53. ALDIZKARIA - 2018ko martxoaren 15a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

850/2018 EBAZPENA, martxoaren 6koa, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emana, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozedurak onesten dituena.

Abenduaren 20ko 116/2017 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2017ko enplegu publikoaren eskaintza onetsi zen, 2016ko ordezkatze-tasari dagokiona, administrazio errorako, Osasun Departamenturako eta unibertsitatez kanpoko irakasleen esparrurako.

Eskaintza horretan irakasleen 191 lanpostu daude, batzuk Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegokoak eta beste batzuk Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegokoak.

Martxoaren 25eko 20/2015 Foru Dekretuaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen 2013ko, 2014ko eta 2015eko enplegu publikoaren eskaintza onetsi zen.

Eskaintza horretan, besteak beste, irakasleen 20 lanpostu zeuden, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegokoak.

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren hamabigarren xedapen gehigarriak xedatzen du irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko sistema oposizio-lehiaketa izanen dela. Xedapen horren 3. apartatuari jarraikiz, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegora igotzeko aukera izanen dute funtzio publikoaren araudiaren arabera B taldean sailkatuta dauden irakasle-kidegoetako funtzionarioek. Horretarako, lanpostu batzuk erreserbatu beharko dira kidego horietan sartzeko deialdietan.

Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuak onetsi zuen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetako espezialitate berrietan sartzeko eta eskuratzeko erregelamendua, eta arautu zuen lege horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean adierazten den sarrerako araubide iragankorra. Errege dekretu hori otsailaren 23ko 84/2018 Errege Dekretuaren bidez aldatu da.

Azkenik, Irakaskuntzako funtzio publikorako sarbidea arautzen duen abenduaren 27ko 17/2017 Foru Legeari jarraikiz, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak irakasle ez-unibertsitarioen lan eskaintza publikoak garatze aldera onesten dituen deialdietan aplikatzekoa izanen da otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuan ezarritakoa. Errege dekretu horren bidez onetsi zen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetan sartzeko eta espezialitate berriak eskuratzeko Erregelamendua, eta arautu zen lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrerako araubide iragankorra. Hartara, xedatu zen ezen deialdi horietan nahitaez jasoko direla hautapen prozedura ezberdinak ezagutza arlo edo irakasle espezialitate bakoitzerako eta Nafarroako Foru Komunitateko hizkuntza ofizial bakoitzerako. Hautapen prozedura bakoitzean gutxienez ere epaimahai bat izendatuko da ezagutza arlo edo espezialitate eta hizkuntza bereki bakoitzeko, behar bezala gaitua egonen dena deialdi zehatz bakoitzerako. Epaimahai bat baino gehiago behar izanez gero, hautapen batzorde bat eratuko da, ebaluazio irizpideak koordinatu eta adostuko dituena. Espezialitatea zein hizkuntzatan emanen den edo zein hizkuntza espezialitate den, hautaproba guztiak hizkuntza horretan eginen dira. Hautapen prozedura gainditzen duten izangaiek gainditu dituzten hautaprobei dagozkien espezialitate eta hizkuntzetan aukeratu beharko dute lanpostu hutsa, eta ez du eraginik izanen lekualdatze lehiaketan.

Horrenbestez, Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen zuzendari nagusiak martxoaren 7an emandako 183/2017 Ebazpenaren bidez eskuordetutako ahalmenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Deialdia egitea Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko eta bertara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko hautapen prozeduretarako.

2. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko agintzea.

3. Ebazpen hau eta eranskinak Hezkuntza Departamentuko Idazkaritza Tekniko Nagusira, Giza Baliabideen Zerbitzuko Deialdien Atalera eta Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalera igortzea, behar diren ondorioak izan ditzaten.

NAFARROAKO FORU KOMUNITATEKO ADMINISTRAZIOAREN KUDEAKETA ESPARRUKO BIGARREN HEZKUNTZAKO IRAKASLEEN KIDEGOAN SARTZEKO ETA BERTARA IGOTZEKO ETA LANBIDE HEZIKETAKO IRAKASLE TEKNIKOEN KIDEGOAN SARTZEKO HAUTAPEN PROZEDURAK. OINARRIAK

Lehena.–Arau orokorrak.

1. Hautapen prozeduren deialdia egiten da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruan 211 lanpostu betetzeko, batzuk Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegokoak eta beste batzuk Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegokoak.

Abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileriaren Estatutuaren testu bateginaren zazpigarren xedapen gehigarriaren arabera, eskainitako lanpostuen %7 erreserbatu eginen da %33ko desgaitasuna edo handiagoa duten pertsonentzat, betiere hautapen probak gainditzen badituzte eta, dagokion unean, aipatutako desgaitasun gradua eta bete beharreko lan eta eginkizunak egin ditzaketela frogatzen badute.

Otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren 34. artikuluan xedatutakoaren arabera, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan deitutako lanpostuen %50 erreserbatuko dira, funtzio publikoaren legediko B taldean sailkatuta dauden eta deialdian eskatutako baldintzak betetzen dituzten irakasle funtzionarioak igo daitezen.

Desgaitasuna dutenentzako erreserba prozedurarako lanpostuak edo Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora igotzekoak osorik edo partzialki betetzen ez badira, dagokien kidego, espezialitate eta hizkuntzako lanpostuei gehituko zaizkie, sarrera libreko prozeduran betetzeko.

2. Deialdian ateratako lanpostuak honela banatu dira kidegoen, espezialitateen, hizkuntzaren eta prozeduraren arabera:

I.–Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa

ESPEZIALITATEAK

HIZKUNTZA

SARRERA LIBREKO PROZEDURA

DESGAITASUNA DUTENENTZAKO ERRESERBA PROZEDURA

IGOTZEKO PROZEDURA

GUZTIRA

Ekonomia

G

2

1

3

6

Gorputz Hezkuntza

G

4

4

8

E

3

3

6

Fisika eta Kimika

G

6

1

7

14

E

4

1

5

10

Geografia eta Historia

E

4

1

5

10

Informatika

G

3

1

4

8

Ingelesa

G

9

1

10

20

E

6

1

7

14

Gaztelania eta Literatura

G

6

1

7

14

E

4

1

5

10

Matematika

G

3

1

4

8

E

8

1

8

17

Hezkuntza Orientabidea

G

7

1

7

15

E

4

1

5

10

Teknologia

G

3

1

4

8

Esku-hartze Soziokomunitarioa

G

3

3

6

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan, guztira

184

II.–Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa

ESPEZIALITATEAK

HIZKUNTZA

SARRERA LIBREKO PROZEDURA

DESGAITASUNA DUTENENTZAKO ERRESERBA PROZEDURA

GUZTIRA

Instalazio Elektroteknikoak

G

3

1

4

Makinen Mekanizazioa eta Mantentze-lanak

E

3

1

4

Nekazaritzako Ekoizpeneko Eragiketa eta Ekipamenduak

G

5

1

6

Osasun eta Laguntza Prozedurak

G

4

1

5

E

2

2

Sistema eta Aplikazio Informatikoak

G

5

1

6

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan, guztira

27

Lanpostuen ezaugarriei dagokienez, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Hezkuntza Orientabidea espezialitateko lanpostuak ibiltariak izan daitezke.

3. Hautapen prozedura hauei ondokoa aplikatuko zaie:

Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoa; Europako Parlamentuaren 2004/38/EE Zuzentaraua, langileen joan-etorri askeari buruzkoa; otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretua, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta beren joan-etorri askeari buruzkoa; otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretua, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoan aipatzen diren irakasle-kidegoetan sartu, igo eta espezialitate berriak eskuratzeko erregelamendua onetsi eta lege organiko horren hamazazpigarren xedapen iragankorrean aipatzen den sarrerako araubide iragankorra arautzen duena; azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretua, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan, Lanbide Heziketan eta araubide bereziko irakaskuntzetan aritzeko prestakuntzen baldintzak zehaztu, eta Bigarren Hezkuntzako irakasle-kidegoetako espezialitateak ezartzen dituena; urriaren 6ko 1635/1995 Errege Dekretua, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko irakasleak eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegokoak Berariazko Lanbide Heziketako espezialitateetara atxikitzen dituena; uztailaren 29ko 1147/2011 Errege Dekretua, hezkuntza sistemako Lanbide Heziketaren antolamendu orokorra ezartzen duena; abenduaren 27ko 17/2017 Foru Legea, Irakaskuntzako funtzio publikorako sarbidea arautzen duena; aplikatu beharreko gainerako xedapenak; eta deialdi honetan xedatutakoa.

Bigarrena.–Izangaien betebeharrak.

Deialdi honetan parte hartzen dutenek hurrengo baldintzak bete beharko dituzte:

1. Betebehar orokorrak:

a) Espainiarra izatea edo Europar Batasuneko gainerako estatuetako batekoa, edo ondoko arauak aplikatuak dituen estaturen batekoa: langileen joan-etorri askeari buruz Europako Parlamentuak emandako 2004/38/EE Zuzentaraua eta Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta beren joan-etorri askeari buruzko otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretua.

Horien ezkontideek ere parte har dezakete, zuzenbidez bananduta ez badaude, bai eta bere ondorengoek eta ezkontidearenek ere, zuzenbidez bananduta ez badaude eta, ondorengoei dagokienez, hogeita bat urtetik beherakoak badira edo, zaharragoak izanez gero, haien bizkar bizi badira edo ezgaiak badira. Halaber, izangaiaren aurreko ahaide zuzenek eta haren ezkontidearenek parte hartzen ahalko dute, zuzenbidez bananduta ez badaude eta haren kargura bizi badira.

b) Hemezortzi urte beteak izatea eta, oro har, erretiroa hartzeko ezarritako adina ez izatea.

c) Aukeratu nahi den kidego eta espezialitateari dagozkion eginkizunekin bateraezina den eritasunik edo muga fisiko edo psikikorik ez izatea.

d) Diziplina espediente bidez Administrazio Publikoen zerbitzutik bereizia ez izana, eta eginkizun publikoak betetzeko desgaitua ez egotea.

Espainiakoa ez beste nazionalitate bat dutenek ere zigor edo auzi bidez euren estatuetako funtzio publikoetan aritzeko gabetuta ez daudela egiaztatu beharko dute.

e) Sartu nahi den kidego bereko karrerako funtzionarioa, praktiketakoa edo karrerako funtzionario ez izatea edo horrelako lanpostu baterako izendatzeko esperoan ez egotea.

2. Sarrera libreko prozeduran parte hartzeko berariazko betebeharrak:

Aurreko atalean ezarritako baldintza orokorrak izateaz gain, izangaiek berariazko betebehar hauek bete beharko dituzte:

I.–Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa:

a) Doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto titulua edo dagokion gradua izatea.

Izangaiek atzerrian lortutako titulazioak aurkezten badituzte, haien homologazioaren egiaztagiria izan beharko dute, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat, edo onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan eta azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Halaber, III. eranskinean aipatzen diren espezialitateetan parte hartzeko eskaera egin dezakete, orokorrean eskatutako titulazioa ez izan arren, espezialitateen irakaskuntzarako baliokidetzat hartutako tituluetakoren bat dutenek, eranskin horretan ageri den moduan.

b) Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluan aipatzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa edukitzea.

Oro har, betebehar hori beteko dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzetako Eskola Ofizialetako irakasleen lanbide arautuetan jarduteko gaitzen duen unibertsitateko master titulu ofiziala dutenek. Hala eta guztiz ere, aipatutako titulua izatetik salbuetsita daude 2009ko urriaren 1a baino lehen hurrengo betebeharretako baten bat lortu dutela egiaztatzen dutenak:

–Espezializazio Didaktikoaren titulu profesionala, Irakaskuntzarako Gaikuntza Agiria edo Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria izatea.

–Maisu-maistra titulua dutenak, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle diplomadunak, Lehen Hezkuntzako maisu-maistrak eta Pedagogia eta Psikopedagogiako lizentziadunak, baita baliokidea den eta prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa duen lizentziatura edo titulazioa dutenak ere.

–Behar bezalako baimena duten irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko edo pribatuetan 12 hilabetez gutxienez irakasle jardun izana Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan edo Batxilergoan, Lanbide Heziketan edo Hizkuntzetako Eskola Ofizialetan, azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

II.–Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa:

a) Unibertsitateko diplomadun tituluren bat, ingeniari teknikoarena, arkitekto teknikoarena edo dagokion gradua izatea.

Izangaiek atzerrian lortutako titulazioak aurkezten badituzte, haien homologazioaren egiaztagiria izan beharko dute, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin bat, edo onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan eta azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

Halaber, V. eranskinean aipatzen diren espezialitateetan parte hartzeko eskaera egin dezakete, orokorrean eskatutako titulazioa ez izan arren, espezialitateen irakaskuntzarako baliokidetzat hartutako tituluetakoren bat dutenek, eranskin horretan ageri den moduan.

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko Sistema eta Aplikazio Informatikoak espezialitatearen kasuan, aurrekoez gain aurkezten ahalko dira, orokorrean eskatutako titulazioa ez izan arren, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren ikastetxe publikoetan gutxienez ere bi urtez irakasle lana egin dutela frogatzen dutenak (Giza Baliabideen Zerbitzuak esperientzia hori egiaztatuko du ofizioz), betiere kasuan kasuko lanbide arlokoa den Lanbide Heziketako espezialitate batean teknikari espezialista edo goi mailako teknikari titulua badute.

b) Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluan aipatzen den prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa edukitzea.

Oro har, betebehar hori beteko dute Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzetako Eskola Ofizialetako irakasleen lanbide arautuetan jarduteko gaitzen duen unibertsitateko master titulu ofiziala dutenek. Hala eta guztiz ere, aipatutako titulua izatetik salbuetsita daude 2009ko urriaren 1a baino lehen hurrengo betebeharretako baten bat lortu dutela egiaztatzen dutenak:

–Espezializazio Didaktikoaren titulu profesionala, Irakaskuntzarako Gaikuntza Agiria edo Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria izatea.

–Maisu-maistra titulua dutenak, Oinarrizko Hezkuntza Orokorreko irakasle diplomadunak, Lehen Hezkuntzako maisu-maistrak eta Pedagogia eta Psikopedagogiako lizentziadunak, baita baliokidea den eta prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa duen lizentziatura edo titulazioa dutenak ere.

–Behar bezalako baimena duten irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko edo pribatuetan 12 hilabetez gutxienez irakasle jardun izana Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan edo Batxilergoan, Lanbide Heziketan edo Hizkuntzetako Eskola Ofizialetan, azaroaren 8ko 1834/2008 Errege Dekretuan ezarritakoarekin bat.

–Orobat, irailaren 23ko EDU/2645/2011 Aginduan ezarritakoarekin bat, prestakuntza pedagogiko eta didaktikoa aitortuko zaie unibertsitateko titulurik ez baina, Lanbide Heziketako irakaskuntzetan sartzeko, irakaskuntzarako titulu baliokidea dutenei, betiere frogatzen badute behar bezalako baimena duten irakaskuntza arautuko ikastetxe publiko edo pribatuetan, dagozkien mailetan eta irakaskuntzetan, 2014ko irailaren 1a baino lehen bi ikasturte osotan edo, bestela, 12 hilabetetan (jarraian edo ez) irakasle gisa jardun izana.

3. Desgaitasuna dutenentzako erreserba prozeduran parte hartzeko berariazko baldintzak:

Prozedura honetan parte hartzen ahalko dute, eskatzen duten kidegoan sartzeko eskatutako baldintza orokorrak eta berariazkoak betetzeaz gain, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna aitortua duten pertsonek, betiere irakasle lanerako oro har eskatzen den gaitasun funtzionala badute, eta lortu nahi den kidegorako eta espezialitaterako behar dena ere bai.

Hautapen prozesuan izangai horiek izanen dituzten baldintzak eta sarrera libreko izangaienak berberak izanen dira, deialdi honen hirugarren oinarriaren 2. atalaren D) letran aipatzen diren egokitzapenak galarazi gabe.

Prozedura honetan parte hartzen duten izangaiek ezin izanen dute sarrera libreko prozeduran parte hartu kidego, espezialitate eta hizkuntza berean.

4. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora igotzeko prozeduran parte hartzeko berariazko betebeharrak:

Hautapen prozedura honetarako erreserbatu da Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan deitutako lanpostuen %50, eta bertan parte hartzen ahalko dute funtzio publikoari buruzko legeriaren arabera “B” taldean dauden irakasle-kidegoetako funtzionarioek, baldin eta kidego horietan sartzeko eskatutako titulazioa izateaz eta oinarri honen 1. atalean aipatutako baldintza orokorrak betetzeaz gain, eskabideak aurkezteko epea bukatzen denean, jatorrizko kidegoan gutxienez sei urte eman badituzte karrerako funtzionario gisa.

Igotzeko prozeduran parte hartzen duten izangaiek ezin izanen dira sarrera libreko prozeduran lehiatu kidego, espezialitate eta hizkuntza berean.

5. Euskaraz eman beharreko lanpostuetan sartzeko berariazko betebeharrak:

1. eta 2. ataletan eta, hala denean, 3.ean ezarritako baldintza orokor eta berariazkoez gainera, izangaiek titulu hauetako bat izan beharko dute.

Euskal Filologiako lizentziadun titulua, EGA titulua (Euskararen Gaitasun Agiria), Euskaltzaindiaren Gaitasun Agiria, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Euskararen Gaitasun Agiria edo baliokidetzat jotzen den titulu bat.

6. Nazionalitate espainiarra ez duten izangaientzako berariazko betebeharrak:

Hautapen prozeduretan onartuak izateko, nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek gaztelaniaz behar bezala badakitela egiaztatu beharko dute, hurrengo baliabide hauetako baten bidez:

–Gaztelaniaren Goi Mailako Diploma izatea, zeina Gaztelania Atzerriko Hizkuntza gisako Goi Mailako Diplomaren baliokidea baita (urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuak ezarritakoa), edo Hizkuntza Eskola Ofizialek atzerritarrendako ematen duten Gaztelaniaren Gaitasun Agiriarena edo Filologia Hispaniko edo Erromanikoaren tituluarena.

–Gaztelaniaz badakitela frogatzeko egin beharreko proba gainditzea. Proba horretan idazlan bat egin beharko da gaztelaniaz, gutxienez berrehun hitzekoa, eta elkarrizketa bat epaimahaikoekin. Proba gainditzen ez dutenak eta proba egitera aurkezten ez direnak hautapen prozeduratik baztertuko dira, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Era berean, ez dute gaztelaniaren ezagutza egiaztatu beharko hizkuntza ofiziala gaztelania duen herrialde bateko nazionalitatea duten izangaiek, Espainian unibertsitateko titulazio bat erdietsi dutenek eta Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan Gaztelania eta Literaturako espezialitatearen bidez sartu nahi duten izangaiek.

7. Oinarri honetan aipatutako betebehar guztiak eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunean bete beharko dira eta karrerako funtzionario gisa lanpostuaren jabetza hartu arte betetzen jarraitu.

Hirugarrena.–Parte hartzeko eskabidea eta aurkeztu beharreko agiriak.

1. Hautapen prozeduretan parte hartu nahi dutenek eskabide baten bidez eskatu beharko dute; eskabidearen eredua interesdunen eskura izanen da Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuko Argibide Bulegoan.

Orobat, parte hartzeko eskabidea eta ordainketa-gutuna Hezkuntza Departamentuaren web-orrian (www.educacion.navarra.es) eta Nafarroako Gobernuarenean (www.navarra.es) ere egonen dira.

