71. ALDIZKARIA - 2018ko apirilaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

226/2018 EBAZPENA, martxoaren 23koa, Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzaileak emana, María Paternain Remón andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko Prozesuak Kontrolatzeko Bulegoko burua, kargutik kentzen duena, berak eskatu baitu.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen organoetako langileen arloko eskudantziak zehazten dituen otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta Nafarroako Zerga Ogasuna erakunde autonomoaren estatutu berriak onesten dituen abuztuaren 28ko 135/2015 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez eskuratu ditudan ahalmenekin bat,

EBATZI DUT

Lehena.–María Paternain Remón andrea, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuko Prozesuak Kontrolatzeko Bulegoko burua, kargutik kentzea, berak eskatu baitu.

Bigarrena.–Ebazpen hau interesdunari, Nafarroako Zerga Ogasuneko Tributuen arloko Informazio Sistemen Zerbitzuari eta Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiari jakinaraztea.

Hirugarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko martxoaren 23an.–Nafarroako Zerga Ogasuneko zuzendari kudeatzailea, Luis Esain Equiza.

Iragarkiaren kodea: F1804102