26. ALDIZKARIA - 2018ko otsailaren 6a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

16E/2018 EBAZPENA, urtarrilaren 19koa, Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusiak emana, laguntza deialdia onesten duena 2018-2020 aldian I+G proiektu estrategikoak egiteko.

I+G proiektu estrategikoak egiteko laguntzen bidez sustatu nahi da inpaktu handiko proiektuak egin daitezela, Nafarroako Espezializazio Adimentsuaren Estrategian (RIS3an) identifikatutako sektoreetakoak (automozioa eta mekatronika, elikakatea, energia berriztagarriak eta baliabideak, osasuna, turismo integrala eta sorkuntza industriak eta industria digitalak). Horiek gauzatzeko, hainbat motatako enpresen partzuergo bat eratu behar da, eta partaidetza portzentaje gutxieneko bat ezartzen da Nafarroako ikerketako eta ezagutzen zabalkundeko erakundeentzat. Ekimen honen helburua sektore estrategikoetako enpresak mugiaraztea da, erreferentziakoak edo traktore diren enpresen bitartez, hots, honelako proiektuen buru izateko gauza direnen bitartez.

Laguntzen deialdi hau lau erronkatan zentratzen da, aipatutako RIS3-ko sektoreei dagokienez gako baitira. Honako hauek dira:

–1. erronka: VOLTA II. 0 isurketako ibilgailuak, irismen luzekoak eta teknologikoa aurreratukoak.

–2. erronka: AERO II. Energia berriztagarrien biltegiratzea, erabilera optimizatzeko.

–3. erronka: GEMA II. Genomika eta medikuntza aurreratua.

–4. erronka: ALPES I. Elikadura pertsonalizatua eta jasangarria.

Azkenik, Nafarroako Gobernuak, 2017ko azaroaren 22an hartutako erabakiaren bidez, deialdi honetarako behar diren urte anitzeko gastu konpromisoak hartzea baimendu zuen, baita aurretiazko tramitazioa ere.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Laguntza deialdia onestea, 2018-2020 aldian I+G proiektu estrategikoak egiteko.

2. Diru-laguntzak emateko oinarri arautzaileak onestea. Ebazpen honen I. eranskinean jaso dira.

3. Deialdi honen konpromisoei aurre egiteko, jarraian adierazten diren aurrekontuko kredituak baimentzea, betiere krediturik bada:

AURREKONTUKO PARTIDA

EKITALDIA

ZENBATEKOA

820005 82110 7701 467305 I+G proiektu estrategikoak egiteko. Nafarroako RIS3

2018

4.000.000

820005 82110 7701 467305 I+G proiektu estrategikoak egiteko. Nafarroako RIS3

2019

4.000.000

820005 82110 7701 467305 I+G proiektu estrategikoak egiteko. Nafarroako RIS3

2020

4.000.000

4. Deialdi honen xede diren lau erronkei dagozkien proiektuei diruz laguntzeko, baimendutako gastuaren banaketa honako hau izanen da:

–1. erronka (VOLTA II): 3.000.000 euro.

–2. erronka (AERO II): 3.000.000 euro.

–3. erronka (GEMA II): 3.000.000 euro.

–4. erronka (ALPES II): 3.000.000 euro.

5. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

6. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2018ko urtarrilaren 19an.–Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia, Yolanda Blanco Rodríguez.

I. ERANSKINA

Oinarri arautzaileak

1. oinarria.–Xedea.

Laguntza hauen helburua da Nafarroarentzat estrategikoak diren industriako eta garapen esperimentaleko ikerketa proiektuak egin daitezela sustatzea, Europako Horizon 2020 ikerketa eta berrikuntza estrategiarekin lerrokaturik daudenak, konponbide berritzaileak ekartzen dituztenak gizarteak dituen erronken aurrean. Teknologia berriak sustatu nahi dira, eta horien produktu eta zerbitzu berriak sor daitezela.

Halaber, ezagutzaren transferentzia bultzatu nahi da Nafarroan enpresen eta ikerketa eta ezagutzaren zabalkundeko erakundeen artean, hau da, zentro teknologiko, unibertsitate eta ikerketako erakundeen artean I+G proiektuak elkarrekin eginez.

Deialdi honetan honako erronka hauek aukeratu dira, gako baitira Nafarroako espezializazio adimentsuaren estrategiako (RIS3) sektoreei dagokienez.

–1. erronka: VOLTA II. 0 isurketako ibilgailuak, irismen luzekoak eta teknologikoa aurreratukoak.

–2. erronka: AERO II. Energia berriztagarrien biltegiratzea, erabilera optimizatzeko.

–3. erronka: GEMA II. Genomika eta medikuntza aurreratua.

–4. erronka: ALPES I. Elikadura pertsonalizatua eta jasangarria.

Nafarroako Gobernuaren Interneteko www.navarra.es Atarian azaltzen da xeheki erronka bakoitza, tramiteen katalogoan laguntza hauei buruz dauden fitxetan.

2. oinarria.–Entitate onuradunak.

1. Ikerketa eta ezagutzaren zabalkundeko enpresak eta erakundeak izan daitezke onuradun, baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Lantokia Nafarroan izatea eta bertan egitea diruz laguntzen diren jarduerak.

b) Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legearen 13.2 artikuluan onuradun izateko ezarritako ezein debekurik ez urratzea.

Zerga arloko betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela egiaztatzeko, diru-laguntza eskatzeak berekin dakar departamentu honi baimena ematea inguruabar hori ziurtatzen duten datuak kontsultatzeko, diru-laguntza ebazten duen proposamena egiten denean.

c) Enpresen kasuan: Nafarroako Industria Erregistroan inskribaturik egon beharko dute, hala behar denean, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 30eko 152/2013 Foru Aginduaren 3. artikuluarekin bat. Foru agindu haren bidez, Nafarroako Industria Erregistroa sortu zen.

d) Ikerketa eta ezagutzaren zabalkundeko erakundeen kasuan: erakunde horiek jarduera ekonomikorik eta ez-ekonomikorik egiten badute, bi jarduera motak eta haien kostuak eta finantzaketa argi bereizteko modua ematen duen kontabilitatea izan beharko dute.

Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 83) idatz-zatian ezarrita dago “ikerketa eta ezagutzaren zabalkundeko erakundearen” definizioa; erregelamendu horren bidez, zenbait laguntza-kategoria bateragarritzat jo ziren barne merkatuarekin, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (hemendik aurrera, 651/2014 (EB) Erregelamendua).

2. Laguntzen eskabide telematikoan dagoen erantzukizunpeko adierazpen bat aurkeztuko da baldintza guztiak betetzen direla frogatzeko, eta hari eutsi beharko zaio proiektua justifikatzeko aldiaren amaierako eguna arte.

3. oinarria.–Proiektu estrategikoen ezaugarriak.

1. “Industria ikerketako” eta “garapen esperimentaleko” proiektuak izanen dira laguntza hauen xede, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 85) eta 86) idatz-zatietako definizioaren arabera.

Proiektu horiek Nafarroarako estrategikoak direla ulertuko da, erantzuten dietelako Nafarroako espezializazio adimentsuaren estrategiako (RIS3) sektoreei dagokienez gako diren erronkei.

2. Nahitaez zenbait enpresaren artean egindakoak izanen dira proiektu estrategikoak, eta, gutxienez ere, Nafarroako ikerketa eta ezagutzaren zabalkundeko erakunde batek parte hartu beharko du. Nafarroatik kanpoko ikerketako erakunde batek parte hartzen badu, zerbitzuen kontratazioaren bidez eginen da hori.

Gainera, proiektu estrategikoek honako baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Proiektuaren gutxieneko aurrekontua 1.000.000 eurokoa izanen da.

b) Alderdien arteko benetako elkarlana ekarriko du proiektuak, 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 2. artikuluko 90) idatz-zatiko definizioaren arabera.

c) Ikerketako erakundeak bere gain hartuko ditu diruz laguntzen ahal diren kostuen %20 gutxienez, eta bere ikerketaren emaitzak argitaratzeko eskubidea izanen du.

d) Jarduera ez-ekonomikoak izanen dira ikerketako erakundeek egiten dituzten jarduerak, ikerketa, garapen eta berrikuntzarako Estatuko laguntzei buruzko esparruaren (2014/C 198/01) 2.1.1 atalean ezarritako moduan.

3. 1. erronkan (VOLTA, 0 isurketako ibilgailuak, irismen luzekoak eta teknologia aurreratukoak) eta 2. erronkan (AERO, energia berriztagarrien biltegiratzea, erabilera optimizatzeko) aurkeztutako proiektuen kasuan, partzuergoan gutxienez 3 enpresak hartuko dute parte, eta gutxienez horietako bat ETEa izanen da (enpresa txiki eta ertaina). Gainera, baldintza hauek bete beharko dituzte:

a) Enpresen parte-hartzeen portzentajeak gehituta proiektuaren guztirako aurrekontuaren %60 baino handiagoa izanen da.

b) Parte hartzen duen enpresetako batek eramanen ditu proiektuaren koordinazioa eta lidergoa.