Parte hartzeko eskabidean izangaiek zehaztu beharko dute zein kidego, espezialitate eta hizkuntzatan parte hartu nahi duten, deialdi honetako 1. oinarrian agertzen direnen artean aukeratuz, eta horrez gain, zehaztu beharko dute zer prozeduraren bidez parte hartzen duten kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako, ondoko hauen artean:

Zein prozeduratan aurkezten den:

  • Sarrera libreko prozedura.
  • Desgaitasuna dutenentzako erreserba prozedura.
  • Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora igotzeko prozedura.

Era berean, Hezkuntza Departamentuaren web-orrian (www.educacion.navarra.es) eta Nafarroako Gobernuaren web-orrian (www.navarra.es) fitxa bat egonen da izangaien eskura, deialdian onartzeko nahitaezkoak diren agiriak zein merezimenduen frogagiriak zenbakiekin eta modu ordenatuan aurkezteko. Hori guztia eginen da izangaiari agiriak aurkeztea sinplifikatzeko eta organo arduradunei betebeharren egiaztapena eta merezimenduen balorazioa errazteko asmoz.

2. Izangaiek parte-hartze eskabide bakar bat aurkeztuko dute, ondoko agiri hauekin batera:

A) Nazionalitate espainiarreko izangaiak:

1) Nortasun agiri nazionalaren edo nortasun agiri baliokidearen fotokopia, DIN-A4 formatuan.

2) Erantzukizunpeko adierazpena, inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik diziplina espediente bidez berezia ez dagoela edo eginkizun publikoetarako desgaitua ez dagoela adierazten duena. Adierazpen hori egiteko eredua Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren web-orrian dago: www.educacion.navarra.es.

3) Parte hartzen duen kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko ordainketa gutun bat, laugarren oinarriaren 2. atalean ezarritakoaren arabera.

4) Doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto tituluaren fotokopia edo, hala behar denean, unibertsitateko diplomadun, ingeniari tekniko, arkitekto tekniko edo irakaslanerako baliokidetzat jo daitekeen tituluarena, edo titulua emateko eskubideak ordaindu dituela frogatzen duen ziurtagiria.

Titulua atzerrian lortu bada, horren fotokopia eta homologazioaren egiaztagiria aurkeztu beharko dira, otsailaren 20ko 285/2004 Errege Dekretuan eta azaroaren 3ko 3686/2004 ECI Aginduan ezarritakoarekin bat, edo, onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan eta azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

5) Euskaraz eman beharreko lanpostuetan sartu nahi bada, honako titulu hauetako baten fotokopia aurkeztu beharko da: Euskal Filologiako lizentziadun titulua, EGA titulua (Euskararen Gaitasun Agiria), Euskaltzaindiaren Gaitasun Agiria, Hizkuntza Eskola Ofizial batek emandako Euskararen Gaitasun Agiria edo baliokidetzat jotzen den titulu bat.

6) Merezimenduen frogagiriak, I. eranskinean agertzen den baremoan ezarritakoaren arabera.

Merezimenduen baremoaren I. atala (irakasle lanetan emandako zerbitzuak) baloratzeko, zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenturako egin badira, Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkeztuko du zerbitzuen orria, izangai bakoitzaren espediente pertsonalean dagoen dokumentazioari jarraikiz, parte hartzeko eskabidean berariaz eskatu behar izan gabe. Aitzitik, beste hezkuntza administrazio edo zentro batean egindako zerbitzuak egiaztatzeko, kasuan kasuko zerbitzuen ziurtagiriak aurkeztu beharko dira, merezimenduen baremoan ezarritakoarekin bat.

B) Beste nazionalitate bateko izangaiak:

Atal honen A) letrako 3. puntutik 7.era ezarritako agiriez gain, honako hauek:

1) Espainiako nazionalitatea ez badute ere, deialdi honetako bigarren oinarriaren 1.a) ataleko lehenengo paragrafoan adierazitako betebeharrak betetzen dituzten izangaiek nortasun agiri nazionalaren edo pasaportearen fotokopia aurkeztu beharko dute, DIN-A4 formatuan.

Aurreko horien ahaideek ondoko agirien fotokopia aurkeztu beharko dute: pasaportearena, bisatuarena eta, kasuaren arabera, behar den txartela eskatu izanaren gordekinarena, edo bisatuaren salbuespena eskatu izanaren gordekinarena eta dagokion txartelarena. Agiri horiek eskatu ezean, agintaritza eskudunek ahaidetasun lotura egiaztatzeko emandako agiriak aurkeztu beharko dituzte, baita, zein espainiarrekin edo Europar Batasuneko zein herritarrekin duten ahaidetasun lotura, horren zinpeko aitorpena edo hitzematea ere, non adieraziko duen bere ezkontidearengandik zuzenbidez bananduta ez dagoela eta, kasuaren arabera, izangaia bere bizkar bizi dela edo bere kargura dagoela. Bestela, izangaiaren egoera frogatzeko beste agiri batzuk aurkeztu beharko dituzte, Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoari buruzko Akordioari lotutako beste estatu batzuetako herritarrak Espainian sartu eta bizitzeari eta horien joan-etorri askeari buruzko otsailaren 16ko 240/2007 Errege Dekretuaren arabera.

Deialdian parte hartzeko eskabidean, nazionalitate espainiarra ez duten izangaiek “Nortasun Agiri Nazionalari” dagokion laukian adierazi beharko dute beren estatuko Nortasun Txartelari dagokion zenbakia edo pasaportearena. Halaber, zein nazionalitate duten adierazi beharko dute eta gaztelaniaren ezagutza frogatzeko azterketa egitetik salbuetsiak dauden ala ez.

2) Erantzukizunpeko adierazpena, izangaiak bere Estatuko funtzio publikoan sartzeko diziplina zehapenik edo zigor penalik ez duela adierazten duena. Adierazpen hori egiteko eredua Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren web-orrian dago: www.educacion.navarra.es.

3) Gaztelaniaz behar beste badakitela frogatzeko, Gaztelaniaren Goi Mailako Diplomaren fotokopia aurkeztu beharko dute, zeina Gaztelania Atzerriko Hizkuntza gisako Goi Mailako Diplomaren baliokidea baita (urriaren 31ko 1137/2002 Errege Dekretuak ezarritakoa), Gaztelaniazko C1 mailako diplomarena, Hizkuntza Eskola Ofizialek atzerritarrendako ematen duten Gaztelaniaren Gaitasun Agiriarena, Filologia Hispaniko edo Erromanikoan lizentziadun tituluarena edo Espainian lortutako beste titulu batena, edo titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

C) Desgaitasuna dutenentzako erreserba prozedurako izangaiak:

Atal honen A) letran eta, hala denean, B) letran ezarritako agiriez gain, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek hurrengo agirietako baten bat aurkeztu beharko dute:

–Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziako Mendekotasuna Baloratzeko eta Orientatzeko Taldeek emandako ziurtagiria, edo bestelako txosten loteslea, talde multiprofesional eskudun batek emandakoa, %33ko edo hortik gorako desgaitasuna egiaztatzen duena.

–Adinekoen eta Gizarte Zerbitzuen Institutuak (IMSERSO) edo autonomia erkidegoko organo eskudunak emandako ebazpena edo ziurtagiria.

–Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalaren ebazpena (GSIN), ezintasun iraunkor osoagatik, ezintasun iraunkor absolutuagatik edo baliaezintasun handiagatik pentsioduna dela adierazten duena.

–Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren edo Defentsa Ministerioaren ebazpena, lanerako ezintasun iraunkorragatik edo lanerako desgaitasunagatik erretiro pentsioa aitortzen duena.

Desgaitasunari buruzko ziurtagiria edo egiaztapen txostena aurkezten ez bada, izangaia ez da onartuko desgaitasuna dutenentzako erreserba prozeduran, baina bai sarrera libreko prozeduran, baldin eta horretarako betebeharrak betetzen baditu.

Erreserba prozedura hautatzeko, parte hartzeko eskabidean adierazi beharko da, eta desgaitasuna egiaztatzen duen agiria erantsi beharko zaio. Geroago desgaitasun bat aitortzeak, atzeraeragineko ondorioak izanik ere, ez du ekarriko erreserba prozeduran onartzea.

D) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak:

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiek, zein prozeduratan parte hartzen duten gorabehera, parte hartzeko eskabidean adierazi beharko dute zein desgaitasun maila duten eta hori egiaztatzen duen ziurtagiria aurkeztu beharko dute, organo eskudunak luzatua (atal honen C) letran xedatutakoaren arabera), hori guztia ariketak egiteko denbora eta baliabideetan behar dituzten egokitzapenak eskatu ahal izateko eta, orobat, lanpostu hutsak hautatzeko orduan lehentasuna izan dezaten, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren zazpigarren xedapen gehigarrian adierazi den bezala.

Ariketak egiteko denboran eta baliabideetan behar dituzten egokitzapenei dagokienez, izangaiek aparteko orri batean adierazi beharko dute zein egokitzapen eskatzen dituzten.

%33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangai horiek Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara bidaliko dira, probak egiteko denboran eta baliabideetan behar dituzten egokitzapen eta doikuntzak zehazteko, desgaitasuna dutenek baldintza berdinetan parte har dezaten ziurtatzeko, probaren mamia aldatu gabe, betiere.

E) Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora igotzeko prozedurako izangaiak:

1) Nortasun agiri nazionalaren edo nortasun agiri baliokidearen fotokopia, DIN-A4 formatuan.

2) Zinpeko aitorpena edo hitzematea inongo Administrazio Publikoren zerbitzutik diziplina espediente bidez berezia ez dagoela edo eginkizun publikoetarako desgaitua ez dagoela. Adierazpen hori egiteko eredua Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren web-orrian dago: www.educacion.navarra.es.

3) Parte hartzen duen kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko ordainketa gutun bat, laugarren oinarriaren 2. atalean ezarritakoaren arabera.

4) Doktore, lizentziadun, ingeniari edo arkitekto tituluaren edo irakaskuntzarako baliokidea den tituluaren fotokopia, edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren frogagiriarena.

Titulua atzerrian lortu bada, horren fotokopia eta homologazioaren egiaztagiria aurkeztu beharko dira, otsailaren 20ko 285/2004 Errege Dekretuan eta azaroaren 3ko 3686/2004 ECI Aginduan ezarritakoarekin bat, edo, onarpenaren egiaztagiria, 2005/36/EE Zuzentarauan eta azaroaren 8ko 1837/2008 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera.

5) Hezkuntza administrazio eskudunak emandako zerbitzuen ziurtagiria, izangaiaren kidegoa, arloa edo espezialitatea, erregistro pertsonaleko zenbakia eta, hala denean, jatorrizko kidegoan sartzeko eguna adierazten dituena.

Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko funtzionarioak badira, ez da beharrezkoa izanen zerbitzuen ziurtagiria aurkeztea.

6) Merezimenduen frogagiriak, II. eranskinean agertzen den baremoan ezarritakoaren arabera.

Egindako lanaren inguruko merezimenduen baremoko I. atala baloratzeari begira, Giza Baliabideen Zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko funtzionarioen zerbitzuen ziurtagiria aurkeztuko du, izangaien espediente pertsonalean dauden datuei jarraikiz.

3. Ez da beharrezkoa izanen betebeharrak edo merezimenduak justifikatzeko izangaiek aurkezten dituzten agiriak jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak izatea; izan ere, eskabideak aurkezteko epean agiri horien fotokopia hutsak aurkezten ahalko dira, argitalpenak izan ezean, merezimenduen baremoetan xedatutakoaren arabera.

Hautatutako izangaiei eskatuko zaie betebeharren eta, hala denean, parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu dituzten merezimenduen jatorrizko frogagiriak edo horien fotokopia konpultsatuak aurkezteko edo, bestela, haien egiazkotasuna frogatzen dutenak, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez horretarako zehaztutako moduan eta epean. Ebazpen hori jendaurrean jarriko da Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta haren web-orrian: www.educacion.navarra.es. Errekerimendua 2018-2019 ikasturtean eginen da.

Aipatutako agiriak aztertuta ondorioztatzen bada izangaietako baten batek ez dituela betetzen eskatzen diren betebeharrak, praktiketako funtzionario izaera kenduko zaio eta, hala denean, haren jarduerak baliogabetuko dira, faltsukeria dela eta legozkiokeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak galarazi gabe.

Halaber, parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu diren frogagiriak aztertuta ondorioztatzen bada izangaietako baten batek ez dituela betetzen merezimendu horiek, egiaztatu gabeko merezimendu horiei emandako puntuazioa kenduko zaio, faltsukeria dela eta legozkiokeen erantzukizun penalak, zibilak edo administratiboak galarazi gabe. Nolanahi ere, aldi horretan agiri horiek aurkezteak ezin izanen du ekarri merezimenduen behin betiko balorazioetan kontuan hartu ez diren merezimenduak baloratzea.

Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

Xedatutakoa betez, izangaiek parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztu diren agiri guztien jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak gorde beharko dituzte.

4. Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak edo beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial berekian idatzitakoak, salbu eta euskarazkoak eta atzerriko hizkuntza baten ezagutza egiaztatzen duten titulazio edo ziurtagiriak.

Laugarrena.–Eskabideak aurkeztea eta eskubideak ordaintzea.

1. Eskabidea zein organori zuzendu behar zaion eta aurkezteko tokia:

Eskabideak Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzenduko zaizkio eta Hezkuntza Departamentuko Erregistroan (San Domingo kalea, zk.g., Iruña) aurkeztuko dira, edo, bestela, Nafarroako Gobernuko Erregistro Orokorrean, Nafarroako Gobernuaren gainerako erregistro bulegoetan edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan adierazitako bideren bat erabiliz.

Eskabidea posta bulego batean aurkeztuz gero, gutun-azal ireki batean aurkeztuko da, postako langileek data eta zigilua jar diezazkioten eskabideari, ziurtatu aurretik.

Atzerrian sinatutako eskabideak kasuan kasuko Espainiaren ordezkaritza diplomatiko edo kontsularen bidez tramitatzen ahalko dira, deialdi honen bosgarren oinarrian ezarritako epean. Interesdunak azterketa eskubideak ordaindu izanaren banketxeko frogagiria atxikiko dio eskabideari.

2. Azterketa eskubideak:

Eskabidearekin batera, azterketa eskubideengatik, aukeratu nahi den kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko 40 euro ordaindu izanaren ordainagiria aurkeztu beharko da. Ordainketa horren frogagiririk aurkezten ez bada, izangaia bazterturik geldituko da.

Azterketa eskubideak nahitaez ordainketa gutunaren bidez ordainduko dira edozein banku entitatetan. Ordainketa-gutunaren eredua Hezkuntza Departamentuaren web-orrian egonen da: www.educacion.navarra.es. Izangaiek Interneteko web-orri horretan sartu eta ordainketa gutuna bete beharko dute beren datuekin, eta “kontzeptuaren azalpen” gisa parte hartu nahi duten kidegoa, espezialitatea eta hizkuntza jarriko dituzte. Gero, ordainketa gutuna inprimatu eta ordainketa eginen dute edozein banketxetan. Ordainketa telematika bidez ere egin daiteke, eta ordainagiria inprimatu. Bi kasuetan, hautapen prozeduretan onartua izan ahal izateko, izangaiak azterketa eskubideen ordainagiria(k) erantsi beharko di(zki)o eskabideari, ordainagiri bat kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen tasa eta prezio publikoei buruzko martxoaren 27ko 7/2001 Foru Legearen 31. artikuluaren arabera, honako hauek ez dituzte tasak ordaindu beharko.

a) %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten izangaiak. Tasen ordainketatik salbuetsi ahal izateko, beharrezkoa izanen da desgaitasun gradua egiaztatzeko organo eskudunak emandako ziurtagiria aurkeztea.

b) Deialdi hau argitaratu baino hilabete bat lehenagotik gutxienez lan-eskatzaile gisa inskribaturik dauden pertsonak. Salbuetsiak izateko baldintza izanen da epe horretan eskainitako inolako lan egokiri uko egin ez izana eta lanbide igoera, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari uko egin ez izana, justifikatutako arrazoiren bat izan ezean, eta, halaber, hilabetean lanbide arteko gutxieneko soldatatik goragoko errentarik ez izatea.

Lan-eskatzailea dela frogatzeko, behar den enplegu bulegoak emandako agiria aurkeztu beharko da. Bertan, lan-eskatzaile gisa inskribatu zeneko data agertuko da, eta, orobat, adieraziko da inskribaturik egon den bitartean ez diola uko egin inolako lan egokiri, ezta lanbide sustapen, prestakuntza edo moldaketarako ekintzetan parte hartzeari ere, justifikatutako kasuetan izan ezik.

Interesdunaren aitorpenaren bidez frogatuko da ez duela hilabetero lanbide arteko gutxieneko soldatatik gorako diru-sarrerarik. Adierazpen hori egiteko eredua Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren web-orrian dago: www.educacion.navarra.es.

Bosgarrena.–Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko hogei egun naturaleko epea izanen da, deialdi hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Seigarrena.–Izangaiak onartzea.

1. Izangai onartuen eta baztertuen behin behineko zerrendak:

Eskabideak aurkezteko epea amaitutakoan, Giza Baliabideen Zerbitzuak hurrengo zerrendak onesten dituen ebazpena jendaurrean paratuko du Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta web-orrian (www.educacion.navarra.es)

–Prozedura bakoitzean onartu eta baztertuen behin-behineko zerrendak, kidego, espezialitate eta hizkuntzaren arabera. Zerrenda horietan parte-hartzaileen izen-deiturak eta bakoitzaren prozedurak azalduko dira, bai eta, baztertuz gero, horren arrazoiak.

–Hala denean, gaztelaniaren ezagutza proba egin behar duten izangaien behin-behineko zerrenda.

Behin-behineko zerrendak onesten dituen ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

2. Izangaiek hamar egun naturaleko epea izanen dute, ebazpena argitaratu eta biharamunetik hasita, erreklamazioak aurkezteko eta, kasua bada, baztertua edo ez onartua izateko akatsa zuzentzeko. Era berean, beren datu pertsonalak ematean akatsak izan direla ohartu diren izangaiek epe horretan berean adierazten ahalko dute. Erreklamazioak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari bidaliko zaizkio eta laugarren oinarriaren 1. atalean aipatzen diren tokietako edozeinetan aurkeztuko dira.

3. Izangai onartuen eta baztertuen behin betiko zerrendak:

Aurreko atalean aipatutako erreklamazioak ebatzi ondoren, honako zerrenda hauek onesteko ebazpena emanen da:

–Prozedura bakoitzean onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak.

–Hala denean, gaztelaniaren ezagutza proba egin behar duten izangaien behin betiko zerrenda.

Ebazpen horretan, orobat, gaztelaniaren ezagutza proba egiteko eguna eta tokia finkatuko dira, egokia bada.

Ebazpen hori Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta departamentuaren web-orrian: www.educacion.navarra.es.

Behin betiko zerrendak onesten dituen ebazpena argitaratzearekin ulertuko da interesdunei egin beharreko jakinarazpena egin dela, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 40. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen horren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahalko dute interesdunek, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Zazpigarrena.–Hautapen organoak.

1. Epaimahaiek eta, hala bada, hautapen batzordeek hautatuko dituzte izangaiak.

Hautapen organoak autonomia funtzional osoz arituko dira, prozeduraren objektibotasunaren erantzukizuna izanen dute eta deialdiko oinarriak betetzen direla bermatuko dute.

Hautapen organoak Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean xedatutakoari jarraikiz arituko dira uneoro.

Jakinarazpenetarako eta gainerako gorabeheretarako, hautapen organoek Hezkuntza Departamentuan izanen dute egoitza (San Domingo kalea, zk.g., Iruña).

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emandako ebazpenaren bidez, epaimahai ezberdinak hautatuko dira espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako. Haien osaera jendaurrean jarriko da Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta haren web-orrian: www.educacion.navarra.es.

