71. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

636/2018 EBAZPENA, martxoaren 19koa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onesten duena Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdian.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak urtarrilaren 29an emandako 231/2018 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpen hori 2018ko 35. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, otsailaren 19an.

Eskabideak aurkezteko epea bukaturik eta izangai bat ere baztertu ez denez, lanpostuak betetzeko Erregelamenduaren 36. artikuluko 4. atalean eta deialdiaren 5. oinarrian xedatutakoari jarraituz, bidezkoa da izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda zuzenean onestea.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Onartu eta baztertu diren izangaien behin betiko zerrenda onestea honako honetan: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko eskolazain izateko lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketaren bidez betetzeko deialdia. Zerrenda ebazpen honen eranskinean ageri da.

2. Behar diren ondorioak izan ditzan, ebazpen hau kalifikazio epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, jakinarazi eta biharamunetik hasita, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan xedatutakoari jarraikiz.

Iruñean, 2018ko martxoaren 19an.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

ERANSKINA

Eskolazainen lekualdatze lehiaketa

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda.

–Onartuak:

AGUAS BARBA, MARIA ISABEL

APESTEGUIA MARTINEZ, FELIX

ARBONIES JIMENEZ, FRANCISCO JAVIER

ARLEGUI BEZUNARTEA, ANA JESUS

ASARTA AMESCOA, MARIA JESUS

BEORLEGI KARLOSENA, KRISTINA

BLANCO ANSORENA, ANA JOSEFA

CARDOSA LOPEZ, CARMEN

CEDAZO TELLECHEA, BEATRIZ

COMAS ZUDAIRE, CARMELO

CUTRIN PEREZ, EDUARDO MANUEL

ECHEVERRIA CAMINOS, JUAN ANTONIO

ECHEVERRIA MARTURET, MARIA ISABEL

EGUES LANDIBAR, ANA ISABEL

ELIZALDE ALFONSO, JAVIER EMILIO

GALARRETA IRIARTE, MARIA ISABEL

GURUCHARRI ARANA, FRANCISCO JAVIER

HUARTE HUERTAS, PAULINO MARIA

JAUREGI OJER, JOSU

LARRONDO CARRETERO, ANA MARIA

MARTINEZ ALEGRIA, MARIA REYES

MATA SOLA, FRANCISCO JAVIER

MUÑOZ MARIN, ROSA

ONIEVA PINO, CARMEN

OROZ BAZTAN, JORGE

ORZANCO OJER, ALFONSO CARLOS

OSCARIZ MOSO, JOSE MANUEL

OZCARIZ ARCONADA, ANA ISABEL

PETRERENA ASURMENDI, CRISTINA

RECONDO BERECOECHEA, FACUNDO

RICO MORAL, RAMONA

RODRIGUEZ PEREZ, MARIA JOSE

ROYO BRUNA, JUAN JOSE

SEGU ALONSO, FLOR MARIA

TIRADO GONZALO, MARIA LUISA

URTASUN ANZANO, EDUARDO

VALENCIA ARBONIES, MARIA LUISA

VALLEJO CARRASCOSA, JOSE ANTONIO

VALLEJO MORENO, VICTOR

VIZCAY SESMA, ANA BEATRIZ

–Baztertuak: inor ez.

Iragarkiaren kodea: F1804267