4. 3. erronkan (GEMA, genomika eta medikuntza aurreratua) aurkeztutako proiektuen kasuan, partzuergoan gutxienez Nafarroako enpresa batek eta ospitale edo klinika batek hartuko dute parte.

5. Laguntza eskaera bakoitzak 1. oinarriko erronka bakar bati eginen dio aipamena.

4. oinarria.–Gastu diruz lagungarriak.

1. Nolakoak diren laguntzen entitate onuradunak, honako gastuek jasotzen ahalko dituzte diru-laguntzak:

1.1. Hurrengo 1.2 atalean sartzen ez diren ikerketa eta ezagutzaren zabalkundeko erakunde eta enpresentzat:

a) Zuzenean proiektuan aritzen diren langileen gastuak (ikertzaileak, teknikariak eta gainerako laguntzaileak), horretan aritzen diren neurrian eta denbora horretan. Gehienez ere 40 euroko diru-laguntza emanen da ordu bakoitzeko.

b) Proiektuan erabilitako materialen gastuak: lehengaiak eta beste hornigai batzuk. Material horiek beste jarduera batzuetan ere erabiltzeko eskuratuz gero, banaketa irizpide bat beharko da, behar bezala justifikatua, proiektuaren jardueretan erabilitako kopuruaren araberakoa.

c) Ekipamendu, patente eta eredu erabilgarrien amortizazio gastuak, ondareko elementu horiek proiektuan erabiltzen diren neurrian eta denbora horretan. Gastu horiei dagokienez, honakoa hartu beharko da aintzat:

1.–Eskuratzen diren ekipo, patente eta eredu erabilgarrien amortizazio gastuek beste diru-laguntza edo laguntza publikoren bat izan badute, ez dute diru-laguntza hau jasoko.

2.–Proiektua gauzatzeko beharrezko ekipamendua finantzatuko da, baina ez erabilera orokorreko gailu informatikoak (PCa, ordenagailu eramangarriak, inprimagailuak...).

3.–Ondare-elementu horiek proiektua gauzatzen denean sortzen dituzten gastuak ere diruz lagunduko dira, baldin eta errentamendu finantzarioaren edo operatiboaren eta antzekoen modalitateetan erabiltzen badira, bazter utzita interesei dagokien kuotaren zatia.

4.–Laguntza hauen ondorioetarako, taulen araberako amortizazioa aplikatuko da, sozietateen gaineko zergaren erregelamenduko (abenduaren 20ko 114/2017 Foru Dekretuak onetsia) 3. artikuluan adierazitako koefiziente eta aldien arabera.

d) Kanpoko kolaborazioen gastuak, izan unibertsitateenak, zentro teknologikoenak edo proiektuari lotutako I+G lanak eta ezagutza teknikoen ekarpenak egiten dituzten beste enpresa batzuenak.

Kanpoko laguntza ematen duena, hots, ikerketa eta ezagutzaren zabalkundeko erakundea, ikerketarako erakunde publiko bat, unibertsitate publiko bat, zuzenbide publikoko entitate bat edo I+Gko bestelako erakunde publiko bat baldin bada, diruz lagungarriak izanen dira, bakar-bakarrik, erakunde horrek zerbitzua emateko izan dituen kostuak, oinarri honen 1.2 atalean ezarritakoaren arabera zehaztuak.

e) Estatuko edo Europako azpiegitura zientifiko eta tekniko bereziak erabiltzearen ondoriozko gastuak.

f) Proiektuak sortutako patenteak eskatzeko gastuak. Gastu horrek ez du diru-laguntzarik izanen enpresa handientzat.

g) Proiektuarekin zuzeneko lotura duten beste gastu batzuk, hura gauzatzean benetan aplikatuak, baldin eta zehazten ahal bada proiektu horretan berariaz erabili direla eta banan-banan horri esleitzen ahal bazaizkio.

1.2. Ikerketako erakunde publikoak, unibertsitate publikoak, zuzenbide publikoko entitateak eta I+Gko bestelako erakunde publiko batzuk baldin badira kanpoko laguntza ematen duten erakundeak, hots, ikerketa eta ezagutzaren zabalkundeko erakundeak:

1.1 atalean adierazitako gastuak diruz lagunduko dira salbu a) letrako langileria gastuak, baina, nahitaez, gastu horiek proiektuaren aurrekontuan sartu beharko dira, zenbatekoaren eta parte-hartzearen baldintzei dagokienez zenbatu daitezen.

Proiektua gauzatzeko egiten den langileriaren kontratazioak diru-laguntza izanen du.

Halaber, 3. erronkako proiektuetarako, diruz lagungarriak izanen dira Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko langileek proiektuan ematen duten denbora areagotzearen ondoriozko gastuak, Osasun Departamentuak urteko deialdien bidez arautzen duenaren arabera.

1.3. Ikerketa eta ezagutzaren zabalkundeko erakundeek zeharkako kostu gisa egozten ahalko dute zuzeneko kostuen %25 arte. Proiektuak gauzatzean egin diren zeharkako kostu horiek eragiketa gauzatzeari egozten ahal zaizkion kostu errealetan oinarrituko dira, oro har onartuta dauden kontabilitateko printzipio eta arauekin bat, edo antzeko eragiketei egozten ahal zaizkien batez besteko kostu errealetan.

2. I+G proiektuaren ondorioz sortutako prototipoen kasuan, produkzio jardueran erabiltzen badira edo merkaturatzen badira, haiek fabrikatzean erabilitako materialen kostua ez da diruz lagungarriak diren gastuetan sartuko.

Sortzen diren azpiproduktu, hondakin eta berreskuratze materialen salmentagatik edo produkzioan aprobetxatzeagatik lortutako diru-sarrerak ere proiektuaren gastuetatik kenduko dira.

3. Diruz laguntzen ahal diren gastuetako bat 12.000 eurotik gorakoa denean (BEZa kanpo) ekipamenduko ondasunengatik edo zerbitzuak emateagatik, onuradunak “Hornitzailea hautatzeko justifikazioa” izeneko inprimakia bete beharko du, egiaztatua izan dadin efizientziaren eta ekonomiaren irizpideak baliatuz egin dela hautaketa. Horretarako, gutxienez hiru eskaintza aurkeztu beharko dira, eta hautatzen den eskaintza justifikatuko da.

Onuradunak ez dira beharturik egonen hiru eskaintza aurkeztera, baldin eta diru-laguntzaren xedeko gastuen ezaugarri bereziengatik merkatuan behar adina entitate hornitzaile edo zerbitzu-emaile ez badaude. Edonola ere, hori justifikatu egin beharko da aipatutako inprimakian.

Gastua laguntzaren eskatzailearekin lotutako enpresa batekin egiten bada, 12.2 oinarrian (eta ez honetan) ezarritako moduan eginen da justifikazioa.

5. oinarria.–Proiektuaren eragin pizgarria eta hura gauzatzeko epea.

1. 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 6. artikuluan xedatutakoari jarraituz, laguntza horiek ondorio pizgarria izan behar dute; hortaz, ezin izanen dira diruz laguntzen diren jarduerak abiatu eskaera aurkeztu baino lehen. Edonola ere, bideragarritasunari buruzko azterlanak egiten ahalko dituzte, baina ez dira laguntzen eskaeran sartuko, ez baitira diruz lagungarriak.

Horrenbestez, laguntzak eskatu aurretik hasitako proiektuek ez dute diru-laguntzarik izanen.

2. Proiektuak gauzatzeko epea hau izanen da:

–Hasierako eguna: laguntza eskaera aurkeztu ondoren.

–Bukaerako eguna: 2020ko azaroaren 30era arte.

Ondorio horietarako, proiektua deskribatzen duen memoria teknikoan eskatzaileek adierazitakoa izanen da “hasierako eguna”.

6. oinarria.–Laguntzen zenbaterainokoa eta haien gehieneko zenbatekoa.

