176. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 11

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIENGO, MARTZILLAKO, FALTZESKO ETA FUNESKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2018ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2017ko abenduaren 18an egin bilkuran, hasiera batean onetsi zituen entitatearen 2018ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Erabaki hori 2018ko 13. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 18an, eta Idazkaritzan egon zen ikusgai hamabost egun baliodunean, interesdunek hura aztertu eta egokiak iruditzen zitzaizkien erreklamazioak egin zitzaten.

Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 202.1 artikuluari jarraikiz, epe hori iraganik eta inork ez alegaziorik ez erreklamaziorik aurkeztu ez duenez, behin betiko onetsirik gelditu da, eta bidezko da laburturik Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 272. artikulua, urriaren 29ko 11/2004 Foru Legearen bidez aldatua).

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 744.487,28 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 127.153,40 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 52.170,25 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta ustekabetarako funtsa: 1.250,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.500,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 927.560,93 euro.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 23.000,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 904.560,93 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak: 0,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 927.560,93 euro.

Azkoienen, 2018ko martxoaren 14an.–Mankomunitateko burua, Nuria Autor Resano.

Iragarkiaren kodea: L1810426