71. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

813/2018 EBAZPENA, apirilaren 9koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, 6.1 oinarria aldatzen duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 29an emandako 231/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19an.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak martxoaren 19an emandako 636/2018 Ebazpenaren bidez, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdian. Ebazpen hori 2018ko apirilaren 13ko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Langileen Batzordearen izenean epaimahaian aritzeko izendatu zen pertsonak ez ditu betetzen eskatzen diren betebeharrak, eta, beraz, bidezkoa da epaimahaiaren hasierako osaera aldatu eta behin betikoa finkatzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. 6.1 oinarria aldatzea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdian.

2. María Pilar Rubio Sánchez andrearen ordez Elena Hernández Ruiz de Larrinaga andrea izendatzea epaimahaikide titular, Langileen Batzordearen izenean, eta Elena Hernández Ruiz de Larrinaga andrearen ordez Pablo Azpíroz Iribas jauna izendatzea ordezko epaimahaikide, Langileen Batzordearen izenean hau ere.

3. Ebazpen hau epaimahaiko kideei igortzea, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agindua ematea, eta interesdunei ohartaraztea haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, aurkaratzen den egintza jakinarazi edo Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2018ko martxoaren 9an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1804784