Laguntzak kudeatzen dituen organoak proiektua ebaluatu ondoren diruz laguntzeko modukotzat jotako gastuei aplikatuko zaien laguntza intentsitatea honako hau izanen da, entitate onuradunetarako:

a) Enpresen kasuan, laguntzen intentsitatea hau izanen da, tamainaren arabera:

PROIEKTUAREN KALIFIKAZIOA

LAGUNTZAREN INTENTSITATEA

Txikia

Ertaina

Handia

Industria ikerketa

%65

%40

%25

Garapen esperimentala

%45

%30

%15

Gainera, Garapen Teknologiko Industrialerako Zentroarekin (CDTI) batera kofinantzatutako proiektuen kasuan, zenbaterainokoak hauek izanen dira:

Txikia

Ertaina

Handia

CDTI Zentroarekin batera kofinantzatutako proiektua

%15

%10

%5

Ez dira inoiz gaindituko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritako laguntzen gehieneko intentsitateak.

b) Ikerketako eta ezagutzen zabalkundeko erakundeen kasuan, diru-laguntza %100ekoa izan daiteke jarduera ez-ekonomikoak badira, betiere ikerketa, garapen eta berrikuntzarako Estatuko laguntzei buruzko esparruaren (2014/C 198/01) 2.1.1 ataleko definizioaren arabera.

Erakundearen kontabilitateak ez badu uzten jarduera ekonomikoak eta ez-ekonomikoak bereiztea, laguntzaren gehieneko intentsitatea izanen da a) ataleko koadroan enpresetarako zehaztutakoa.

7. oinarria.–Eskaerak eta eskatutako dokumentazioa aurkeztea.

1. Eskaerak aurkezteko epea 30 egun baliodunekoa izanen da, deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

2. Eskaerak telematika bidez aurkeztuko dira nahitaez, Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atariaren (www.navarra.es) tramiteen katalogoko fitxa erabiliz (hemendik aurrera, laguntzen fitxa).

Eskaeran adierazi beharko da jakinarazpenak baliabide telematikoen bidez jaso nahi direla, eta, horretarako, gaitutako helbide elektroniko bat eduki beharko da, zeina 18. oinarrian ezarritako moduan lortzen ahal den.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.8 eta 66.6 artikuluetan xedatutakoari jarraikiz, ez dira aurkeztutzat hartuko laguntzen fitxan dagoen eredura egokitzen ez diren eskabideak, eta telematikoki eta aipatutako fitxaren bitartez aurkezten ez direnak. Horrenbestez, aurkeztutzat jotzen ez direnez, eskabide horiek ezin izanen dira zuzendu.

3. Honako hau da aurkeztu beharreko dokumentazioa, laguntzen fitxan eskura dauden ereduen araberakoa:

a) Eskabide telematikoa, 2.2 oinarrian aipatu den erantzukizunpeko adierazpena barne duela.

b) Inprimakia, proiektuaren eta laguntza eskatzen duenaren datuekin.

c) Proiektua deskribatzen duen memoria teknikoa.

d) Lankidetza akordioa edo konpromisoen agiria, proiektuan parte hartzen dutenek sinatua.

e) ETEen kasuan, azken hiru ekitaldietan itxitako kontuak, oinarri honen 4. idatz-zatian ezarritakoaren ondorioetarako.

Proiektua koordinatzen duenak aurkeztuko du memoria tekniko deskribatzailea (bakarra izanen da) eta lankidetza hitzarmena edo konpromisoen agiria.

4. Enpresa txiki eta ertainek azken 3 ekitaldietan itxitako kontuak erantsi beharko dizkiote eskabideari; orobat, langileen kopurua, bai eskatzailearena, bai hari elkartutako eta lotutako enpresena, enpresaren tamaina egiaztatu ahal izateko. Bestela, 6. oinarrian enpresa handientzat adierazitakoa izanen da emanen zaien laguntzaren intentsitatea.

5. Aurkeztutako dokumentazioak betebehar horiek betetzen ez baditu, laguntzen organo kudeatzaileak interesdunari eskatuko dio 10 egun balioduneko epean zuzentzeko, eta ohartaraziko dio, hala egin ezean, eskaera bertan behera uzten duela ulertuko dela eta espedientea artxibatzeko ebazpena emanen dela.

8. oinarria.–Norgehiagoka.

Laguntza hauek norgehiagokako prozeduraren bidez emanen dira. Hartara, aurkeztutako eskaerak konparatuko dira, haien artean lehentasuna ezartzeko erronka bakoitzeko, 10. oinarrian ezarritako balorazio irizpideekin bat.

Emanen diren laguntzen zenbatekoa kalkulatzeko, hurrenkera bakoitzean balorazio handiena eskuratu duten eskaerei aplikatuko zaie 6. oinarrian ezarritako laguntzaren intentsitatea, deialdirako aurrekontuan erronka bakoitzerako erabilgarri dagoen kreditua agortu arte.

Baldin, behin erronka bateko eskaera guztiei erantzunda, erronka horretarako baimendutako kreditu soberakinik gelditzen bada, gainerako erronketako proiektuen diru-laguntzetarako erabil daiteke, 10. oinarrian lortutako balorazio hurrenkeraren arabera.

9. oinarria.–Proiektu estrategikoen balorazioa.

1. Proiektu estrategikoak baloratzeko ardura duen kide anitzeko organoa, oinarri hauetan ezarritako irizpideekin bat, honela osatuko da:

a) Batzordeburua: I+G+b Zerbitzuko zuzendaria.

b) Batzordeko kideak:

–Automozioaren, Mekatronikaren, Sorkuntza Industrien eta Industria Digitalen arloetako I+G+b Ataleko burua.

–Energiaren arloko I+G+b Ataleko burua.

–Osasunaren arloko I+G+b Ataleko burua.

–Elikakatearen arloko I+G+b Ataleko burua.

–I+G+b Zerbitzuko bi teknikari.

c) Automozioaren, Mekatronikaren, Sorkuntza Industrien eta Industria Digitalen arloetako I+G+b Ataleko burua arituko da mahaikide-idazkari.

2. Organo horrek eska dezake aditu independenteen lankidetza, aholkularitza eskatzeko, aurkeztutako eskaerak ebaluatzeko.

Halaber, entitate interesdunei eskatzen ahal die proiektuak ebaluatzeko egoki iruditzen zaizkion agiri eta informazio guztiak.

3. Ebaluazio organoko bi pertsonak baloratuko dute proiektu bakoitza. Bi noten batezbesteko aritmetikoa izanen da proiektu bakoitzari ematen zaion azkeneko nota.

Ulertuko da bi noten artean desadostasuna dagoela baldin bien arteko desberdintasuna 10 puntutik gorakoa bada. Kasu horietan, aurrekoetako bat ez den ebaluatzaile batek hirugarren ebaluazio bat eginen du, eta hiru noten arteko batezbesteko aritmetikoa izanen da proiektuari ematen zaion azkeneko nota.

4. Kide anitzeko organo horren irizpena lotzailea izanen da laguntzak kudeatzen dituen organoarentzat. Ebaluazioa ikusirik, organo horrek ebazpen proposamena aurkeztuko du.

10. oinarria.–Balorazio irizpideak.

1. Organo ebaluatzaileak irizpide hauei jarraikiz baloratuko ditu proiektu estrategikoak:

BALORAZIO IRIZPIDEAK

GEHIENEKO PUNTUAZIOA

GUTXIENEKO PUNTUAZIOA

a) Erronka bakoitzeko irizpideak

50

25

b) Partzuergoaren osaera

20

10

c) Memoriaren kalitatea eta aurrekontuaren justifikazioa

15

8

d) ETEaren parte-hartzea proiektuan

5

-

e) Ikerketa taldeko doktoreak

5

-

f) Emakumeen parte-hartzea ikerketa taldean

5

-

GUZTIRA

100

a) Erronka bakoitzeko irizpideak: Erronka bakoitzerako II. eranskinean ezarritakoak.

Partzuergoaren osaera: Ondokoak baloratuko dira:

–Lantaldearen profil profesionala. Jarduketa eremu berean beste proiektu batzuetan izandako esperientzia. gehienez 7 puntu.

–Partzuergoak proiektuari heltzeko dituen baliabide materialak eta instalazioak, zehaztuz zer neurritan diren egokiak jarduerak gauzatzeko. gehienez 7 puntu.

–Erakunde bakoitzak proiektuan duen eginkizuna eta horien arteko osagarritasuna. gehienez 6 puntu.

c) Memoriaren kalitatea eta aurrekontuaren justifikazioa:

–Memoriaren kalitatea: argitasuna, helburuen deskribapena eta metodologia (helburuak lortzeko planifikatutako ekintzak); eginkizunen definizioa, gauzatzearen kronograma, baliabideen esleipena.

