71. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

656/2018 EBAZPENA, martxoaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, bete gabe uzten duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 31n emandako 253/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaileen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Deialdi hori 2018ko 39. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 23koan.

Eskabideak aurkezteko epea bukatuta eta izangairik aurkeztu ez denez, bidezkoa da lehiaketa bete gabe gelditu dela deklaratzea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Bete gabe uztea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko euskara itzultzaileen lau lanpostu huts lekualdatze lehiaketa bereziaren bidez betetzeko deialdia, ez baita izangai bakar bat ere aurkeztu. A mailako lanpostuak dira, plantillan 35989, 35998, 35999 eta 36001 zenbakia dutenak, eta Euskarabidea–Euskararen Nafar Institutuari atxikiak.

2. Ebazpen hau jakinaraztea Euskarabidea-Euskararen Nafar Institutuari, epaimahaikideei eta Lehendakaritza, Justizia eta Barne Departamentuko Langileriaren Kudeaketako Zerbitzuari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko martxoaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1804255