244. ALDIZKARIA - 2018ko abenduaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

100/2018 FORU DEKRETUA, abenduaren 12koa, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko eta Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileen 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala onesten duena, uztailaren 3ko 6/2018 Estatuaren 2018ko Aurrekontu Orokorraren Legean aurreikusitako berritze-tasari dagokiona.

Uztailaren 3ko 6/2018 Estatuaren 2018ko Aurrekontu Orokorraren Legearen 19. artikuluak ezartzen du langile berriak administrazio publikoetan sartzea lege horretan bertan ezartzen diren muga eta baldintzekin egingo dela. Ildo horretan, ezartzen da estatutupeko langileen lanpostuei buruz eta Osasun Sistema Nazionaleko osasun zerbitzu baliokideei buruz osasun-eskumenak dituzten administrazio publikoetarako, berritze-tasa gertatzen diren bajen ehuneko 100 izango dela, gehienez. Horrez gain, berritze-tasa osoaren ehuneko 5 eskaintzen ahalko da, eta eskaintza hori langileen errefortzua behar dutela jotzen den arlo edo eremuetara bideratuko da.

Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta bere organismo autonomoen plantillari buruzko datuak azterturik, eta Estatuaren Aurrekontu Orokorrei buruzko lege horretan ezarritako berritze-tasarekin bat, ondorioztatzen da ezen 2018ko lan publikoaren eskaintza partzial hau 236 lanpostukoa dela guztira: 233 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileenak eta 3 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun arloko langileenak. Lan eskaintza hau 2017ko langileen berritze-tasari dagokio, aipatu 6/2018 Legearen 19. artikuluan, 3. eta 4. apartatuetan ezartzen den bezala.

Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako Departamentuak eta Osasun Departamentuak, negoziazioa egin ondoren Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko langile funtzionarioen eta estatutupekoen Negoziazio Mahaian, Nafarroako Gobernuari proposatu diote onets dezan 2018ko lan publikoaren eskaintza partziala, berritze-tasari dagokiona, guztira 236 lanpostu biltzen dituena: 3 lanpostu Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun arloko langileenak eta 233 lanpostu Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko osasun arloko langileenak.

236 lanpostu horiek hutsik ageri dira plantilla organikoan, eta aurrekontuetan bada horiek betetzeko adina kreditu.

Azkenik, Administrazio Publikoen Zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bateginean ezarritakoa betetzeko, lan publikoaren eskaintza partzial honetako lanpostuetatik 16 sartuko dira %33ko edo hortik gorako desgaitasuna duten pertsonentzako erreserba-txandetan, eta, Eskubide Sozialetako Departamentuko organo eskudunek eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioko eta haren erakunde autonomoetako lanpostuetan desgaitasuna duten pertsonen sarrera sustatzeko Batzorde Mistoak horren gaineko txostena egin ondoren, erreserba hori zer lanpostutan aplikatuko den zehazten da.

Horrenbestez, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposaturik, eta Nafarroako Gobernuak 2018ko abenduaren 12ko bilkuran hartutako erabakiarekin bat,

DEKRETATU DUT:

1. artikulua. Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen lan publikoaren eskaintza partziala onestea.

1.1. 2018. urterako, lan publikoaren eskaintza partzial bat onetsi da Nafarroako Foru Komunitateko Administraziorako eta haren erakunde autonomoetarako. Lan eskaintzak Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko eta Osasun Departamentuko Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutuko osasun arloko langileen 236 lanpostu biltzen ditu, eta Estatuaren 2018ko Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legearen 19. artikuluan, 3. eta 4. apartatuetan ezartzen den aurreikusitako 2017ko egonkortze-tasari dagokio.

1.2. Hauek dira lanpostuen xehetasunak:

Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasunaren Institutua

–Kimikaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, 66979 zenbakia duena plantilla organikoan.

–Erizain espezialista (Familiako eta Komunitateko Erizaintza). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 71422 eta 71423 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzua

Zerbitzu Zentralak:

–Ospitaleko Farmaziako BFEa/albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71245 zenbakia duena.

–Erizaina. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 62674 eta 63654 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

Oinarrizko Osasun Laguntza:

–OOLTko pediatra. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, 60283, 60340 eta 60360 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–OOLTko medikua. Hamabost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 60167, 60248, 60325, 60402, 60414, 60416, 60541, 60551, 60723, 60902, 61016, 61025, 67642, 69391 eta 69400 zenbakiak dituztenak.

–LZBko medikua. Sei lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71178, 71179, 71180, 71181, 71182 eta 71183 zenbakiak dituztenak.