–Proposamena gauzatzeko aurrekontuaren justifikazioa giza baliabideei eta baliabide materialei dagokienez, dedikazioaren eta kostuaren ikuspegitik. Gastuaren beharra eta proiektuko partiden zenbatespena. Egotzitako gastu bakoitza deskribatu beharko da eta haien zerikusia proiektuaren jarduerekin; langileen zeregin teknikoak; kostuaren banaketa eta materialen kopurua; kanpoko lankideen parte-hartzea.

d) ETEaren parte-hartzea proiektuan: ETE batek parte hartzea nahitaezkoa denean, esaterako 1. erronkan (VOLTA, 0 isurketako ibilgailuak, irismen luzekoak eta teknologikoa aurreratukoak), 2. erronkan (AERO, energia berriztagarrien biltegiratzea, erabilera optimizatzeko) eta 4. erronkan (elikadura pertsonalizatua eta jasangarria) beste ETE batek ere parte hartzea baloratuko da.

e) Ikerketa taldean doktoreek parte hartzea honela baloratuko da:

DOKTORE KOP.

PUNTUAZIO GEHIGARRIA

1

1

>1 eta ≤ 3

3

>3

5

f) Emakumeek ikertzaile taldean duten parte-hartzea baloratzeko, proiektuko ordu guztiekin alderatuta, emakumeek sartutako orduen portzentajea hartuko da kontuan, honako tarte hauen arabera:

EMAKUMEEN ORDUEN % / PROIEKTUKO ORDU GUZTIAK

PUNTUAZIO GEHIGARRIA

≥ 25 eta < 50

1

≥ 50 eta < 75

3

≥ 75

5

2. a), b) edo c) ataletan gutxieneko puntuazioa lortzen ez duen proiektua ez da beste ataletan baloratuko, eta eskaera baztertuko da.

3. Proiektuei esleitzen zaien puntuazioan berdinduz gero, a) atalean lortutako puntuazioa kontuan hartuta erabakiko da. Berdinketak jarraituz gero, b) atalean lortutakoa hartuko da kontuan, eta horrela hurrenez hurren, berdinketa desegin arte.

11. oinarria.–Laguntzak ematea.

1. Automozioaren, Mekatronikaren, Sorkuntza Industrien eta Industria Digitalen arloetako I+G+b Atalak, laguntzak kudeatzen dituen organoak, organo eskudunari igorriko dio ebazpen proposamena. Bertan adieraziko da onuradunek diru-laguntza kobratzeko betebehar guztiak betetzen dituztela.

Ebazpen proposamenak ondokoa edukiko du, gutxienez:

a) Entitate onuradunen zerrenda, erronka bakoitzekoa, lortzen duten puntuazioaren arabera ordenatuta, eta haietako bakoitzaren proiektuaren titulua eta laguntzaren zenbatekoa adierazita, azken hori laguntza ordaindu behar den hiru urtekotan banatuta.

b) Ezetsi beharreko eskaeren zerrenda, arrazoiak emanda. Haien artean, aurrekontuko baliabideak mugatzeagatik baztertu direnak agertu beharko dira.

2. Industriaren, Energiaren eta Berrikuntzaren zuzendari nagusia da organo eskuduna diru-laguntza nori eman ebazteko. Ebazpena gehienez hiru hilabeteko epean eman eta jakinaraziko da, telematika bidez, eskatzaileen helbide elektroniko gaituan, eskaerak aurkezteko epea bukatzen denetik hasita.

Epe hori berariazko ebazpenik eman gabe bukatzen bada, eskaera ezetsitzat joko da. Berariazko edo ustezko ezespenaren aurka interesdunek zilegi izanen dute gora jotzeko errekurtsoa jartzea, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, administrazio prozedura erkideari buruzko legeriari jarraikiz.

3. Baldin, behin erronka bateko eskaera guztiei erantzunda, erronka horretarako baimendutako kreditu soberakinik gelditzen bada, gainerako erronketako proiektuen diru-laguntzetarako erabil daiteke, 10. oinarrian lortutako balorazio hurrenkeraren arabera.

4. Laguntzei uko egin edo haiek kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuz gero, laguntza ematen ahalko zaie kreditu eskasiagatik baztertuta gelditu diren eskaerei, betiere behar adinako diru-izendapena dagoenean. Kasu horretan, deialdiaren ebazpenean ezarritako puntuazio ordenari jarraituko zaio. Kontzesio horiek noiz egiten diren kontuan hartuta, egindako proiektua gauzatu eta justifikatzeko epe berriak finkatuko dira. Bukaerako gauzatze eta justifikazio epeek ezin izanen dituzte inola ere gainditu 5. eta 14.1 f) oinarrietan adierazitako gehieneko epeak, hurrenez hurren.

12. oinarria.–Azpikontratazioa eta lotutako enpresekiko harremana.

1. Diru-laguntzaren xedeko gastuaren zenbatekoaren %50era arteko azpikontratazioa egin daiteke. Ondorio horietarako, ulertuko da azpikontratazioa egiten dela onuradun batek hirugarrenekin hitzartzen duenean diruz lagundutako jardueraren zati bat gauzatzea, nahiz eta berez egin ditzakeen jarduerak izan, horretarako baliabideak dituelako.

Azpikontratazioa 60.000 eurotik gorakoa eta emandako diru-laguntzaren %20tik gorakoa denean, kontratua idatzita egin beharko da, eta frogagiriekin batera aurkeztu.

Lankidetza proiektu bateko aldeek ezin izanen dituzte inoiz beren artean azpikontratatu proiektuaren jarduerak.

2. Onuradunak diruz lagundutako jardueraren gauzatze partziala kontratatu edo azpikontratatzen ahalko du enpresa lotuekin, inguruabar hauek gertatuz gero:

a) Gastu diruz lagungarriak izatea, foru agindu honen 4. oinarrian zehaztuak.

b) Laguntzen eskaeran jasotzen bada eta laguntza ematen duen organoak baimentzen badu, gastu hori diru-laguntzaren xedetzat jotzea laguntza ematen duen ebazpenean.

c) Gastuak justifikatzea, onuradunaren eta hari lotutako enpresaren arteko faktura eta ordainagiria aurkeztuta. Gainera, fakturaren kontzeptuei heltzen dieten agiriak aurkeztuko dira, onuradunak zuzenean justifikatuko lituzkeen moduan (esaterako, langileria kostuak justifikatzen dituzten nominak, hirugarren baten faktura materialetarako, etab.).

d) Ez da onartuko kostuak gainetik egoztea industria mozkina aplikatzeagatik edo beste arrazoi batzuengatik.

Atal honetan xedatutakoaren ondorioetarako, “lotutako enpresa” izanen dira Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren Erregelamenduaren 68.2 artikuluan ezarritako loturaren bat dutenak (erregelamendua uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuaren bidez onetsi zen).

13. oinarria.–Diruz lagundutako proiektua aldatzea.

1. Laguntza emateko ebazpenean ezartzen den epean eta moduan gauzatu behar dira proiektu estrategikoak. Nolanahi ere, laguntza emateko orduan kontuan hartutako funtsezko baldintza teknikoak edo ekonomikoak aldatzen dituzten inguruabarrak gertatzen direnean, baimena eskatu beharko zaio organo kudeatzaileari aldaketa egin aurretik.

Ez da inoiz aldaketa bat baino gehiago onartuko onuradun eta gauzatzeko urte bakoitzeko.

2. Hauek dira baimendu daitezkeen aldaketak:

a) Ebazpenean diruz laguntzen diren kontzeptuak: Laguntza-eskaeran adierazitako zehaztasun berberarekin adierazi beharko dira egin beharreko aldaketak.

Ez da beharrezkoa izanen aldez aurreko baimena eskatzea diruz laguntzen diren gastuen %10 gainditzen ez duten igoeren kasuan, baldin eta beste batzuk jaitsiz konpentsatzen badira, laguntzaren guztirako zenbatekoa aldatu gabe. Igoera horiek behar bezala arrazoitu beharko dira frogagirietan.

b) Ikerketa taldearen osaera, baldin aldaketak berarekin badakar 10.1.d) eta e) oinarrietako irizpideen arabera lortutako puntuazio gehigarria jaistea (doktoreen eta emakumeen kopuruak ekarritako puntuazioa).

c) Partzuergoaren osaera, baldin parte-hartzaile batek proiektua uzten badu eta beste batek ordezten badu.

d) Proiektua gauzatzeko aldia; luzapena eska daiteke, baina asko jota 2020ko azaroaren 30era arte.

3. Aldaketa egin aurretik eskatu beharko da baimena, laguntzen fitxaren bidez, egoki den urtekoa bukatu baino bi hilabete lehenago gutxienez.

4. Proiektua koordinatzen duenak eginen du eskaera, eta aldaketek partaide guztiengan izanen dute eragina.

14. oinarria.–Diruz lagundutako jarduketa justifikatzeko epea eta modua.

