71. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

Aldaketak, Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak/prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak, 2017ko urriaren 4an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea 2018rako aldaketak, Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzu eta jardueren tasak/prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskalean.

Iragarkia 2017ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean eman zen argitara, azaroaren 14an, eta ezarritako hogeita hamar egun balioduneko epean inork ez du espedientearen kontra erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkeztu.

Horiek horrela, aldaketak behin betiko onetsi dira 2018an aplikatuko diren ordenantza, tarifa eta igorpenetan, eta 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera hartuko dute indarra.

Corellan, 2018ko otsailaren 23an.–Mankomunitateko burua, Cecilio Anton Ruiz.

MONCAYOKO UR MANKOMUNITATEA

ORDENANTZA FISKALA, UR HORNIDURA, ESTOLDERIA ETA SANEAMENDUA, ARAZKETA ETA URAREN ZIKLO INTEGRALAREKIN ZERIKUSIA DUTEN GAINERAKO ZERBITZU ETA JARDUEREN TASAK/PREZIO PUBLIKOAK ARAUTZEN DITUENA

I. TITULUA

Moncayoko Ur Mankomunitatearen tasak/prezio publikoak, uraren ziklo integralarekin zerikusia dutenak

I. KAPITULUA

Oinarria

1. artikulua. Ordenantza fiskalaren titulu honetan ezartzen diren tasak/prezio publikoak Nafarroako toki entitateei aplikatu beharreko araudi fiskalak entitate horiei emandako ahalmenen babesean eta haiekin bat etorriz ezarri dira.

II. KAPITULUA

Ordainarazpenaren izaera

2. artikulua. Titulu honen xedeko tasek/prezio publikoek beheko ur hornidura eta saneamendua, eta aurrekoarekin eta uraren ziklo integralarekin ikusteko duten gainerako jarduera eta zerbitzuak ematea dute oinarri. Beraz, ezartzen diren ordainarazpenak, izaera fiskalaren ikuspegitik, tasak/prezio publikoak dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 100. artikuluan eta hurrengoetan aipatzen diren zerbitzuak eta jarduerak eman edo egiteari dagozkionak.

III. KAPITULUA

Aplikazio eremua

3. artikulua. Ordenantza hau Moncayoko Ur Mankomunitatean dauden unean uneko udalerrien mugarteetan aplikatuko da.

IV. KAPITULUA

Zerga-egitatea

4. artikulua. Zerga-egitatea da ordenantza honek araututako zerbitzuak eskura izan edo eskuratu ahal izatea, nahiz jarduerak erabili edo erabili ahal izatea. Horiek behar diren tasak/prezio publikoak sortzen dituzte eta, banan-banan, hauek dira:

a) Edateko ur-horniduraren zerbitzuaren eskuragarritasuna eta mantentze lanak (*).

b) Herriko saneamendu eta estolderia sareen eskuragarritasuna eta mantentze lanak (*).

(*) Hornidura eta saneamendu zerbitzuen eskuragarritasuna eta mantentze lanen kontzeptuen zenbatekoaren hobaria (ordenantzaren 4.a) eta 4.b) artikulua), hornidura kontratuen ordainagirietan, haien titularrak Mankomunitateko udalak badira.

c) Edateko ur-horniduraren zerbitzua erabiltzea. Tasa aldatzen ahalko da uraren erabileraren edo helburuen arabera, eta tarifa konbinatuak ezarriko dira urari erabilera desberdinak eman eta neurgailua bakarra denean.

d) Saneamendu zerbitzuaren erabilera. Tasa desberdina izaten ahal da, erabileren, xedearen eta mantentze lanen kostuaren arabera.

e) Edateko uraren hornidura eta/edo hondakin uren hustuketa behin betiko kontratatzeko beharrezkoak diren jarduketen zerbitzu tekniko eta administratiboak ematea (lotune kuota).

f) Edateko uraren hornidura eta/edo hondakin uren hustuketa sareetan hargunea izateko eskubideak. Hor sartzen da hornidura eta/edo saneamendu zerbitzuak fisikoki eskura izate hutsa.

g) Behin-behineko horniduretarako izen-emateak.

h) Ikuskapena, Mankomunitateko langileek egiten dutena, arauak zehatz-mehatz betetzen diren ala ez egiaztatzeko, ordenantzetan araututakoa hausten den kasuetan.