Kidego, espezialitate eta hizkuntza berera aurkeztutako izangai kopurua dela eta, Giza Baliabideen Zerbitzuak hala irizten badio, epaimahai bat baino gehiago izendatzen ahalko da. Horrelakoetan, hautapen batzorde bat eratuko da. Kasu horretan, 1. epaimahaiak eginen du desgaitasuna dutenentzako erreserba prozedurako eta igotzeko prozedurako izangaien ebaluazioa.

2. Epaimahaiko kideak karrerako funtzionarioak izanen dira, bai irakasle-kidegoetakoak, bai hezkuntza administrazioaren zerbitzuko ikuskatzaileen iraungi beharreko kidegokoak. Epaimahai bakoitzean bost kide izanen dira.

Izangaiek zein kidegotan sartu nahi duten, sailkapen talde horretako edo goragoko kidego batekoak izanen dira epaimahaiko kide guztiak. Orobat, epaimahaien osaketari dagokionez, hautapen prozesua zein kidegotakoa den, kidego horretako funtzionarioak izaten ahal dira kide gehienak.

Epaimahaiak hautatzerakoan, kontuan hartu beharko da espezialitatearen printzipioa, zeinaren arabera mahaikide gehienek hautapen prozesuaren xedeko espezialitateko titular izan beharko duten, eta gizonen eta emakumeen arteko parekotasunera joko da, arrazoi oinarritu eta objektiboek eragozten ez badute behintzat.

Honako hauek osatuko dituzte epaimahaiak:

–Mahaiburua, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izendatua.

–Lau mahaikide, zozketa publikoaren bidez hautatuak kasuan kasuko espezialitateari eta, hala denean, hizkuntzari atxikita eta jardunean dauden funtzionario titularren artean.

Zozketaren prozedura honelakoa izanen da:

Abezedariotik bi letra aterako dira eta horiek izanen dira kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko izangaiaren lehen deituraren hasierako letrak. Lehenengo deitura hasierako bi letra horiekin duen izangairik ez badago, ordena alfabetikoan hurrengo tokian dagoen deitura hartuko da, “ZZ” letren ondotik “AA” letrak datozela ulertuko delarik, eta “CH” eta “LL” letrak, berriz, “C” eta “L” letren barruko hurrenkeran egonen dira integratuta, hurrenez hurren.

Mahaikideen kasuan, norbait oraingoan parte hartzetik salbuesteko arrazoitzat onar daiteke epaimahai gisa parte hartu baldin bazuen Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Irakasleen Kidegoetan sartu eta horietara igotzeko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen, Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen, Musikako eta Arte Eszenikoetako Irakasleen eta Arte Plastikoetako eta Diseinuko Tailer-maisuen Kidegoetan sartzeko deialdian (abenduaren 14ko 2470/2009 Ebazpenaren bidez onetsia).

Orobat, ikastetxeko zuzendari gisa edo Hezkuntza Departamentuko erantzukizuneko lanpostuetan aritzea salbuesteko arrazoitzat har daitezke. Horrelakoetan, haien gaineko zuzendari nagusiaren txostena aurkeztu beharko dute, hautapen prozesuak irauten duen denboran lanpostuari dagozkion eginkizunak betetzerik ez lukeela izanen frogatzeko.

Ez da inola ere salbuesteko arrazoitzat joko ebazpen honen bidez deitutako Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora igotzeko hautapen prozeduran parte hartzea.

Espezialitateko titularren edo horri atxikitakoen kopurua ikusita, zozketa egitea ezinezkoa denean, Hezkuntza Departamentuak zuzenean izenda ditzake mahaikideak kasuan kasuko kidegoko funtzionarioen artean.

Salbuespen gisa, horretarako justifikatutako arrazoirik baldin badago, zilegi izanen da beste hezkuntza administrazio batzuei kasuko espezialitateko funtzionarioak izenda ditzatela eskatzea, epaimahaiak osatzearren, epaimahaia beste espezialitate bateko funtzionarioekin osatzea edo hainbat espezialitatetarako epaimahai bakarra hautatzea, eta kasu horietan aholkulari espezialistak aukeratzen ahalko dira.

Epaimahaiko idazkari lana kidegoan antzinatasunik txikiena duenak eginen du, epaimahaiak bestelakorik erabakitzen ez badu behintzat.

3. Epaimahai bakoitzarentzat ordezko kideak izendatuko dira, prozedura berari jarraikiz, ahal den guztietan.

4. Hautapen Batzordeen osaera. Izangai eta lanpostu kopurua dela-eta, kidego, espezialitate eta hizkuntza baterako epaimahai bat baino gehiago izendatu beharra gertatzen bada, hautapen batzordeak eratuko dira horietako bakoitzerako. Batzorde horiek mahaiburuek osatuko dituzte, eta ez dira bost baino gutxiago izanen; mahaiburuak bost baino gutxiago izanez gero, idazkariek osatuko dute kopuru hori, epaimahaiak izendatzeko ordenari jarraikiz, eta hala ere ezin bada, mahaikideek. Batzorde horren buru, 1. epaimahaiko burua ariko da eta, idazkari gisa, batzordeak berak horretarako izendatzen duen kidea.

5. Deialdi honi dagozkion hautaprobak hasi aurretik, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak, beharrezkoa bada, oinarri honetako 2. eta 13. ataletan aurreikusitako arrazoiren batengatik edo ezinbesteko arrazoi batengatik mahaikide izateari utzi diotenen ordez arituko diren kide berriak izendatzeko ebazpena emanen du. Izendapenaren ebazpena Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta departamentuaren web-orrian: www.educacion.navarra.es.

6. Mahaiburuek dei egin ondoren, epaimahaiak eta, hala bada, hautapen batzordeak eratuko dira, mahaiburua eta idazkaria edo horien ordezkoak, eta kideen erdiak, gutxienez, bertan direla.

7. Hautapen organoak eratu ondoren, beren jarduketek balioa izan dezaten beharrezkoa izanen da mahaiburua eta idazkaria, edo horien ordezkoak, eta kideen erdiak, gutxienez, bertan egotea.

8. Epaimahaiek edo, halakoak daudenean, hautapen batzordeek, beren lanetarako aholkulari espezialistak eta laguntzaileak eskatzen ahalko dituzte. Horiek Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu. Lehenbizikoen eginbeharra izanen da hautapen organoko kideei aholku ematea espezialitate bakoitzeko ezagupenen ebaluazioari buruz. Laguntzaileen eginbeharra izanen da hautapen organoei laguntza ematea, horiek adierazten dizkieten zeregin teknikoak eginez. Jarduera bakoitzean batzuk eta besteak beren eskumenetara mugatuko dira.

9. Epaimahaien eginkizunak:

Epaimahaiei eginkizun hauek dagozkie:

a) Deialdi honek xedatzen duenari jarraikiz, hautapen prozedurak behar bezala burutzen diren begiratzea.

b) Oposizioaldiko probak kalifikatzea.

c) Kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzerako epaimahai bakarra izendatzen bada, oinarri honetako 10. ataleko c), d), e) eta f) letretan hautapen batzordeei esleitutako eginkizunak.

Epaimahaiek antolaketako neurri egokiak har ditzakete, haurdun dauden emakumeek, erditzea epaimahaiaren aurrean aurkezteko egunean eta oposizioko ariketaren bat egiteko egunean izaten denean, hautapen prozeduretako fase guztietan parte hartzeko modua izan dezaten.

Halaber, epaimahaiek ahalmena dute probetan iruzurrezko jarduketaren bat egiten duten izangaiak hautapen prozeduratik baztertzeko.

10. Hautapen batzordeen funtzionamendua:

Hautapen batzordeei eginkizun hauek dagozkie:

a) Epaimahaiak koordinatzea.

b) Epaimahaien jardueretarako irizpideak finkatu eta homogeneizatzea.

c) Lehenengo probaren zati praktikoa prestatzea, eta hura kalifikatzeko irizpideak finkatzea.

d) Lehendabiziko probaren bi zatien hurrenkera finkatzea.

e) Epaimahaiek oposizioaldian emandako puntuazioei lehiaketaldikoak gehitzea, izangaiak ordenatzea eta bi fase horiek gainditu dituzten izangaien zerrendak prestatzea.

f) Lehiaketaldia eta oposizioaldia gainditu dituzten izangaiak aldarrikatzea, horien zerrendak argitaratzea eta organo dei-egileari igortzea.

Hautapen prozeduretako fase guztietan, hautapen batzordeek ebatziko dituzte deialdiaren oinarriak aplikatzerakoan sortzen diren zalantzak.

11. Beste administrazio organo batzuk:

11.1. Epaimahai koordinatzaileak:

Hautapen prozedurak behar bezala tramitatzeko eta hautapen organoek izangaiak hautatzea errazteko, buru koordinatzaile bat eta idazkari koordinatzaile bat edo gehiago hautatzen ahalko dira edo, hala denean, buruaren eta idazkari koordinatzailearen ondokoak.

Epaimahai koordinatzaileak Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emandako ebazpenaren bidez hautatuko dira. Ebazpen hori jendaurrean jarriko da Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta haren web-orrian: www.educacion.navarra.es.

Organo horiek Hezkuntza Departamentuak agintzen dizkien eginkizunak gauzatuko dituzte, eta deialdi honen I. eta II. eranskin gisa erantsi diren merezimenduen baremoen II. eta III. atalak baloratzeko irizpideak ezarriko dituzte.

Orobat, oposizioaldia hasi baino lehen, probak ebaluatzeko irizpideak (Hezkuntza Departamentuak finkatuak) jarriko dituzte jendaurrean.

Epaimahai koordinatzaileek beren lanetarako laguntzaileak eskatzen ahalko dituzte. Laguntzaileen eginbeharra izanen da epaimahaiei laguntza ematea, horiek adierazten dizkieten zeregin teknikoak eginez. Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak izendatuko ditu laguntzaileak.

11.2. Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzua:

Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari egokituko zaio izangaiei deialdi honen I. eta II. eranskin gisa erantsi diren merezimenduen baremoen I. atalari dagokion puntuazioa esleitzea.

Zerbitzu horrek hautapen organoek eskuordeturik eginen du balorazioa, eta, oposizioaldia bukatutakoan, emaitzak helaraziko dizkiete.

11.3. Balorazio batzordeak:

Balorazio batzordeei egokituko zaie izangaiei deialdi honen I. eta II. eranskin gisa erantsi diren merezimenduen baremoen II. eta III. atalei dagokien puntuazioa esleitzea.

Balorazio batzorde horiek Hezkuntzari buruzko Lege Organikoak aipatzen dituen irakasle-kidegoetako funtzionarioek osatutako dituzte, eta Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak emandako ebazpenaren bidez hautatuko dira, epaimahai koordinatzaileek proposaturik.

Izendapenaren ebazpena Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta departamentuaren web-orrian: www.educacion.navarra.es.

Organo horiek hautapen organoen izenean eta epaimahai koordinatzaileek zehazten dituzten irizpideen arabera eginen dute balorazioa, eta, oposizioaldia bukatutakoan, emaitzak helaraziko dizkiete.

Batzordeek merezimenduak baloratuko dituzte izendapenaren ebazpenean zehazten den ordutegian, uneoro ikasleei arreta ematea bermatuta. Batzordeen egoitza Hezkuntza Departamentuko Unibertsitateen eta Hezkuntza Baliabideen Zuzendaritza Nagusian egonen da.

Erakunde sindikalek balorazio batzordeetan parte hartzen ahalko dute.

Balorazio batzordeetako kide izendatzen diren funtzionarioek ez dute parte hartu beharko epaimahaiko kideak izendatzeko zozketan, oinarriaren 2. atalean aipatzen den horretan, salbu eta hautapen organoak eratzean espezialitatearen printzipioa bermatzea ezinezkoa baldin bada.

11.4. Gaztelaniaren ezagutza probaren ebaluazio epaimahaia:

Deialdiaren bigarren oinarriaren 6. atalak aipatzen duen proba horren ebaluazio epaimahaia jardunean diren karrerako irakasle funtzionarioek osatuko dute. Irakasle horiek, hautapen prozedurak zein kidegotan sartzeko egin diren, haien sailkapen talde bereko edo goragoko kidego batekoak izanen dira.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez izendatuko da epaimahai hori.

Ebazpena Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan argitaratuko da, eta departamentuaren web-orrian: www.educacion.navarra.es.

12. Maiatzaren 16ko 202/1991 Foru Dekretuaren 1. artikuluak eta otsailaren 23ko 276/2007 Errege Dekretuaren bidez onetsitako erregelamenduaren 8. artikuluko 3. puntuak diotenaren arabera, hautapen organoetan parte hartzea nahitaezkoa da eta, horrelakoetan, aipatutako foru dekretuaren arabera zehazten diren ordainak dagozkie kideei.

13. Hautapen organoetako kideek ezin izanen dute bertan parte hartu baldin eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan jasotako egoeretako batean badaude, edo deialdia argitaratu aurreko bost urteetan kidego eta espezialitate bereko hautaprobetarako izangaiak prestatzen modu sistematikoan aritu izan badira. Horrelakorik gertatuz gero, Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari jakinarazi beharko diote. Aipatutako egoeraren batean egonez gero, horren berri eman beharko da izendapenaren ebazpena jakinarazi eta bost egun balioduneko epean.

Halaber, izangaiek hautapen organoetako kideak errekusatzen ahalko dituzte, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 23. artikuluan aurreikusitako egoeraren bat izaten denean.

Zortzigarrena.–Hautapen prozeduren garapena.

1. Sarrera libreko hautapen prozeduraren garapena eta desgaitasuna dutenentzako erreserba prozedurarena:

1.1. Hautapen prozesuak bi aldi izanen ditu: batetik, lehiaketaldia, non izangaien merezimenduak baloratuko baitira deialdi honen I. eranskinean ageri den merezimendu baremoaren arabera; eta bestetik, oposizioaldia, non kasuan kasuko irakaskuntza espezialitateko berariazko ezaupideak, gaitasun pedagogikoa eta irakaskuntzan aritzeko behar diren tekniken ezagutza kontuan hartuko baitira. Halaber, praktikaldi bat egin beharko da, hautapen prozeduraren parte izanen dena.

Oposizioaldiak bi proba izanen ditu, biak ala biak baztergarriak.

Epaimahaiaren aurrean eginen den aurkezpen ekitaldi batekin hasiko da oposizioaldia; izangaiek bigarren probako A zatian aipatzen den programazio didaktikoa eraman beharko dute ekitaldi horretara. Aurkezpen ekitaldira joaten ez diren izangaiak edo programazio didaktikoa aurkezten ez duten izangaiak hautapen prozeduratik baztertuko dira. Ez da zilegi izanen izangaien ordez beste pertsona batzuk agertzea.

Ondoren, oposizioaldiko lehenengo proba eginen da, zati hauek izanen dituena:

  • A zatia: proba praktiko bat, deialdiaren bederatzigarren oinarriaren 2.1.1 atalean xedatutakoari jarraikiz.
  • B zatia: ariketa idatzi bat, deialdiaren bederatzigarren oinarriaren 2.1.1 atalean xedatutakoari jarraikiz.

Horren ondoren, oposizioaldiko bigarren proba eginen da, zati hauek izanen dituena:

  • A zatia: programazio didaktiko bat aurkeztea, azaltzea eta defendatzea, deialdiaren bederatzigarren oinarriaren 2.1.2 atalean xedatutakoari jarraikiz.
  • B zatia: unitate didaktiko bat prestatzea, azaltzea eta defendatzea, deialdiaren bederatzigarren oinarriaren 2.1.2 atalean xedatutakoari jarraikiz.

1.2. Oposizioaldiaren hasierako aurkezpen ekitaldia ez da 2018ko maiatzaren 15a baino lehenago izango.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez, izangaiei dei eginen zaie oposizioaren aurkezpen ekitaldira ager daitezen. Ebazpen hori jendaurrean jarriko da Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta haren web-orrian (www.educacion.navarra.es), aurkezpen ekitaldia baino zazpi egun natural lehenago, gutxienez. Ebazpen horretan epaimahaien aurreko jarduketa noiz, zein ordutan eta non hasiko den adieraziko da.

Ebazpen horren bidez, halaber, oposizioaldiko lehenengo probaren bi zatiak egiteko deia eginen zaie. Proba 2018ko ekainaren 23an hasiko da.

Behin epaimahaiaren aurreko jarduketak hasita, izangaiei egin beharreko hurrengo deiak epaimahaien egoitzetan argitaratuko dituzte epaimahaiek, eta Hezkuntza Departamentuaren web-orrian (www.educacion.navarra.es), hurrengo ariketak hasi baino berrogeita zortzi ordu lehenago, gutxienez.

Izangaiei dei bakarra eginen zaie epaimahaien aurreko jarduketak egiteko, eta agertzen ez direnak hautapen prozesutik kanpo geldituko dira. Horren ondorioetarako, taldekako ariketa baterako deiaren xede diren izangaiek deialdietan zehazten diren egun-orduetan agertu beharko dute. Bakarkako ariketetan, egun bakoitzerako deitutako izangaiek bertan egon beharko dute epaimahaiak jarduketak hasteko ezarritako orduan. “Ez aurkeztutzat” joko dira hasierako deia egiten denean agertzen ez diren oposiziogileak.

1.3. Izangaiek parte hartzeko ordena alfabetikoki zehaztuko da; horretarako Giza Baliabideen Zerbitzuak bi letra aterako ditu zozketaz eta lehenengo abizenaren hasieran bi letra horiek dituen izangaia hasiko da. Zozketa deialdi honen zazpigarren oinarriaren 2. atalean adierazitako moduan eginen da.

1.4. Epaimahaiak edozein unetan eskatzen ahalko die izangaiei beren nortasuna froga dezatela.

2. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora igotzeko hautapen prozeduraren garapena:

2.1. Hautapen prozeduran lehiaketaldi bat izanen da; horretan parte-hartzaileen merezimenduak baloratuko dira eta, bereziki, egindako lana eta gainditutako prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak, baita merezimendu akademikoak eta irakaslanaren ebaluazio positiboa ere, deialdiaren II. eranskineko merezimenduen baremoaren arabera; horretaz gainera, proba bat izanen da, kasuan kasuko espezialitateko gai bati buruzko aurkezpena izanen dena. Gorputz Hezkuntza, Informatika, Esku-Hartze Soziokomunitarioa eta Teknologia espezialitateei dagokienez, eduki praktikoko zati bat ere egonen da. Prozedura horren bidez sartzen direnek ez dute egin beharko praktikaldirik.

Proba egiten hasi baino lehen, izangaiei dei eginen zaie epaimahaiaren aurreko aurkezpen ekitaldira joateko. Aurkezpen ekitaldira agertzen ez diren izangaiak hautapen prozeduratik baztertuko dira. Ez da zilegi izanen izangaien ordez beste pertsona batzuk agertzea.

2.2. Aurkezpen ekitaldia 2018ko maiatzaren 15etik aurrera eginen da.

Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez, izangaiei dei eginen zaie aurkezpen ekitaldira ager daitezen. Ebazpen hori jendaurrean jarriko da Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta haren web-orrian (www.educacion.navarra.es), aurkezpen ekitaldia baino zazpi egun natural lehenago, gutxienez. Ebazpen horretan epaimahaien aurreko jarduketa noiz, zein ordutan eta non hasiko den adieraziko da.

Epaimahaiek dei bakarra eginen diete izangaiei proba egiteko, eta agertzen ez direnak baztertu eginen dira hautapen prozesutik. Horren ondorioetarako, taldekako ariketa baterako deiaren xede diren izangaiek deialdietan zehazten diren egun-orduetan agertu beharko dute. Bakarkako ariketetan, egun bakoitzerako deitutako izangaiek bertan egon beharko dute epaimahaiak jarduketak hasteko ezarritako orduan.