1. Onuradunek ondoren azaltzen diren epeetan justifikatu beharko dute diruz lagundutako jarduketa. Horregatik, modu telematikoan aurkeztu behar dituzte beti, laguntzen fitxaren bidez, eta fitxa horretan eskura dagoen ereduari jarraituz, honako agiri hauek:

a) 2018ko azaroaren 30era arte (hori barne):

Tarteko lehen txostena, proiektuaren helburu teknikoak zenbateraino betetzen direnei buruzkoa, onuradunak ordura arte egindako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena gehituta. Ondorio horietarako, egindako gastutzat ulertzen da onuradunak egin duena proiektua gauzatzeko, nahiz eta oraindik ordaindu ez.

b) 2019ko martxoaren 31ra arte (hori barne):

Lehenbiziko justifikazio partziala: dokumentazio tekniko ekonomikoa, 2018an egin eta 2019ko martxoaren 31ra arte ordaindutako gastua jasoko duena (hori barne).

c) 2019ko azaroaren 30era arte (hori barne):

Tarteko bigarren txostena, proiektuaren helburu teknikoak zenbateraino betetzen direnei buruzkoa, onuradunak 2019an eta egun hori arte egindako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena gehituta. Ondorio horietarako, egindako gastutzat ulertzen da onuradunak egin duena proiektua gauzatzeko, nahiz eta oraindik ordaindu ez.

d) 2020ko martxoaren 31ra arte (hori barne):

Bigarren justifikazio partziala: dokumentazio tekniko ekonomikoa, 2019an egin eta 2020ko martxoaren 31ra arte ordaindutako gastua jasoko duena (hori barne).

e) 2020ko abenduaren 9ra arte (hori barne):

Tarteko hirugarren txostena, proiektuaren helburu teknikoak zenbateraino betetzen direnei buruzkoa, onuradunak 2020an eta proiektua bukatu arte (beranduenez azaroaren 30a) egindako gastuaren erantzukizunpeko adierazpena gehituta. Ondorio horietarako, egindako gastutzat ulertzen da onuradunak egin duena proiektua gauzatzeko, nahiz eta oraindik ordaindu ez.

f) 2021ko martxoaren 31ra arte (hori barne):

Azken justifikazioa: dokumentazio tekniko ekonomikoa, proiektua bukatu arte (beranduenez azaroaren 30a) egin eta 2021eko martxoaren 31ra arte ordaindutako gastua jasoko duena (hori barne).

Azken justifikazioarekin batera, 17. oinarriko lehenbiziko ataleko a), b) eta c) letretako dokumentazioa aurkeztuko da.

2. %100eko laguntza eskuratzen duten ikerketa eta ezagutzaren zabalkundeko erakundeek, justifikazio partzialarekin eta azkenekoarekin batera, frogagiri guztiak eta justifikazio kontu bat ere aurkeztu beharko dute, auditorearen txostena gehituta, Ekonomia, Ogasun, Industria eta Enpleguko kontseilariaren apirilaren 17ko 136/2013 Foru Aginduan (2013ko 89. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 13koa) xedatutakoarekin bat, diruz laguntzen ahal diren gastuak xehakatuta eta, zein den kasua, proiektuari egozten ahal zaizkion diru-sarrerak.

Auditatzen duenak egiaztatuko du erakundearen jarduera ez-ekonomikoei dagozkiela gastuak, bai eta proiektuari lotutako zeharkako gastuei ere, eta, bidezkoa bada, inbertsioen egiaztapen materiala eginen du, Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 29. artikuluarekin bat. Auditorearen txostenaren edukia eta baldintzak III. eranskinean ezarritakoak izanen dira.

Kasu horietan, 1.200 euro arteko diru-laguntza emanen da, gehienez ere, auditoriako txostenaren kosturako, onuradun bakoitzeko eta urteko bakoitzean. 4.1.1.g) oinarrian deskribatu den “Bestelako gastuak” izeneko atalari egotziko zaio gastu hori.

15. oinarria.–Laguntzen ordainketa.

1. Laguntza sei unetan ordainduko da, hurrengo taulan adierazitako moduan:

PROIEKTUA GAUZATZEKO URTEAK

LAGUNTZAREN ORDAINKETA

Tarteko
lehen
txostena

Lehenbiziko justifikazio partziala

Tarteko
bigarren txostena

Bigarren justifikazio partziala

Tarteko hirugarren txostena

Azken justifikazioa

2018

a) Konturako lehen ordainketa

-

-

-

-

-

2019

-

b) 2018ko likidazioa

c) Konturako bigarren ordainketa

-

-

-

2020

-

-

-

d) 2019ko likidazioa

e) Konturako hirugarren ordainketa

-

2021

-

-

-

f) 2020ko likidazioa

a) Konturako lehen ordainketa: 14. oinarrian aurreikusitako tarteko lehen txostena aurkeztu ondoren, aitortutako gastuari dagokion laguntza ordainduko da. Lehen txosten horretan justifikatu gabeko jarduketa zatiari dagokion diru-laguntza kobratzeko eskubidea galdu izana deklaratuko da.

b) 2018ko likidazioa: 2018. urteari dagokion gastuen justifikazio aurkeztua likidatuko da une horretan. Proposamenari proiektuaren bilakaera zientifiko-teknikoaren balorazio positiboko txosten bat erantsiko zaio, non adieraziko baita onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubidea dakarten betebeharrak betetzen dituztela.

a) Konturako bigarren ordainketa: aurreikusitako tarteko bigarren txostena aurkeztu ondoren, aitortutako gastuari dagokion laguntza ordainduko da. Bigarren txosten horretan justifikatu gabeko jarduketa zatiari dagokion diru-laguntza kobratzeko eskubidea galdu izana deklaratuko da.

d) 2019ko likidazioa: 2019. urteari dagokion gastuen justifikazio aurkeztua likidatuko da une horretan. Proposamenari proiektuaren bilakaera zientifiko-teknikoaren balorazio positiboko txosten bat erantsiko zaio, non adieraziko baita onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubidea dakarten betebeharrak betetzen dituztela.

e) Konturako hirugarren ordainketa: tarteko hirugarren txostena aurkeztu ondoren ordainduko aitortutako gastuari dagokion laguntza ordainduko da. Hirugarren txosten horretan justifikatu gabeko jarduketa zatiari dagokion diru-laguntza kobratzeko eskubidea galdu izana deklaratuko da.

f) 2020ko likidazioa: une horretan likidatuko da 2020an proiektua bukatu arte (beranduenez 2020ko azaroaren 30a) egindako gastuei dagokien justifikazio aurkeztua. Proposamenari proiektuaren bilakaera zientifiko-teknikoaren balorazio positiboko txosten bat erantsiko zaio, non adieraziko baita onuradunek diru-laguntza kobratzeko eskubidea dakarten betebeharrak betetzen dituztela.

Betiere, 60.000 eurotik gorako diru-laguntza jasotzen duten proiektuetan, I+G+b Zerbitzuak egiaztapen materiala eginen du azken likidazioaren aurretik.

2. Laguntzaren %100erainoko aurrerakinak egin daitezke, baldin eta onuradunek justifikatzen badute diru-laguntzaren xedeak betetzeko funtsak behar dituztela.

Aurreratutako diru-laguntzaren justifikazioa 14. oinarrian adierazitako moduan eginen da.

3. Laguntzak gehienez ere sei hilabeteko epean ordainduko dira, 14. artikuluan eskatzen den dokumentazioa aurkezten denetik hasita. Epe hori etenda geldituko da, aurkeztutako dokumentazioan edozein zuzenketa egiteko eskatuz gero.

16. oinarria.–Onuradunen betebeharrak eta horiek ez betetzearen ondorioak.

1. Diru-laguntza jasotzen duten entitateek honako betebehar hauek izanen dituzte:

a) Diru-laguntza ematen dela jakinarazi eta hilabeteko epean, telematika bidez, laguntzen fitxa baliatuz aurkeztu beharko dute diru-laguntzen onuradunek gardentasun betebeharrari buruzko aitorpena, laguntzen fitxan eskura dagoen ereduari jarraituz.

Betebehar hori urratuz gero, onuradunari ez zaio emandako diru-laguntza ordainduko eta, zerbait aurreratu bazaio, itzuli egin beharko du.

b) Laguntza emateko ebazpenean aurreikusi bezala gauzatzea diruz lagundutako proiektuak, eta proiektu horiek 14. oinarrian ezarritako moduan eta epean justifikatzea.

c) Diruz lagundutako proiektua Nafarroan mantentzea gutxienez ere 5 urtez, laguntzaren azken ordainketako ebazpenaren egunetik hasita.

d) Emandako laguntzei uko eginez gero, horren berri ematea Automozioaren, Mekatronikaren, Sorkuntza Industrien eta Industria Digitalen arloetako I+G+b Atalari.

e) Kontabilitate sistema bereizi bat edukitzea, edo kontabilitate kode egoki bat, proiektuarekin zerikusia duten transakzio guztiei dagokienez.

f) Diru-laguntzaren xedeko I+G proiektuaren emaitzak zabaltzea 17. oinarrian adierazitako moduan.

g) Proiektuan adierazitako helburu zientifiko-teknikoak, diru-laguntza onartzea ekarri zutenak, betetzea. Laguntzak kudeatzen dituen organoak egiaztatuko du ea betebehar hori bete den, proiektua bukatutakoan.

h) Diru-laguntzei buruzko Foru Legearen 9. artikuluan ezarritako betebehar orokorrak betetzea.