–LZAko medikua. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 60089, 60144, 69144 eta 69157 zenbakiak dituztenak.

–Odontologoa. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 60494, 60765, 66288 eta 71314 zenbakiak dituztenak.

–Erizaina. Hogeita bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, honako zenbakiak dituztenak plantilla organikoan: 60024, 60173, 60177, 60285, 60557, 60847, 60964, 60971, 65724, 66370, 66820, 66893, 67566, 67711, 68317, 68469, 69186, 69198, 69218, 69239, 69240, 69418, 69430, 69435 eta 70716.

Nafarroako Ospitalegunea:

–Alergologiako BFEa/albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71248 zenbakia duena.

–Analisi Klinikoen BFEa/albokoa. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 60682, 64363 eta 65664 zenbakiak dituztenak.

–Anatomia Patologikoko BFEa/albokoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 61969 eta 71249 zenbakiak dituztenak.

–Digestio aparatuko BFEa/albokoa. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 61127, 64541 eta 64977 zenbakiak dituztenak.

–Kirurgia Kardiobaskularreko BFEa/albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 61517 zenbakia duena.

–Kirurgia Orokorreko eta Digestio Aparatuko BFEa/albokoa. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 62941, 65131 eta 65670 zenbakiak dituztenak.

–Dermatologia Mediko Kirurgikoko eta Benerologiako BFEa/albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 60950 zenbakia duena.

–Ospitaleko Farmaziako BFEa/albokoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 62163 eta 63382 zenbakiak dituztenak.

–Geriatriako BFEa/albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 62299 zenbakia duena.

–Hematologia eta Hemoterapiako BFEa/albokoa. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 62257, 62465 eta 70102 zenbakiak dituztenak.

–Medikuntza fisikoa eta Errehabilitazioko BFEa/albokoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 70640 eta 71160 zenbakiak dituztenak.

–Medikuntza Intentsiboko BFEa/albokoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 62624 eta 64100 zenbakiak dituztenak.

–Barne Medikuntzako BFEa/albokoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 61461 eta 62611 zenbakiak dituztenak.

–Prebentzio Medikuntzako eta Osasun Publikoko BFEa/albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 63461 zenbakia duena.

–Mikrobiologia eta Parasitologiako BFEa/albokoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 61924 eta 63295 zenbakiak dituztenak.

–Neumologiako BFEa/albokoa. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 62023, 64202 eta 71264 zenbakiak dituztenak.

–Neurokirurgiako BFEa/albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 62531 zenbakia duena.

–Neurofisiologia Klinikoko BFEa/albokoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 63290 eta 63540 zenbakiak dituztenak.

–Neurologiako BFEa/albokoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 61525 eta 62876 zenbakiak dituztenak.

–Oftalmologiako BFEa/albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 69742 zenbakia duena.

–Onkologia Erradioterapikoko BFEa/albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70647 zenbakia duena.

–Otorrinolaringologiako BFEa/albokoa. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 63603, 63685 eta 63905 zenbakiak dituztenak.

–Pediatriako BFEa/albokoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 71158 eta 71269 zenbakiak dituztenak.

–Psikiatriako BFEa/albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 65279 zenbakia duena.

–Psikiatriako BFEa/albokoa. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 62709, 64057 eta 65781 zenbakia dutenak.

–Urologiako BFEa/albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 63501 zenbakia duena.

–Psikologo espezialista klinikoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 60521 zenbakia duena.

–Erizaina. Hogeita hamabost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan zenbaki hauek dituztenak: 60109, 60133, 60608, 60625, 60989, 61515, 61642, 61846, 62165, 62219, 62389, 63760, 63919, 64136, 64694, 66071, 67299, 68367, 68529, 68537, 68541, 69772, 71170, 71275, 71276, 71277, 71278, 71279, 71280, 71281, 71282, 71283, 71284, 71285 eta 71286.

–Erdi mailako teknikaria - osasun-hezitzailea. Lau lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, 67911, 67912, 70824 eta 71232 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Dietetikako teknikari espezialista (DTEa). Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 67487 eta 71341 zenbakiak dituztenak.

–Laborategiko teknikari espezialista (LTEa). Bost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, plantilla organikoan 63525, 67632, 67926, 68104 eta 70576 zenbakiak dituztenak.

–Erradioterapiako teknikari espezialista (ETTEa). Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, C mailakoak, 70251, 70828 eta 70829 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Erizaintzako Zainketa Lagungarrietako teknikaria (EZLTa). Hogeita hamar lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, 61328, 61511, 61688, 61756, 62357, 62363, 62371, 62409, 62707, 63223, 63257, 63593, 63632, 64261, 64332, 64448, 64547, 64664, 64879, 64885, 64903, 65017, 65231, 65431, 65553, 67272, 67273, 69667, 69833 eta 69834 zenbakiak dituztenak plantilla organikoan.

