71. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

116E/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 23koa, Osasuneko kontseilariak emana, M.ª Isabel Vidaurre Argote andrea, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko Ekonomia Aferetarako eta Barne Araubideko Bulegoko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren Testu Bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriko bigarren idatz-zatiak ezartzen du bulegoburutzak eta atalburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Halaber, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoen departamentuko titularrak izendatuko ditu ataleko eta bulegoko buruak bitarte baterako, funtzio publikoaren arloan eskudun den departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuak txostena eman duelarik eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz,

AGINDU DUT:

1. M.ª Isabel Vidaurre Argote andrea, Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioa, Osasun Zuzendaritza Nagusiko Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko Ekonomia Aferetarako eta Barne Araubideko Bulegoko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak 2018ko martxoaren 10az geroztik izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau interesdunari, Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari eta Langileriaren Gastuaren Kontrolaren eta Nominen Zerbitzuari eta Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko martxoaren 23an.–Osasuneko kontseilaria, Fernando Domínguez Cunchillos.

Iragarkiaren kodea: F1804139