5. artikulua. Mankomunitateak behar diren prezioak ezarriko ditu harguneetako lanak finantzatu ahal izateko, bai edateko uraren hornidura sareetakoak, bai hondakin uren hustuketa sareetakoak; orobat, kontagailuak prezintatu, egiaztatu, ezarri eta berritzeko, lan horiek Mankomunitateak berak egiten dituenean.

V. KAPITULUA

Subjektu pasiboak

6. artikulua. 1.–Subjektu pasibotzat hartuko dira ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak ordaintzera behartuak, zergadun gisa, pertsona fisikoak edo juridikoak eta entitateak, nortasun juridikorik izan gabe ere zerga jasan dezakeen entitate ekonomiko bat edo ondare bereizia osatzen dutenak, ordenantza honen xedeko zerbitzu eta jardueren onura, erreala edo ahalezkoa, edo haien eragina jasotzen badute.

Zehazki, ordaintzera beharturiko subjektu pasiboak honako hauek dira:

a) 4. artikuluaren a), b), c), d), e) eta g) apartatuetan ezarritako tasa/ prezio publikoetarako, hornidura kontratuaren titularra.

b) 4. artikuluaren f) apartatuan zehaztutako tasarako, hargunearen eskatzailea izango da subjektu pasiboa.

c) 4. artikuluaren h) apartatuan zehaztutako tasa/prezio publikoetarako, araua hausten duten pertsona natural edo juridikoak, edateko uraren hornidura eta/edo hondakin uren hustuketarako kontratuaren titularrak.

Abonaturik ez dagoenean, ikuskatu diren lur, eraikin, establezimendu, zentro, egoitza eta gainerako higiezinen jabeak izango dira subjektu pasibo, zehapena ekarri duen jarduketaren onura jaso badute.

2.–Zerbitzua zer finka edo eraikinetan egiten den, haren jabeak izango dira zergadunaren ordezko. Zerbitzuaren onuradunak beste batzuk badira, jabeek haiexei kobratzen ahalko dizkiete kuotak.

3.–Pertsona fisiko edo juridiko batzuk halako ustiategi edo jarduera ekonomiko batean ari badira, eta horren ondorioz zorrik badute, zorra galdatzen ahalko zaie titulartasunean edo jardueran edozein kontzepturengatik haien ondorengo direnei.

Ordaintzeko borondatezko epea bukatuta, eskuratzailea eta eskualdatzailea zorraren erantzule solidarioak izango dira. Norbaitek ustiategi edo jarduera ekonomiko baten titulartasuna eskuratu nahi badu, gaurko titularrak aldez aurretik baietza emandakoan, eskubidea izango du Mankomunitateari eskatzeko kasuan kasuko jardueran edo ustiategian aritzearen ondorioz diren tributu-zorren ziurtagiri zehatza.

VI. KAPITULUA

Zerga-oinarria

7. artikulua. 4. artikuluko zerrendan aipatutako zerga-egitateetan hauek dira bakoitzaren karga oinarriak:

a) 4. artikuluaren a) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, kontagailuaren diametroaren araberakoa. Kuota horri Mankomunitatearenak diren kontagailuen alokairu-kostua gehituko zaio, eta aipatu kostua kuotaren zati bereizi ezina izango da.

b) 4. artikuluaren b) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, hornidurako kontagailuaren diametroaren eta erabilera motaren araberakoa.

c) 4. artikuluaren c) eta d) apartatuetan ezarritako zerga-egitaterako: ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez neurtuta.

d) 4. artikuluko e) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren araberakoa, edo ezarrita dagoenaren eta ezarriko denaren kuoten arteko aldea, diametroa, nahita edo teknikoki beharrezkoa delako, handitu behar bada.

e) 4. artikuluaren f) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: kuota finkoa, hornidurako diametroaren araberakoa edo diferentziala, handitu behar bada. Kuota horri koefiziente zuzentzaileak aplikatuko zaizkio, eranskinean ezarritako erabileren arabera.

f) 4. artikuluaren g) apartatuan ezarritako zerga-egitaterako: ur kopuru kontsumitua, metro kubikotan, kontagailuaren bidez edo beste bide teknikoki onargarri batzuen bitartez neurtuta.

g) 4. artikuluko h) apartatuan ezarritako jarduerei dagokienez, egindako ikuskapen kopurua.

VII. KAPITULUA

Tarifak

8. artikulua. Tributu-kuota kalkulatzeko, Moncayoko Ur Mankomunitateko Zuzendaritza Kontseiluak ekitaldi bakoitzean finkatuko du zein tarifa aplikatu tasa/prezio publikoetako zerga-oinarriei.