Epaimahaiek aurreko paragrafoan aipatutako deiak eginen dituzte ariketak egin diren lekuetan eta Hezkuntza Departamentuaren web-orrian (www.educacion.navarra.es), hurrengo ariketak hasi baino berrogeita zortzi ordu lehenago, gutxienez.

2.3. Izangaiek parte hartzeko ordena alfabetikoki zehaztuko da; horretarako Giza Baliabideen Zerbitzuak bi letra aterako ditu zozketaz eta lehenengo abizenaren hasieran bi letra horiek dituen izangaia hasiko da, deialdi honen zazpigarren oinarriaren 2. atalean adierazitako moduan.

2.4. Epaimahaiak edozein unetan eskatzen ahalko die izangaiei beren nortasuna froga dezatela.

Bederatzigarrena.–Hautapen prozeduren faseak:

1. Sarrera libreko prozedura eta desgaitasuna dutenentzako erreserbarena:

1.1. Lehiaketaldia:

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ondoren, zazpigarren oinarriaren 11.2 eta 11.3 ataletan aipatutako organoek izangaiek frogatutako merezimenduak baloratuko dituzte, deialdi honen I. eranskineko baremoari jarraikiz.

Irakasle lanetan egindako zerbitzuak, prestakuntza akademikoa, etengabekoa eta beste merezimendu batzuk hartuko dira merezimendutzat.

Eskabideak aurkezteko epearen barruan alegatzen diren merezimenduak baizik ez dira puntuatuko, I. eranskinean adierazten den dokumentazioarekin batera aurkezten badira.

Giza Baliabideen Zerbitzuak baremoko atal guztien puntuazioak batuko ditu eta merezimenduen behin-behineko balorazioak onesten dituen ebazpena argitara emanen du Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta web-orrian: www.educacion.navarra.es.

Aldi berean, Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkeztutako zerbitzuak argitaratuko dira, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarentzat zerbitzuak eman dituzten izangaiei dagozkienak.

Interesdunek erreklamazioak aurkezten ahalko dituzte, edo/eta merezimenduak zuzentzeko aktetan jasotzen diren akats formalak zuzendu, haiek argitaratu eta 10 egun balioduneko epean. Erreklamazio eta zuzenketa horiek Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari zuzenduko zaizkio, eta deialdiaren laugarren oinarriaren 1. atalean adierazitako erregistroetako edozeinetan aurkeztuko dira.

Izangairen batek ez baditu akats formalak epe horretan zuzentzen, eskaerari uko egiten diola ulertuko da.

Lehiatzaileek eskabideak aurkezteko epearen barruan alegatu eta justifikatu ez dituzten merezimenduak ez dira inoiz kontuan hartuko.

Erreklamazioak aurkezteko epea bukatutakoan eta haiek ebatzitakoan, merezimenduen behin betiko balorazioak onesten dituen ebazpena argitaratuko da. Balorazio horien kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dute interesdunek, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

1.2. Oposizioaldia:

1.2.1 Oposizioaldiko probak.

Oposizioaldiak bi proba izanen ditu, biak ala biak baztergarriak. Horietako bakoitzak bi zati izanen ditu.

Izangaiek oposizioaldiko proben ariketa guztietara agertu beharko dute. Horietakoren batera agertzen ez badira, baztertu eginen dira hautapen prozeduratik.

Izangaiak idatzizko ariketak epaimahaiaren aurrean ahoz azaldu edo irakurri behar ez baditu, bere anonimotasuna bermatuko da, plika sistema erabiliz. Izangaiak identifikatzeko moduko arrastoak, sinadurak edo beste edozein seinale dituzten idatzizko ariketak baliorik gabe utziko dira, baita irakurtezinak direnak ere.

Irakaskuntzako funtzio publikorako sarbidea arautzen duen abenduaren 27ko 17/2017 Foru Legean xedatutakoarekin bat, espezialitatea zein hizkuntzatan emanen den edo zein hizkuntza espezialitate den, hautaproba guztiak hizkuntza horretan eginen dira.

Oposizioaldiko probak honako hauek izanen dira:

1.2.1.1. Lehenengo proba:

Lortu nahi den espezialitatearen gaineko berariazko ezaupideak erakustea du helburu, eta bi zati izanen ditu, batera baloratuko direnak.

Lehenengo proba honen bi zatiak egun berean egiten ahalko dira.

A zatia.

Zati honetan ariketa praktiko bat eginen da, izangaiak lortu nahi duen espezialitateari dagozkion trebetasun teknikoak menperatzen dituen eta prestakuntza zientifikoa baduen egiaztatzeko balioko duena.

Proba praktiko horren edukia VI. eranskinean zehaztuta dago.

Izangaiek bi ordu izanen dituzte gehienez A zatiko ariketa egiteko.

A zatia 0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da, eta oposizioaldiko lehenengo probaren kalifikazioaren %50 eginen du. Zati hau gainditzeko, izangaiek gutxienez ere 2,5 puntu lortu beharko dituzte.

B zatia.

Zati honetan, epaimahaiak espezialitateko gai zerrendatik zozketaz ateratako hiru, lau edo bost gaietako bat idatziz garatu beharko du izangaiak, honela:

a) 25 gai edo gutxiago dituzten espezialitateetan, hiru aterako dira.

b) 25 gai baino gehiago eta 51 baino gutxiago dituzten espezialitateetan, lau aterako dira.

c) 50 gai baino gehiago dituzten espezialitateetan, bost aterako dira.

Espezialitate bakoitzean aplikatuko diren gai zerrendak indarrean daudenak dira, eta deialdi honen V. eranskinean aipatzen dira.

Izangaiek bi ordu izanen dituzte gehienez B zatiko ariketa egiteko.

B zatia 0 puntutik 10 puntura bitarte baloratuko da, eta oposizioaldiko lehenengo probaren kalifikazioaren %50 eginen du. Zati hau gainditzeko, izangaiek gutxienez ere 2,5 puntu lortu beharko dituzte.

Lehendabiziko proba bukatuta, epaimahaiek hura gainditu dutenen zerrenda (bakoitzaren puntuazioa adierazita) argitaratuko dute epaimahaien egoitzetan, eta deia eginen zaie programazio didaktikoak emateko eta hurrengo atalean aipatzen den bigarren proba egiteko, betiere 8.1.2 oinarrian ezarritako aldia errespetatuta.

1.2.1.2. Bigarren proba:

Izangaiak duen gaitasun pedagogikoa eta irakasle lanean aritzeko behar diren teknikak noraino menderatzen dituen baloratuko da. Horretarako, programazio didaktiko bat aurkeztu beharko du, eta unitate didaktiko bat prestatu eta ahoz azaldu.

Proba hau zerotik hamar puntu bitarte baloratuko da. Gainditzeko, izangaiak bost puntu edo hortik gorako puntuazioa lortu beharko du.

Programazio didaktikoaren ahozko defentsa egin baino lehen, izangaiei gehienez ordubete emanen zaie unitate didaktikoa prestatzeko. Epe horretan, egoki iruditzen zaien material didaktikoa erabiltzen ahalko dute, baina norberak eraman beharko du.

Prestaketarako denbora bukatuta, programazio didaktikoaren ahozko defentsa hasiko da (hogeita hamar minutuz gehienez) eta unitate didaktikoaren azalpena (hogeita hamar minutuz gehienez). Izangaiaren parte-hartzea bukaturik, epaimahaiak programazio unitatearen edo unitate didaktikoaren gainean behar beste galdera egiten ahalko dizkio izangaiari; eztabaida horrek hamabost minutu iraunen du gehienez. Izangai bakoitzak, guztira, ordu bat eta hamabost minutu izanen ditu gehienez lan horiek egiteko.

A zatia.–Programazio didaktiko bat aurkeztu, azaldu eta defendatzea.

Izangaiak prestatzen duen programazioa epaimahaiari eman beharko zaio haren aurrean aurkezteko ekitaldian, deialdi honen zortzigarren oinarriaren 2. atalean aurreikusitako tokian, egunean eta orduan. Epaimahaiari programazio didaktikoaren kopia bakarra emanen zaio. Izangaiak berak aurkezten ez badu programazioa oposizioaren aurkezpen ekitaldian, hautapen prozeduratik kanpo geratuko da.

Programazio didaktikoa epaimahaiaren aurrean azalduko da. Izangaiak gehienez ere hogeita hamar minutu izanen ditu azalpen hori egiteko.

Programazio didaktikoa azaldu eta defendatu aurretik, izangaiari ez zaio prestatzeko denborarik emanen. Programazio didaktikoaren azalpena egiteko, izangaiak egoki iruditzen zaion material osagarria erabil dezake, berak eramanda. Programazio didaktikoaren kopia bat ere eraman beharko du, aurkeztu zuena bezal-bezalakoa.

B zatia.–Unitate didaktiko bat prestatu, azaldu eta defendatzea.

Izangaiak prestatu eta epaimahaiaren aurrean ahoz defendatu beharreko unitate didaktikoa bakoitzak aurkeztutako programazioarekin zerikusia izan dezake, edo, bestela, norberaren espezialitatearen gai zerrenda ofizialetik abiatuta presta daiteke, izangai bakoitzak aukeratzen duena. Lehenengo kasuan, unitate didaktikoaren edukia aukeratzeko, izangaiak bere programaziotik hiru unitate aterako ditu zozketaz eta horietako bat aukeratuko du. Bigarren kasuan, unitate didaktikoaren edukia aukeratzeko, izangaiak hiru gai aterako ditu zozketaz bere espezialitatearen gai zerrenda ofizialetik, eta horietako bat aukeratuko du.

Berariazko Lanbide Heziketako espezialitateetan, bai Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegokoetan, bai Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegokoetan, unitate didaktikoa lan unitateei buruzkoa izaten ahalko da, eta kasuan kasuko lanbide profileko gaitasun unitateei dagozkien amaierako gaitasunekin lotuta egon beharko du.

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Psikologia eta Pedagogia espezialitateetan eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko Gizartearentzako Zerbitzuak espezialitatean, izangaiek ikastetxe batean edo hezkuntzako eta psikopedagogiako orientabide talde batean garatuko dute esku-hartze programa, beren hautara.

Unitate didaktiko hori prestatzean, deialdiaren VII. eranskinean adierazten diren alderdiak jaso beharko dira.

Unitate didaktikoaren azalpenean, izangaiak gidoi bat besterik ezin du erabili, folio batekoa gehienez, azalpena bukatu eta gero epaimahaiari emanen diona.

Unitate didaktikoa azaltzeko, izangaiak ordu erdi bat izanen du gehienez.

1.2.2. Oposizioaldiaren azken kalifikazioa.

Fase hau osatzen duten bi probetan lortutako puntuazioen batezbesteko aritmetikoa izanen da azken kalifikazioa, betiere proba guztiak gainditu badira.

Oposizioaldiko proben zati bakoitzaren puntuazioa ateratzeko, epaimahaian parte hartzen duten kide guztien kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa eginen da. Mahaikideek emandako puntuazioen artean hiru puntu oso edo gehiagoko aldea baldin badago, puntuaziorik altuena eta baxuena, besterik gabe, baztertuko dira, eta gainerako kalifikazioekin aterako da batezbestekoa. Epaimahaiko kide batek baino gehiagok ematen badute gehieneko eta/edo gutxieneko kalifikazioa, kasu horretan, gehieneko eta/edo gutxieneko kalifikazioa baizik ez da baztertuko.

1.2.3. Proba bakoitza edo horien zati bakoitza bukatutakoan, epaimahaiek azken ariketa egin den tokiko iragarki-taulan, Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta haren web-orrian (www.educacion.navarra.es) paratuko dute izangaiek lortutako puntuazioen zerrenda.

Puntuazio horien kontra interesdunek erreklamazioak egin ditzakete, 2 egun balioduneko epean. Kasu horretan, epaimahaiak erreklamazioa berrikusiko du ebaluazio irizpideen arabera, eta aztertuko du kalifikazioetan akats materiala edo egitezkoa, transkripziokoa edo aritmetikoren bat egin den.

Erreklamazioak ebatzi eta gero, epaimahaiek izangaiek lortutako behin betiko puntuazioak biltzen dituen zerrenda argitaratuko dute gorago adierazi diren toki beretan.

Izangaiek aurkezten dituzten erreklamazioak ebazteko akta azken ariketa egin den tokiko iragarki-taulan eta Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan jarriko da jendaurrean.

Epearen barrenean aurkeztutako erreklamazioak izanda ere, Hezkuntza Departamentuak jasotzen baditu kasuan kasuko epaimahaiak oposizioaldiko behin betiko puntuazioen zerrenda argitaratu ondoren, erreklamazio horiek koordinazio epaimahaiak ebatziko ditu, eta kalifikazioetan akats materialik edo egitezkorik, transkripziokorik edo aritmetikorik egin den aztertuko du. Erreklamazio horiek ebazteko akta Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan argitaratuko da.

Behin betiko puntuazioen kontra interesdunek gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, eta haren gaineko ebazpena ematerakoan kontuan hartuko da epaimahaiaren jarduketan ageriko akatsik, arbitrariotasunik edo agintearen desbiderapenik izan den.

Oposizioaldia gainditzen duten izangaiei baizik ez zaizkie batuko lehiaketaldiko eta oposizioaldiko puntuazioak.

2. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora igotzeko prozedura:

2.1. Lehiaketaldia:

Izangai onartu eta baztertuen behin betiko zerrendak onetsi ondoren, zazpigarren oinarriaren 11.2 eta 11.3 ataletan aipatutako organoek izangaiek frogatutako merezimenduak baloratuko dituzte, deialdi honen I. eranskineko baremoari jarraikiz.

Merezimendutzat joko dira egindako lana, gainditutako prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak, merezimendu akademikoak eta beste batzuk.

Eskabideak aurkezteko epearen barruan alegatzen diren merezimenduak baizik ez dira puntuatuko, II. eranskinean adierazten den dokumentazioarekin batera aurkezten badira.

Baremoaren atal ezberdinetako puntuazioen baturari dagokionez, merezimenduen behin-behineko balorazioetan, horien aurkako erreklamazioak aurkezteko epean eta merezimenduen behin betiko balorazioetan oinarri honen 1.1 atalean xedatutakoa aplikatuko da.

2.2. Proba:

Proba bakar bat izanen da; izangaiak irakasgaiari eta baliabide didaktiko zein pedagogikoei buruz duen ezagutza baloratuko da proba horretan, eta bi zati izanen ditu:

A) Parte hartzen duten espezialitateko gai bat ahoz azaldu eta ondoren horren gaineko eztabaida eginen da, hori ere ahoz. Gai hori izangaiak aukeratuko du, espezialitateko gai zerrendatik epaimahaiak zozketaz ateratako zortzi gairen artean. Oposiziorako erabiltzen den titulazio akademikoa eta lortu nahi den espezialitatea bat badatoz, gai hori epaimahaiak zozketaz ateratako bederatzi gairen artetik aukeratuko du izangaiak.

Planteamendu didaktiko bat eginen da azalpena osatzeko, izangaiak hautatutako ziklo edo ikasmailari buruz.

Izangaiak bi ordu izanen ditu ariketa hau prestatzeko, eta egokia iruditzen zaion material osagarria erabiltzen ahalko du, berak ekarrita. Halaber, prestaketa denboran eginiko gidoi bat erabiltzen ahalko du azalpenean. Gidoi hori orri batekoa izanen da gehienez, eta proba bukatutakoan epaimahaiari emanen zaio. Gaiaren azalpena eta planteamendu didaktikoa egiteko berrogeita bost minutu izanen ditu gehienez. Gehienez ere hamabost minutu iraunen du eztabaidak.

B) Eduki praktikoaren zatia, espezialitate hauetan soilik eginen dena: Gorputz Hezkuntza, Informatika, Esku-hartze Soziokomunitarioa eta Teknologia.

Zero puntutik hamar puntura bitarte baloratuko da, eta izangaiek gutxienez ere bost puntu lortu beharko dituzte proba gainditzeko.

Probak bi zati baldin baditu, puntuazioa honela banatuko da: zati praktikoak %30 izanen du, eta gaiaren azalpen eta eztabaidaren zatiak %70.

Probaren puntuazioa ateratzeko, epaimahaian parte hartzen duten kide guztien kalifikazioen batezbesteko aritmetikoa eginen da. Mahaikideek emandako puntuazioen artean hiru puntu oso edo gehiagoko aldea baldin badago, puntuaziorik altuena eta baxuena, besterik gabe, baztertuko dira, eta gainerako kalifikazioekin aterako da batezbestekoa.

Proban bost puntu edo gehiago lortu dituztenen kasuan soilik batuko dira lehiaketaldiko eta probako puntuazioak.

3. Otsailaren 5eko 182/1993 Errege Dekretuak ezartzen duenez, nazioarteko erakundeetako funtzionarioak izan eta nazionalitate espainiarra duten izangaiak salbuetsirik egonen dira errege dekretu horretan sortutako Homologaziorako Batzorde Iraunkorraren arabera nazioarteko erakunde horretan jatorrizko lanpostuetan aritzeko eskatutako ezagupenak egiaztatzeko xedea duten probak egitetik.

Horretarako, otsailaren 5eko 182/1993 Errege Dekretuaren 7. artikuluan aurreikusitako homologazio ziurtagiria aurkeztu beharko da, izangaiak hautapen prozesuan parte hartzeko aurkezten duen eskabidearekin batera.

Salbuetsitako ariketetan, deialdiak ariketa gainditzeko eskatzen duen gutxieneko kalifikazioa emanen zaie izangaiei.

Interesdunek zilegi izanen dute kalifikazio horri uko egin eta salbuetsi direneko ariketetan parte hartzea, sarrera libreko edo desgaitasuna dutenentzako erreserba prozeduran parte hartzen duten gainerako izangaien baldintza beretan. Onartu eta baztertuen behin betiko zerrenda argitaratu eta ondoko hiru egun baliodunean egin beharko da ukoa. Ukoak Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuari bidaliko zaizkio eta laugarren oinarriaren 1. atalean aipatzen diren tokietako edozeinetan aurkeztuko dira.

Hamargarrena.–Oposizio-lehiaketa gainditzea:

1. Sarrera libreko prozedura eta desgaitasuna dutenentzako erreserbarena:

Hautapen organoek oposizioaldian eta lehiaketaldian lortutako puntuazio osoen arabera ordenatu ondoren kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzeko prozedura bakoitzean deitutako lanpostu kopurua bezalako hurrenkera zenbakia edo txikiagoa duten izangaiak hautatuko dira.

Oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioen ponderazioa, oposizio-lehiaketaren puntuazio orokorra ezartzeko, honako hau izanen da: %60 oposizioaldirako, eta %40 lehiaketaldirako.

2. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora igotzeko prozedura:

Prozedura hau gainditzeagatik hautatua izateko, proba gainditu duten izangaiak oposizioaldiko eta lehiaketaldiko guztizko puntuazioaren arabera ordenatuko dira, eta deitutako lanpostu kopurua bezalako hurrenkera zenbakia edo txikiagoa duten izangaiak hautatuko dira.

Oposizioaldiko eta lehiaketaldiko puntuazioen ponderazioa, oposizio-lehiaketaren puntuazio orokorra ezartzeko, honako hau izanen da: %55 oposizioaldirako, eta %45 lehiaketaldirako.

3. Hautatutako izangaien zerrendak argitaratzea:

Oposizioaldiaren eta probaren balorazioa egin ondoren, hautapen prozesu bakoitzean oposizioaldia eta proba gainditu dituzten izangaien zerrenda prestatuko dute hautapen organoek, puntuaziorik handienetik txikienera ordenatuak, hamar milarenak ere adierazita, gero oposizioaldiko edo ariketako eta lehiaketaldiko puntuazioak batu, izangaiak lortutako guztirako puntuazioen arabera ordenatu, bi faseak gainditu dituzten izangaiak aldarrikatu, zerrendak argitaratu eta organo dei-egileari igortzeko.

