71. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

2018ko lan egutegia

Imozko Udalak, 2018ko martxoaren 1ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen Imozko Udalaren zerbitzuko langileen 2018ko asteguneko jaiegunen egutegia onestea, eta 2018an ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren jaiegunak zehaztea. Hona hemen:

–Urtarrilaren 1a, astelehena: Urteberri.

–Martxoaren 29a: Ostegun Santua.

–Martxoaren 30a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 2a: Pazko biharamuna.

–Maiatzaren 1a, asteartea: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a, asteazkena: Jasokundeko Andre Maria.

–Urriaren 12a, ostirala: Pilareko Andre Maria.

–Azaroaren 1a, osteguna: Santu Guztien eguna.

–Abenduaren 3a, astelehena: San Frantzisko Xabierkoa (Nafarroaren eguna).

–Abenduaren 6a, osteguna: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 25a, asteartea: Eguberri.

Orobat, baliogabeak izanen dira, 2018an epeak kontatzeari dagokionez, igande guztiak eta udal bulegoetako jaiegunak.

Imozko Udaleko lanaldiaren urteko lanordu kopurua 1.592 izanen da eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da, 8:00etatik 17:00ak arteko ordutegi malguan egitekoa.

Imozko Udaleko Erregistro Orokorra 10:00etatik 14:00ak arte egonen da irekita, jendea hartzeko.

Aurreko apartuan ezarritako lanaldiaren banaketa ez zaie aplikatuko, zerbitzuko beharrak direla-eta beste lanaldi mota bat dutenei.

Ordutegia lanorduen zenbateko osora egokitzeko, langileek 4 egun, 3 ordu eta 20 minutu izanen dituzte herriko festetarako.

Erregelamenduz ezarritako oporrak administrazio organo eskudunak emanen ditu, eta horietatik 15 egun, gutxienez, udaldian hartu beharko dira, ekaina eta iraila bitarte alegia.

Horiez gain, norberaren aferetarako 3 egun gelditzen dira, langileek aukeratzekoak, eta orduka har daitezkeenak.

Imotzen, 2018ko otsailaren 12an.–Alkatea, José Ángel Iturralde Vildarraz.

Iragarkiaren kodea: L1803009