VIII. KAPITULUA

Tributu-kuotak

9. artikulua. Zerga-oinarriari bere tarifa aplikatzetik ateratzen den emaitza da tasa bakoitzaren tributu-kuota.

10. artikulua. Ateratzen den tributu-kuotaren gainean aplikatuko dira legeek aldi bakoitzean finkatzen dituzten zeharkako zergak, legeek ezarritako moduan eta baldintzetan.

IX. KAPITULUA

Salbuespenak

11. artikulua. Nafarroako Parlamentuan onetsitako foru legeetan espresuki aurreikusirik dauden salbuespenak baizik ez dira onartuko, eta indarrik gabe gelditzen dira Nafarroako Gobernuak, Mankomunitatean sarturik dauden toki entitateek edo beste edozein entitate edo erakunde publikok hartutako erabaki edo egindako jarduketa orotik sortzen diren guztiak.

X. KAPITULUA

Sortzapena

12. artikulua. Ordenantza honek finkatzen dituen tasak/prezio publikoak honako arau hauei jarraikiz sortuko dira:

1. 4. artikuluko a) eta b) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak hiruhileko bakoitzaren lehenbiziko egunean sorraraziko dira, sarearekin lotura egina duten erabiltzaile guztientzat.

2. 4. artikuluaren c), d) eta g) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak ur kontsumoa egiten den unean sortuko dira.

3. 4. artikuluaren e) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak edateko uraren hornidura edo/eta hondakin urak husteko kontratua sinatzen den unean sorraraziko dira.

4. 4. artikuluaren f) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak, Uraren ziklo integrala arautzen duen Erregelamenduarekin bat, edateko uraren hornidura sare orokorrari edo/eta hondakin urak hustekoari lotzeko baimena ematen den unean sortuko dira.

5. 4. artikuluaren h) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak, ordenantzaren arau-haustea eginez gero, baimendutako langileek ikuskapena edo egiaztapena egiten duten unean sortuko dira.

XI. KAPITULUA

Ordainarazpena

13. artikulua. Ordenantza honetan araututako tasak/prezio publikoak arau hauei jarraikiz ordainaraziko dira:

1. 4. artikuluko a), b), c) eta d) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak, hiru hilabetetik behin.

2. e), f) eta g) apartatuetan ezarritako tasak/prezio publikoak sortzapenaren unean ordainaraziko dira.

3. h) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionean ordainaraziko dira.

XII. KAPITULUA

Diru-bilketa

14. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 82. artikuluan eta hurrengoetan ezarritakoari jarraituz, ordenantza honetan ezarritako tasak/prezio publikoak aplikatzeagatik sortzen diren tributu-zorrak “jakinarazpen gabekotzat” hartuko dira, 4.h) artikuluan ezarritakoa salbu.

4. artikuluaren a), b), c), d) eta f) apartatuetako tasek/prezio publikoek sorrarazitako tributu-zorrak, behin ordainarazirik daudela 13. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, modu orokorrean jakinaraziko dira, behar den iragarkia edo ediktua Mankomunitateko iragarki oholean argitaratuz, eta argitalpen horretatik aurrera hogeita hamar egun balioduneko epea ezarri beharko da borondatez ordaintzeko, errekargurik gabe.

4. artikuluko e) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak sortzen diren unean berean ordaindu beharko dira.

4. artikuluko f) apartatuan ezarritako tasak/prezio publikoak hargunerako eskubidea ebatzi ondotik ordaindu beharko dira, uraren ziklo integrala arautzen duen ordenantzan ezarri bezala, hogeita hamar egun balioduneko epearen barrenean, ebazpena eman eta biharamunetik aurrera, eta 12.2 artikuluaren kasuan, hornidura kontratatzen den unean.

4. artikuluaren h) apartatuan ezarritako tasak subjektu pasiboari jakinarazten zaizkionetik hasi eta hogeita hamar egun balioduneko epean ordaindu beharko dira.

15. artikulua. Borondatezko epean ordaintzen ez diren tributu-zorrak, aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera, luzapen aldian ordaintzen ahalko dira, 6/1990 Foru Legearen 90. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Epe hori iragan eta zorrak ordaindu ez badira, premiamendu bideari ekingo zaio, Mankomunitateak haiek atzeratzeko edo zatika ordaintzeko baimenik eman ez badu.

16. artikulua. Tributu-zorren ordainketa honela egiten ahal da:

–Zorren ordainketa helbideratu duten subjektu pasiboentzat, haiek adierazitako banku edo aurrezki entitatean eta kontuan kargatuz.