Hautapen prozedurak gainditu dituzten izangaiak zehaztu ondoren, hautapen organoek zerrenda bakar bat prestatuko dute. Lehenik, igotzeko prozedurako izangaiak agertuko dira, eta bigarrenik, sarrera libreko prozedurakoak. Desgaitasuna dutenentzako erreserba prozedurako izangaiak bigarren multzoan sartuko dira, eta bere puntuazioaren arabera ordenatuko dira. Multzo bakoitzean, hautatutako izangaiak oinarri honetan ezarritakoaren arabera ordenatuko dira.

Zerrenda horretan berdinketarik gertatuz gero, horien artean lehentasuna zeinek duen zehazteko irizpide hauek hartuko dira aintzat:

A) Sarrera libreko prozeduraren eta desgaitasuna dutenentzako erreserbaren izangaien kasuan:

1) Oposizioaldian puntuaziorik handiena.

2) Oposizioaldiko proba bakoitzean puntuaziorik altuena, deialdian agertzen diren hurrenkera berean.

3) Merezimenduen baremoko ataletan puntuaziorik handiena, deialdian agertzen diren hurrenkera berean.

4) Merezimenduen baremoko azpiataletan puntuaziorik handiena, deialdian ageri den hurrenkeraren arabera.

Irizpide horiek aplikatuta ere berdinketa hausten ez bada, epaimahaiak bosgarren irizpide bat aplikatuko du; hots, zozketa eginen du puntuazio berbera duten izangaien artean.

B) Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora igotzeko prozeduran parte hartzen duten izangaien kasuan:

1) Proban puntuaziorik handiena.

2) Merezimenduen baremoko atal bakoitzean puntuaziorik handiena, deialdian agertzen diren hurrenkera berean.

3) Merezimenduen baremoko azpiataletan puntuaziorik handiena, deialdian ageri den hurrenkeraren arabera.

Irizpide horiek aplikatuta ere berdinketa hausten ez bada, epaimahaiak laugarren irizpide bat aplikatuko du; hots, zozketa eginen du puntuazio berbera duten izangaien artean.

Txanda irekiaren hautapen prozedura gainditu duten izangaiak zehaztean, txanda horri hasiera batean esleitutako lanpostuei igotzeko prozeduran eta desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba prozeduran bete gabe gelditzen diren lanpostuak gehituko dizkiete hautapen organoek.

Inolaz ere ezin izanen da aldarrikatu kidego, espezialitate eta hizkuntza bakoitzean iragarritako lanpostu kopurua baino izangai gehiagok gainditu dituztela oposizioaldia eta lehiaketaldia.

Prozesua gainditzen duten izangaien zerrenda bakarrak, kidegoaren, espezialitatearen eta hizkuntzaren araberakoak, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez onetsiko dira, jendaurrean jarriko dena Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta departamentuaren web-orrian: www.educacion.navarra.es. Zerrenda horien kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Aurrekoa gorabehera, baldin eta hautapen organoek deialdiko lanpostu adina izangai izendatzea proposatu badute, eta lanpostu kopurua betetzen dela ziurtatzeko, hautatutako izangairen batek lanpostuari uko egiten badio 2018ko irailaren 1a baino lehen, deialdia egiten duen organoak zerrenda osagarri bat onesten ahalko du Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen bidez, epaimahaiak proposatutako izangaien ondotik doazen izangaiak bilduko dituena, puntuazioen batuketa-aktan ageri den hurrenkera oinarri hartuta, gero, behar izanez gero, praktiketako funtzionario izendatuak izan daitezen. Ebazpen hori Hezkuntza Departamentuaren iragarki-taulan eta departamentuaren web-orrian (www.educacion.navarra.es) argitaratuko da.

4. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoari eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoari dagozkien espezialitate eta hizkuntzetan sartzeko hautapen prozeduran hautatutako izangaien prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa egiaztatzea.

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoari eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoari dagozkien espezialitate eta hizkuntzetan hautatutako izangaiek Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 100.2 artikuluak aipatzen duen prestakuntza pedagogikoa eta didaktikoa egiaztatu beharko dute 5 egun balioduneko epean, oposizioaldia eta lehiaketaldia gainditu dituzten izangai hautatuen zerrendak argitaratzen direnetik hasita.

Ondorio horretarako, hautatutako izangaiek unibertsitateko master titulu ofizialaren jatorrizkoa edo fotokopia konpultsatua aurkeztu beharko dute, edo, bestela, titulu hori eman zaiela frogatzen duten agiriak.

5. Halaber, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoari eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoari dagozkien espezialitate eta hizkuntzetan hautatutako izangaiek Sexu Delituen Egileen Erregistro Nagusiaren ziurtagiri negatiboa aurkeztu beharko dute 5 egun balioduneko epean, oposizioaldia eta lehiaketaldia gainditu dituzten izangai hautatuen zerrendak argitaratzen direnetik hasita.

6. Oposizio-lehiaketa gainditzea espezialitate edo kidego batean baino gehiagotan:

Izangaiak kidego bereko edo kidego desberdinetako espezialitate batean baino gehiagotan parte hartzen badu, kasu hauetako bat gertatuko da:

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetan, oposizio-lehiaketa kidego bereko bi espezialitate eta hizkuntzatan baino gehiagotan gainditzen duten izangaiek espezialitateetako eta hizkuntzetako bat aukeratu beharko dute, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendutako eskabide baten bidez, eta gainerako espezialitate eta hizkuntzetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiei uko eginen diete. Eskabide hori bost egun balioduneko epean igorri beharko dute, gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak argitaratzen direnetik hasita. Aukera hori baliatu ezean, ulertuko da oposizio-lehiaketan puntuazio handiena lortu duten espezialitate eta hizkuntza aukeratzen dutela.

Praktikaldia bukatuta gai direla aldarrikatuz gero, hautapen prozeduran gainditutako espezialitate guztietan sartuko dira kidegoan.

–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren kudeaketa esparruko lanpostuetarako oposizio-lehiaketa kidego ezberdinetako bi espezialitatetan edo gehiagotan gainditzen duten izangaiek kidego horietako batean praktiketako funtzionario izenda ditzatela eskatu beharko dute, eta beste irakasle-kidegoko hautapen prozeduran parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiei uko eginen diete. Horretarako, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari eskabidea igorri beharko diote bost egun balioduneko epean, gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita.

–Deialdi honen bidez onetsitako oposizio-lehiaketa gainditzen duten izangaiek, baldin eta beste hezkuntza administrazio bateko kidego berean edo beste batean sartzeko oposizio-lehiaketa ere gainditzen badute eta aukeratzen badute beste administrazio horretan izendatzea praktiketako funtzionario, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendutako eskabidea aurkeztu beharko dute bost egun balioduneko epean, prozesua gainditzen duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita, deialdi honetan parte hartzeagatik izaten ahal dituzten eskubide guztiei uko egiteko. Uko egiten ez badiote, praktiketako funtzionarioentzako destinoa aukeratzeko ekitaldi publikora ez agertzeak edo beste hezkuntza administrazio batean praktiketako funtzionario izateko izendapena onartzeak esan nahiko du oposizio-lehiaketa honi isilbidez uko egiten diotela.

7. Desgaitasuna dutenentzako erreserba prozeduraren bitartez hautatutako izangaien bateragarritasunari buruzko txostena.

%33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa duten izangaiak, desgaitasuna dutenentzako erreserba prozeduraren bitartez hautatuak izanez gero, Pertsonen Autonomiarako eta Garapenerako Nafarroako Agentziara bideratuko dira, beren desgaitasun maila eta gainditutako oposizio-lehiaketaren kidego eta espezialitateari dagozkion lan eta eginkizunetan aritzeko gaitasuna bateragarriak diren baloratzeko.

Txostenean izangaia bateraezina dela adierazten bada, izangaiak oposizio-lehiaketan parte hartu izanaren ondoriozko eskubide guztiak galduko ditu.

Hamaikagarrena.–Praktiketako funtzionarioen izendapena.

1. Hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatuko ditu Giza Baliabideen Zerbitzuak (salbuetsita ez badaude, edo salbuetsita egon arren praktiketara joateko erabakia hartzen badute), eta praktikak egiteko destinoa emanen die zerbitzuaren beharrak kontuan izanik, lortu duten kidegoko, espezialitateko edo hizkuntzako lanpostu hutsetan edo behin-behineko ordezkapenetan edo, bestela, kidego bereko edo irakasleen beste kidego batzuetako antzeko espezialitateetan.

Praktikaldia egiteko destinoa ekitaldi publiko batean aukeratuko da.

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora igotzeko prozeduraren bidez hautatzen diren izangaiek, baldin eta praktikaldia egitea hautatzen badute, lehentasuna izanen dute destinoak lortzerakoan, deialdi honetako lanpostuetan sartzeko prozedurako izangaien aurretik, eta esleipen hori hautapen prozeduretan lortutako puntuazioari jarraikiz eginen da.

Lanpostu hutsak aukeratzeko orduan, %33ko desgaitasuna edo hortik gorakoa duten izangai hautatuek lehentasuna izanen dute sarrera libreko prozedurako izangaien aurretik.

Hautatutako izangaiek 2018ko irailaren 1a baino lehen hasi beharko dute ikastetxeetan. Dena dela, hautatutako izangaien artean Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuarekin 2017-2018 ikasturtean 2018ko irailaren 1aren ondoren amaitzen den kontratua sinatu duen irakaslerik baldin badago, kontratu horren ondoriozko erantzukizunak hartuko dituzte beren gain.

Praktikaldia egiteko esleitzen diren destinoak behin-behinekoak izanen dira.

Praktiketako funtzionario izateko izendapena jaso eta karrerako funtzionario izendatu bitartean, izangaiek praktiketako funtzionarioen araubide juridiko-administratiboa izanen dute, betiere irakasle lanpostu batean aritzen badira.

2. Ez dute praktikaldia egin beharko igotzeko hautapen prozeduraren bidez hautatzen diren izangaiek.

Praktikalditik salbuetsi diren izangai hautatuek jatorrizko kidegoetan jarraituko dute, hautapen prozeduretako espedienteak onetsi eta ondoren karrerako funtzionario izendatu bitarte.

Hala ere, praktikalditik salbuetsi diren izangaiek praktiketako funtzionario izenda ditzatela eskatzen ahalko dute. Horretarako, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari eskabidea igorri beharko diote bost egun balioduneko epean, gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita. Izangai horiek praktikaldiaren ebaluaziotik salbuetsita geratuko dira, eta praktiketako funtzionarioen egoeran jarraituko dute hautapen prozeduretako espedienteak onetsi eta ondoren karrerako funtzionario izendatu bitarte.

Halaber, gutxienez ere ikasturte bat karrerako irakasle funtzionario gisa eman dutela frogatzen duten izangaiak ere salbuetsiko dira praktikaldiaren ebaluaziotik, hautatuak badira. Izangai horiek inguruabar hori agerrarazi beharko dute Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari eskabidea igorriz. Eskabide hori bost egun balioduneko epean igorri beharko dute, gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita.

3. Praktiketako funtzionario izendatutako izangaiak eta, praktikaldia egitetik salbuetsita egon arren, jatorrizko kidego edo lanpostuetan gelditzea aukeratu duten izangai hautatuak beharturik egonen dira lehenbiziko behin betiko destinoa Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak zuzenean kudeatzen duen ikastetxeren batean eskuratzera. Lanpostuak betetzeko lehiaketetan parte hartu ahal izateko, kasuan kasuko deialdiak xedatzen duenari jarraikiko zaio.

4. Aurreko atalean xedatutakoa gorabehera, igotzeko hautapen prozeduraren bidez hautatzen diren izangaiek, baldin eta, Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa esparruan, behin betiko moduan eta kidego eta espezialitate berean zerbitzuak ematen ari badira, destino berean segitzea aukeratzen ahalko dute. Aukera hori bost egun balioduneko epean hartu beharko dute, gainditu duten izangaien zerrenda bakarrak onesten dituen ebazpena argitaratzen denetik hasita.

Aukera hori adierazten ez badute, ulertuko da jatorrizko kidegoan esleiturik duten destinoan berean gelditzeari uko egiten diotela eta, orduan, oinarri honen 3. atalean xedatutakoa aplikatuko zaie.

Hamabigarrena.–Praktikaldia.

1. Praktikaldiaren xedea da hautatutako izangaiek irakaskuntzarako gaitasuna ba ote duten egiaztatzea.

2. Praktikaldiaren barrenean, izangaiek zuzeneko irakaskuntzako aldi bat eta zenbait prestakuntza ikastaro egin beharko dituzte.

3. Praktikaldia Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpenaren bidez arautuko da. Ebazpen horrek honako alderdi hauek bilduko ditu, besteak beste:

–Praktikaldia noiz hasiko den eta zenbat iraunen duen.

–Irakasle baten tutoretzapean eginen da, eta kalifikazio batzorde batek ebaluatuko du “gai” edo “ez gai” adierazita.

–Praktikaldiko funtzionarioa aldi baterako ezintasun egoera batean edo amatasun bajan gertatuz gero, edo eszedentzia berezian nahiz antzeko beste egoera batean, eta horrek praktikaldia normaltasunez egitea edo hura baloratzea galarazten badio, kalifikazio batzordeari eskatzen ahalko dio praktikaldia luza diezaiotela. Izangaiak praktikaldia hurrengo urtean egin dezala proposa dezake kalifikazio batzordeak, behin bakarrik. Horrelakoetan, 2018-2019 ikasturtean benetan egindako praktikaldia hurrengo ikasturtean aintzat har diezaiotela erabaki dezake.

4. Praktikaldian “ez gai” kalifikazioa lortzen duten izangaiek karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko dituzte. Horretarako, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak ebazpen arrazoitua emanen du.

5. Praktikaldia bitartean praktiketako funtzionarioei azterketa mediko bat eginen zaie irakasle lanetan egoki aritzeko behar den gaitasun fisikoa eta psikikoa dutela egiaztatzeko. Azterketa mediko hori gainditzen ez dutenek karrerako funtzionario izendatzeko eskubide guztiak galduko dituzte, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariaren ebazpen baten bidez.

Hamahirugarrena.–Karrerako funtzionarioen izendapena.

1. Praktikaldia amaitutakoan, Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariak hautapen prozeduraren espedientea onetsiko du ebazpen bidez. Ebazpen hori Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da.

2. Orobat, izangai hautatuen zerrendak Hezkuntza Ministeriora igorriko dira, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko karrerako funtzionarioen tituluak luzatu ditzan.

3. Izendapenaren ondorioak, praktikaldiaren ikasturteko irailaren 1ean hasiko dira; izan ere, karrerako funtzionarioek egun horretan berean hartu beharko dute destinoaren jabetza.

4. Hautapen prozedurak gainditzen dituzten izangaiek Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren kudeaketa esparruan izan beharko dute lehenbiziko behin betiko destinoa, eta, horretarako, deitzen diren hurrengo lekualdatze lehiaketetan parte hartu. Betebehar horretatik salbuetsirik daude igotzeko hautapen prozedura gainditu ondoren destinoa hamaikagarren oinarriaren 4. atalean xedatutakoaren arabera berretsi duten funtzionarioak.

Hamalaugarrena.–Aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak.

Oposizio-lehiaketa amaitu ondoren sortuko diren aldi baterako kontrataziorako izangaien zerrendak foru agindu batek arautuko ditu gai guztietan; hain zuzen ere, Hezkuntza Departamentuaren zerbitzuko irakasleen lanpostuak aldi baterako kontratazioaren bidez betetzeko izangaien zerrendak kudeatzeko arauak onesten dituen foru agindu indardunak arautuko ditu.

Hamabosgarrena.–Aurkeztutako agiriak jasotzea.

1. Hautapen prozeduretatik baztertzen diren izangaiek Hezkuntza Departamentura jo dezakete (San Domingo kalea, zk.g., 31001, Iruña) eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioa berreskuratzeko, 2018ko irailaren 1etik 30era bitarte, betiere baztertua izatearen aurka errekurtsorik jarri ez badute.

Ondoko hauek dira hautapen prozeduretatik baztertutako izangaitzat hartuko direnak:

–Deialdian eskatzen diren baldintzak ez betetzeagatik hautapen prozeduretatik baztertzen diren izangaiak.

–Aurkezpen ekitaldira joaten ez diren izangaiak.

Iraila dokumentazioa eraman gabe bukatzen bada, izangaiak agiri horiek berreskuratzeari uko egin diola ulertuko da, horretarako eskubidea galduko du eta agiriak suntsituko dira.

2. Aurreko atalean sartzen ez diren izangaiek Giza Baliabideen Zerbitzuak zehazten duen egunean jasoko dituzte agiriak, iragarkia agertu ondoren Hezkuntza Departamentuaren web-orrian: www.educacion.navarra.es.

3. Izangaiek oposizioaldian aurkeztutako unitate edo programazio didaktikoak ez dira inola ere itzuliko, hautapen prozeduraren espedientearen zati direlako.

Hamaseigarrena.–Errekurtsoak.

Epaimahaiak ematen dituen egintza eta ebazpenen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Hezkuntza Departamentuko Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendariari zuzendua, errekurtsoaren xede den egintza argitaratu edo jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean.

Ebazpen honen eta bere aplikazio egintzen kontra gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal da, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Justiziako eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 57. artikuluarekin bat eta Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluei jarraikiz.

Iruñean, 2018ko martxoaren 6an.–Giza Baliabideen Zerbitzuko zuzendaria, Francisco Javier Iglesias Álvarez.

I. ERANSKINA

Merezimenduak baloratzeko baremoa, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan
eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko

Merezimenduen balorazioan, izangaiek 10 puntu lortzen ahalko dituzte, gehienez.

MEREZIMENDUAK

PUNTUAK

FROGAGIRIAK

I. atala.–Irakasle lanean emandako zerbitzuak (7,000 puntu gehienez).

1.1. Izangaiak aukeratu gogo duen kidegoko espezialitateetan, ikastetxe publikoetan, irakasle lanean emandako urte bakoitzeko:

Azpiatal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0583 puntu.

0,700 puntu

Emandako zerbitzuen ziurtagiria, hezkuntza administrazioek luzatua. Kasu guztietan adierazi behar da zein kidegotarako izendatu zen, edo haren kode ofiziala, baita zerbitzuak hasi eta bukatu zireneko data zehatzak ere. Ez dira onartuko jabetza hartzeko eta zerbitzuak uzteko orriak.

Ziurtagiri horietan adierazten bada zerbitzuak publikoak ez diren ikastetxeetan eman direla, aipatu zerbitzuak bestelako ikastetxeetan emanak bailiran baloratuko dira, hots, 1.3 edo 1.4 azpiataletan ezarritakoaren arabera.

Zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamenturako eman badira, Giza Baliabideen Zerbitzuak ofizioz aurkeztuko du zerbitzuen orria, izangai bakoitzaren espediente pertsonalean dagoen dokumentazioari jarraikiz, parte hartzeko eskabidean berariaz eskatu behar izan gabe. Aitzitik, beste hezkuntza administrazio batean emandako zerbitzuak egiaztatu beharko dituzte izangaiek, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioak zerbitzu horiek antzinatasun gisa aitortu baditu ere.

Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioaren Nafarroako Zuzendaritza Probintzialerako 1990eko urriaren 1a baino lehen emandako zerbitzuen ziurtagiria interesdunek espresuki eskatu beharko dute.

1.2. Izangaiaren helburu den kidegoaz besteko kidegoetako espezialitateetan, ikastetxe publikoetan, irakasle lanean emandako urte bakoitzeko:

Azpiatal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0292 puntu.