2. Diru-laguntza ematen duten oinarri arautzaileetan edo Diru-laguntzei buruzko Foru Legean ezarritako betebeharretako bat betetzen ez bada, emandako diru-laguntza kobratzeko eskubidea galduko da, eta aldez aurretik kobratutakoa itzuli beharko da foru lege horren 35. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Aurreko betebehar horietako bat hein batean betetzen ez bada, emandako diru-laguntzaren zenbatekoa berriz ere zehazten ahalko da, proportzionaltasun printzipioari jarraikiz, edo, zein den kasua, dagokion zenbatekoa itzuli beharko da. Zehazki:

a) Proiektutik gauzatzen den aurrekontua laguntza emateko ebazpenean onartutako aurrekontuaren %60tik beherakoa bada, ordaindu beharreko laguntza %50 murriztuko da.

b) Aurrekontuaren %40tik behera gauzatu bada, onartutako laguntza kobratzeko eskubidea galdu dela deklaratuko da, eta, kasua bada, eskatuko da ordaindutakoa itzultzeko.

17. oinarria.–Proiektu estrategikoaren emaitzen zabalkundea.

1. Laguntzen entitate onuradunek ondoko jarduketa hauek egin beharko dituzte diruz lagundutako proiektu estrategikoaren emaitzak zabaltzeko:

a) Proiektuaren emaitzen inkesta, laguntzen fitxan prest egonen dena, betetzea. Inkesta horretatik, emaitza agregatuak emanen dira aditzera soilik, helburu estatistikoetarako.

b) Diruz lagundutako proiektuaren nondik norainokoari eta emaitzei buruzko dokumentu idatzia aurkeztea.

c) Diruz lagundutako proiektuaren bideo bat aurkeztea, bertan jasota, gutxienez ere, entitate parte-hartzaileen eta ikertzaile taldearen aurkezpena, proiektuaren helburuak eta lortu diren emaitzen deskripzioa.

d) Proiektuaren argitalpen bat edo aipamen publiko bat eginez gero, adierazi beharko da Nafarroako Gobernuak finantzatua dela.

2. Proiektuaren azken justifikazioarekin batera aurkeztu beharko da aurreko ataleko a), b) eta c) letretan adierazitako dokumentazioa.

3. 1. ataleko b) eta c) letretan aipatu diren dokumentua eta bideoa Nafarroako Gobernuak Interneten duen Atarian (www.navarra.es) zabalduko dira.

4. Nolanahi ere, proiektuaren emaitzak zabaltzeko materialetan ez da emakumearen kontrako bereizkeriaren irudirik emanen, eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna eta rol aniztasuna sustatuko dira. Halaber, hizkera sexista erabiltzea saihestuko da diruz lagundutako proiektuaren gainean prestatzen den dokumentazio guztian.

18. oinarria.–Baliabide elektronikoen zerrenda.

1. Laguntza-eskaera eta aurkeztu beharreko dokumentazio guztia modu telematikoan aurkeztuko dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren Erregistro Orokor Elektronikoan, Nafarroako Gobernuaren Interneteko Atariko (www.navarra.es) tramiteen katalogoko laguntzen fitxaren bidez.

2. Administrazio-egintzen jakinarazpena eta laguntza hauek emateko prozeduran egiten diren jarduketa guztien komunikazioak telematika bidez eginen dira entitate eskatzaileen gaitutako helbide elektronikoaren bidez.

Gaitutako helbide elektronikoa Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren helbide honetan lor daiteke: http://notificaciones.060.es Horretarako, beharrezkoa izanen da ziurtagiri digitala izatea. Halaber, Nafarroako Gobernuak gaitutako jakinarazpen prozeduretarako harpidetza (helbide elektroniko gaitua) egin beharko da, entitate eskatzaileen helbide elektroniko gaitua lortzen den helbide berean.

19. oinarria.–Laguntzen bateragarritasuna.

1. Oinarri hauek arautzen dituzten laguntzak bateragarriak dira Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaz besteko administrazio publikoek, beste erakunde publiko nahiz pribatu batzuek edo partikularrek, Espainiakoek nahiz atzerrikoek, emandako beste diru-laguntza batzuekin.

Betiere, jarduera bererako emandako diru-laguntzen zenbatekoak, bakarrik edo denak baturik, ezin izanen du gainditu egin beharreko jardueraren kostua.

2. Helburu bererako laguntza bat gehiago dauden egiaztatzeko, diruz laguntzen diren gastu beren gainean eginen da, ez daitezen gainditu 651/2014 (EB) Erregelamenduaren 25. artikuluan ezarritako laguntzak.

3. Entitate onuradunek laguntzaren eskabidean eman beharko diote Automozioaren, Mekatronikaren, Sorkuntza Industrien eta Industria Digitalen arloetako I+G+b Atalari proiektuari lotutako beste laguntza batzuk lortu dituztela, edo haiek jaso bezain laster eta, betiere, 14. oinarrian ezarritako frogagiriak aurkezterakoan.

20. oinarria.–Jakinarazteko betebeharretik salbuetsitako araubidea.

Laguntzen araubide hori salbuetsita dago jakinarazteko betebeharretik (Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuaren 108.3 artikuluan ezarria), Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. kapituluan eta 25. artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituelako, zeinak merkatu bateratuarekin bateragarriak diren laguntzen kategoria batzuk ezartzen baititu, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuz (2014ko L187. Europar Batasunaren Aldizkari Ofiziala, ekainaren 26koa).

21. oinarria.–Kenkaria ikerketa zientifikoko eta berrikuntza teknologikoko jarduerak egiteagatik.

Sozietateen gaineko zergari buruzko abenduaren 28ko 26/2016 Foru Legearen 61.6 artikuluan xedatuaren ondorioetarako, deialdiaren ebazpenean jakitera emanen da ikerketa, garapen eta berrikuntzako jarduerek beharkizunak eta baldintzak betetzen ote dituzten, aipatutako artikuluko kenkariari heltzeko.

Ordaintzeko agintzen duten ebazpenetan benetan egindako gastuak adieraziko dira, I+G gisa kalifikatutako gastuei dagozkienak.

22. oinarria.–Emandako diru-laguntzen publizitatea.

Automozioaren, Mekatronikaren, Sorkuntza Industrien eta Industria Digitalen arloetako I+G+b Atalak, Ogasuneko eta Administrazio Publikoetako Ministerioaren Diru-laguntzen Datu Base Nazionalaren bidez (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index), emandako diru-laguntzak jarriko ditu jendaurrean, deialdia, laguntza zein aurrekontu kredituri egozten zaion, onuradunak eta emandako diru kopuruak adierazita.

23. oinarria.–Oinarri arautzaileen aurkako errekurtsoa.

Oinarri arautzaile hauen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar dezakete interesdunek, Garapen Ekonomikorako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik zenbatuta.

II. ERANSKINA

Erronka bakoitzean baloratzeko berariazko irizpideak

1. erronka: VOLTA II. 0 isurketako ibilgailuak, irismen luzekoak eta teknologikoa aurreratukoak.

Erronka bakoitzean hauek izanen dira baloratzeko berariazko irizpideak (10. artikuluko a) apartatua):

–Nafarroako automobilgintza eta aeronautika sektoreetako hornitzaile sareak proiektuan parte hartzea (6 puntu).

–Automatizazio eta konektagarritasun konponbideen berrikuntza (9 puntu).

–Ibilgailuen energetika eta autonomia konponbideen berrikuntza (9 puntu).

–Proiektuaren kalitatea (3 puntu).

–Kostu txikiko konponbideak (3 puntu).

–Konponbidea merkaturatzeko bideragarritasuna (5 puntu).

–Nafarroako ekonomian duen inpaktua (15 puntu).

2. erronka: AERO II: Energia berriztagarrien biltegiratzea, erabilera optimizatzeko.

Erronka bakoitzean hauek izanen dira baloratzeko berariazko irizpideak (10. artikuluko a) apartatua):

–Azpiegitura zientifiko-tekniko bereziak erabiltzea (3 puntu).

–Proiektua ekimen nazional eta nazioartekoekin loturik egotea (3 puntu).

–Proposatutako konponbideen errentagarritasun ekonomikoa (3 puntu).