–Zorren ordainketa helbideratu ez duten subjektu pasiboentzat, Mankomunitatearen Diruzaintzan, edo horretarako gaitutako banku edo aurrezki kutxen bulegoetan.

XIII. KAPITULUA

Arau-hauste eta zehapenak

17. artikulua. Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legean ezarritakoaz gain, Moncayoko Ur Mankomunitateak Ur Zerbitzuaren Erregelamenduan arau-hausteei eta zehapen araubideari buruz ezarritako xedapenak aplikatuko dira.

II. TITULUA

Saneamendu kanona

18. artikulua. Kanon honen zerga-egitatea, zerga-oinarria, subjektu pasiboak eta abar oso-osorik daude araututa Nafarroako Hondakin Uren Saneamenduari buruzko abenduaren 29ko 10/88 Foru Legean eta hori garatzen duen otsailaren 2ko 26/89 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Erregelamenduan.

19. artikulua. 10/88 Foru Legearen hirugarren xedapen iragankorraren arabera ezarritako kanonaren zenbatekoa tarifen laukian finkatu da.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Ordenantza honek indarra hartzen duenetik indarrik gabe geldituko dira, ez baliorik ez ondoriorik ez dutela, hari kontra egiten dioten xedapen, erregelamendu edo ordenantza guztiak, maila berekoak edo beheragokoak izan.

AZKEN XEDAPENA

Ordenantza honetan aurreikusten ez den orotan, ordenantza fiskal orokorrean eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatutakoa aplikatuko da.

Ordenantza honek 2018ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

ERANSKINA (2018)

Ur hornidura, estolderia eta saneamendua, arazketa eta uraren ziklo integralarekin zerikusia duten gainerako zerbitzuak eta jarduerak egiteko tasak/prezio publikoak arautzen dituen ordenantza fiskaleko tarifak (hilekoak)

1.–4.a) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

1.1. Kuota finkoak, kontagailuaren diametroaren araberakoak:

13 mm-ra bitarte: 3,87 euro hilean.

15 mm-koa: 4,84 euro hilean.

20 mm-koa: 6,42 euro hilean.

25 mm-koa: 8,26 euro hilean.

30 mm-koa: 17,23 euro hilean.

40 mm-koa: 28,76 euro hilean.

50 mm-koa: 54,92 euro hilean.

65 mm-koa: 93,66 euro hilean.

80 mm-koa: 136,51 euro hilean.

100 mm-koa: 177,57 euro hilean.

1.2. Kontagailuen alokairuko kuotak.

Kontagailuaren batez besteko prezioaren %1,25eko tarifa aplikatuko da hilean (1984ko 230. Estatuko Aldizkari Ofiziala, irailaren 25ekoa), kontagailua konpondu eta kontserbatzeko gastuak barne izanik.

1.3. Suteetarako aho zigilatuei dagozkien harguneen kuotak.

Kuota finkoak, hargunearen diametroaren araberakoak:

50 mm-ra bitarte: 10,65 euro hilean.

50 mm-tik gora: 17,75 euro hilean.

2.–4.b) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

2.1. Kuota finkoak, kontagailuaren diametroaren araberakoak:

13 mm-ra bitarte: 1,30 euro hilean.

15 mm-ra bitarte: 2,08 euro hilean.

20 mm-ra bitarte: 2,79 euro hilean.

25 mm-ra bitarte: 4,01 euro hilean.

30 mm-ra bitarte: 6,59 euro hilean.

40 mm-ra bitarte: 11,70 euro hilean.

50 mm-ra bitarte: 18,26 euro hilean.

65 mm-ra bitarte: 30,59 euro hilean.

80 mm-ra bitarte: 46,71 euro hilean.

100 mm-ra bitarte: 73,06 euro hilean.

2.2. Aisia eta atsedenerako finketako erabilerak, isurkina jasota:

3ko indize zuzentzailea aplikatuko zaie 2.1 puntukoei.

3.–4.c) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

3.1. Kuota aldakorra: hileko prezioa, kontsumituriko m³ bakoitzeko.

1. tarifa: 1 eta 6 m³ arteko kontsumoa, 0,25 euro /m³.

2. tarifa: 7 eta 30 m³ arteko kontsumoa, 0,60 euro /m³.

3. tarifa: 30 m³-tik gorako kontsumoa, 2,43 euro /m³

3.2. Industriarako eta merkataritzarako erabilera.

1. tarifa: kontsumoa, 0,78 euro/m³.