0,350 puntu

1.3. Izangaiaren helburu den kidegoko hezkuntza maila bereko espezialitateetan, beste ikastetxe batzuetan, irakasle lanean emandako urte bakoitzeko:

Azpiatal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0125 puntu.

0,150 puntu

Ikastetxearen ziurtagiria, edo hura emateko eskumena duen organoarena, Hezkuntza Ikuskapen Zerbitzuak ontzat emana, bertan espezialitatea, hezkuntza maila eta zerbitzuen benetako iraupena ageri direla, hasi eta bukatu zireneko data zehatzak adierazita. Ziurtagiri horiei oniritzia emateko, Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak lan bizitzari buruzko txosten eguneratua eta kontratuak aurkez ditzatela eskatuko die interesdunei.

Unibertsitateko irakasle gisa egindako lana frogatzeko, ikastetxearen ziurtagiria beharko da, honako hauek adieraziko dituena: zerbitzuak noiz hasi eta bukatu ziren, data zehatzak adierazita, eta zerbitzu horiek irakasle gisa izan zirela.

1.4. Izangaiaren helburu den kidegoko beste hezkuntza maila bateko espezialitateetan, beste ikastetxe batzuetan, irakasle lanean emandako urte bakoitzeko:

Azpiatal honetan aipatzen diren lanpostuetan emandako hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0083 puntu.

0,100 puntu

I. atala osatzen duten xedapenak:

1. Atal honen ondorioetarako, gehienez hamar urte hartuko dira kontuan, eta haietako bakoitza aurreko azpiataletako bakar batean baloratu beharko da.

2. Hona hemen definizio batzuk:

–Ikastetxe publikoak (1.1 edo 1.2 azpiatalak, kasuan-kasuan): sare publikoan integratutako ikastetxeak, hezkuntza administrazioek sortu eta finantzatuak, alegia, Estatuko Administrazioan eta autonomia erkidegoetakoan hezkuntza arloan eskudunak diren departamentu edo kontseilaritzek sortu eta finantzatuak. Halaber, ikastetxe publikoak dira Espainiar Estatuak atzerrian dituen ikastetxeak.

–Bestelako ikastetxeak (1.3 edo 1.4 azpiatalak, kasuan-kasuan): titulartasun pribatuko ikastetxeak, hezkuntzakoak ez diren administrazioenak (adibidez, toki administrazioarenak), eta unibertsitate publikoak eta pribatuak.

3. Ez dira kontuan hartuko interesdunek izenpetutako kontratuen fotokopien bidez soilik frogatzen diren zerbitzuak, ezta ikastetxe pribatuek edo udal ikastetxeek emandako ziurtagiriak ere, nahiz eta Gizarte Segurantzari kotizatutakoaren ziurtagiriak erantsi, bertan Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuak ontzat eman dituela agertzen ez bada.

4. Ez dira kontuan hartuko zerbitzuak hasi eta bukatu zireneko data zehatzak (eguna, hilabetea eta urtea) ez dituzten ziurtagiriak, nahiz eta bertan adierazi zerbitzuen iraupena ikasturte batekoa izan dela.

5. Zerbitzuak zein kidego edo mailatan eman diren zehazten ez bada, beste kidego edo hezkuntza maila batean emandakotzat joko dira.

6. Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko izangaiek irakaskuntzan izandako esperientzia baloratzeari dagokionez, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan emandako zerbitzuak 1.1 atalean edo 1.3 atalean (egokia dena) baloratuko dira.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa gorabehera, zerbitzuak ikastetxe publikoetan eman badira eta Hezkuntza Administrazioak egindako ziurtagiriak adierazten badu maisu-maistren kidegoan eman direla, 1.2 atalean baloratuko dira. Bestalde, zerbitzuak bestelako ikastetxeetan eman badira eta ziurtagiriak adierazten badu irakasletzako diplomadun gisa eman direla, 1.4 atalean baloratuko dira.

7. Atzerrian emandako zerbitzuak dagokion herrialdeko Hezkuntza Ministerioak edo Espainiar Estatuak Atzerrian duen Administrazio Orokorrak emandako ziurtagiriaren bidez egiaztatuko dira. Bertan honako hauek adierazi beharko dira: eman den hezkuntza maila eta irakasgaia, zerbitzuen iraupena eta horiek hasi eta bukatu zireneko data zehatzak. Hezkuntza maila edo irakasgaia frogatzen ez bada edo izangaiak hautatutako kidegoko espezialitateetako batekin bat ez badator, ulertuko da zerbitzuak beste hezkuntza maila edo kidego bateko espezialitateetan eman direla. Ziurtagiri horiek gaztelaniazko itzulpenarekin batera aurkeztu beharko dira. Zinpeko itzultzaileek egin beharko dituzte itzulpen horiek.

8. Atal honen ondorioetarako, puntuak ezin izanen dira pilatu zerbitzuak aldi berean ikastetxe batean baino gehiagotan eman badira.

II. atala.–Prestakuntza akademikoa (gehienez ere 5,000 puntu).

2.1. Alegatutako tituluaren espediente akademikoa:

Atal honetan izangaiak alegatutako tituluari dagokion espediente akademikoko batez besteko nota soilik baloratuko da, alegatutako titulua bat datorrena izangaiaren helburu den kidegoan sartzeko oro har eskatzen den titulazio mailarekin, honela:

Izangaiak ziurtagiri akademiko pertsonala igorri beharko du, non titulazioan lortutako batez besteko nota agertuko den.

Nolanahi ere, aurkeztutako ziurtagiri akademikoaren agertzen den batez besteko nota hartuko da kontuan.

0tik 10era bitarteko eskala

0tik 4ra bitarteko eskala

6-6,99

1,5-1,99

1,000 puntu

7-8,49

2-2,74

1,250 puntu

8,5-10

2,75-4

1,500 puntu

Batez besteko notak zenbakizko adierazpenik ez badu, baliokidetza hauek aplikatuko dira:

–Gai: 5,5 puntu.

–Ongi: 6,5 puntu.

–Oso ongi: 7,5 puntu.

–Bikain: 9 puntu.

–Ohorezko matrikula: 10 puntu.

Espediente akademikoan ez bada berariaz agertzen batez beteko nota edo ikasketen ziurtagiri pertsonala aurkezten ez bada, eta, horren ordez, tituluaren fotokopia aurkezten bada, ulertuko da izangaiaren batez besteko nota Nahikoa dela.

2.2. Graduondoak, doktoretza eta aparteko sariak:

2.2.1. Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diplomagatik (apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretua), master titulu ofizialagatik (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren arabera, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren arabera edo abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren arabera lortua), ikertzeko nahikotasunagatik edo beste edozein titulu baliokiderengatik, betiere titulu horiek irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa eskatu ez badira:

1,000 puntu

Tituluaren fotokopia edo, hala badagokio, titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Ikertzeko nahikotasunari edo Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diplomari dagokionez:

–Unibertsitatearen ziurtagiria, ikertzeko nahikotasuna aitortzen duena, eskuratuta izanez gero urtarrilaren 23ko 185/1985 Errege Dekretuaren arabera.

–Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diploma, eginak izanez gero apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretuaren arabera.

2.2.2. Doktore titulua izateagatik:

1,000 puntu

2.2.3. Doktoretzan aparteko saria lortzeagatik:

0,500 puntu

2.3. Unibertsitateko beste titulu batzuk:

Unibertsitateko titulazio ofizialak, irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa alegatutako berberak ez badira, honela baloratuko dira:

Kidegoan sartzeko alegatutako tituluaren fotokopia, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.

Lehen zikloko titulazioak puntuatuko badira, ezinbestekoa izanen da diplomadunaren tituluaren fotokopia aurkeztea edo, bestela, lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura bateko lehenbiziko hiru ikasmailetako edo lehen zikloko irakasgai guztiak egin eta gainditu direla azalduko duen ziurtagiri akademiko pertsonala. Egokitzapen ikastaroa gainditua izatea ez da hartuko lehen zikloko titulaziotzat.

Lizentziadun, ingeniari edo arkitekto tituluaren fotokopia aurkezten bada, aintzat hartuko dena bigarren zikloko titulazioari dagokion puntuazioa izanen da soilik, salbu aurreko paragrafoan aipatzen den ikasketen ziurtagiria eransten bada 2.3.1 azpiatalaren arabera baloratzeko.

Unibertsitateko gradu titulu ofizialaren fotokopia aurkezteak balioko du, bakar-bakarrik, bigarren zikloko titulazioari dagokion puntuazioa aitortzeko, salbu eta behar den ikasketa-ziurtagiria aurkezten bada, unibertsitateko gradu titulu ofiziala lortzeko kreditu guztiak egin eta gainditu direla egiaztatzen duena; kasu horretan, 2.3.1 azpiatalari dagokion puntuazioa ere emanen zaio.

Gradu titulua ez da baloratuko baldin eta titulu hori lortu bada irakaskuntza beretako unibertsitateko titulu bat (diplomatura edo lizentzia) daukatenentzat bideratutako egokitzapen ikastaro bat eginez.

Titulazio berean oinarritzen diren espezialitate desberdinak ez dira titulu desberdintzat hartuko.

Titulu berari dagozkion aipamenak ez dira gradutzat hartuko.

2.3.1. Lehen zikloko titulazioak:

Diplomaturako, ingeniaritza teknikoko edo arkitektura teknikoko titulu bakoitzeko edo legez horien baliokide den titulu bakoitzeko, eta lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza bateko lehen zikloari dagozkion ikasketengatik:

1,000 puntu

Atal honetan ez dira inolaz ere baloratuko, B mailako irakasle funtzionarioen kidegoen kasuan, izangaiak aurkezten duen lehen titulua edo era horretako ikasketak.

Atal honetan ez dira inolaz ere baloratuko, A mailako irakasle funtzionarioen kidegoetarako izangaien kasuan, izangaiak aurkezten duen lizentziadunaren, arkitektoaren, ingeniariaren edo graduaren lehenbiziko titulua lortzeko gainditu behar diren ikasketen titulua edo era horretako ikasketak.

2.3.2. Bigarren zikloko titulazioak:

Bigarren zikloko ikasketengatik lizentzia, ingeniaritza, arkitektura, unibertsitateko gradu titulu ofizialetan edo legez horien baliokide diren tituluetan:

1,000 puntu

Atal honetan ez dira inolaz ere baloratuko, A mailako irakasle funtzionarioen kidegoetarako izangaien kasuan, izangaiak aurkezten duen lizentziadunaren, ingeniariaren, arkitektoaren edo graduaren lehenbiziko titulua lortzeko gainditu behar diren ikasketak (lehen zikloa, bigarren zikloa edo, hala badagokio, irakaskuntza osagarriak).

Bigarren ziklokoak bakarrik diren titulazioak eta ondorio guztietarako unibertsitateko lizentziadun tituluaren baliokidetzat jotzen diren tituluak bigarren ziklo baten gisa baloratuko dira bakarrik.

2.4. Araubide bereziko ikasketetako eta Berariazko Lanbide Heziketako titulazioak:

Hizkuntza Eskola Ofizialek, Musikako Kontserbatorio Profesionalek eta Goi Mailakoek eta Arte Eskolek ematen dituzten araubide bereziko ikasketen titulazioak, baita Berariazko Lanbide Heziketakoak ere, ondoren aipatzen denari jarraikiz baloratuko dira, betiere irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa alegatu ez badira edo alegatutako titulua lortzeko ezinbestekoak izan ez badira:

Merezimendu gisa alegatutako tituluaren fotokopia edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria, baita kidegoan sartzeko alegatu den titulua lortzeko beharrezkoak izan diren titulu guztien fotokopia konpultsatuak ere.

Hizkuntza Eskola Ofizialek luzatutako maila aurreratuko ziurtagiriak ez dira baloratuko, baldin eta izangai berak hizkuntza bereko maila goragoko beste titulu edo ziurtagiri bat aurkezten badu eta horren balorazioa 3.2 azpiatalean aurreikusi baldin bada.

Izangaiak lortu nahi duen lanpostua euskaraz eman beharrekoa bada, Hizkuntza Eskola Ofizialek luzatutako euskara maila aurreratuko ziurtagiria ez da baloratuko.

a) Musikako edo Dantzako titulu profesional bakoitzeko:

0,500 puntu

b) Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako maila aurreratuko ziurtagiri bakoitzeko:

0,500 puntu

c) Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulu bakoitzeko:

0,200 puntu

d) Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulu bakoitzeko:

0,200 puntu

e) Goi mailako kirol teknikari titulu bakoitzeko:

0,200 puntu

II. atala osatzen duten xedapenak:

1. Titulazioak atzerrian lortu badira, titulazio horien fotokopia aurkeztu beharko da, homologazioa egiaztatzen duen agiriarekin batera.

2. Titulu batek Goi mailako Hezkuntzako Kualifikazioen Espainiako Esparruan duen maila baliokidetzeko, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuaren arabera luzatutako ziurtagiriak ez dira baloratuko.

III. atala.–Beste merezimendu batzuk (gehienez ere 2,000 puntu).

3.1. Etengabeko prestakuntza (1,000 puntu gehienez):

Gainditutako etengabeko prestakuntzako eta hobekuntzako ikastaroak, eskuratu nahi den espezialitatearekin, eskolaren antolaketarekin, hezkuntzari aplikatutako teknologia berriekin, didaktikarekin, psikopedagogiarekin edo hezkuntzako soziologiarekin loturik egonez gero, hezkuntza eskumen osoa duten administrazio publikoek edo unibertsitateek antolatu badituzte, edo hezkuntza administrazioekin elkarlanean ari diren entitateek antolatutako etengabeko prestakuntzako planean sartutako jarduerak edo kasuan kasuko hezkuntza administrazioak onartutako jarduerak, 10 orduko:

0,020 puntu

Ikastaroen ziurtagiria, kasuan kasuko erakunde edo zentroak luzatua, non ikastaroaren kreditu edo orduak espresuki adieraziko baitira. Etengabeko prestakuntzaren planeko jardueretan edo hezkuntza administrazioak onartu dituenetan espresuki adierazi beharko da kasuan kasuko jarduera plan horretan sartuta dagoela edo hezkuntza administrazioak onartua dela; bestela, hori gabe, homologazioa edo onarpena erantsi beharko da.

Ordu edo kredituen iraupena jasotzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko.

Ondorio horietarako, jarduera guztietako prestakuntza orduen batuketa eginen da, eta ez da puntuaziorik emanen 10 ordutik beheitikoengatik. Besterik adierazten ez bada, prestakuntza jarduerak kredituetan azaltzen direnean, kreditu bakoitza hamar ordukotzat hartuko da.

3.1 azpiatalean ez dira inola ere baloratuko titulu akademiko baten (doktoretza barne), master edo graduondoko beste titulazio baten curriculuma osatzen duten ikastaro edo irakasgaiak. Ikastaro horiek amaitu eta dagozkien tituluak eskuratuta, titulu horiek, egoki bada, 3.1 azpitatalaren arabera baloratuko dira (778/1998 Errege Dekretuaren eta Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa aldatu duen apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren 34.1 artikuluaren arabera lortutako titulu ez-ofizialak) edo, hala denean, 2.2 atalaren arabera (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren edo abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren arabera luzatutako titulu ofizialen kasuan).

Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria eta Espezializazio Didaktikoaren titulua ez dira baloratuko.

Espezialitatearen berariazko alderdiei buruz, curriculumaren alderdi orokorrei buruz edo eskolaren antolaketari buruz egindako argitalpen zientifiko edo didaktiko bakoitzeko (gehienez ere 1,000 puntu):

Egilekide gisa edo beste egile batzuekin egin bada, argitalpenari emandako puntuazioa egile guztien kopuruaz zatituko da.

1,000 puntu gehienez

Argitalpenen (ISBNa edo ISSNa duten argitalpenak baizik ez dira baloratuko), programen eta abarren jatorrizko alea, egindako kritikak eta, hala dagokionean, sariak lortu izanaren frogagiriak.

Euskarri berezietan (bideoetan, CD-ROMean, eta abarretan) argitaratutako materialei dagokienez, dagokion aleaz gain argitalpen horiek osatzen dituzten dokumentu inprimatuak aurkeztu beharko dira (azalak, azalpen liburuxkak, inprimakiak eta abar).

Argitalpenak bakarrik formatu elektronikoan izan badira, argitalpenaren kopia inprimatuaz gain, txosten ofizial bat aurkeztuko da, non erakunde emaileak ziurtatuko baitu argitalpena datu-base bibliografikoan jasota dagoela. Dokumentu horretan, datu-basea, argitalpenaren titulua, egilea eta urtea adieraziko dira.

Hezkuntza proiektuetan parte hartzea:

Organo eskudunak luzatutako ziurtagiriaren fotokopia.

a) Ikasturte bakoitzean parte hartzeagatik:

0,200 puntu

b) Ikasturte bakoitza koordinatzeagatik

0,500 puntu

3.2. Euskararen, ingelesaren, frantsesaren eta alemanaren ezagutza egiaztatzeko titulazioak (2,000 puntu gehienez):

3.2.1. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, euskararen, ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren C2 maila egiaztatzen duen ziurtagiria (Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan ezarri direnetako bat):

1,000 puntu

3.2.2. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, euskararen, ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren C1 maila egiaztatzen duen ziurtagiria (Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan ezarri direnetako bat):

0,750 puntu

Organo eskudunak luzatutako ziurtagiriaren fotokopia. Ez da beharrezkoa izanen ziurtagiriaren zinpeko itzulpena aurkeztea.

3.2.3. Hizkuntzetarako Europako Erreferentzia Esparru Bateratuaren arabera, euskararen, ingelesaren, frantsesaren edo alemanaren B2 maila egiaztatzen duen ziurtagiria (Hezkuntzako kontseilariaren otsailaren 28ko 30/2011 Foru Aginduan ezarri direnetako bat):

0,500 puntu

3.2. azpiatala osatzen duten xedapenak:

1. 3.2 azpiatal honetan, ez dira inolaz ere baloratuko ez unibertsitateko titulazioak, ez Hizkuntzen Eskola Ofizialek emandako maila aurreratuko ziurtagiriak, izan ere, horien balorazioa berariaz jasota dago merezimendu baremoaren 2.3 eta 2.4 ataletan, hurrenez hurren.

2. Hizkuntza berari dagozkion titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten badira, eta maila desberdinekoak badira, goreneko mailakoa besterik ez da baloratuko.

3. Hizkuntza berari dagozkion titulu edo ziurtagiri bat baino gehiago aurkezten badira, eta maila berekoak badira, hizkuntza horren ezagutza behin baizik ez da puntuatuko.

4. Euskaraz eman beharreko lanpostuetara lehiatuz gero, ez da euskara titulu bakar bat ere baloratuko.

Merezimenduen baremo osoarentzako xedapenak:

1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako burutuak dauden eta behar den epean aurkezten diren merezimenduak baizik ez dira baloratuko.

2. Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak edo beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial berekian idatzitakoak, salbu eta euskarazkoak eta atzerriko hizkuntza baten ezagutza egiaztatzen duten titulazio edo ziurtagiriak. Zinpeko itzultzaileek eginak izan beharko dira itzulpen horiek eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

3. Izangaiek merezimenduak egiaztatzeko aurkezten dituzten agiriek ez dute zertan jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak izan; agiri horien fotokopia arruntak aurkezten ahalko dira eskabideak aurkezteko epearen barnean, argitalpenen kasuan izan ezik. Hala ere, Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

4. Merezimendu bera ezin da inolaz ere atal edo azpiatal batean baino gehiagotan baloratu.

5. Betebehar bat frogatzeko aurkezten den dokumentazioa ez da merezimendu gisa baloratzen ahalko.

II. ERANSKINA

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegora igotzeko
merezimenduak baloratzeko baremoa

Merezimenduen balorazioan, izangaiek 10 puntu lortzen ahalko dituzte, gehienez.