–Zeladorea. Hamar lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 60754, 61078, 64374, 64676, 65005, 65458, 66128, 66726, 67948 eta 68751 zenbakiak dituztenak.

Lizarrako Osasun Barrutia:

–OOLTa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 63086 zenbakia duena.

–LZAko medikua. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 69273, 69289 eta 70801 zenbakiak dituztenak.

–Erizaina. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, plantilla organikoan 63003 zenbakia duena.

–Erdi mailako teknikaria - osasun-hezitzailea. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, B mailakoa, 68153 zenbakia duena plantilla organikoan.

Tuterako Osasun Barrutia:

–OOLTa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 70941 zenbakia duena.

–Erizaina. Hamabost lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan honako zenbaki hauek dituztenak: 64089, 64474, 64505, 64548, 64651, 64724, 64765, 65020, 65519, 67791, 68983, 69957, 70763, 70980 eta 70982.

Osasun Mentala:

–Ospitaleko Farmaziako BFEa/albokoa. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 71117 zenbakia duena.

–Psikiatriako BFEa/albokoa. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 70130 eta 70834 zenbakiak dituztenak.

–Psikologo kliniko espezialista. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, A mailakoak, plantilla organikoan 70134 eta 70135 zenbakiak dituztenak.

–Erizaina. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 66299 eta 68814 zenbakiak dituztenak.

–Osasun Mentaleko Erizaintzako erizain espezialista. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 71062, 71063 eta 71237 zenbakiak dituztenak.

–Terapeuta okupazionala. Bi lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, B mailakoak, plantilla organikoan 68545 eta 69489 zenbakiak dituztenak.

1.3. Sarrerako deialdietan bete beharreko lanpostuen zenbakiak kasuan kasuko lekualdatze lehiaketen ondorioz gelditzen diren lanpostuenak izanen dira.

Hala ere, lan publikoaren eskaintza partzial honetan sartutako lanpostuen kopuru osoari (236) eusteko, lanpostuen zenbakiak beste batzuekin ordezten ahalko dira, baldin eta lanpostu bat esleituz gero lanpostu erreserbarik ez duen burutza bat uzten duen langile finko bati, edo borondatezko eszedentzia bukatu eta jardunean hasten direnei, lanpostu izendapen ezberdinak dituzten lekualdatze lehiaketetako parte-hartzaileei edo lekualdatze lehiaketa nazionaleko parte-hartzaileei, edo antolamendu juridikoan lanpostuak betetzeko aurreikusitako beste edozein modu edo kausagatik, baita antolaketa-arrazoiengatik eta behar bezala justifikatutako zerbitzu beharrengatik ere.

2. artikulua. Erreserbako txandak, desgaitasuna dutenentzat.

Bat.–Lan publikoaren eskaintza partzial honetan %33ko edo gehiagoko desgaitasuna dutenentzako erreserba txandan 16 lanpostu eskainiko dira.

Bi.–Erreserba hori honako lanpostu hauetan aplikatuko da:

OOLT-ko medikua: 2 lanpostu.

LZBko medikua: lanpostu bat.

LZAko medikua: lanpostu bat.

–Erizaina: 5 lanpostu.

–Erdi mailako teknikaria-osasun arloko hezitzailea: lanpostu bat.

–LTEa: lanpostu bat.

–EZLTa: 3 lanpostu.

–Zeladorea: 2 lanpostu.

3. artikulua. Espainiako nazionalitatea izatea beharrezkoa duten lanpostuak.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiari ahalmena ematen zaio ebazpen bidez zehaztu dezan, kasuan kasuko sarrerako hautapen probak egiteko deialdiak onetsi aurretik, zein lanpostuk duten atxikia ahal publikoak betetzea edo Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen interesak zaintzeko erantzukizuna, lanpostu horietan sartzeko Espainiako nazionalitatea izatea eskatuko baita.

AZKEN XEDAPENAK

Azken xedapenetako lehena.–Foru dekretu hau garatu eta betearazteko gaikuntza.

Ahalmena ematen zaio Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariari foru dekretu hau garatu eta betearazteko behar diren xedapenak eman ditzan.

Azken xedapenetako bigarrena.–Indarra hartzea.

Foru dekretu honek Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean hartuko du indarra.

Iruñean, 2018ko abenduaren 12an.–Nafarroako Gobernuko lehendakaria, Uxue Barkos Berruezo.–Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1815096