3.3. 1. tarifa: udalen ureztatzeak.

Ureztatzeko ahoa, 1,19 euro hilean.

2. tarifa: obretarako hornidura, 0,69 euro/m³.

3. tarifa: ur-ihes ezkutuen ondoriozko kontsumoa: 0,25 euro/m³ (*)

3.4. Aisia eta atsedenerako finketako erabilerak:

1. tarifa: 1 eta 6 m³ arteko kontsumoa, 0,25 euro /m³.

2. tarifa: 7 eta 30 m³ arteko kontsumoa, 2,02 euro /m³.

2. tarifa: 30 m³-tik gorako kontsumoa, 3,54 euro /m³.

4.–4.d) artikuluan aurreikusitako zerga-egitateak.

4.1. Saneamenduko kuota aldagarria: prezioa, hilabetean kontsumituriko m³ bakoitzeko.

1. tarifa: kontsumoa, 0,07 euro/m³.

4.2 Aisia eta atsedenerako finketako erabilerak, isurkina jasota, hilabetean:

3ko indize zuzentzailea aplikatuko zaie 4.1 puntukoei.

5.–4.e) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

5.1. Tarifa estandarrak, ezarri beharreko kontagailuaren diametroaren araberakoak, edo ezarrita dagoenaren araberakoak, abonatuaren egoera aldatzen bada (lotune kuota).

13 mm-ra bitarte: 41,73 euro

15 mm-koa: 71,02 euro.

20 mm-koa: 73,90 euro.

20 mm-tik gora: 118,32 euro.

6.–4.f) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

6.1. Hargunerako eskubideak hornidura sareetan: tarifa estandarra, hargunearen diametroaren araberakoa.

13 mm-ra bitarte: 41,73 euro.

15 mm-koa: 71,02 euro.

20 mm-koa: 73,90 euro.

20 mm-tik gora: 118,32 euro.

6.2. Hargunerako eskubideak suteei aurre egiteko kontsumoetan: tarifa estandarra, hargunearen diametroaren araberakoa.

50 mm-ra bitarte: 118,32 euro.

50 mm-tik gora: 236,63 euro.

6.3. Hargunerako eskubideak saneamendu sarean: tarifa estandarra, hargunearen diametroaren araberakoa.

160 mm-ra bitarte: 41,73 euro.

160 mm-tik gora: 118,32 euro.

6.4. Izena emateko eskubideak, obra horniduretarako: 114,33 euro.

7.–4.g) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

Tarifa hauen 3. artikuluan xedatutakoari jarraituko zaio:

–Izena emateko eskubideak: 55,42 euro.

–Kontsumoa, 0,70 euro/m³.

8.–4.h) artikuluan ezarritako zerga-egitateak.

Egindako ikuskapen bakoitzeko: 21,14 euro.

9.–Ezarrita dauden beste zerga-egitateak.

Eskulana: 28,57 euro/ordu.

Makineria erabiltzeagatik: 57,08 euro/ordu.

Kamioia erabiltzeagatik: 117,29 euro/ordu.

–Ura analizatzeagatik: edangarria, gutxienez ere, 113,28 euro/ordua.

10.–Ezarritako beste fidantza eta gordailuak.

Ordenantzaren 14. artikuluko 4. apartatuan xedatutakoari jarraituz jokatuko da.

11.–Saneamenduko kanona.

25/2016 Foru Legea, abenduaren 28koa. Zazpigarren artikulua. Hondakin uren isurtze-sariaren tarifak.

a) Etxeko isuriak: 0,597 euro/m³.

b) Etxekoak ez diren isuriak: 0,715 euro/m³.

c) Sareei lotu gabeko erabiltzaileak: 0,086 euro/m³.

(*) Tarifa hau aplikatuko da ur-ihes ezkutuen ondoriozko kontsumoetan eta erabilera guztietarako fakturazio aldi bakar batean. Inguruabar hauek guzti-guztiak gertatu behar dira eta behar bezala frogatuko dira:

1.–Ezkutuko ur-ihesa izan beharko du, subjektu pasiboak ez dakiela hodiak edo neurketako ekipamenduak hondatuta daudela.

2.–Egiaztatu beharko da ez dela inolako utzikeriarik izan ur-ihesa eragin duten egintzetan, ezta ur-ihesaren ondoko jarduketan ere.

Hautsi edo hondatu eta, horren ondorioz, ihesa izan duen instalazioa konponduko da 3 eguneko epean, gehienez ere, ihesa atzematen denetik hasita.

Iragarkiaren kodea: L1802792