I.–Egindako lana (gehienez ere 5,5 puntu).

1. Antzinatasuna (gehienez ere 4 puntu).

–Jatorrizko kidegoan karrerako funtzionario gisa emandako urte bakoitzeko, parte hartzeko baldintza gisa eskatutako sei urteetatik aparte: 0,500 puntu.

–Hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0416 puntu.

  • Frogagiriak: Zerbitzuen ziurtagiria, hezkuntza administrazio eskudunak emana.

Giza Baliabideen Zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko funtzionarioen zerbitzuen ziurtagiria aurkeztuko du, izangaien espediente pertsonalean dauden datuei jarraikiz.

I.1 atala baloratzearen ondorioetarako, kontatu eginen dira zerbitzu berezien egoeran emandako zerbitzuak, halakotzat hartuak direnean abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen 29.2 artikuluan, baita abuztuaren 2ko 30/1984 Legearen aurreko xedapenetan ezarritako izaera bereko egoerak ere. Era berean, ondorio horietarako baloratuko da eszedentzia berezian egindako denbora, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 27. artikuluarekin bat.

2. Berariazko zereginak eta borondatezko ebaluazioa egitea (gehienez ere 2,5 puntu).

2.1. Zuzendaritza karguetan aritzea ikastetxeetan:

2.1.1. Ikastetxe publikoetan zuzendari edo zuzendariondoko lanetan aritutako urte bakoitzeko: 0,25 puntu.

–Hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0208 puntu.

  • Frogagiriak: Izendapenaren fotokopia, kargua hartzeko nahiz uzteko eginbidea agertzen duena, edo, bestela, karguan jarraitzen duela adierazten duen ziurtagiria.

2.1.2. Ikastetxe publikoetan zuzendariorde, idazkari edo ikasketaburu gisa edo horiekin parekatutako karguetan egindako urte bakoitzeko: 0,20 puntu.

–Hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0166 puntu.

  • Frogagiriak: Izendapenaren fotokopia, kargua hartzeko nahiz uzteko eginbidea agertzen duena, edo, bestela, karguan jarraitzen duela adierazten duen ziurtagiria.

2.1.3. Ikastetxe publikoetan beste zuzendaritza kargu batzuetan aritutako urte bakoitzeko: 0,15 puntu.

–Hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0125 puntu.

  • Frogagiriak: Izendapenaren egiaztagiriaren fotokopia, karguan egiazki emandako denbora adierazten duena.

2.1.4. Ikuskapen lanetan aritutako urte bakoitzeko: 0,10 puntu.

–Hilabete edo urteko zatiki bakoitzeko: 0,0083 puntu.

  • Frogagiriak: Izendapena eta jabetza hartzearen eta kargu-uztearen datak azaltzen dituen ziurtagiriaren fotokopia, edo bestela, karguan jarraitzen duela adierazten duen ziurtagiriarena.

2.1 atala osatzen duten xedapenak:

1. 2.1.1, 2.1.2, 2.1.3 eta 2.1.4 ataletan, karrerako funtzionario edo mugagabeko lan-kontratudun gisa izandako zuzendaritza karguak soilik baloratuko dira.

2. Merezimenduen baremoko 2.1.2 atalean ezarri diren ondorioetarako, zuzendaritza kargu parekatutzat honako hauek hartuko dira gutxienez:

–Atal honetan aipatutako karguak, Lanbide Heziketako ataletan jardun denean.

–Idazkari albokoa.

–Ikasketaburu albokoa.

–Egoitzako burua.

–Batxilergoko Institutuko ikasketaburuaren delegatua edo autonomia erkidegoetan horren pareko direnak.

–Atal delegatuko zuzendaria-ikasketaburua.

–Atal filialeko zuzendaria.

–Irakaskuntza Ertainaren Patronatuko ikastetxe ofizialeko zuzendaria.

–Lanbide Heziketako ikastetxeen administratzailea.

–Irakasle delegatua, Lanbide Heziketako Atalaren kasuan.

3. Merezimenduen baremoko 2.1.3 atalean, gutxienez zuzendaritza kargu hauek baloratuko dira:

–Idazkariordea.

–Gaueko ikasketen delegatua-ikasketaburua Atal Delegatuan.

–Batxilergoko Institutuetako Hedapenetako idazkariaren delegatua edo autonomia erkidegoetan horien pareko direnak.

–Toki Korporazioekin egindako hitzarmenen xedeko zentro homologatuetako zuzendari, ikasketaburu edo idazkaria.

–Ikastetxe libre adoptatuko zuzendaria, langilearen erregistro zenbakia duena.

–Irakaskuntza Ertainaren Patronatuko ikastetxe ofizialeko idazkaria.

4. Kargu batean baino gehiagotan batera jardunez gero, ezin izanen da puntuazioa batu.

5. Atal hau baloratzeko, Giza Baliabideen Zerbitzuak Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuaren mendeko funtzionarioen zerbitzuen ziurtagiria aurkeztuko du, izangaien espediente pertsonalean dauden datuei jarraikiz.

2.2. Irakasleen borondatezko ebaluazioa:

–Irakaslanaren balorazio positiboa, hezkuntzako ikuskapenak egindakoa bada: 0,25 puntu.

  • Frogagiriak: Balorazio positiboaren ziurtagiria, hezkuntza administrazio eskudunak emana.

II.–Gainditutako prestakuntza eta hobekuntza ikastaroak
(gehienez ere 3 puntu)

Gainditutako etengabeko prestakuntzako eta hobekuntzako ikastaroak, eskuratu nahi den espezialitatearekin, eskolaren antolaketarekin, hezkuntzari aplikatutako teknologia berriekin, didaktikarekin, psikopedagogiarekin edo hezkuntzako soziologiarekin loturik egonez gero, hezkuntza eskumen osoa duten administrazio publikoek edo unibertsitateek antolatu badituzte, edo hezkuntza administrazioekin elkarlanean ari diren entitateek antolatutako etengabeko prestakuntzako planean sartutako jarduerak edo kasuan kasuko hezkuntza administrazioak onartutako jarduerak:

a) Gutxienez 3 kreditu dituen ikastaro bakoitzeko: 0,2000 puntu.

b) Gutxienez 10 kreditu dituen ikastaro bakoitzeko: 0,5000 puntu.

Musikako espezialitaterako bakarrik, musikako kontserbatorioek antolatutako ikastaroak berdin-berdin baloratuko dira.

Atal honi dagokionez, 2 kreditutik beherakoak ez diren ikastaroak metatzen ahalko dira, atal honetan zehazten diren betebeharrak betetzen badituzte. Bi kreditutik beherakoak ez diren ikastaroen kasuan, kreditu edo ordu guztiak batuz metatu, eta guztirakoa ikastaro bat bailitzan baloratuko da, a) eta b) letretan xedatutakoarekin bat.

Atal honetan ez dira inola ere baloratuko titulu akademiko baten (doktoretza barne), master edo graduondoko beste titulazio baten curriculuma osatzen duten ikastaro edo irakasgaiak. Ikastaro horiek amaitu eta dagozkien tituluak eskuratuta, titulu horiek, egoki bada, atal honen arabera baloratuko dira (778/1998 eta 1393/2007 Errege Dekretuen eta Unibertsitateei buruzko 6/2001 Lege Organikoa aldatu duen apirilaren 12ko 4/2007 Lege Organikoaren 34.1 artikuluaren arabera lortutako titulu ez-ofizialak) edo, hala denean, 3.1.1 azpiatalaren arabera (urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren arabera luzatutako titulu ofizialen kasuan).

  • Frogagiriak: Ikastaroen ziurtagiria, kasuan kasuko erakunde edo zentroak luzatua, non ikastaroaren kreditu edo orduak espresuki adieraziko baitira. Etengabeko prestakuntzaren planeko jardueretan edo hezkuntza administrazioak onartu dituenetan espresuki adierazi beharko da ziurtagirian kasuan kasuko jarduera plan horretan sartuta dagoela edo hezkuntza administrazioak onartua dela; bestela, hori gabe, homologazioa edo onarpena erantsi beharko da.
  • Ziurtagirietan kredituen ordez orduak adierazten direnean, ulertuko da ikastaroko 10 orduk kreditu bat egiten dutela.
  • Ordu edo kredituen iraupena jasotzen ez duten ziurtagiriak ez dira baloratuko.

II. atala osatzen duten xedapenak:

1. 2 kreditutik beherako ikastaroak ez dira metatuko, ez eta baloratuko ere.

2. Atal honetan ikastaro bakoitza a) eta b) letretan xedatutakoaren arabera baloratuko da.

3. Irakaskuntzarako Gaitasun Agiria eta Espezializazio Didaktikoaren titulua ez dira baloratuko.

III.–Merezimendu akademikoak eta beste merezimendu batzuk
(3 puntu gehienez ere).

3.1. Merezimendu akademikoak (gehienez ere 1,500 puntu).

3.1.1. Graduondoak, doktoretza eta aparteko sariak:

3.1.1.1. Ikasketa aurreratuen ziurtagiri-diplomagatik (apirilaren 30eko 778/1998 Errege Dekretua), master titulu ofizialagatik (urtarrilaren 21eko 56/2005 Errege Dekretuaren, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren edo abuztuaren 5eko 1002/2010 Errege Dekretuaren arabera lortua), ikertzeko nahikotasunagatik edo beste edozein titulu baliokiderengatik, betiere titulu horiek irakaskuntzako funtzio publikoan sartzeko baldintza gisa eskatu ez badira: 1,000 puntu.

3.1.1.2. Doktore titulua izateagatik: 1,000 puntu.

3.1.1.3. Doktoretzan aparteko saria lortzeagatik: 0,500 puntu.

  • Frogagiriak: Tituluaren fotokopia edo, hala badagokio, ziurtagiria-diploma edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren frogagiriarena.

3.1.2. Unibertsitateko beste titulu batzuk:

Unibertsitateko titulazio ofizialak, sartzeko baldintzak direla-eta alegatutakoak ez badira, honela baloratuko dira:

3.1.2.1. Lehen zikloko titulazioak:

Diplomaturako, ingeniaritza teknikoko edo arkitektura teknikoko titulu bakoitzeko edo legez horien baliokide den titulu bakoitzeko, eta lizentziatura, arkitektura edo ingeniaritza bateko lehen zikloari dagozkion ikasketengatik: 1,000 puntu.

Atal honetan ez dira inolaz ere baloratuko izangaiak aurkezten duen lizentziadunaren, arkitektoaren edo ingeniariaren lehenbiziko titulua lortzeko gainditu behar izan dituen ikasketen titulua edo era horretako ikasketak.

3.1.2.2. Bigarren zikloko titulazioak:

Lizentzia, ingeniaritza edo arkitekturako bigarren zikloko ikasketak edo legez horien baliokide diren tituluei dagozkienak: 1,000 puntu.

Atal honetan ez dira inolaz ere baloratuko izangaiak aurkezten duen lizentziadunaren, arkitektoaren edo ingeniariaren lehenbiziko titulua lortzeko gainditu behar diren ikasketak (lehen zikloa, bigarren zikloa edo, hala badagokio, irakaskuntza osagarriak).

  • Frogagiriak: Kidegora igotzeko alegatutako tituluaren fotokopia, bai eta merezimendu gisa alegatzen diren guztiena ere, edo, bestela, titulua eskuratzeko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria.
  • Lehen zikloko titulazioak puntuatuko badira, ezinbestekoa izanen da diplomadunaren tituluaren fotokopia aurkeztea edo, bestela, lizentzia, ingeniaritza edo arkitektura bateko lehenbiziko hiru ikasmailetako irakasgai guztiak egin eta gainditu direla azalduko duen ziurtagiri akademiko pertsonala. Egokitzapen ikastaroa gainditua izatea ez da hartuko lehen zikloko titulaziotzat.
  • Lizentziadun, ingeniari edo arkitekto tituluaren fotokopia aurkezten bada, aintzat hartuko dena bigarren zikloko titulazioari dagokion puntuazioa izanen da soilik, salbu eta 3.1.2.1 atalaren arabera baloratzeko aurreko paragrafoan aipatzen den ziurtagiri akademikoa aurkezten bada.

3.1.3. Araubide bereziko ikasketetako eta Berariazko Lanbide Heziketako titulazioak:

Hizkuntza Eskola Ofizialek, Musikako Kontserbatorio Profesionalek eta Goi Mailakoek eta Arte Eskolek ematen dituzten araubide bereziko ikasketen titulazioak, baita Berariazko Lanbide Heziketakoak ere, ondoren aipatzen denari jarraikiz baloratuko dira, betiere sartzeko baldintza gisa alegatu ez badira edo alegatutako titulua lortzeko ezinbestekoak izan ez badira:

a) Musikako edo Dantzako titulu profesional bakoitzeko: 0,500 puntu.

b) Hizkuntza Eskola Ofizialek emandako maila aurreratuko edo goi mailako ziurtagiri bakoitzeko: 0,500 puntu. EGA titulua edo parekoa izateagatik: 0,500 puntu.

c) Arte Plastikoetako eta Diseinuko goi mailako teknikari titulu bakoitzeko: 0,200 puntu.

d) Lanbide Heziketako goi mailako teknikari titulu bakoitzeko: 0,200 puntu.

e) Goi mailako kirol teknikari titulu bakoitzeko: 0,200 puntu.

  • Frogagiriak: Merezimendu gisa alegatutako tituluaren fotokopia edo titulua emateko eskubideak ordaindu izanaren ziurtagiria, baita kidegora igotzeko alegatu den titulua lortzeko beharrezkoak izan diren titulu guztien fotokopia konpultsatuak ere.
  • Euskaraz eman beharreko lanpostuetara lehiatuz gero, ez da euskara titulu bakar bat ere baloratuko. Gaztelaniaz eman beharreko lanpostuetara lehiatu, eta baliokideak diren euskara titulu bat baino gehiago aurkezten badira, titulu horietako bat bakarrik baloratuko da.
  • Hizkuntza bererako baliokideak diren zenbait titulu aurkeztuz gero, horietako bat bakarra baloratuko da.
  • 3.1 atala osatzen duten xedapenak: titulazioak atzerrian lortu badira, titulazio horien fotokopia aurkeztu beharko da, homologazioa egiaztatzen duen agiriarekin batera.

3.2. Argitalpenak, hezkuntza proiektuetan parte hartzea eta merezimendu artistikoak (gehienez ere 1,500 puntu).

–Espezialitatearen berariazko alderdiei buruz, curriculumaren alderdi orokorrei buruz edo eskolaren antolaketari buruz egindako argitalpen zientifiko edo didaktiko bakoitzeko: gehienez ere puntu bat.

Egilekide gisa edo beste egile batzuekin egin bada, argitalpenari emandako puntuazioa egile guztien kopuruaz zatituko da.

Frogagiriak: Argitalpenen (ISBNa edo ISSNa duten argitalpenak baizik ez dira baloratuko), programen eta abarren jatorrizko alea, egindako kritikak eta, hala dagokionean, sariak lortu izanaren frogagiriak.

Euskarri berezietan (bideoetan, CD-ROMean, eta abarretan) argitaratutako materialei dagokienez, dagokion aleaz gain argitalpen horiek osatzen dituzten dokumentu inprimatuak aurkeztu beharko dira (azalak, azalpen liburuxkak, inprimakiak eta abar).

Argitalpenak bakarrik formatu elektronikoan izan badira, argitalpenaren kopia inprimatuaz gain, txosten ofizial bat aurkeztuko da, non erakunde emaileak ziurtatuko baitu argitalpena datu-base bibliografikoan jasota dagoela. Dokumentu horretan, datu-basea, argitalpenaren titulua, egilea eta urtea adieraziko dira.

–Hezkuntza proiektuetan parte hartzea:

a) Ikasturte bakoitzean parte hartzeagatik: 0,2000.

b) Ikasturte bakoitza koordinatzeagatik: 0,5000.

  • Frogagiriak: Organo eskudunak luzatutako ziurtagiriaren fotokopia.

Arte Plastikoetako eta Diseinuko irakasleen kidegoko espezialitateetarako soilik.–Helburu den espezialitateari lotutako merezimenduak:

–Autonomia, estatu zein nazioarte mailako erakusketa edo lehiaketetan jasotako sari bakoitzeko, egindako banakako erakusketa bakoitzeko, argitaratu edo eraikitako objektu edo espazioen diseinu grafiko bakoitzeko, legezko gordailuarekin edo autonomia, estatu zein nazioarte mailako argitalpenetan argitaratutako obra grafiko edo argazki bakoitzeko: gehienez ere 0,500 puntu.

  • Frogagiriak: Programak, kritikak, aleak eta, halakorik dagoenean, jasotako sarien ziurtagiriak.

Merezimenduen baremo osoarentzako xedapenak:

1. Deialdian parte hartzeko eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunerako burutuak dauden eta behar den epean aurkezten diren merezimenduak baizik ez dira baloratuko.

2. Gaztelaniara itzuli beharko dira atzerriko hizkuntza batean idatzitako agiriak eta beste autonomia erkidego bateko hizkuntza ofizial propioan idatzitakoak, euskarazkoak izan ezik. Zinpeko itzultzaileek eginak izan beharko dira itzulpen horiek eta agiriarekin batera aurkeztu beharko dira.

3. Izangaiek merezimenduak egiaztatzeko aurkezten dituzten agiriek ez dute zertan jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak izan; agiri horien fotokopia arruntak aurkezten ahalko dira eskabideak aurkezteko epearen barnean, argitalpenen kasuan izan ezik. Hala ere, Administrazioak noiznahi eskatzen ahalko dizkie izangaiei parte hartzeko eskabidearekin batera aurkeztutako dokumentazioaren jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.

III. ERANSKINA

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartzeko, irakaskuntzaren ondorioetarako baliokidetzat hartzen diren titulazioak

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Informatika

Estatistikako diplomaduna

Kudeaketa-informatikako ingeniari teknikoa

Informatikako Sistemen ingeniari teknikoa

Telekomunikazioetako ingeniari teknikoa, Telematika espezialitatea

Esku-hartze Soziokomunitarioa

Maisu-maistrak, espezialitate guztietan

Gizarte Hezkuntzako diplomaduna

Gizarte Laneko diplomadunak

Teknologia

Ingeniari teknikoa

Arkitekto teknikoa

Ontzietako Makinetako diplomaduna

Itsas Nabigazioko diplomaduna

Ontzietako Irrati-elektronikako diplomaduna

Oharra: Titulazio horiek Unibertsitateko Titulu Ofizialen Katalogokoak eta horretan gerora sartutakoen multzokoak dira. Irakaskuntzarako baliokidetzat hartzen dira, halaber, zehaztutako horien homologoak diren titulazioak, irailaren 30eko 1954/1994 Errege Dekretuaren arabera (azaroaren 17ko Estatuko Aldizkari Ofiziala)

IV. ERANSKINA

Oro har eskatzen direnez gain, Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko aukera ematen dutenak

A) Irakaskuntzarako baliokidetzat hartutako titulazioak, Lanbide Heziketako irakasle teknikoen kidegoan sartzeko:

ESPEZIALITATEAK

TITULAZIOAK

Makinen Mekanizazioa eta Mantentze-lanak

Mekanizazio bidezko Produkzioko goi mailako teknikaria

Makinak Muntatu eta Eraikitzeko teknikari espezialista

Makina-erreminten Mikromekanikako teknikari espezialista

Tresnen Mikromekanikako teknikari espezialista

Neurketa Sistemetako teknikari espezialista instrumentista

Tresneria eta Muntaketa Mekanikoetako teknikari espezialista

Armen Mekanikako teknikari espezialista

Fabrikazio Mekanikoko teknikari espezialista

Makina-erremintetako teknikari espezialista

Matrizegintzako eta Moldegintzako teknikari espezialista

Kalitatearen Kontroleko teknikari espezialista

Mikromekanikako eta Erlojugintzako teknikari espezialista

B) Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoan sartzeko, eta soil-soilik Nafarroako Gobernuko Hezkuntza Departamentuak espezialitate bakoitzeko lehenbiziko lau deialdiak burutu ez dituenean (apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuaren bigarren xedapen iragankorrean aipatzen zen, otsailaren 27ko 334/2004 Errege Dekretuak ezarritako testu berriaren arabera), ondoko izangaiak onartzen ahalko dira, orokorrean eskatutako titulazioa ez izan arren: deialdia egiten duen hezkuntza administrazioaren mendeko ikastetxe publikoetan gutxienez ere bi urtez irakasle lana egin dutela frogatu (Giza Baliabideen Zerbitzuak esperientzia hori egiaztatuko du ofizioz) eta kasuan kasuko lanbide arlokoa den lanbide heziketako espezialitate batean teknikari espezialista edo goi mailako teknikari titulua duten izangaiak. Lau deialdien eraginkortasun epea aipatu den apirilaren 30eko 777/1998 Errege Dekretuak indarra hartu zuen egunari lotuta dago.

