71. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

22/2018 FORU AGINDUA, martxoaren 21ekoa, Hezkuntzako kontseilariak emana, Beatriz García El Busto andrea Hezkuntza Departamentuko Deialdien Ataleko buru izendatzen duena bitarte baterako.

Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onetsi zuen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren hirugarren xedapen gehigarriak ezartzen du Foru Komunitateko atalburutzak eta bulegoburutzak bitarte baterako bete daitezkeela, organo eskudunak egindako izendapenaren bidez; burutza horiek betetzen dituztenek nahitaez Foru Komunitateko Administrazioko funtzionarioak edo hari atxikiak izan beharko dute.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen seigarren xedapen gehigarriak xedatzen duenez, atalburuen, bulegoburuen eta ataletik beherako beste unitateetako buruen bitarte baterako izendapenak kasuan kasuko unitate organikoa atxikirik dagoen departamentuko titularrak eginen ditu, funtzio publikoaren arloan eskumena duen departamentuak aldeko txostena eman ondoren.

Horrenbestez,

AGINDU DUT:

1. Beatriz García El Busto andrea Hezkuntza Departamentuko Deialdien Ataleko buru izendatzea bitarte baterako. Izendapenak lanpostuaz jabetzen den egunetik aurrera izanen ditu ondorioak.

2. Foru agindu hau Langileriaren Plantillarako Bulegoari eta interesdunari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Foru agindu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

Iruñean, 2018ko martxoaren 21ean.–Hezkuntzako kontseilaria, María Solana Arana.

Iragarkiaren kodea: F1804138