–Proposatutako konponbideen iraunkortasuna (3 puntu).

–Konponbideen edukiera (Wh/m³ eta Wh/kg) (3 puntu).

–Konponbideen autonomia, kudeatzeko gaitasuna eta adimena (4. puntu).

–Konponbideen ingurumen inpaktua (3 puntu).

–Teknologia eta material berriak erabiltzea (3 puntu).

–Proiektua energia berriztagarrien ekoizleentzako konponbide bat baldin bada, Nafarroan dauden energia berriztagarria sortzeko instalazioek (haize parkeak, eguzki plantak, etab.) proiektuan parte hartzea baloratuko da. Biltegiratzeko, autokontsumorako, konponbideei buruzkoa bada proiektua, Nafarroako industria sareak proiektuan parte hartzea baloratuko da (10 puntu).

–Nafarroako ekonomian duen inpaktua (15 puntu).

3. erronka: GEMA II: Genomika eta medikuntza aurreratua.

Erronka bakoitzean hauek izanen dira baloratzeko berariazko irizpideak (10. artikuluko a) apartatua):

–Azpiegitura zientifiko-tekniko bereziak erabiltzea (3 puntu).

–Proiektua ekimen nazional eta nazioartekoekin loturik egotea (3 puntu).

–Proiektuan osasun sistemako, ospitaleetako edo kliniketako langileek parte hartzea (3 puntu).

–Proiektuaren xede diren espezialitate medikoak (3 puntu).

–Proiektuan parte hartzen duen populazio nafarra eta populazio hori aukeratzeko erabilitako irizpide medikoak (3 puntu).

–Genoma osoak erabiltzen dituzten ekimenak, sekuentziazio partzialekoen aldean (3 puntu).

–Proposamenean analisi bioinformatikoko unitateak inplementatzea (3 puntu).

–Datuak biltegiratzeko konponbide teknologikoak eta horien segurtasuna (3 puntu).

–Lortutako datu genomikoak merkataritzarako eta ikerketarako ustiatzeko estrategia (3 puntu).

–Planteatutako konponbideak bidea ematea datu genomikoak eta pazientearen historia klinikoko datuak gurutzatzeko (3 puntu).

–Zer sistema planteatu diren proiektuan kudeaketarako; pazienteak aukeratzeko; laginak biltzeko; datuak aztertzeko, prozesatzeko eta biltegiratzeko. Eta asistentzia sistemarekin duten lotura. (5 puntu).

–Proiektuak Nafarroako osasun sisteman eta ekonomian duen eragina (15 puntu).

4. erronka: ALPES I: Elikadura pertsonalizatua eta jasangarria.

Erronka bakoitzean hauek izanen dira baloratzeko berariazko irizpideak (10. artikuluko a) apartatua):

–Azpiegitura zientifiko-tekniko bereziak erabiltzea (3 puntu).

–Proiektua ekimen nazional eta nazioartekoekin loturik egotea (3 puntu).

–Baliabideen erabileraren efizientzia eta ingurumen inpaktua (3 puntu).

–Nafarroako nekazaritzako elikagaien sareak proiektuan parte hartzea (5 puntu).

–Osasunari buruzko garapen berrietatik spero diren ondorioak (4 puntu).

–Proteinen iturri berrien erabilera (4 puntu).

–Elikagaien propietate nutrizionalak, estrukturalak eta funtzionalak babesten dituzten prozesatzeko, kontserbatzeko eta/edo ontziratzeko metodo berriak (4 puntu).

Hainbat teknologiatan (digitalizazioa, satelite bidezko teknologiak, dronak, etab.) oinarritutako konponbide automatizatuak, produkzioaren jasangarritasuna hobetzeko.

–Proiektua merkataritzarako eta ikerketarako ustiatzeko estrategia (5 puntu).

–Proiektuak Nafarroako ekonomian duen eragina (15 puntu).

III. ERANSKINA

Auditoriako txostena: auditoreak egin beharreko analisia
eta egiaztapenak

Eranskin honetan auditoriako txosten bat eman ahal izateko egin behar diren egiaztapenak ezartzen dira. Txosten horren helburua da laguntzen kudeaketa-organoari aurkezten diren justifikazioak egiaztatzeko lanetan laguntzea, eta, horretarako, entitate onuradunak arau aplikagarriak edo diru-laguntza jasotzeko baldintzak ez dituela bete ondorioztatzeko egintzak edo salbuespenak jaso beharko dira bertan.

Auditoria egiten duen pertsonak, txostena egitean, laguntza emateko ebazpenean ezartzen den aurrekontu finantzagarria hartu beharko du kontuan, baita proiektu bakoitzarentzat eskatutako eta onartutako aldaketak ere, horrelakorik badago. Gastu-partida bakoitzean honako hau aztertu eta egiaztatu beharko du:

1. Proiektura bideratutako aktiboen amortizazioa.

1.1. Laguntza emateko ebazpenean agertzen den aurrekontu finantzagarrian kontzeptu hori jaso ote den.

1.2. Egiaztatu beharko du amortizaziorako urteko kuota, amortizazioaren hasierako data eta, orobat, tresneria eskuratzeko zenbateko guztiak entitatearen kontabilitate-erregistroetan adierazitakoak direla.

1.3. Egiaztatu beharko du onuradunak ez duela inolako diru-laguntza, laguntza, sarrera edo baliabiderik jaso amortizatzen ari diren tresnak eskuratzeko. Entitateko ahaldunaren sinaduraren bidez ziurtatuko da hori. Gainera, beharrezkoa den kontabilitate-egiaztapena ere eginen da.

1.4. Egiaztatu beharko du deialdiaren 4.1.1.c) oinarrian jasotako zehaztapenak betetzen direla.

1.5. Ekipo ondasunen horniduren kasuan, gastua 12.000 eurotik gorakoa bada, egiaztatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, egiaztatu beharko du gutxienez hiru eskaintza aurkeztu direla eta egindako hautaketa justifikatuta dagoela. Edo bestela, betebehar hori ez aplikatzeko aintzat hartutako arrazoiak justifikatu beharko dira.

2. Bertako langileen gastuak.

2.1. Laguntza emateko ebazpenean agertzen den aurrekontu finantzagarrian kontzeptu hori jaso ote den.

2.2. Langileak Gizarte Segurantzako langileen izenen zerrendan eta PFEZaren atxikipenei buruzko ziurtagirian agertzen diren.

2.3. Ordu egotziak dituzten pertsonei urtean ordaindutako ordainsariak egiaztatu beharko ditu. Horretarako, proiektuaren exekuzioaldiari dagozkion nominak edo atxikipenen ziurtagiria aztertuko da.

2.4. Onuradun bakoitzari egozten ahal zaion Gizarte Segurantzaren kostua egiaztatu beharko du, eta, horretarako, Langileen izenen zerrendaren ereduetan, SLD-Kalkuluen Kontsulta Zerbitzuan eta kotizaziorako datuen txostenean (Idc delakoan) agertzen diren kotizazioak konparatuko ditu.

2.5. Proiektuari esleitutako langileek hilabetean egindako orduak justifikatzeko euskarriak egiaztatuko ditu.

2.6. Nominetan agertzen diren datek bat etorri beharko dute laguntza emateko ebazpenean proiektua gauzatzeko agertzen den egutegiarekin.

2.7. Orduaren kostua metodo hau erabiliz atera da:

Orduaren kostua ateratzeko eragiketa hau eginen da: langile bakoitzak jasotako ordainsaria gehi Gizarte Segurantzaren urteko kostua, eta hortik ateratzen dena zati hitzarmenaren arabera egin beharreko orduen kopurua. Langileren bat ez badago urte osoan kontratatua behar den ponderazioa eginen da.

Orduaren kostua =

Soldata gordina + G.S.aren kostua

X

365

Hitzarmeneko orduak

bukaera data - hasiera data

2.8. 4.1.2 oinarrian ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatu beharko da.

3. Bakar-bakarrik proiektuarentzat den material suntsigarrian egindako gastuak.

3.1. Laguntza emateko ebazpenean agertzen den aurrekontu finantzagarrian kontzeptu hori jaso ote den.

3.2. Egiaztatu beharko du fakturetan agertzen diren datak eta ordainketen egiaztagiriak bat etortzen direla laguntza emateko ebazpenean proiektua gauzatzeko agertzen den egutegiarekin.

4. Kanpoko kolaborazioak.

4.1. Laguntza emateko ebazpenean agertzen den aurrekontu finantzagarrian kontzeptu hori jaso ote den.

4.2. Egiaztatu beharko du fakturetan agertzen diren datak eta ordainketen egiaztagiriak bat etortzen direla laguntza emateko ebazpenean proiektua gauzatzeko agertzen den egutegiarekin.

