javier Hueto Pérez de Heredia jaunaren kargualdia urtebete luzatzea, eta, beraz, Nafarroako Ospitaleguneko Neumologia Zerbitzuko buru izendatzea 2018ko martxoaren 27tik aurrera, burutza hori behin betiko betetzen ez den bitartean.

2. Foru agindu hau interesdunari jakinaraztea, eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileari, Profesionalen Zuzendaritzari, Ordainsari eta Prestazioen Zerbitzuari eta Langileen Antolamendu eta Araubidearen Atalari, eta Nafarroako Ospitaleguneko Kudeatzailetzari eta Profesionalen Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko martxoaren 26an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1804322