Oharra: aurreko paragrafoan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da hau adieraztea:

–Instalazio Elektroteknikoak, Makinen Mekanizazio eta Mantentze-lanak, Nekazaritzako Ekoizpeneko Eragiketa eta Ekipamenduak eta Osasun eta Laguntza Prozedurak espezialitateetan lau deialdiak jada agortu dira.

–Sistema eta Aplikazio Informatikoak espezialitatean bigarren deialdia da honako hau.

V. ERANSKINA

Gai zerrendak

Kidego eta espezialitate bakoitzari dagozkion gai zerrendak ondoren aipatzen diren aginduetan agertzen dira, salbu eta bakoitzaren B zatian azaltzen diren gaiak, hala denean, zati hori indarrik gabe gelditu baita.

Gai zerrendan LOGSEri buruz dauden aipamen guztiak indarrean dagoen Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoari buruzkoak direla ulertu behar da.

A) Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa:

–1993ko irailaren 9ko Agindua (1993ko irailaren 21eko Estatuko Aldizkari Ofiziala), zeinak onetsi baititu maisu-maistren, Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Hizkuntza Eskola Ofizialetako Irakasleen Kidegoetan sartzeko, espezialitate berriak lortzeko eta espezialitate batzuetarako mugikortasuna izateko prozeduretan erabiliko diren gai zerrendak, ekainaren 4ko 850/1993 Errege Dekretuak arautuak, espezialitate hauetarako:

  • Gorputz Hezkuntza.
  • Fisika eta Kimika.
  • Geografia eta Historia.
  • Ingelesa.
  • Gaztelania eta Literatura.
  • Matematika.
  • Hezkuntza Orientabidea.
  • Teknologia.

–1996ko otsailaren 1eko Agindua (1996ko otsailaren 13ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), zeinak onetsi baititu Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetan sartzeko, espezialitate berriak lortzeko eta espezialitate batzuetarako mugikortasuna izateko prozeduretan erabiliko diren gai zerrendak, espezialitate hauetarako:

  • Ekonomia.
  • Informatika.
  • Esku-hartze Soziokomunitarioa.

B) Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoa:

–1996ko otsailaren 1eko Agindua (1996ko otsailaren 13ko Estatuko Aldizkari Ofiziala), zeinak onetsi baititu Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetan sartzeko, espezialitate berriak lortzeko eta espezialitate batzuetarako mugikortasuna izateko prozeduretan erabiliko diren gai zerrendak.

VI. ERANSKINA

Oposizioaldiko lehendabiziko probaren zati praktikoaren edukia

Oposizioaldiko lehendabiziko proban ariketa praktiko bat eginen da, izangaiek lortu nahi duten espezialitateko arlo, irakasgai edo moduluak emateko behar diren lan teknikak eta prestakuntza zientifikoa badituztela egiaztatu ahal izateko.

Hautapen batzordeek edo, bakar bat dagoenean, epaimahaiek zehaztuko dute nola zehazten diren ariketaren eduki praktikoa eta iraupena, espezialitate bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta.

Nolanahi ere, lehendabiziko probaren zati praktikoa honela eginen da kidego eta espezialitate bakoitzean:

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoa:

–Gorputz Hezkuntza: ariketa praktikoaren bidez egiaztatzen ahalko da izangai bakoitzak zer gaitasun duen ariketak diseinatzeko honako alderdi guztiekin eta batzuekin lotuta: erresistentzia, malgutasuna, abiadura, indarra eta erlaxazioa.

–Kidegoko gainerako espezialitateetan, Lanbide Heziketan ematen direnak barne (Informatika eta Esku-hartze Soziokomunitarioa), espezialitate bakoitzeko gai zerrendei buruzko kasu praktiko bat ebatzi beharko dute izangaiek.

Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoak:

Aipaturiko kidegoko espezialitateetan, izangaiek aukeratutako espezialitateko ezagutza praktikoetako gaitasuna dutela egiaztatu ahal izateko ariketa praktikoak eginen dituzte. Ariketa horiek dagokien gai zerrendari buruzkoak izanen dira.

Epaimahai bakoitzak edo, kasua bada, hautapen batzorde bakoitzak zehaztuko du nola zehazten diren ariketaren eduki praktikoa eta iraupena, espezialitate bakoitzaren ezaugarriak kontuan hartuta.

VII. ERANSKINA

Programazio didaktikoaren eta unitate didaktikoaren edukia

A) Programazio didaktikoa.

–Espezialitate guztietarako alderdi orokorrak (Hezkuntza Orientabidea alde batera utzita):

–Programazio didaktikoa izangaiak parte hartzen duen espezialitateari lotutako arlo, irakasgai edo modulu baten curriculumari buruzkoa izanen da. Bertan, helburuak, gaitasunak, edukiak, metodologia didaktikoa, hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleei eman beharreko arreta neurriak eta ikaskuntzaren estandar eta emaitza ebaluagarriak azaldu beharko dira, bai eta, hala bada, gaitasunen eskuratze-maila eta helburuen lorpena ebaluatzeko irizpideak ere.

–Programazioa kasuan kasuko espezialitateko irakasleek irakasteko eskumena duten hezkuntza maila edo etapa baten ikasturte baterako prestatuko da.

–Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoan sartu nahi duten izangaien kasuan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako etapari, Batxilergoari edo, espezialitate jakin batzuetan, Lanbide Heziketako heziketa zikloei lotuta egon daiteke.

–Programazio didaktikoak gehienez ere 50 folio izanen ditu, DIN-A4 formatuan, alde bakar batetik idatziak, lerroarte arruntarekin, 12 puntuko Arial letra erabiliz, konprimitu gabe. Gutxienez ere 10 unitate didaktiko zenbakidun eduki beharko ditu.

–Programazioa egiteko, izangaiak deialdi honen VIII. eranskinean aipatzen diren curriculumak erabili beharko ditu.

–Hezkuntza Orientabidea espezialitaterako berariazko alderdiak:

–Izangaiek urteko lan plana aurkeztu beharko dute. Plan horretan gutxienez esku-hartze psikopedagogikoko 10 programa zenbakidun sartu, zehaztu eta garatu beharko dira. Hain zuzen programa horiek ikasturte batean ezarriko dira Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako etapetako batean, izangaiak aukeratuta.

–Hezkuntza Orientabideko profesional espezialistaren urteko lan plana da Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxe publikoetako hezkuntza orientazioa arautzen duen urriaren 29ko 66/2010 Foru Dekretuaren 6. artikuluan ezarritako zereginak betetzean garatu behar dena (145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2010eko azaroaren 29koa).

–Urteko lan plan horretan urteko lan planaren helburuak, edukiak, jarduerak, prozedurak, baliabideak, jarraipena eta ebaluazioa zehaztu beharko dira.

–Urteko lan planak 50 orri izanen ditu gehienez, DIN-A4 formatukoak, alde batetik bakarrik idatzita.

–Lanbide Heziketako irakaskuntzen espezialitateen berariazko alderdiak:

–Izangai baten programazioa Lanbide Heziketako irakaskuntzei buruzkoa bada, nahitaezkoa izanen da aurkezten den espezialitatearen irakaslana duten moduluen zikloetako curriculumetan oinarritzea.

–Orientazio gisa, VIII. eranskinean jasotzen dira deialdi honen xedeko Bigarren Hezkuntzako Irakasleen eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoetako espezialitateek irakaslana duten eta Nafarroan eskaintzen diren Lanbide Heziketako zikloen curriculumak.

B) Unitate didaktikoa.

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko espezialitateen alderdiak (Hezkuntza Orientabidea eta Berariazko Lanbide Heziketakoak izan ezik):

–Unitate didaktikoa egitean honako hauek zehaztu beharko dira: ikaskuntzaren helburuak, edukiak/gutxieneko edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta errekuperazio jarduerak, alderdi metodologikoak eta antolaketakoak, ebaluaziorako erreferenteak, ebaluaziorako prozedurak, ebaluaziorako tresnak eta kalifikaziorako irizpideak, bai eta oinarrizko gaitasunak garatzeko duten lotura ere (soilik DBHko etaparako).

Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Hezkuntza Orientabidearen espezialitaterako alderdiak:

–Unitate didaktikoa izangaiak B.1) ariketan, programazio didaktikoari buruz, aurkeztutako urteko lan planaren barreneko esku-hartze psikopedagogikoko programetako bati buruzkoa izanen da.

–Unitate didaktikoa egitean honako hauek zehaztu beharko dira: programaren helburuak, edukiak, jarduerak, prozedurak, baliabideak eta denbora banaketa, eta jarraipen eta ebaluaziorako prozedurak, tresnak eta irizpideak.

Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegoko Berariazko Lanbide Heziketako espezialitateetarako eta Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegoko espezialitate guztietarako alderdiak:

–Unitate didaktikoa egitean honako hauek zehaztu beharko dira: ikaskuntzaren amaierako gaitasunak edo emaitzak, edukiak/oinarrizko edukiak, irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak eta errekuperazio jarduerak, alderdi metodologikoak eta antolaketakoak, ebaluaziorako erreferenteak, ebaluaziorako prozedurak, ebaluaziorako tresnak eta kalifikaziorako irizpideak eta etengabeko ebaluazioa izateko eskubidea galdu duten ikasleentzako ebaluazio tresna eta sistemak.

–Berariazko Lanbide Heziketako berezko espezialitateetan, bai Bigarren Hezkuntzako Irakasleen Kidegokoetan, bai Lanbide Heziketako Irakasle Teknikoen Kidegokoetan, unitate didaktikoa, aurreko paragrafoko alderdiez gain, lan unitateei buruzkoa izaten ahalko da, eta kasuan kasuko lanbide profileko gaitasun unitateei dagozkien amaierako gaitasun edo emaitzekin lotuta egon beharko du.

VIII. ERANSKINA

Programazio didaktikoa prestatzeko araudia

Foru dekretuak, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko curriculumak ezartzen dituztenak.

  • 24/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.
  • 25/2015 Foru Dekretua, apirilaren 22koa, Nafarroako Foru Komunitatean Batxilergoko irakaskuntzetarako curriculuma ezartzen duena.

Nafarroako Foru Komunitatean teknikari eta goi mailako teknikarien tituluei dagozkien erdi eta goi mailako heziketa zikloen curriculumak, Oinarrizko Lanbide Heziketako zikloen curriculumak eta Lanbide Heziketa Bereziko zikloen curriculumak ezartzen dituzten foru dekretuak.

  • Informatika eta Komunikazioak.
  • Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa: 50/2010 Foru Dekretua (2010/10/22ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena: 203/2011 Foru Dekretua (2011/10/31ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Web Aplikazioen Garapena: 207/2011 Foru Dekretua (2011/11/15eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak: 49/2010 Foru Dekretua (2010/10/18ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Telekomunikazio eta Informatika Sistemak: 92/2012 Foru Dekretua (2013/01/04ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Esku-hartze Soziokomunitarioa.
  • Animazio Soziokultural eta Turistikoa: 45/2013 Foru Dekretua (2013/03/24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonentzako Arreta: 82/2012 Foru Dekretua (2012/12/27ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Haur Hezkuntza: 93/2008 Foru Dekretua (2008/11/19ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Gizarte Integrazioa: 272/2015 Foru Dekretua (2016/05/26ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Animazio Soziokultural eta Turistikoa: 45/2013 Foru Dekretua (2013/03/24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Instalazio Elektroteknikoak.
  • Automatizazioa eta Robotika Industriala: 83/2012 Foru Dekretua (2012/12/17ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Zentral Elektrikoak: 95/2014 Foru Dekretua (2016/01/04ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Elektrizitatea eta Elektronika: 72/2014 Foru Dekretua (2014/11/11ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Energia Berriztagarriak: 225/2011 Foru Dekretua (2011/12/19ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Instalazio Elektriko eta Automatikoak: 44/2009 Foru Dekretua (2009/06/24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Telekomunikazioetako Instalazioak: 51/2010 Foru Dekretua (2010/10/18ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Elektromekanikako mantentze-lanak: 88/2012 Foru Dekretua (2012/12/07ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Instalazio Elektrotekniko eta Automatizatuak: 220/2011 Foru Dekretua (2011/12/14ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Telekomunikazio eta Informatika Sistemak: 92/2012 Foru Dekretua (2013/01/04ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Makinen Mekanizazioa eta Mantentze-lanak.
  • Metalezko Eraikuntzak: 47/2009 Foru Dekretua (2009/06/26ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Fabrikazio Mekanikoko Diseinua: 48/2010 Foru Dekretua (2010/10/15eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Elikagaien Elaborazioa: 204/2011 Foru Dekretua (2011/10/24ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Metalezko Elementuen Fabrikazioa:
  • 53/2007 Foru Dekretua (2017/08/25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Fabrikazioa eta Muntaketa: 73/2017 Foru Dekretua (2014/11/25eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Elektromekanikako mantentze-lanak: 88/2012 Foru Dekretua (2012/12/07ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Mekanizazioa: 98/2008 Foru Dekretua (2008/10/03ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Mekatronika Industriala: 89/2012 Foru Dekretua (2012/12/11ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Metalen eta Polimeroen Moldeaketa: 90/2017 Foru Dekretua (2017/12/11ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Elikagaien Industriako Prozesuak eta Kalitatea: 218/2011 Foru Dekretua (2011/12/15eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa: 48/2009 Foru Dekretua (2009/07/13ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Nekazaritzako Ekoizpeneko Eragiketa eta Ekipamenduak.
  • Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Jarduerak: 274/2015 Foru Dekretua (2016/05/26ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Nekazaritzako Lorezaintza eta Landare-konposizioak: 68/2014 Foru Dekretua (2014/11/20ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Natur Ingurunearen Aprobetxamendua eta Kontserbazioa: 89/2014 Foru Dekretua (2015/12/14ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Abeltzaintza eta Abere Osasuneko Laguntza: 54/2013 Foru Dekretua (2014/01/08ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Basoaren eta Natur Ingurunearen Kudeaketa: 87/2012 Foru Dekretua (2012/12/12ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Lorezaintza eta Loradendak: 215/2011 Foru Dekretua (2011/11/10eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Paisajismoa eta Landa Ingurunea: 90/2012 Foru Dekretua (2012/12/18ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Nekazaritza Ekologikoa: 216/2011 Foru Dekretua (2011/11/22ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Nekazaritzako eta Abeltzaintzako Ekoizpena: 226/2011 Foru Dekretua (2011/12/20ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Osasun eta Laguntza Prozedurak.
  • Anatomia Patologikoa eta Zitodiagnostikoa: 38/2017 Foru Dekretua (2017/08/14ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Mendekotasun Egoeran dauden Pertsonentzako Arreta: 82/2012 Foru Dekretua (2012/12/27ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Erizaintzako Zainketa Lagungarriak: 153/1996 Foru Dekretua (1996/05/31ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Osasun Larrialdiak: 43/2009 Foru Dekretua (2009/08/21eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Larrialdiak eta Babes Zibila: 01/2015 Foru Dekretua (2015/01/21eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Farmazia eta Parafarmazia: 58/2010 Foru Dekretua (2010/11/05eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Aho-hortzetako Higienea: 41/2017 Foru Dekretua (2017/08/14ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Sistema eta Aplikazio Informatikoak.
  • Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa:50/2010 Foru Dekretua (2010/10/22ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Plataforma Anitzeko Aplikazioen Garapena: 203/2011 Foru Dekretua (2011/10/31ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Web Aplikazioen Garapena: 207/2011 Foru Dekretua (2011/11/15eko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Bulegoko Informatika: 75/2014 Foru Dekretua (2014/12/12ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Sistema Mikroinformatikoak eta Sareak: 49/2010 Foru Dekretua (2010/10/18ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Aurrekoez gain, Lanbide Heziketa Bereziko zikloei dagozkien programazio didaktikoak egiteko, curriculum hauek hartuko dira kontuan:

  • Osasun arloko Zeladore Laguntzailearen Lanbide Heziketa Berezia: 82/2017 Foru Dekretua, irailaren 13koa (2017/10/06ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Balio Anitzeko Jardueretako Laguntzailearen Lanbide Heziketa Berezia: 80/2017 Foru Dekretua, irailaren 13koa (2017/10/06ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Ostatu arloko eta Arropa-garbiketako Laguntzailearen Lanbide Heziketa Berezia: 81/2017 Foru Dekretua, irailaren 13koa (2017/10/06ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Sukaldaritzako Laguntzailearen Lanbide Heziketa Berezia: 84/2017 Foru Dekretua, irailaren 13koa (2017/10/06ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Elektrizitateko Laguntzailearen Lanbide Heziketa Berezia: 83/2017 Foru Dekretua, irailaren 13koa (2017/10/06ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Lorezaintzako eta Nekazaritzako Laguntzailearen Lanbide Heziketa Berezia: 85/2017 Foru Dekretua, irailaren 13koa (2017/10/06ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Kirol Instalazioetako Sarbide eta Mantentze-lanetako Laguntzailearen Lanbide Heziketa Berezia: 79/2017 Foru Dekretua, irailaren 13koa (2017/10/06ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Lanbide Artistikoetako Laguntzailearen Lanbide Heziketa Berezia: 57/2017 Foru Dekretua, ekainaren 21ekoa (2017/09/14ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Elikagaien Industriako Eragiketetako Laguntzailearen Lanbide Heziketa Berezia: 58/2017 Foru Dekretua, ekainaren 21ekoa (2017/09/14ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Eraikinak eta Lokalak Garbitzeko Eragiketetako laguntzailearen Lanbide Heziketa Berezia: 59/2017 Foru Dekretua, ekainaren 21ekoa (2017/09/14ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Erreprografiako eta Produktu Grafikoetako Eragiketetako Laguntzailearen Lanbide Heziketa Berezia: 60/2017 Foru Dekretua, ekainaren 21ekoa (2017/09/14ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Datuen Tratamenduko, Ofimatikako eta Artxiboko Eragiketetako Laguntzailearen Lanbide Heziketa Berezia: 63/2017 Foru Dekretua, ekainaren 21ekoa (2017/09/14ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Zerbitzu Administratibo Orokorretako Laguntzailearen Lanbide Heziketa Berezia: 61/2017 Foru Dekretua, ekainaren 21ekoa (2017/09/14ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).
  • Merkataritzako Zerbitzu Orokorretako Laguntzailearen Lanbide Heziketa Berezia: 62/2017 Foru Dekretua, ekainaren 21ekoa (2017/09/14ko Nafarroako Aldizkari Ofiziala).

Iragarkiaren kodea: F1803263