4.3. Egindako zerbitzu-emateetan gastua 12.000 eurotik gorakoa bada, egiaztatu beharko du hornitzailea efizientzia eta ekonomia irizpideei jarraikiz hautatu dela. Horretarako, egiaztatu beharko du gutxienez hiru eskaintza aurkeztu direla eta egindako hautaketa justifikatuta dagoela. Edo bestela, betebehar hori ez aplikatzeko aintzat hartutako arrazoiak justifikatu beharko dira.

4.4. Egiaztatuko du, orobat, diruz lagundutako jarduera hirugarrenekin azpikontratatzeko aplikatu beharreko baldintzak bete direla, deialdiaren 12. oinarrian ezarritakoari jarraikiz.

5. Zeharkako kostuak (ikerketa eta ezagutzaren zabalkundeko erakundeetarako bakarrik).

5.1. Proiektuko gastuak izanik ere, bere izaeragatik, proiektuari zuzenean egotzi ezin zaizkion gastuak dira, banaka-banaka zehazterik ez dagoelako.

5.2. Kalkulua: Entitate onuraduneko langileek lan egindako guztirako orduen aldean proiektuari egotzitako orduen arabera kalkulatuko dira. Honela jokatuko da:

5.2.1. 62, 64 eta 68 kontuetako kontzeptu hauen batuketa eginen da:

a) 621. Errentamenduak eta kanonak.

b) 622. Konponketak eta kontserbazioa.

c) 624. Garraioak (salbu eta salmentetarako garraioak).

d) 628. Hornidurak.

e) 629. Bestelako zerbitzuak (langileen garraio gastuak, proiektuari lotutako langileen bidaia-gastuak eta bulegoko gastuak baizik ez dira onartuko).

f) 640. Soldata eta lansariak (egiturazko langileenak bakarrik, merkataritza arloko langileak izan ezik).

g) 629. Gizarte Segurantza (egiturazko langileenak bakarrik, merkataritza arloko langileak izan ezik).

h) 649. Bestelako gizarte gastuak (egiturazko langileenak bakarrik, merkataritza arloko langileak izan ezik).

i) 6811. Eraikuntzen amortizazioa.

j) 6815. Instalazio orokorren amortizazioa.

k) 6816. Altzarien amortizazioa.

l) 6817. Ekipo informatikoen amortizazioa.

Aurrekontu finantzagarriko partida baten bidez zuzeneko finantzaketa duten gastuei dagozkien saldoak ez dira kontatuko.

Gainera, azpikontuetako balioek bat etorri beharko dute urteko justifikazio ekonomikoa aurkezten denean itxitako azken ekitaldiko Irabazi eta Galeren Kontuaren “Jarduera ez ekonomikoak” atalean agertzen diren balioekin.

5.2.2. Hortik ateratzen den batura honako zatiketa hau eginda ateratzen den koefizientearekin biderkatuko da:

Proiekturako onartzen diren orduen kopurua (langileen gastuen egiaztapenaren arabera)

Entitatearen jadueraren guztirako orduen kopurua (batez besteko plantilla x urteko lanaldia)

5.3. Zuzenbide publikoko entitateen kasuan, kontabilitate publikoaren aurrekontuetako artikulu, kontzeptu eta azpikontzeptuak erabiliko dira, 62, 64 eta 68 taldeko kontuetakoen baliokide direnak. Halakoetan, baliokidetasun hori adierazi beharko da.

6. Balio erantsiaren gaineko zerga ez da gastu diruz lagungarritzat hartuko, salbu eta zerga hori azkeneko xedeko entitateak jasaten badu benetan eta behin betiko, berreskuratzeko edo konpentsatzeko modurik gabe, eta hori behar bezala frogatzerik baldin badago behar den dokumentazio ofiziala aurkeztuz:

6.1. Zerga-salbuespena erabatekoa bada, zergaz salbuesteko eskumena duen Administrazioak luzatutako ziurtagiria aurkeztu beharko da. Ondorio horretarako, gogoan izan behar da ez direla baliozkoak izanen laguntzaren onuradun ateratzen diren entitateen arduradunen aitorpenak (jasandako BEZa ez dutela jasanarazten adieraztekoak).

6.2. Hainbanaketa eginez gero, honako hauek aurkeztuko dira:

6.2.1. Hainbanaketa orokorra baldin bada: zergaz salbuesteko eskumena duen Administrazioak luzatutako ziurtagiria eta BEZaren urteko aitorpenen kopiak, proiektuaren exekuzioaldiari dagozkionak, indarrean dauen aitorpen ereduen araberakoak.

6.2.2. Hainbanaketa berezia bada: zergaz salbuesteko eskumena duen Administrazioak luzatutako ziurtagiria eta proiektuari lotutako fakturen zerrenda, baita BEZaren liburuaren kopia ere, non fakturak jasoko diren.

7. Laguntza emateko ebazpenean ez dauden eta/edo 13. oinarrian ezarritako baldintzak betetzen ez dituzten gastuak ez dira onartuko diru-laguntzaren xedeko gastu gisa.

8. Egindako jardueraren finantzaketari buruzko aitorpena lortu beharko da, honako hauek zehaztuta: proiektuetan egin beharreko jarduerak finantzatzeko, edonolako administrazio edo entitate publiko edo pribatuetatik (Espainiakoak, Europar Batasunekoak edo nazioartekoak) jasotako diru-laguntzak, laguntzak, sarrerak edo baliabideak. Egiaztatuko da berariazko finantzaketa duten proiektuetan kontabilizatutako gasturik ez dela sartu.

9. Egiaztatu beharko da aitortutako zenbatekoak entitatearen kontabilitate-erregistroetan jasotakoak bezalakoak direla, kontabilitate bereiziaren bidez, proiektu bakoitzarentzat behar den kodea emanda.

10. Auditoriaren azkeneko emaitzak honako hauek argi zehaztu behar ditu:

10.1. Onuradunak egotzitako zenbatekoa (aurrekontu finantzagarria bezalakoa, handiagoa edo txikiagoa izaten ahal da).

10.2. Onuradunak egozten duenetik balidatzen den zenbatekoa.

10.3. Onuradunak egozten duen zenbatekoaren eta behar bezala justifikatutakoaren arteko aldea.

10.4. Desbideraketaren bat baldin badago proiektuarentzat hasiera batean onartutako zenbatekoarekin edo, aldaketaren bat eskatuz gero, onartzen den gastu berriarekin alderatuta, desbideraketa horien arrazoiak azaldu beharko dira.

10.5. Iruzkinen/Oharren eremuan, onartu ez diren gastu guztien zergatiak azalduko dira.

10.6. Proiektu bakoitzari egotzitako gastu eta ordainketa guztien egiaztapenek 5. eta 14. oinarrietan ezarritakoa bete beharko dute, hautatzen ahal diren aldiei dagokienez.

11. Laguntza emateko ebazpenean edo horren aldaketaren ondorioz onartutako guztia islatu egin beharko da auditoriako txostenean. Hau da, aurrekontu finantzagarriaren partida bakoitza xehakatzen duen taula bat bildu beharko da, eta, partida bakoitzaren barruan, onartu den kontzeptu bakoitza, baita hori guztia jasotzen duen azken taula bat ere.

Finantzatzeko modukotzat hartzen den gastu-kontzeptu bakoitzerako, honako hauek ezarri beharko dira:

11.1. Aurrekontu finantzagarria da diruz lagungarritzat hartzen ahal den gastua. Horren gainean kalkulatzen da proiektu bati ematen zaion laguntzaren ehunekoa.

11.2. Proiektuari egotzitako gastuak: onuradunak, proiektua gauzatzeko, gastatu duen zenbatekoa, berak adierazitakoaren arabera.

11.3. Gastu justifikatuak: aurrekontu finantzagarrian agertzen direnak bezalakoak izan daitezke, handiagoak edo txikiagoak (baliteke proiektuari egotzitako gastu batzuk bat ez etortzea proiektu finantzagarrian agertzen diren kontzeptuekin, edo desbideraketak izatea onartu den aurrekontuarekin alderatuta).

11.4. Ontzat hartzen diren zenbateko justifikatuak: horrelako gastuetan, dena zuzen dagoela ondorioztatu da (kontzeptu finantzagarriak, fakturak, ordainketa-agiriak, langile gastuak, etab.). Laguntzaren kopuru osoa emateko, aurrekontu finantzagarrian agertzen den zenbatekoa adinakoak izanen dira, gutxienez. Zenbatekoa txikiagoa bada, laguntza murriztuko da.

Kontzepturen batean ontzat hartu ez den kopururen bat badago, iruzkinetan jasoko da, horretarako arrazoia azalduta.

Iragarkiaren kodea: F1800996