71. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PETILLA ARAGOI

Oihan aprobetxamenduaren salmenta enkante publikoan

Petilla Aragoiko Udalak, Nafarroako Gobernuak behar bezala baimendurik (uztailaren 4ko 843/2017 Ebazpena), plegu itxien bidezko enkante publikoa eginen du oihan aprobetxamendu hau adjudikatzeko:

Lote bakarra: Petilla Aragoin kokatutako oihan lotea, larizio pinuekin eta alepo pinuekin osatua, guztira 23.320 metro kubiko zur egiten duenak.

Hasierako prezioa: 246.026,00 euro (BEZa kanpo).

Behin-behineko fidantza: hasierako prezioaren %2; hau da, 4.920,52 euro.

Proposamenen aurkezpena: proposamenak baldintza administratiboen agiriari erantsitako eredu ofizialaren arabera aurkeztuko dira, agirian, 10. oinarrian, adierazitako dokumentazioarekin batera, Petilla Aragoiko Udalaren erregistro orokorrean edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko 30/1992 Legearen 38.4 artikuluan ezarritako bideetako edozein erabiliz, 2018ko apirilaren 20a arte.

Proposamenak irekitzea: Udaleko iragarki-oholean eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian argitaratuko dira, gutxienez ere 48 ordu lehenago, proposamen ekonomikoak jendaurrean irekitzeko tokia, data eta ordua.

Baldintza teknikoak eta baldintza administratiboen agiria Udal Idazkaritzan eta Nafarroako Kontratazioaren Atarian daude.

Petilla Aragoin, 2018ko martxoaren 26an.–Alkate udalburua, Florentino Aguas Arilla.

Iragarkiaren kodea: L1804376